I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
205/2005 FORU AGINDUA, azaroaren 23koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, gastua handitzeko baimena ematen duena, guztira 263.000 eurokoa, otsailaren 28ko 33/2005 Foru Aginduak lehenago baimendutako gastuaren osagarri gisa. Foru agindu hartan Nafarroako Kirol Federazioekin hitzarmenak egiteko 2005. urteko deialdia onetsi zen.
Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak otsailaren 28an emandako 33/2005 Foru Aginduak Nafarroako Kirol Federazioekin hitzarmenak egiteko 2005. urteko deialdia onetsi zuen. Foru agindu horren 3. puntuan 1.790.000 euroko gastua onesten da deialdia aurrera ateratzeko. Diru horretatik 1.400.000 euro "Federazioendako dirulaguntzak" izeneko 940002-95120-4810-336100 kontusailaren kargura joanen dira.
Gero, halaber, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 1eko 416/2005 Ebazpenaren bidez, hainbat aurrekontu aldaketa baimendu ziren Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko kontusailen arteko doikuntza eta transferentziengatik; besteak beste 83.000 euroko ordainketa bat egin zen 940002-95120-4810-336100 kontusailera.
Gero, halaber, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 16ko 685/2005 Ebazpenaren bidez, hainbat aurrekontu aldaketa baimendu ziren Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko kontusailen arteko doikuntza eta transferentziengatik; besteak beste 151.000 euroko ordainketa bat egin zen 940002-95120-4810-336100 kontusailera.
Horiek horrela eta kontuan hartuz aipatu kontusailean dagoen dirua, 234.000 euro, alegia, eta deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak ordaindu beharra, bidezkoa da gastua handitzeko baimena ematea, guztira 234.000 eurokoa, 33/2005 Foru Aginduan onetsitako gastuaren osagarri gisa.
Beraz, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak Nafarroako Kirol Federazioekin hitzarmenak egiteko 2005. urteko deialdia onestearren otsailaren 28an emandako 33/2005 Foru Aginduak baimentzen duen gastuaren osagarri gisa, gastua 234.000 euroan handitzea, Nafarroako 2005eko Aurrekontu Orokorren "Federazioendako dirulaguntzak" izeneko 940002-95120-4810-336100 kontusail ekonomikoaren kargura, deialdiaren dirulaguntzen ordainketa egin ahal izateko.
2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko kontu-hartzailetza delegatuari, Idazkaritza Nagusiaren eta Azpiegituren Zerbitzuari eta Federazioen eta Kirol Jokoen Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2005eko azaroaren 23an._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.
Iragarkiaren kodea: F0523163