99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko udaltzain izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Noain-Elortzibarko Udalak, 2005eko apirilaren 7an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, onetsi zuen Noain-Elortzibarko Udalaren zerbitzuko udaltzain izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Deialdia 2005eko 58. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 16an.

Deialdiko izangai onartu eta baztertuen zerrenda 2005eko 89. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 27an.

Hartan zenbait akats badirela oharturik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. artikuluko 2. puntuari jarraikiz, honela erraten baitu: "Herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak", ondoko zuzenketa eginen da:

Izangai hauek onartuen behin-behineko zerrendatik kendu dira:

21. HERNANDEZ ARMENDARIZ, JAVIER. Zerrenda berean bazterturik ageri zen.

46. RUIZ-CUEVAS PEÑA, RAMON. Jaun hau Udalaren bertze prozedura batera aurkeztua zen.

47. SANCHEZ LAREQUI, IVAN. Zerrenda berean bazterturik ageri zen.

Erreklamazioak egiteko deialdiko 4.2 oinarrian ezarritako epea iraganik eta hartara zenbait erreklamazio edo alegazio aurkeztu eta onartu baitira, Noain-Elortzibarko alkate udalburuak ebazpena eman du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta agindu du hura Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko.

Lehenbizikoa._Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

_Txanda murriztua:

Onartuak: inor ez.

Baztertuak: inor ez.

_Txanda irekia:

Onartuak:

1. ALVAREZ CODESA, VANESA

2. ALZORRIZ GOÑI, ARANTXA

3. ARREGUI RAMOS, ION

4. ASCUNCE SANZ, EDUARDO

5. ASTIZ AZAGRA, MIKEL

6. BARBARIN ERVITI, MAITE

7. BASOCO PASCUAL, PABLO

8. BERASATEGUI SOTO, OSCAR

9. CATALAN LOPEZ, JAVIER

10. DIAZ CASTILLO, JOSE

11. DONAZAR ALBERRO, JESUS

12. ECHAIDE IZQUIERDO, JULIO MANUEL

13. ECHEVERRIA BIESA, ALFONSO

14. EXPOSITO GOÑI, PABLO

15. FABO EZQUERRO, FRANCISCO

16. FERNANDEZ BEROIZ, IÑIGO

17. FONSECA GALDEANO, FERNANDO

18. GARCIA RIOS, RAUL

19. GARRALDA LARUMBE, IGNACIO

20. GRANADA ESPINASA, MARTA EULALIA

21. HERNANDEZ ARMENDARIZ, JAVIER

22. HERRERA DIAZ, ALBERTO

23. IBARROLA SAGREDO, FRANCISCO

24. IBIRICU CASANOVA, ANGEL

25. IPARRAGUIRE PICABEA, JORGE

26. ITURBIDE IRURZUN, YOLANDA

27. LAQUIDAIN IRIARTE, PABLO

28. LERGA JIMENEZ, UNAI

29. LORDA SAN JOSE, PEDRO MARIA

30. MARQUES ALVES, MANUEL ANTONIO

31. MARTINEZ AGUADO, NOEL

32. MARTINEZ ARRARAS, MIKEL

33. MARTINEZ CRESPO, ERNESTO

34. MARTINEZ DE MORENTIN ALONSO, RUBEN

35. MAYOR ASIAIN, ALBERTO

36. MOLINET ARRASTIA, IKER

37. MORENO BARCENA, KOLDO

38. OLLO OLAVE, SERGIO

39. PASCUAL LITAGO, DAVID

40. PERU LARUMBE, MARIA CONCEPCION

41. RECALDE AGORRIZ, MIGUEL JAVIER

42. RECALDE ARRETXEA, FERNANDO

43. REMON PEREZ, SANTIAGO

44. ROMERO BENITO, FERNANDO

45. RUBIO JAUREGUI, CRISTINA

46. SANTESTEBAN AZPIROZ, IÑIGO

47. SERRANO BERRADRE, IÑIGO

48. URTASUN BASARTE, AMAYA

49. VELASCO FRAILE, RUBEN

50. VIANA GARRIZ, JUAN LUIS

51. VILLANUEVA SANZ, NORA

52. ZABALZA ERVITI, FRANCISCO JOSE

53. ZAPATA LONGAS, IGNACIO LUIS

54. ZAPATERO OCHOA, ROBERTO

55. ZARRALUQUI ESCRIBANO, JOSE JAVIER

Baztertuak:

1. SANCHEZ LAREQUI, IVAN, tasak ez ordaintzeagatik eta osasun ziurtagiria ez aurkezteagatik.

Bigarrena._Izangai onartuek, 2005eko irailaren 8an, Guelbenzu Josteta Zentrora agertu beharko dute, Iruñeko Guelbenzu karrikako 11n baitago, goizeko zortzietan agertu ere, garaiera neurriak hartzeko.

Gero, goizeko zortzi eta erdietatik aitzina, oposizioko lehen ariketa eginen da zentro berean, proba fisikoen barnean, Guelbenzu Josteta Zentroko igerilekuan (igeriketa); hartara izangaiek txanoa, bainujantzia eta arropa egokia eramanen dituzte, Nortasun Agiri Nazionalaz edo, halakorik izan ezean, pasaporteaz landa.

2005eko irailaren 8 bereko goizeko hamar eta erdietan gainerako proba fisikoak eginen dira Larrabide kiroldegiko instalazioetan, Iruñeko Fuerte del Príncipe karrikan baitago, z.g.

Hirugarrena._Orobat, aditzera ematen da nor izanen diren deialdiko epaimahaia osatuko dutenak:

Mahaiburua: Miguel Elizari Reta jauna, Noain-Elortzibarko Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Miguel Muñoz Murillo, Noain-Elortzibarko Udaleko lehen alkateordea.

Mahaikidea: José Antonio Cuesta Márquez, Noain-Elortzibarko Udaltzaingoko burua.

Ordezkoa: Juan Tomás Zubasti Madoz, Noain-Elortzibarko udaltzaina.

Mahaikidea: María Jesús Goiburu Imaz, Segurtasun Eskolako arlo juridikoko APko teknikaria.

Ordezkoa: Javier Moreno Gállego, Nafarroako Gobernuko Segurtasun Eskolako Gorputz Hezkuntzako teknikaria.

Mahaikidea: Jesús Méndez Soteras, Noain-Elortzibarko Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Ignacio Zubillaga Eugui, Noain-Elortzibarko Udaleko langileen ordezkaria.

Mahaikide-idazkaria: Isabel García Layana, Noain-Elortzibarko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: María Angeles Trías Zalba andrea, Noain-Elortzibarko Udaleko idazkariordea.

Laugarrena._Orobat 17. gaiari dagokionez _"Noain-Elortzibarko Udalaren antolamendu politiko eta administratiboa gaur egun"_ aditzera ematen zaie izangai guztiei Udalak prestatu duen gai-zerrenda bil dezaketela Noaingo Errege karrikako 62-An dauden udal bulegoetan, lehenago banatu denak zenbait akats baititu.

Borzgarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Noain-Elortzibarko Herriko Etxeko iragarki-oholean argitara ematea.

Noain-Elortzibarren, 2005eko abuztuaren 11n._Jarduneko alkate udalburua, Miguel Muñoz Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0517515