1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MARTZILLAKO "VICENTE FONTÁN" UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO PATRONATUA

Martzillako Udalaren Musika Eskolako saxofoi irakasle izateko lanpostu bat, Musika Eskola koordinatzeko eta bandak zuzentzeko lanak ere badituena, lan-kontratu finkokoa eta lanaldi partzialekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia

Oposizio-lehiaketaren sistema hautatu da, oposizioaren ordez, bete beharreko eginkizunek hartaratuta; izan ere, horiek zuzen betetzeko uste da beharrezkoa dela irakaslea eskarmentuduna izatea, ikasleen eta ikasle taldeen prestakuntza musikala bere gain hartuko badu ikastetxeko ikasketa planeko bide ezberdinetan. Orobat, Musika Eskolako plangintza eta antolaketa akademiko eta pedagogiko guztia izanen du eginkizun; baita musika entzunaldi, emanaldi eta jaialdien noizbehinkako plangintza ere, ikastetxean nahiz ikastetxetik kanpora. Administrazio kontratugilean beste inor ez dago eskaintzen den lanpostuaren espezialitate berekoa, eta beraz, udal patronatu kontratugilean langile bakarrik ere ez dago gaiturik lanpostua bereganatzen duen pertsona prestatzeko.

A R A U A K

1. oinarria._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Martzillako Udalaren Musika Eskolako saxofoi eta musika hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat, Musika Eskola koordinatzeko eta bandak zuzentzeko lanak ere badituena, oposizio-lehiaketa bidez betetzea. Izendatzen den izangaiak honako eginkizun hauek izanen ditu, saxofoi eta musika hizkuntzako irakaslearen lanez gain:

a) Udalak dituen udal taldeak koordinatzea eta entseguak zuzentzea. Entsegu horiek asteburuetan eta gaueko orduetan izanen dira.

b) Musika taldeetako baten ekitaldian zuzendari lana egitea, igandero, maiatzetik abuztura, eta urriaren 12an, inauterietan eta Errege Magoen kabalkadan.

c) Beste musika taldearen ekitaldietan zuzendari lana egitea; hiru ekitaldi hauetan: urteroko hiru kontzertuak (Gabonetakoa, Aste Santukoa eta abuztukoa), eta Martzillan egiten diren prozesio guztiak.

d) Eskolaren antolaketari eta funtzionamenduari lotuta dauden egikizun guztiak (koordinazioa, agiri ofizialak, matrikulazioa...).

1.2. Izendapenak Martzillako Musika Eskolako Udal Patronatuko lanaldi partzialeko lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua, ondorio guztietarako. Asteko lanaldia 30 ordukoa izanen da, osotara. Orokorrean, lanpostuaren lan baldintzak izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lan-kontratudunen lan hitzarmenean ezarritakoak, edo bestenaz, etorkizunean udal patronatu kontratugilea beste bati atxikitzen bazaio edo bere langileekin beste bat negoziatzen badu, hartantxe ezartzen direnak.

1.3. Lanpostua B mailari dagozkion lansariez hornitua egonen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lan-kontratudunen lan hitzarmenean eta patronatuko plantilla organikoan finkatu bezala. Hartarako izendatzen denak lanaldi partzialeko lan-kontratudunei aplikatzeko indarra duten xedapenetan aipatzen diren eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu. 6 hilabeteko probaldia ezarri da, legez nahiz hitzarmen bidez ezarritako salbuespenekin.

1.4. Lanorduen banaketa zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

2. oinarria._Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Nazionalitatez espainiarra izatea.

Europar Batasuneko zuzenbideari jarraikiz, Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako nazionalitatea dutenek ere sartzea izanen dute lanpostu publiko guztietan, espainiarrei eskatzen zaizkien baldintza berberetan, salbu eta botere publikoan zuzenean edo zeharka parte hartzea dakarten lanpostuetan eta Estatuaren edo administrazio publikoen interesak defendatzea helburu duten eginkizunetan.

Aurreko lerrokadan ezarritakoa aplikatuko zaie, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko nazionalitatea dutenen ezkontideei, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, hala nola euren ondorengoei eta ezkontidearen ondorengoei ere, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, baldin eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, zaharragoak izanda ere, haien bizkar bizi badira.

