I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
3078/2005 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, María Reyes Granell Saralegui andreak eta beste 39 pertsonak jarritako 577/2005 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena.
María Reyes Granell Saralegui andreak eta beste 39 pertsonak Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute, Nafarroako Gobernuak 2005eko ekainaren 13an hartutako Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, Leticia Sanz Muñoz andreak eta beste hamahiru lagunek, María Pilar Lecumberri Górriz andreak eta beste bost lagunek, Helena Sarasíbar Subiza andreak eta beste hiru lagunek, María Isabel Fuertes Fernández andreak eta beste zortzi lagunek, Enrique Javier Porres Azcona jaunak, Jesús Agreda Sádaba jaunak eta beste hogeita bi lagunek, Federico Tajadura Iso jaunak eta beste zazpi lagunek, José Luis Sarriá Octavio de Toledo jaunak eta beste bi lagunek, Jorge Crespo Rojas jaunak eta beste hogeita lau lagunek, María Angeles Redín Sainz andreak eta beste lau lagunek, María Fernández Rodríguez andreak eta beste hamar lagunek, María Paz Lorente Valero andreak, Luis Pezonaga Pérez jaunak, Ana Rita Moneo Arcos andreak eta beste bost lagunek, Julián Francisco Martínez Salvatierra jaunak eta beste bederatzi lagunek, Blanca Esparza Díaz andreak eta beste hamaika lagunek, Alberto Murillo Espinal jaunak eta beste bi lagunek, María Blanca García San Martín andreak eta beste hogeita hamaika lagunek, María Reyes Granell Saralegui andreak eta beste hogeita hemeretzi lagunek, Anselmo de la Fuente Calixto jaunak, María Cruz Garriz Muñoz andreak eta beste hamabost lagunek, Manuel Maline Vargas jaunak, Amaya Soria Baez andreak eta beste bi lagunek, Vanesa Díaz Navarro andreak eta beste lau lagunek, María Dolores Ruiz Martínez andreak eta beste lagun batek, María del Carmen Zandueta Ayesa andreak eta beste lagun batek, María Asunción Navallas Rebolé andreak, Maite Laguardia Sánchez andreak, Pedro Atienza Arellano jaunak eta beste bost lagunek eta Juan Luis Fernández Rodríguez jaunak eta beste lagun batek Nafarroako Gobernuaren 2005eko martxoaren 7ko Erabakiaren kontra jarri zituzten berraztertzeko errekurtsoak ezetsi ziren, izan ere erabaki horren bidez destinoko osagarriaren indizea finkatu zen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak emandako zenbait administrazio ebazpenen bidez onetsitakoa betearazteko asmoz.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. María Reyes Granell Saralegui andreak eta beste 39 pertsonak jaunak jarritako 577/2005 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuak jakinaren gainean jarri eta egintzetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.
3. Ebazpen hau José María Pastor Sanz jaunari, interesatuen izenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2005eko abenduaren 12an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: F0524559