1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

I G U Z K I T Z A

Hautetsien ordainsariak

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2005eko ekainaren 9ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Udalkideei karguan ari direla-eta bilkuretara joateagatik dagokien araubide ekonomikoaren aldaketa onestea, honela geldituko baita:

1. Alkate udalburua: 694,44 euro osoko bilkuretara joategatik, eta gehienez ere 6.250 euro urtean.

2. Zinegotziak: 115,74 euro osoko bilkuretara joategatik, eta gehienez ere 1.041,66 euro urtean zinegotzi bakoitzeko.

b) Aldaketa honek 2005eko uztailaren 1ean hartuko du indarra.

c) Alkatearen dedikazio partzialeko araubidea etetea zegokion gizarte segurantzako kotizazioa barne.

d) Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iguzkitzan, 2005eko azaroaren 30ean._Alkatea, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: L0523980