99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

119/2005 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako prentsa, irrati eta telebistetan euskara erabiltzeko dirulaguntzetarako deialdia onesten duena.

Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legeak, 27. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoak premiatzen ditu hedabide publiko eta pribatuetan euskara sustatzera, horietan gero eta maizago ager dadin.

Horrenbestez, Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuaren aldeko txostena, txosten juridikoa eta Kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna ikusirik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako prentsa, irrati eta telebistetan euskara erabiltzeko dirulaguntzetarako deialdia onestea. Arauak ebazpen honen eranskinean ageri dira.

2. 250.000,00 euroko gastua onartzea, 2005eko gastuen aurrekontuko "Hedabideetako euskarari buruzko programak" izeneko 432000 43200 4810 334100 kontusailetik finantzatuko dena.

3. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzura, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Programen Bulegora, Administrazio Orokorreko Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2005eko uztailaren 13an._Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

A R A U A K

Lehenbizikoa._Xedea.

Deialdi honek xedea du Nafarroako komunikabideetan (prentsa, irratia eta telebista) euskara erabiltzeko eta Nafarroako euskarazko komunikabideetan informazioko teknologia berriak sustatzeko programak egiteko laguntzak arautzea, hau da, Nafarroako komunikabideetako titularrek garatzen dituzten on-line proiektuak.

Horretarako, 250.000,00 euro izanen dira, bigarren oinarrian aurreikusitako modalitateen arabera banatuko direnak.

Deialdi hau lehiaketa prozeduraren bidez ebatziko da.

Bigarrena._Diruz lagunduko diren modalitateak.

Ondoko hauek izanen dira:

2.1. Euskarazko komunikabideak.

A._Eguneroko prentsa eta horien gehigarriak.

B._Aldizkako argitalpenak (astekariak, hamabostekariak ...).

C._Irratiak.

D._Telebistak.

E._Euskarazko komunikabideetan informazioko teknologia berriak sustatzeko programak, hau da, komunikabideetako titularrek garatzen dituzten on-line proiektuak.

2.2. Gaztelaniazko komunikabideak.

A._Eguneroko prentsa eta horien gehigarriak.

B._Aldizkako argitalpenak (astekariak, hamabostekariak ...).

C._Irratiak.

D._Telebistak.

E._Informazioko teknologia berrietan euskara sustatzeko programak, hau da, komunikabideetako titularrek garatzen dituzten on-line proiektuak.

2.3. Kazetaritza-prestakuntza.

Hirugarrena._Onuradunak.

Honako hauek jasotzen ahalko dituzte deialdi honetan arautzen diren laguntzak:

3.1. Bigarren oinarriko 2.1 eta 2.2 modalitateetarako:

a) Nafarroan helbide sozial eta fiskala izanda, egunkari edo aldizkariak nafar jendearentzat, Nafarroan argitaratzen dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek. Komunikabide horien zabaltze eremu nagusia Foru Komunitatekoa izan beharko da eta edizio jarduna 2005. urtea baino lehenago hasia eta deialdi hau argitaratu bitartean etengabe garatua beharko dute izan.

b) Nafarroan helbide sozial eta fiskala izanda, Komunitate honetan emititzen duten irrati-emisoreen enpresa edo erakunde titularrek, emisio-kontzesioa baldin badute edo izapidean dutenak.

c) Nafarroan helbide sozial eta fiskala izanda, Komunitate honetan emititzen duten telebista-emisoreen enpresa titularrek, emisio-kontzesioa baldin badute edo izapidean dutenak.

3.2. "Kazetaritza-prestakuntzarako laguntzak" modalitaterako:

Hirugarren oinarriko 3.1. atalean sarturiko onuradunek deialdian ezarritako baldintzen arabera kazetaritzako prestakuntzarako eskabide banakakoak aurkezten badituzte.

Laguntzak Bigarren oinarriko 2.1. eta 2.2. ataletako modalitateetan sartutako prestakuntzari buruzkoak izanen dira.

