99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

105/2005 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Francisco Cerveto Peña jauna Nekazaritzako Estatistikaren eta Azterlanen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, aldez aurretik dagozkion txostenak ikusita. Hain zuzen ere, proposatutako izendapenari dagokionez, espedientean daude Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren adostasun txostena eta departamentuaren adostasuna.

AGINDU DUT:

1. Francisco Cerveto Peña jauna, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioa, Nekazaritzako Estatistikaren eta Azterlanen Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak 2005eko ekainaren 20tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesatuari igortzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko ekainaren 20an._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0516091