99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

B E R A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek egoki juzgatzen dituzten ohartarazpenak egin ditzaten.

Eskatzailea: Zalain Motor, S.L. eta Berauto Automotor, S.L. Jarduera: ibilgailuak moldatzeko tailer mekanikoa, karrozeria, pintura, erakusketa eta salmenta. Tokia: Iruña-Irun errepidea, 73 k.p.

Beran, 2005eko abuztuaren 2an._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0517411