3.3. Baztertzeko arrazoiak.

Honako hauek ez dute laguntzarik jasotzen ahalko:

a) Alderdi politiko, xede politikoa duten elkarte, sindikatu edo lanbide elkargoek argitaratutakoek.

b) Elkarte, kirol elkarte, fundazio edo antzekoek euren bazkideen artean bakarrik banatzeko argitaratutakoek.

c) Eskola aldizkariek, aldizkari espezializatuek, kultur berripaperek eta kultur agerraldi zehatzei buruzkoek edo irakurle espezializatuendakoek.

d) Ikuskizun gidek, denborapasakoek eta antzekoek.

e) Udalen Informazio Aldizkariek eta informazio orokorra ematen ez duten udal argitalpenek.

f) Hirugarren oinarrian sarturik ez dauden argitalpen modalitateek eta argitaratze aldizkakotasun finkorik bermatzen ez dutenek.

g) Hirugarren oinarrian sarturik ez dauden ikus-entzunezko komunikabideek eta emisioen aldizkakotasun finkorik bermatzen ez dutenek.

h) "Kazetaritza-Prestakuntza" modalitaterako, bosgarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten eskabideek.

Laugarrena._Indarraldia.

Diruz lagunduriko jardueren edizio, argitaratze eta difusioaldia 2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartekoa izanen da.

Era berean, "Kazetaritza-Prestakuntza" modalitatean aldia 2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartekoa izanen da.

Bosgarrena._Eskariak: epea eta proiektua.

Eskabideak oinarri hauek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 20 egun naturaleko epean aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorrean (Karlos III.aren etorb., 2) edo urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko azaroaren 26ko 30/92 Legean aurreikusitako erregistroetan, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira zuzendurik, deialdiaren izena aipatuz eta ondoko dokumentazioa gehituz (1. eranskineko fitxa). Agiriek jatorrizkoak edo notario batek edo administrazioak berak legeztaturiko, kautoturiko edo konpultsaturiko fotokopiak izan beharko dute.

Eskabidea postetxe batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki baten bidez aurkeztuko da, postako funtzionarioak, ziurtatu aitzin, data eta zigilua jar diezazkion. Hala ez bada, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan noiz sartu eta egun horixe emanen zaio eskabideari.

Eskatzaileen irteera-erregistroari ez zaio baliorik emanen, ez eta gutunazaleko posta zigiluari ere.

5.1. Aurkeztu beharreko agiriak.

5.1.1. Entitate eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duena:

A) Eratzeko edo eraldatzeko eskritura, Merkataritzako Erregistroan behar den bezala inskribatua, enpresa pertsona juridikoa baldin bada.

B) Elkartea baldin bada, hura Nafarroako Foru Komunitateko Elkarteen Erregistroan inskribatu zenean Nafarroako Gobernuko Barne zuzendari nagusiak emandako ebazpena eta elkartearen estatutu legeztatuak.

C) Eskatzailea beste norbaiten izenean edo ordezkari gisa ari bada, horretarako notario eta erregistro bidez emandako boterearen kreditazioa.

D) Irrati eta telebisten kasuan, emititzeko administrazio kontzesioa kreditatzen duen dokumentazioa edo kontzesioa izapidatzen ari dela kreditatzen duena.

E) NANaren fotokopia konpultsatua, eskatzailea pertsona fisikoa edo norbanakoa bada.

Eskatzaileak, aurreko deialdietan eskaturiko dokumentazioa aurkeztu badu eta ondoren aldaketarik izan ez bada, oraingo honetan ez du berriro aurkeztu beharko. Alabaina, eskabide orrian zehaztu beharko du.

5.1.2. "Kazetaritza-Prestakuntza" modalitaterako, 5.1.1. ataleko agiriez gain, entitate eskatzaileak, prestakuntza jarduera egiteko aurkezten duen parte hartzaile bakoitzeko, ondoko agiriak ere aurkeztu beharko ditu:

a) NANaren edo pasaportearen fotokopia konpultsatua.

b) Kazetaritzaren edo Ikus-entzunezko Komunikazioaren azken ikasmailan matrikulaturik dagoela edo 2001/02 ikasturtea baino geroago Kazetaritzan edo Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu dela frogatzen duten agiriak.

c) EGA edo baliokidea duela frogatzen duten agiriak.

d) Nafarroakoa dela edo bertako egoiliarra dela frogatzen duten agiriak.

e) b) ataleko ikasketen kalifikazio unibertsitarioen ziurtagiria.

