1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

5297/2005 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak sustatutako Hirugarren Adinekoendako Bainuetxe Programaren 2.095 plazetarako deialdia egiten duena. Plaza horietatik, 100 kostu murriztukoak izanen dira.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak, abenduaren 13ko 5297/2005 Ebazpenaren bidez, Hirugarren Adinekoendako Bainuetxe Programaren 2.095 plazetarako deialdia egin zuen. Plaza horietatik, 100 kostu murriztukoak dira. Oinarriak ondoko eranskinetan ageri dira.

Iruñean, 2005eko abenduaren 13an._Zuzendari kudeatzailea, Nicolás Iribas Sánchez de Boado.

I. ERANSKINA

2006rako sustatutako Hirugarren Adinekoendako Bainuetxe Programaren plazatarako deialdiaren oinarriak

1. Deialdiaren xedea.

Hirugarren Adinekoendako Bainuetxe Programan parte hartzeko 2.095 plazetarako deialdia egiten da. Deialdi honetako oinarrietako 1. eranskinean zehazten diren bainuetxe eta txandetan eginen dira. Haietarik 100 salbuespenezko kasuetarako erreserbatuko dira, alegia, dirusarrerak direla-eta zerbitzu mota hau ezin erabili duten horiendako. Gorabehera hori gizarte zerbitzuen ziurtagiri baten bidez frogatu beharko da.

Txandak 12 egunekoak izanen dira "Baños de Fitero" bainuetxean, eta 10 egunekoak "Baños de Serón" eta "Arnedillo" bainuetxeetan, mantenu osoan..

Programa hau 2005eko martxotik abendura bitarte burutuko dira. Aurrekontuetan behar adina diru eta ekitaldi berean programa aurrera eramateko baliabideak egotea da horretarako baldintza.

2. Onuradunak.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak izan daitezke onuradunak:

a) 65 urte edo gehiago izatea, edo erretiroko nahiz erabateko elbarritasuneko pentsioa jasotzea, edo 60 urtetik gorakoa izan eta alargun-pentsioa edo bestelako bat jasotzea.

b) Legezko egoitza Nafarroan izatea.

c) Bainuetxeetako ohiko elkarbizitza kaltetu dezakeen adimeneko arazo larririk ez izatea.

d) Eritasun kutsakorrik ez izatea.

e) Nor bere kasa moldatzea.

f) Mugitzeko aulki gurpildunik ez erabiltzea.

g) Eskatzen diren bainuetxe tratamenduak behar izatea, horiek hartzeko mediku debekurik izan gabe.

h) II. eranskinean azaldutako baremoaren arabera, eskatutako bainuetxe eta txandetako batean aukera izateko puntuazioa lortzea.

Halaber, plazen onuradun izan ahalko dira aurreko baldintzak betetzen dituztenen ezkontideak edo beraiekin harreman bertsua dutenak, baldin eta hori egiaztatzen badute. Beste onuradun hauek ere c, d, e, f eta g baldintzak bete beharko dituzte.

3. Plazen prezioa eta ordaintzeko modua.

3.1. Pertsona, plaza eta txanda bakoitzeko prezioa I. eranskineko taulan bainuetxe bakoitzaren tokian adierazten da. Prezio horien barnean honako zerbitzu hauek daude:

a) Logela eta mantenu osoa, betiere biko logeletan.

b) Bainuetxerako tratamendua, honela osatua:

_Osasun azterketa bainuetxeko egonaldiaren hasieran.

_Bainuetxeko medikuak bakoitzari agindutako tratamendua.

_Egonaldian osasun jarraipena izatea, bai eta bukaeran txosten bat ematea ere.

c) Bainuetxeko joan-etorria autobusez.

d) Taldeko aseguru poliza.

3.2. Onuradunek beraiei dagozkien plazen prezioa era honetan ordainduko dute:

a) Bainuetxera joan aurretik eta plaza eman dela jakinarazten duen idazkian zehazturiko epean prezioaren % 40 ordainduko da, plaza gordetzeko.

b) Gainerako % 60a bainuetxean sartzean.

