1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

I R U Ñ A

Eskumenen eskuordetzea

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko azaroaren 30ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 30-NOV-05 (15/PR)

Alkatetzaren edo zinegotzi delegatuen ebazpenei buruzko espedienteak behar bezala tramitatu ahal izateko, aldaketaren bat dela-eta gastua handitu eta baimenaren/xedapenaren azken zenbatekoa baldin bada JOB 13-DIC-04 (7/PR) erabakiaren B-3 atalean gauzaturiko eskumenen delegazioan zehaztutakoa baino handiagoa; eta bestetik, obra kontratuen hasmentako izapideak arinago egin ahal izateko, ondoko eskurantzak utzi dira bai alkatearen esku, Alkatetzaren Kabineteari dagokionez, bai Iruñeko Udaleko Antolamenduaren Erregelamenduan ezarritako alorretako zinegotzi delegatuen esku

1._Alkatetzaren edo zinegotzi delegatuen ebazpenen bidez esleitutako kontratazioei dagozkien aldaketak, haien zenbatekoa esleipen prezioari batu eta 30.050,61 euro baino handiagoa denean, betiere aldaketa horien zenbateko osoa ez bada esleipen prezioaren % 20 baino handiagoa.

2._Obren sergurtasun eta osasun arloetako planen onespena, nork bere eskumenen barneko alorretan.

Iruñean, 2005eko azaroaren 30ean._Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0523904