1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BAKAIKU

Hasiera batean onetsirik plantilla organikoko aldaketa

Bakaikuko Udalak, 2005eko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, bertan zirenak bat etorrita eta horretarako legez behar den gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea 2004ko eta 2005eko plantilla organikoan, administrazioak eta sindikatuek 2004 eta 2005. urteetarako sinatutako akordioa aplikatuz, bereziki lanpostuko osagarrietan zenbait gorakadari dagokionez: % 4 C mailetarako (zerbitzu anitzetako enplegatua) eta % 2 A mailetarako (idazkaritza).

Espediente hori, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, Udalaren idazkaritzan, herritarrek eta interesatuek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egiteko aukera izan dezaten. Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betikoz onetsi dela ulertuko da.

Bakaikun, 2005eko abenduaren 1ean._Alkatea, Javier A. Anda Landa.

Iragarkiaren kodea: L0523973