4. Eskabideak aurkezteko tokia, epea eta agiriak.

Eskabideak III. eranskineko eredu ofizialean aurkeztuko dira, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Erregistroan, Iruñeko González Tablas kalean, z.g., 31003 posta kodean, edo Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen den edozein baliabideren bidez, 2006ko urtarrilaren 1etik 31ra bitarte.

Eskabidearekin batera, eskatzailearen sendagilearen txostena (IV. eranskineko ereduaren arabera), bakoitzari dagokion Osasun Etxeak egina, eta NANaren fotokopia aurkeztuko dira. Berdin eginen da eskatzailearen ezkontideak edo berarekin harreman bera duen pertsonak joan nahi badu.

5. Espedientearen izapidaketa.

5.1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Menpekotasunen arloko Laguntzaren Zuzendariordetzako Boluntario, Elkarte eta Programa Atalak eskabideen balorazioa eginen du eta bidezko diren agiri osagarriak eskatu eta egiaztapenak egin ahalko ditu eskabide horien gainean ebazteko.

5.2. Eskabideak baloratzerakoan kontuan izanen da eskatzen diren tratamenduak hartzeko premia (60 puntu arte) eta eskatzailearen egoera ekonomikoa (40 puntu arte), hori guztia II. eranskineko baremoari jarraikiz.

6. Ebazpena.

6.1. Eskabideei buruzko ebazpena Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du, eta plazak ematen diren kasuetan onuradun bakoitzari zein txanda eta bainuetxe egokitu zaion adieraziko da.

6.2. Legezko epea bukatu eta ebazpenik eman ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da.

7. Lortutako plaza ezereztea.

7.1. Deialdi honetan araututako plazak lortzeko datu edo agiri oker nahiz gezurrezkorik jarri edo aurkezten bada, lortutako plaza bertan behera utziko da, baldin eta txanda hasi ez bada, edo bestela, txandako egunak jadanik eginak baditu bainuetxean, interesatuak plazaren prezio erreala ordaindu beharko du, alde batera utzi gabe indarra duen arautegia ezarriz bidezko diren egintzak.

7.2. Onuradunen batek lortutako plazaren prezioa ordaintzen ez badu 3.2. oinarrian azaldutakoari jarraituz, hari uko egiten diola ulertuko da, eta berak utzitako hutsunea betetzeko beste onuradun bat aukeratu ahalko da.

7.3. Onuradunen batek bere plaza uzten badu txanda hasteko 48 ordu edo gutxiago falta direla, agiri bidez frogatutako arrazoi larririk izan gabe, ez zaio itzuliko plaza gordetzeko ordaindutako diru kopurua.