Orobat aplikatuko zaie, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen zirkulazio librea onartzen duten herrialdeetako biztanleei.

b) Adinez nagusia izatea eta, hala bada, legez ezarritako adina ez gainditzea.

c) Eskatzen den titulua izatea: gutienez ere, Erdi Mailako Musika Irakaslearen titulua edo haren parekoa, saxofoi espezialitatekoa; edo, bestela, hori lortzeko egoeran izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Azterketa gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak aipatutako baldintzak betetzen dituela frogatu beharko du, deialdi honetako 7.2 oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko ditu, hain zuzen ere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta horien jabe beharko du izan hautapenaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.

3. oinarria._Eskabideak.

3.1. Oposizio-lehiaketa honetan esku hartzeko eskabideak Martzillako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, goizeko hamar eta erdietatik eguerdiko ordu bietara, astelehenetik ostiralera, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bideetako bat erabiliz, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Eskabide horiek 1. eranskinean argitaratzen den ereduari jarraikiko zaizkio eta, haiekin batera, lehiaketaldian balioetsi nahi diren merezimenduen jatorrizko ziurtagiriak edo Martzillako Herriko Etxean konpultsaturiko fotokopiak aurkeztuko dira, bai eta deialdi honetako 6.3 puntuak aipatzen duen proiektu pedagogikoa ere.

3.2. Eskabideak aurkezteko ezarri den epea ezin da luzatu.

4. oinarria._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, patronatuko zuzendaritza batzordeko buruak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzenketak egiteko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoren, Udalaren musika eskolako zuzendaritza batzordeko buruak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

5. oinarria._Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Carmen Garrido Toledo andrea, Martzillako Musika Eskolako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko burua.

Ordezkoa: Amparo Mena Elorz andrea, Martzillako Udaleko zinegotzia, Martzillako Musika Eskolako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko kidea.

Mahaikidea: Carlos Lizarazu Aramayo jauna, Erriberriko Udalaren Musika Eskolako saxofoi irakaslea.

Ordezkoa: Javier Arrondo Calavia jauna, Castejongo Musika Eskolako saxofoi irakaslea.

Mahaikidea: Daniel Huarte Izquierdo jauna, Tafallako Udalaren Musika Eskolako zuzendaria.

Ordezkoa: Victor Cornago Serrano jauna, Murchanteko Musika Eskolako zuzendaria.

Mahaikidea: Jose Antonio Morella Rodrigo jauna, Valtierrako bandako zuzendaria.

Ordezkoa: Octavio Guisan Aguirre jauna, Castejongo bandako zuzendaria.

Mahaikide idazkaria: langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Martzillako Udaleko idazkaria.

5.1. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da eta eraketa eta jarduketa baliozkoak izateko haien kideen gehiengo osoak agertu beharko du, gutienez.

5.2. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.3. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria._Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.

6.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

6.2. Lehiaketaren garapena:

Izangaien merezimenduak baremo honi jarraikiz baloratuko dira:

6.2.1. Aurretiazko esperientzia irakaskuntzan. Gehienez ere 12 puntu emanen dira.

a) Irakaskuntza publikoan, eskuratu nahi den lanpostuari dagozkion plazetan egindako ikasturte oso bakoitzetik: 3 puntu ikasturte bakoitzeko eta gehienez ere 12 puntu.

b) Irakaskuntza pribatuan, eskuratu nahi den lanpostuari dagozkion plazetan egindako ikasturte oso bakoitzetik: puntu bat ikastaro bakoitzeko, gehienez ere 3 puntu.

c) Irakaskuntza publikoan, eskuratu nahi den lanpostuari dagozkion plazetan egindako ikasturteen zatikiengatik: 0,5 puntu hilabeteko eta gehienez ere, 3 puntu.

d) Irakaskuntza pribatuan, eskuratu nahi den lanpostuari dagozkion plazetan egindako ikasturteen zatikiengatik: 0,15 puntu hilabeteko eta gehienez ere, 1,00 puntu.

e) a) eta b) azpiatalei dagokienez, ikasturte osotzat hartuko dira 6 hilabeteko zerbitzu egiazkoak, ekainaren 30ean kontatuak. c) eta d) azpietaletako zerbitzuak ikasturte bakoitzeko ekainaren 30a arte baizik ez dira kontatuko. Zerbitzuak ikastetxe batean baino gehiagotan batera egin badira, ez dira puntuak batuko.

a), b), c) eta d) azpiatalek balio dezaten, beharrezkoa izanen da lanaldia astean 10 irakastordu baino gehiago izatea. Astean 10 ordu baino gutiago izanez gero, beste ikastetxe batean egindako zerbitzuei batzen ahalko zaizkie, betiere aldiak eta espezialitateak berak badira, gutienekoa osatu arte.

