1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epea jartzeko ediktua.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du ELA sindikatuak Nafarroako Gobernuaren 2005eko uztailaren 27ko Erabakiaren aurka jarritako 517/2005 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea igor diezaiotela. Erabaki horren bidez ezetsi egin zen aipatutako sindikatuak Hezkuntza kontseilariak otsailaren 14an emandako 23/2005 Foru Aginduaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Foru agindu horren bidez, maisu-maistren kidegoan sartzeko eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretako espezialitate berriak lortu ahal izateko oposizio-lehiaketetarako deialdiak onetsi ziren.

Administrazioarekiko auzi-errekurtso horren prozeduran ematen den epaiak maisu-maistren kidegoan sartzeko prozedura gainditu zuten parte-hartzaileen legezko interes edo eskubideak ukitzen ahal dituenez, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrendak (espezialitatearen eta hizkuntzaren araberakoak) onesteko Hezkuntza kontseilariak abuztuaren 8an emandako 130/2005 Foru Aginduan agertzen diren izangaiak epatzea.

Horregatik guztiagatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluan xedatutakoarekin bat, ediktu honen bidez Hezkuntza kontseilariaren abuztuaren 8ko 130/2005 Foru Aginduan agertzen diren interesatu guztiei epea jartzen zaie ELA sindikatuak eskaturik Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan tramitatzen ari den 517/2005 zenbakiko administrazioarekiko auzi-prozeduraren autoetan demandatu gisa ager daitezen, egoki iruditzen bazaie. Horretarako bederatzi eguneko epea izanen dute, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2005eko abenduaren 15ean._Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiáin.

Iragarkiaren kodea: F0524356