HIRUGARREN ADINEKOENDAKO BAINUETXE PROGRAMA. 2006. URTEA

Bainuetxeak, txandak eta prezioak

ARNEDILLO MAIATZAREN 3TIK MAIATZAREN 12RA 10 EGUN 337,10 50 HOLIVAR

IRAILAREN 27TIK URRIAREN 6RA 10 EGUN 337,10 50 HOLIVAR

FITERO MARTXOAREN 22TIK APIRILAREN 2RA 12 EGUN 367,84 120 PALAFOX

APIRILAREN 1ETIK APIRILAREN 12RA 12 EGUN 367,84 160 BECQUER

APIRILAREN 2TIK APIRILAREN 13RA 12 EGUN 367,84 120 PALAFOX

APIRILAREN 17TIK APIRILAREN 28RA 12 EGUN 367,84 120 PALAFOX

APIRILAREN 18TIK APIRILAREN 29RA 12 EGUN 367,84 150 BECQUER

UZTAILAREN 23TIK ABUZTUAREN 3RA 12 EGUN 367,84 100 BECQUER

ABUZTUAREN 28TIK IRAILAREN 8RA 12 EGUN 367,84 50 BECQUER

URRIAREN 23TIK AZAROAREN 3RA 12 EGUN 367,84 100 BECQUER

URRIAREN 24TIK AZAROAREN 4RA 12 EGUN 367,84 120 PALAFOX

URRIAREN 27TIK AZAROAREN 7RA 12 EGUN 367,84 100 BECQUER

AZAROAREN 4TIK AZAROAREN 15ERA 12 EGUN 367,84 120 PALAFOX

AZAROAREN 7TIK AZAROAREN 118RA 12 EGUN 367,84 100 BECQUER

AZAROAREN 12TIK AZAROAREN 23RA 12 EGUN 367,84 50 BECQUER

AZAROAREN 17TIK AZAROAREN 28RA 12 EGUN 367,84 65 BECQUER

AZAROAREN 18TIK AZAROAREN 29RA 12 EGUN 367,84 100 BECQUER

AZAROAREN 20TIK ABENDUAREN 1ERA 12 EGUN 367,84 100 BECQUER

SERON UZTAILAREN 26TIK ABUZTUAREN 4RA 10 EGUN 363,64 100

ABUZTUAREN 21ETIK ABUZTUAREN 30ERA 10 EGUN 363,64 55

ABUZTUAREN 30ETIK IRAILAREN 8RA 10 EGUN 363,64 55

IRAILAREN 8TIK IRAILAREN 17RA 10 EGUN 363,64 55

IRAILAREN 17TIK IRAILAREN 26RA 10 EGUN 363,64 55

II. ERANSKINA

Hirugarren Adinekoendako Bainuetxe programako 2006ko plaza eskaeraren espedienteak baloratzeko baremoa

Nafarroako Gobernuak antolatutako Hirugarren Adinekoendako Bainuetxe Programako txandaren baterako plaza eskaeren espedienteak baloratzean honako egoera hauek hartuko dira kontuan:

_Eskatzen diren bainuetxe tratamenduak hartzeko premia.

_Eskatzaileen egoera ekonomikoa.

1._Eskatzen diren bainuetxe tratamenduak hartzeko premia:

Programan parte hartu ahal izateko, nahitaezko baldintza da plazaren onuradunak bainuetxeko tratamenduaren beharra izatea.

Horregatik, bainuetxeko tratamenduaren beharra zein mailatakoa den baloratuko da, bai eta eskatzaileak programako tratamendu mota bat edo gehiago behar duen ere.

Espediente bati emandako puntuazioa finkatzeko, kontuan izanen da eskabidearekin batera aurkeztu behar den medikuaren txosten edo egiaztagiria. Egoera hau baloratzean 60 puntu eman ahalko dira gehienez ere, honako irizpide hauen arabera banaturik:

_Tratamendu mota:

1. Bainuetxeko tratamendu bakar bat behar izanez gero:

Gaixotasun erreumatologikoak edo arnasa hartzekoak

Beste gaixotasunak

_Puntuazioa:

45 puntu gehienez ere erreumatologikoetan eta arnasa hartzekoetan

30 puntu beste gaixotasunetan

_Tratamendu mota:

2. Tratamendu bat baino gehiago behar izanez gero:

Tratamendu nagusia

Bigarren tratamendua

_Puntuazioa:

45 puntu gehienez ere tratamendu erreumatologiko edo arnasa hartzeko nagusian

30 puntu gainerako tratamenduetan

15 puntu gehienez ere bigarren mailako tratamendu erreumatologiko edo arnasa hartzekoetan, alegia, nagusitzat hartzen ez diren horietan, eta beste tratamenduetan

Senar-emazteen edo harreman bertsua dutenen kasuan ezkontide bakoitzaren egoera bereizita baloratuko da eta, espedientearen azken puntuazioa kalkulatzeko, lortutako puntuazioetan handiena baizik ez da kontuan hartuko.

