99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

O L A Z T I

Orubeak enkantean

"Olaztiko Udalak, 2004ko ekainaren 9an egin osoko bilkura berezian, onetsi du Udalaren oroube hauen enkantea egitea:

1._Olaztiko Puerto kaleko 3an dagoen orubea, 210 m² dituena. Títulua: Olaztiko Udalarena.

2._Olaztiko Kale Nagusiko 41ean dagoen orubea, 151 m² dituena. Titulua: Olaztiko Udalarena.

3._Olaztiko Kaleko 1ean dagoen orubea, 194 m² dituena. Títulua: Olaztiko Udalarena.

4._Olaztiko Gurmindo kaleko 4an dagoen orubea, 197 m² dituena. Títulua: Olaztiko Udalarena.

5._Hiri lurzorua, etxebizitzetarakoa, Udal Planeko UE-3 unitatea osatzen duena; katastroko 3. poligonoko 772. lurzatia da; Olaztiko Kale Nagusiko 2-4an dago eta 1.858,40 m² ditu. Títulua: Olaztiko Udalarena.

Lurzoru hori besterenduko da exekuzio unitatean eraiki nahi diren familia bakarreko PTE (libre tasatuak) etxebizitzen urbanizazio eta eraikuntza proiektuarekin batean; proiektu hori Gabriel Ros Hernandez arkitektoak prestatu du.

Udalak proiektuagatik zenbat ordaindu duen, horrenbertze ordainduko du adjudikazio hartzaileak hura beragatik.

Aipatu higiezin horietako bakoitzaren hasierako prezioa honela finkatu da:

1._Olaztiko Puerto kaleko 3an dagoen orubea, 210 m² dituena. Hasierako prezioa: 293.766,75 euro.

2._Olaztiko Kale Nagusiko 41ean dagoen orubea, 151 m² dituena. Hasierako prezioa: 163.770,82 euro.

3._Olaztiko Kaleko 1ean dagoen orubea, 194 m² dituena. Hasierako prezioa: 138.010,00 euro.

4._Olaztiko Gurmindo kaleko 4an dagoen orubea, 197 m² dituena. Hasierako prezioa: 95.796,00 euro.

5._Hiri lurzorua, etxebizitzetarakoa, Udal Planeko UE-3 unitatea osatzen duena; katastroko 3. poligonoko 772. lurzatia da; Olaztiko Kale Nagusiko 2-4an dago eta 1.858,40 m² ditu. Hasierako prezioa: 165.014,00 euro.

Hasierako prezio guztiak hobetu daitezke gorako posturen bidez.

Higiezinen tasazio ofizialak Udaletxean daude.

Orubeen enkantea zuzenduko duten oinarrien orria interesatuen eskura dago, Udaletxean.

PROPOSAMENAK NON ETA NOIZ AURKEZTU

Lizitatzaileek Olaztiko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu behar dituzte beren proposamenak, hogei egun balioduneko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, 9:00etatik 14:00etara.

Olaztin, 2005eko ekainaren 15ean._Jarduneko alkatea, Marcelino Galparsoro Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L0517005