99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ELTZABURU

Lehiaketa: Kontzejuko Etxea moldatzeko lanak

Kontratazio organoa: Kontzejuko Batzarra.

Modalitatea: lehiaketa publikoa.

Baldintzen plegua: Kontzejuko Batzarrak klausula ekonomiko administratiboen plegua onetsi zuen, 2004ko ekainaren 3ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Xedea: Kontzejuko Etxearen eraikina moldatzeko lanak kontratatu eta burutzea.

Hasierako prezioa: 349.188,52 euro, gehienez, BEZa barne.

Egiteko epea: 12 hilabete.

Enpresaren sailkapena:

Taldea: C. Azpitaldea: 2. Kategoria: c.

Taldea: C. Azpitaldea: 4. Kategoria: c.

Behin betiko fidantza: adjudikazio prezioaren ehuneko 4.

Eskabideen aurkezpena: Kontzejuko alkatetzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita zazpigarren eguneko 20:00ak arte.

Proposamenak noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo seigarren egunean irekiko dira, 21:00etan.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan eskatutakoak.

Bestelako xehetasunak: klausula administratibo partikularren plegua eta aipatu proiektua interesatuen eskura daude Iruñeko Rubio paper-dendan (Francisco Bergamín kalea, 10).

Eltzaburun, 2005eko ekainaren 30ean._Kontzejuko burua, Juan Carlos Aguirre Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0516689