2._Egoera ekonomikoa:

Honako honetan eskatzailearen famili unitatearen hileko dirusarrerak baloratuko dira. Koefiziente zuzentzaile hauek ezarriko dira dirusarreren tarteak zehazteko:

_Kide bakarra: 1

_Bi kide: 0'75

_Hiru kide: 0'50

_Lau kide: 0'25

Egoera ekonomikoa zehazterakoan 40 puntu emanen dira gehienez ere.

DIRUSARRERAK PUNTUAZIOA

285,89 bitarte 40

285,90 eta 411,76 artean 36

411,77 eta 484,89 artean 32

484,90 eta 550,50 artean 28

550,51 eta 617,64 artean 24

617,65 eta 727,34 artean 20

727,35 eta 850,50 artean 16

850,52 eta 900,50 artean 12

900,52 eta 950,50 artean 8

950,51 eta 1000,00 artean 4

1001,00 baino gehiago 0

3._Oharrak:

Baremoan aipatutako egoera guztiak baloratu ondoren puntuazio berdineko espedienteak agertzen badira, eskatzailearen jaiotze egunaren arabera ordenatuko dira.

Bestalde, bi eskatzailek nahi badute beraien espedienteak elkartzea eta horrela plaza biei edo bati ere ez ematea, eskabidean horri dagokion atalean idatzi beharko dute eta bertan adierazten diren jarraibideak bete. Beraien espedienteak bakarka barematuko dira eta azken balorazioa beraien puntuazioen batez besteko aritmetikoa izanen da.

III. ERANSKINA

2006ko Hirugarren Adinekoendako Bainuetxe Programako plazen eskabidea

ESKATZAILEAREN DATUAK

1. Lehen deitura Bigarren deitura Izena

2. Sexua 3. Egoera zibila 4. Jaioteguna .............. 5. N.A.N.aren zk.

Eguna Hilabetea Urtea

6. Helbidea 7. Posta kodea 8. Herria 9. Telefonoa

EZKONTIDEAREN DATUAK

10. Lehen deitura Bigarren deitura Izena

11. Jaioteguna 12. N.A.N.aren zk.

Eguna Hilabetea Urtea

LARRIALDIAN DEITUKO LITZATEKEEN SENITARTEKO EDO PERTSONAREN DATUAK

13. Lehen deitura Bigarren deitura Izena

14. Helbidea 15. Posta kodea 16. Herria 17. Telefonoa

ESKATUTAKO BAINUETXE, TXANDA ETA PLAZAK

18. Plaza kopurua: Eskatzailea besterik ez d Ezkontidea besterik ez d Eskatzailea eta bere ezkontidea d

19. Bainuetxeak

20. Txandak

DATU EKONOMIKOAK FAMILI UNITATEKO ZENBAT KIDE BIZI DIREN ETXEAN

Jatorria Pentsio mota Hileko zenbatekoa

Eskatzailearen pentsioa 21. 1.ª Pentsioa 22. Erretiroa 23.

24. 2.ª Pentsioa 25. 26.

Ezkontidearen pentsioa 27. 1.ª Pentsioa 28. Erretiroa 29.

30. 2.ª Pentsioa 31. 32.

Beste dirusarrera batzuk: 33. 34.

35. 36.

HILEKOA GUZTIRA 37.

Nork bere eskabidea beste pertsona batenarekin elkartu nahi duenean betetzekoa:

38. Pertsona horren deiturak eta izena: 39. NANaren zenbakia

A I T O R P E N A

.Aurreko datuak egiazkoak dira eta horiek ezkutatu edo oker azalduz gero nire espedientea baliogabetu egin daiteke.

.Nik eskatutako txanden artean ematen didatena onartuko dut, baldin eta, behar bezala frogaturiko ezinbesteko arrazoiren batengatik, plazari uko egin behar ez badiot.

.Plazaren ematea jakinarazten didaten unean ordainduko dut plaza gorde ahal izateko ezarri den zenbatekoa, eta txanda hastean, berriz, plaza bakoitzeko ezarrita dagoen zenbatekoaren gainerakoa. Plaza uzten badut txanda hasteko 48 ordu edo gutxiago falta direnean, agiri bidez frogatutako arrazoi larririk izan gabe, ez didate itzuliko plaza gordetzeko ordaindutako diru kopurua.

.Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren agindua betez, jakinarazten zaizu inprimaki honetako datu pertsonalak automatizatutako fitxategi batean sartuko direla, dagokion espedientea tramitatzeko eta ondorengo ebazpenerako. Nafarroako Gobernuak izanen du inprimaki honetako datu pertsonalen erabileraren ardura eta haien sekretua bermatuko du. Horretarako, datuen fitxategi automatizatu batean sartuko dira, ondoren haien gaineko espedientea izapidatu eta ebazteko.

.Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuari baimena ematen diot nire datu pertsonalen tratamendu informatikoa eta haien lagapena egiteko, zerbitzu hau egoki emateko baldin bada.

.............n, ....(e)ko .............aren .........(e)an

(Eskatzailearen sinadura)

NAFARROAKO GIZARTE ONGIZATEAREN INSTITUTUKO ZUZENDARI KUDEATZAILEA

1. Administrazioarendako alea.

2. Interesatuarendako alea.

IV. ERANSKINA

Hirugarren Adinekoendako 2006rako Bainuetxe Programako plaza eskabideak betetzeko argibideak

1. Argi idatzi behar da interpretazio okerrik izan ez dadin, ahal dela makinaz edo inprenta letrekin.

2. Eskabidearekin batera aurkeztu beharko da eskatzailearen eta ezkontidearen edo harreman bertsuko pertsonaren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, bai eta bainuetxeko tratamendua hartzeko premia egiaztatzen duen medikuaren txostena ere (edo txostenak), eredu ofizialaren araberakoa.

3. Eskatzaileari eta ezkontideari buruzko datu guztiak bete beharko dira.

4. Bainuetxe baterako edo gehiagotarako plaza eta txanda eska daiteke, lehentasuna adierazita eta ezarri diren txanden arabera.

5. Eskabidea beste pertsona batenarekin elkartu nahi bada, bi pertsona horiek eskabidean dagokien atala bete beharko dute. Bi eskabideak elkartzeko ezinbestekoa da biek bainuetxe eta hilabete berberak eskatzea.

OHAR OROKORRAK

A) Programaren onuradunak:

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak izan daitezke onuradunak:

_65 urtetik gorakoak izatea.

_Erretiroko pentsioa nahiz erabateko elbarritasunekoa hartzea.

_60 urtetik gorakoak izatea, alargun-pentsioa edo bestelako bat hartzen ari badira.

_Horien guztien ezkontideak edo harreman bera dutenak.

_Bainuetxeetako ohiko elkarbizitza kaltetu dezakeen adimeneko arazo larririk ez izatea.

_Eritasun kutsagarrirrik ez izatea.

_Nor bere buruaz arduratzeko gauza izatea.

_Bainuetxeko tratamenduaren beharra izatea.

_Ezarritako baremoaren arabera, eskatutako bainuetxe eta txandetako batean aukera izateko puntuazioa lortzea.

_Legezko egoitza Nafarroan izatea.

B) Plazen prezioa eta ordaintzeko modua:

Pertsona, plaza eta txanda bakoitzeko prezioa bainuetxe bakoitzaren tokian adierazten dena izanen da. Prezio horien barnean honako zerbitzu hauek daude:

_Logela eta mantenu osoa, betiere biko logeletan.

_Bainuetxeko tratamendua, honela osatua:

Osasun azterketa bainuetxeko egonaldiaren hasieran.

Bainuetxeko medikuak bakoitzari agindutako tratamendua.

Egonaldian osasun jarraipena izatea, bai eta bukaeran txosten bat ematea ere.

_Bainuetxerako joan-etorria autobusez.

_Taldeko aseguru poliza.

Onuradunek beraiei dagozkien plazen prezioa era honetan ordainduko dute:

_Bainuetxera joan aurretik eta plaza eman dela jakinarazten duen idazkian zehazturiko epean prezioaren % 40 ordainduko da, plaza gordetzeko.

