II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
LESAKA
Zerbitzu anitzetako ofizial lanpostua betetzeko oposizio-lehiaketa murrizturako izangaien behin betiko zerrenda
2005eko abenduaren 5ean Lesakako alkateak honako hau ebatzi du, bertzeak bertze:
"2005eko uztailaren 15ean Lesakako Udaleko osoko bilkurak onetsi zuen zerbitzu anitzetako ofizial lanpostua betetzeko deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez. Deialdi hori 2005eko irailaren 19ko 112. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
2005eko azaroaren 18an, 138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean hautagaien behin-behineko zerrenda argitaratu zen. Erreklamazioak egiteko epea bukatuta, onartuak eta baztertuak izan direnen behin betiko zerrenda onetsi behar da.
Beraz, honako hau ebatzi dut:
1.cu8.Onartutako izangaien behin betiko zerrenda onartzea. Ondoko hau da:
_ECHENIQUE FAGOAGA, RAMON.
Ez da izangairik baztertu.
2. Oposizioko lehen ariketa, proba praktikoa, heldu den 2006ko urtarrilaren 16an, astelehena, izanen da Lesakako udaletxean, goizeko bederatzietan. Izangaiek Nortasun Agiriarekin agertu beharko dute."
Lesakan, 2005eko abenduaren 13an._Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.
Iragarkiaren kodea: L0524352