1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

TULEBRAS

2005eko plantilla organikoa

Tulebrasko Udalak, 2005eko abuztuaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2005eko plantilla organiko hau, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 233 eta 236. artikuluetan, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 22. artikuluan ezarriarekin bat. Halaber, 2004. urtean, Udalaren eskumenekoa den orotan, ondoko igoerak aplikatzea erabaki zuen: lanpostuko osagarriari dagokionez, A eta B mailakoei 100eko 1, eta C, D eta E mailakoei 100eko 2, hori guztia urriaren 18ko 318/2004 Foru Dekretuan ezarritako irizpideak aplikatuz.

Espedientea jendaurrean egon zen erregelamenduzko epean, Udalaren iragarki ohol ofizialetan eta 2005eko 124. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 17an, argitaratu baitzen, ez da erreklamaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betikoz onetsi da aipatu plantilla. Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

1. Funtzionarioen plantilla organikoa

_Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen batasunekoak:

Kargua: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. Osagarria: (lanpostukoa) % 72. Egoera: jardunean.

Kargua: administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. Osagarria: (lanpostukoa) % 19. Egoera: jardunean.

2. Lan kontratudunen plantilla.

_Bakarrik Tulebrasko Udalarenak direnak:

Kargua: menpeko langilea (Z.A.). Maila: E. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. Osagarria: (lanpostukoa) % 14. (Hitzar.) % 15. Egoera: jardunean.

_Izenen zerrenda: Urbano Lavilla Calvo. Antzinatasuna: 1991ko abuztuaren 1a.

3. Funtzionarioen izenen zerrenda:

Izen-deiturak: Corpas Rubio, Manuel (Batas.). Maila: A. Gradua: 4. Antzinatasuna: 1979ko martxoaren 31. Osagarria: (lanpostukoa) % 72. Kargua: idazkaria.

Izen-deiturak: Arcilla Soto, María Teresa (Batas.). Maila: D. Gradua: 2. Antzinatasuna: 1991ko abuztuaren 1a. Osagarria: (lanpostukoa) % 19. Kargua: administrari laguntzailea.

Tulebrasen, 2005eko azaroaren 30ean._Alkatea, Rafael Ayensa Pascual.

Iragarkiaren kodea: L0523724