_Gainerako % 60a bainuetxean sartzean.

C) Eskabideak aurkezteko tokia, epea eta agiriak:

_Eskabideak eredu ofizialaren araberakoak izanen dira eta Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuko Erregistroan aurkeztuko dira (González Tablas kalea, z.g., 31003 Iruña), norberak eramanda edo posta bidez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean 2006ko urtarrilaren 1etik 31ra arte.

_Eskabidearekin batera, eskatzailearen sendagilearen txostena (edo txostenak), bakoitzari dagokion Osasun Etxeak egina, eta NANaren fotokopia aurkeztuko dira. Berdin eginen da eskatzailearen ezkontideak edo berarekin harreman bertsua duen pertsonak joan nahi badu.

_Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak Ekonomia eta Ogasun Departamentuan egiaztatuko ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko Zergaren aitorpenak, eskatzaileei dagozkienak, Zergei buruzko Lege Orokorraren 113. artikuluko d) idatz-zatiari jarraikiz.

II. ERANSKINEKO OSASUN TXOSTEN LABURTUA ETA AZALPENA

1._Txostenaren edukia

Osasun txostenak oinarrizko lau atal dauzka:

_Lehen atala:

Eskatzaileak bainuetxean tratamendua izateko osasun arloan nahitaez bete beharreko betebeharrak 1., 3. eta 4. puntuetan aipatzen dira.

Halaber, bainuetxeko tratamenduren bat hartzeko osasun arloko kontraindikazio erabatekoak eta erlatiboak 5., 6. eta 7. puntuetan adierazten dira.

_Bigarren atala:

Plaza eskatzerakoan gaixotasun guztien diagnostiko argigarria eta gaur egungo tratamenduak.

_Hirugarren atala:

Eskabidearen funtsa den gaixotasunerako egoki den bainuetxeko tratamendu mota.

_Laugarren atala:

Bainuetxean izan litekeen tratamendu mota bakoitzaren orotariko alderdien azterketa, ezarririko baremoarekin bat osasun txostena baloratu ahal izateko.

2._Osasun txostenaren balorazioa

Osasun arloko betebeharrak betetzeko, espedienteetako osasun txostenek baldintza hauek bete behar dituzte:

_Nor bere buruaz arduratzeko gauza izatea. Mugitzeko aulki gurpildunik ez erabiltzea. Ibilbide luzeetarako erabiliz gero, uneoro haren ardura hartuko duen pertsona batekin joan beharko du. Pertsona horrek ere plaza eskatu beharko du programan eta betebehar guztiak bete.

_Bizikidetza kaltetzen ahal duen arazo psikikorik ez izatea.

_Eritasun kutsagarrirrik ez izatea.

_Bainuetxeko edozein tratamendutarako osasun kontraindikazio erabatekorik ez izatea.

Osasun txosteneko 4., 5., 6. eta 7. puntuak banan-banan aztertzen ahalko dira.

3._Osasun txostenen baremoak

Osasun txosteneko hirugarren eta laugarren atalak aztertuko dira.

Osasun txosten batean gehienez ere 60 puntu lortzen ahalko dira.

Senar-emazteen edo harreman bertsua dutenen kasuan ezkontide bakoitzaren egoera bereizita baloratuko da, eta espedienteko azken puntuazioa kalkulatzeko, lortutako puntuazioetan handiena baizik ez da kontuan hartuko.

Bainuetxeko tratamendu nagusiak erreumatologikoak eta arnasa hartzekoak dira. Besteak bigarren mailakoak dira.

Bainuetxean behar den tratamendu motaren arabera lortzen ahal den gehieneko puntuazioa taula honetan ageri da:

_Tratamendu mota:

1._Bainuetxeko tratamendu bakar bat behar izanez gero:

Gaixotasun erreumatologikoak edo arnasa hartzekoak

Gainerako gaixotasunak

_Puntuazioa:

45 puntu gehienez ere erreumatologikoetan eta arnasa hartzekoetan.

