1. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1783/2005 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Medikuntza Intentsiboko Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, abenduaren 1eko 1336/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Medikuntza Intentsiboko Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko irailaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 110. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, abenduaren 13ko 1745/2005 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoanko Medikuntza Intentsiboko Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

GUERGUE IRAZABAL, JUAN MARIA

Baztertuak: Inor ez.

2. Epaimahaiak ondoko kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Antonio Merino Díaz de Cerio, Nafarroako Ospitaleko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: María Jesús Calvo Guitiáin andrea, Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa.

Mahaikidea: Pilar Marco Garde andrea, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Alfonso Marique Larralde jauna, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Mahaikidea: José Luis Pérez Arancón jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: José Elizalde Fernández jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Koldo Martinez Urionabarrenechea jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea:

Idazkaria: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: María José Cárcamo Casimiro, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2006ko urtarrilaren 9an eginen dela adieraztea, 17:00etan, Nafarroako Ospitaleko Irakaskuntza Gelan (Irunlarrea, 3, Iruña).

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abenduaren 16an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0524468