6.2.2. Espediente akademikoa. Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

Atal honengatik, izangaiak aurkeztu duen espediente akademikotik, alegia, lanpostuan sartzeko izaera orokorrez galdatu den titulazioari dagokion horretatik, ateratzen den banaz-besteko puntuazioa baizik ez da baloratuko, eta jarraian zehazten den gisan:

_6 arte: 0 puntu.

_6,01-7,5: 1,5 puntu.

_7,51-10: 3 puntu.

Zenbateko zehatza agertzen ez den kasuetan banaz-bestekoa ondoko baliokidetzen arabera eginen da:

_Nahikoa: 5 puntu.

_Gai. 5 puntu.

_Oso ongi: 7 puntu.

_Bikain: 9 puntu.

_Ohorezko matrikula: 10 puntu.

_Hitzez hitz "ongi" kalifikatutakoetan, 6 joko da notatzat.

6.2.3. Beste merezimendu batzuk. Gehienez ere 15 puntu emanen dira.

a) Eskuratu nahi den espezialitateko goi mailako titulua izateagatik: 3 puntu.

b) Banda zuzendari gisa emandako kontzertuak: 0,5 puntu, gehienez ere 6 puntu.

c) Banakako kontzertuengatik: 0,5 puntu, gehienez ere 3 puntu.

d) Beste batzuekin batera egindako kontzertuengatik: 0,5 puntu, gehienez ere 3 puntu.

Egindako zerbitzuak dagokion administrazio publiko edo entitate pribatuaren ziurtagirien bidez egiaztatuko dira, eta egiazki emanak onartuko dira kontratazio araubidea edozein izanda ere. Aldi berean egindako lanen kasuan, puntuaziorik altuena ematen dutenak onartuko dira bakarrik.

Egiaztagiriak:

6.2.1. atala. Ikastetxeko ziurtagiria, zerbitzuen espezialitatea eta iraupena jasotzen dituena, baita, espresuki, lanaldiko irakastorduen kopurua ere, zerbitzuak lanaldi partzialean egin badira.

6.2.2. atala. Ikastetxearen ziurtagiri akademikoa.

6.2.3. atala. Ziurtagiri akademikoa edo fotokopia konpultsatua lanpostuan sartzeko eskatzen den tituluarena eta alegatzen dituen merezimendu guztiena.

6.3. Ondoko ariketa hauek egin beharko dira oposizioaldian:

_Lehenbiziko ariketa: honako agiri hauek aurkeztu eta epaimahaiaren aurrean defentsa egin eta azalpenak eman.

a) Eskolaren Plan Pedagogiko bat aurkeztea, Martzillako Musika Eskolari lotutakoa.

b) Saxofoiaren programazio didaktikoa aurkeztea.

c) Musika Banda batentzako egokia den obra zerrenda bat aurkeztea.

d) Bi obra idaztea, argitaratu gabeko bi: prozesio martxa bat eta Martzillaren himnoa. Udalaren eskuetan geratuko dira.

Ariketa honetan gehienez ere 15 puntu lor daitezke.

Bigarren ariketa: ahozko azalpena, gehienez ere ordu batekoa, epaimahaiak 2. eranskinetik aukeratzen duen gai bati buruz.

Ariketa honetan gehienez ere 15 puntu lor daitezke.

Baztertuak izanen dira bi lehen ariketetan 10 puntu baino gehiago lortzen ez duten izangaiak.

_Hirugarren ariketa: ahozko azalpena, gehienez ere ordu batekoa, epaimahaiak 3. eranskinetik aukeratzen duen gai bati buruz. Ariketa honen barruan, epaimahaiak proposatzen ahalko du ariketa praktiko bat egitea, Martzillako Musika Banda zuzentzea, partitura hauekin:

a) Zalditeria arina (P. Suppe).

b) Festa Tropikala (Víctor López).