30 puntu gehienez ere gainerako gaixotasunetan.

_Tratamendu mota:

2._Tratam. bat baino gehiago behar izanez gero:

Tratamendu nagusia

Bigarren tratamendua

_Puntuazioa:

45 puntu gehienez ere tratamendu erreumatologiko edo arnasa hartzeko nagusian.

30 puntu gehienez ere gainerako tratamenduetan.

15 puntu gehienez ere bigarren mailako tratamendu erreumatologiko edo arnasa hartzekoetan, alegia, nagusitzat hartzen ez diren horietan, eta beste tratamenduetan.

Osasun txostenetan laugarren atala bete ez bada eta beraz ezin baloratu bada, honelaxe eginen da:

_Tratamendu bakar bat eskatuz gero, bederatzi puntu emanen dira.

_Bi tratamendu mota eskatuz gero, hamabi puntu emanen dira.

3.1. Zenbaki bidezko balorazioen taula.

Aurreko atalean azaldutako bainuetxeko tratamendu mota edo moten arabera adierazi:

A) Erreumatologikoa (1): Kaltetutako artikulazioen kopurua eta aldea Kop. (1.1) Alde bakar. Bi aldet.

Adierazi kaltetutako artikulazioak zein diren: A) Aldaka edo belauna, B) Bizkarrezurra, C) Sorbalda,

D) Eskumuturra edo eskuko hatzak E) Ukondoa, F) Orkatila edo oineko behatzak 8 6 3 3 3 3

Azaldu ea badagoen: A) Ezintasun funtzionala, B) Mina, C) Itxuraldatzea, D) Gogortasuna 6 5 1 1

B) Arnasketakoa (2): Honako eritasuna dauka: A) Goiko arnasketa bideetakoa B) Beheko arnasketa bideet. 9 17

Azaldu ea badagoen: A) Kliniko deigarria, B) Bronkio eta biriketako auskultazio larria,

C) Aldaketa erradiologiko garrantzitsuak, D) Aldaketa gasometrikoak 6 5 1 1

Azken urtean izandako bergaizkitzeak: Kop. (2.1)

C) Digestiokoa eta/edo gibelekoa; giltzurrinetakoa eta gernu bideetakoa; larruazalekoa eta nerbioetakoa (3):

Azken urtean izandako gaizkitze prozesuak: Kop. (3.1)

(1) Hauxe bada tratamendu nagusia gehienez ere 45 puntu lortzen ahalko dira. Bigarren tratamendua bada, 15 puntu gehienez ere.

(1.1) Alde bakar batetik lau artikulazio baino gutxiago ukituak badaude, puntu bat emanen da. Bi aldetik ukituak badira, 3 emanen dira.

4 artikulazio edo gehiago ukituz gero, 4 puntu emanen dira alde bakar batetik ukituak badira eta 6 puntu bi aldetik.

(2) Hauxe bada tratamendu nagusia gehienez ere 45 puntu lortzen ahalko dira. Bigarren tratamendua bada, 15 puntu gehienez ere.

(2.1.)

Prozesu bat: 2 puntu.

Bi prozesu: 3 puntu.

Hiru prozesu: 5 puntu.

3 prozesu baino gehiago 6 puntu.

(3) Tratamendu hauei, bigarren mailakotzat jotzen baitira, 30 puntu emanen zaizkie gehienez.

(3.1.)

Prozesu bat: 9 puntu.

Bi prozesu: 18 puntu.

3 prozesu edo gehiago 30 puntu.

Aintzat hartu beharreko beste datu batzuk:

_Tratamendu erreumatologikoa edo arnasa hartzekoa eskatuz gero, puntu gutxien lortzen duen tratamendua honako taula honen arabera bilakatu eta bigarren tratamendutzat joko da. Taula bigarren tratamendu guztiei aplikatuko zaie.

_22 baino gutxiago: 4,5 puntu.

_22 puntutik 37 puntura bitarte: 9 puntu.

_37 puntu baino gehiago: 18 puntu.

_Erreumatologikoa edo arnasa hartzekoa ez beste bi tratamendu eskatuz gero, horietariko bat nagusitzat hartuko da eta gehienez ere 20 puntu emanen zaizkio, taularen arabera. Bestea bigarren mailakotzat hartuko da. Lortzen den puntuazioa taularen araberakoa zati bi izanen da.

V. ERANSKINA

2006ko Hirugarren Adinekoendako Bainuetxe Programako plazen eskabideari erantsitako medikuaren txostena

Txostena eman duen doktorea

Kolegiatu zenbakia: ....................... Lantokia non: ...

Eskatzailea

X BATEZ ADIERAZI EGOKI DEN ERANTZUNA

1. Eguneroko zereginetan bera bakarrik moldatzeko gauza da BAI EZ

2. Gurpildun aulkia erabiltzen du BAI EZ

3. Elkarbizitza kaltetu dezaketen arazo psikiko larriak dauzka BAI EZ

4. Eritasun kutsakorra dauka BAI EZ

Baiezkoa bada, zehaztu

5. Gutxiegitasun organiko deskonpentsatua dauka: A) Bihotz-hodietakoa, B) Gibelekoa, C) Giltzurrinetakoa,

D) Metaboliko-endokrinoa, o E) Burmuinekoa eta medularra A B C D E

6. Prozesu hauetakoren bat dauka: A) Kakexia edo egoera orokor oso higatua,

B) I.A.M. edo burmuin-hodietako arazoa, 3-6 hilabete baino gutxiagoko eboluzioa duena, C) T.B.C. berria edo

edo bergaizkitua, D) Prozesu Neoplastikoak, E) Zirkulazio Periferikoko Gutxiegitasun garrantzitsuak A B C D E

7. Orain infekzio akuturen bat edo gaizkitze fasean dagoen prozesu bat dauka: A) Erreumatologikoa,

B) Arnasketakoa, C) Digestiokoa, D) Giltzurrinetakoa, E) Larruazalekoa A B C D E

Baiezkoa bada, zehaztu

Bere eritasun guztien diagnostiko orientatzailea

Argi eta garbi azaldu orain dituen tratamenduak

Adierazi bainuetxeko zein tratamendu den egokia: A) Erreumatologikoa, B) Arnasketakoa, C) Digestiokoa eta/edo

Giltzurrin eta gernu bideetakoa, E) Larruazalekoa, F) Nerbioetakoa A B C D E F

Aurreko atalean azaldutako bainuetxe tratamendu mota edo moten arabera adierazi:

A) Erreumatologikoa: Kaltetutako artikulazioen kopurua eta aldea Kop. Alde bakar. Bi aldet.

Adierazi kaltetutako artikulazioak zein diren: A) Aldaka edo belauna, B) Bizkarrezurra, C) Sorbalda,

D) Eskumuturra edo eskuko hatzak E) Ukondoa, F) Orkatila edo oineko behatzak A B C D E F

Azaldu ea badagoen: A) Ezintasun funtzionala, B) Mina, C) Itxuraldatzea, D) Gogortasuna A B C D

B) Arnasketakoa: Eritasun hau du: A) Goiko arnasketa bideetakoa eta/edo B) Beh. arnasketa bideet. A B

Azaldu ea badagoen: A) Kliniko deigarria, B) Bronkio eta biriketako auskultazio larria,

C) Aldaketa erradiologiko garrantzitsuak, D) Aldaketa gasometriko larriak A B C D

Azken urtean izandako bergaizkitzeak: Kop.

C) Digestiokoa eta/edo gibelekoa; giltzurrinetakoa eta gernu bideetakoa; larruazalekoa eta nerbioetakoa:

Azken urtean izandako gaizkitze prozesuen kopurua: Kop.

Zehaztu

AURREKARI PERTSONALAK ETA GARRANTZIA DUTEN OHARRAK:

.............(e)n, .......(e)ko ..........aren ...........(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0524353