Ariketa honetan gehienez ere 30 puntu lor daitezke.

6.4. Buruz buruko elkarrizketa epaimahaikoekin. Aurreko probak gainditzen dituzten izangaiak epaimahaiaren aurrera etorriko dira, banan-banako elkarrizketa egiteko, egin beharreko lanari buruz eta oposizio-lehiaketan izangaiak ekarritako informazioari buruz.

Elkarrizketan gehienez ere 10 puntu eskuratzen ahalko dira, eta ez da baztergarria izanen.

6.5. Ariketa bakoitzaren zuzenketa eginik, epaimahaiak musika eskolako iragarki oholean paratuko du gainditu dutenen zerrenda, atera dituzten kalifikazioekin batera.

6.6. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute.

7. oinarria._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azkeneko ariketaren kalifikazioa eginik, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda igorriko dio musika eskolako udal patronatuko zuzendaritza batzordeari, ateratako puntuazio osoaren hurrenkeran, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioko gainerako ariketetan lortutako kalifikazio guztien batura egin eta gero, eta horrekin batean izendapen proposamena eginen du puntuazio hoberena atera duen izangaiaren alde. Proposamen hori Musika Eskolako iragarki oholean paratu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

7.2. Izendapen proposamena iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, izangai proposatuak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Musika Eskolaren bulegoetan:

1._Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

2._Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen diren tituluen jatorrizkoak edo fotokopia behar bezala kautotuak, edo hura lortzeko eskubideak ordainduak izanaren gordekinarenak.

3._Zin egin edo hitz emandako aitorpena, funtzio publikoak betetzeko desgaitua edo zigortua ez dagoela edo ezein administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan ez dela dioena.

4._Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzeko galarazten dien eritasunik edo akats fisikorik ez dutela erakusten duena.

7.3. Aipatu epean, ongi justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, deialdian parte hartzeko eskabidean egin faltsukeriagatik etor lekiekeen erantzukina deusetan galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondotik heldu den izangaiak beteko du utzitako hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

8. oinarria._Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen prozesua amaitu eta izangaiak 7.2. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoan, zuzendaritza batzordeak, ebazpen bitartez, izendatuko du izangai hori, saxofoi eta musika hizkuntzako irakasle lanpostua _Musika Eskola koordinatzeko eta bandak zuzentzeko lanak ere badituena_ bete dezan.

8.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izendatutako izangaiak izendapena jakinarazi eta hilabeteko epearen barrenean jabetu beharko du lanpostuaz. Aipatu epean, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu. Horrelakorik gertatuz gero, 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9. oinarria._Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita bere oinarri eta egintzen kontra ere, errekurtso hauetako bat para daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Zuzenean, administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko dagokion epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epearen barrenean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Martzillan, 2005eko urriaren 7an._Martzillako Musikako Udal Patronatuko burua, Carmen Garrido Toledo.

1. ERANSKINA

Izena: ..................., adinez nagusia. N.A.N. zenbakia: ................ Bizitokia: .................... (................). Karrika, zenbakia: ........... Posta kodea: ..... Telefonoa: ..........

Honako hau azaltzen dut:

Martzillako Udalaren Musika Eskolako saxofoi eta musika hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat, Musika Eskola koordinatzeko eta bandak zuzentzeko lanak ere badituena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdiko 2. oinarrian adierazten den titulazioa.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horrenbestez:

Onartua izatea eskatzen dut Martzillako Udalaren Musika Eskolako saxofoi irakasle izateko lanpostu bat, Musika Eskola koordinatzeko eta bandak zuzentzeko lanak ere badituena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Martzillan, 2005eko .............aren ............(e)an.

2. ERANSKINA

1. gaia._Musika Eskola baten helburuak.

2. gaia._Nafarroako musika eskolen arteko harremanak.

3. gaia._Musika Eskola baten antolaketa eta administrazioa.

3. ERANSKINA

1. gaia._Musika banda osatzen duten tresnen ezagutza teorikoa.

2. gaia._Musika Banda bat prestatzea. Falta diren eta soberan dauden tresnak direla-eta, bandan egokitzapenak egitea.

3. gaia._Banda baten artxiboa eta errepertorioa.

Iragarkiaren kodea: L0523251