5.2. Komunikabideko euskararen erabilerari buruzko proiektu zehatza, honako xehetasun hauekin emana:

5.2.1. Bigarren oinarriko 2.1 eta 2.2 modalitateetarako:

a) 2004. urtean egindako lana, euskarazko programazio edo edizioari buruzkoa bereziki aipatuz. Aldizkako argitalpenen kasuan, 2004. urteko lehen eta azken alea aurkeztu beharko dituzte. Deialdian lehen aldiz parte hartzen duten argitalpenek deialdiaren 3.1.a) puntuan ezarritako baldintzak betetzen dituztela frogatuko duten 2004. urtean argitaratutako ale guztiak ere aurkeztu beharko dituzte.

Horrelakorik bada, 2004ko jarduerarekin alderatuta, aurten izanen diren berrikuntzak.

b) Euskarazko saio edo argitalpenen ezaugarriak (2. eranskineko fitxa). Komunikabide idatziek hauek aipatu beharko dituzte:

Orrialde kopurua, kokalekua (hala bada), aldizkakotasuna, argitaratzeko egunak, gaia, egitura eta maketazio mota, eta proiektuaren nondik norakoak zehazki jakiteko behar diren elementu guztiak. Halaber, argitaratutako ale kopurua eta haren hedapena egiaztatu beharko dira, bai eta azken bost urtetan O.J.D.n aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu ere. Instituzio hori, Estudio General de Medios delakoaren menpekoa, egun Información y Control de Publicaciones deitzen da.

Laguntzak irrati edo telebistarako eskatzen dituztenek hauek adierazi beharko dituzte: saioen iraupena, egunak, orduak eta gaiak, programazioaren egitura eta proiektuaren nondik norakoak zehazki jakiteko behar diren elementu guztiak. Beste komunikabideekin batera egindako programazioen berri eman beharko dute, horrelakorik badago.

Gauzatu gabeko proiektuak izanez gero, eskatzaileak, geroan jorratuko duten jarduera nagusiaren berri emanen duen memoria aurkeztu beharko du, aurreko lerroaldeetan ezarritako irizpideei jarraikiz eta komunikabide bakoitzaren arabera.

Proiektuetarako laguntzak eskatzen dituztenek eskabideak ezarririko epeak bete beharko dituzte. Epe horiek betetzen ez badituzte, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak, behar bezala ikuskatu ondoren, emaniko laguntza berraztertuko du, eta proportzioz gutxituko edo, hala bada, guztiz baliogabetuko.

c) Bigarren oinarriko 2.1. eta 2.2. modalitateetarako, araututako denboraldian izaten diren gastuen aurrekontu zehatza, behar bezala dokumentatu eta justifikatua (3. eranskineko fitxa bete).

Ondorio hauetarako, euskarazko lanak egiteko langileak eta kolaboratzaileak kontratatzetik sorturiko gastuak, ustiapen gastu orokorrak eta funtzionamendu eta banaketa gastuak hartuko dira kontuan, betiere deialdi honetako Balorazio Batzorde Tenikoak, laguntzaren xede den jarduerari egozten ahal zaizkion kontabilitateari buruzko printzipioak, eskuarki onarturikoak, aplikatuz onartzen baditu.

d) Erregulazioaren xede den eperako dirusarreren aurrekontua, behar bezain zehaztu, dokumentatu eta justifikatua (3. eranskineko fitxa bete). Bestelako erakunde publikoetan eta beste autonomia erkidego batzuetako Administrazioetan eskatu edo harturiko laguntzak espresuki adieraziko dira, eta bestelako dirusarrerak, babesak, publizitatea, etab. proiektu bera egiteko partikularren edo enpresa pribatuen aldetik hartuak ere bai.

Eskatzaileek, deialdian parte hartu ahal izateko, gutxienez ere % 30eko autofinantzaketa izan behar dute.

e) Interneteko informazio proiektuetarako, ondoko gastuak hartuko dira kontuan: zerbitzariaren mantenimendua, diseinua, egitea eta linearen mantenimendua, 2005ean egindakoak. Web moduko argitalpenetarako, proiektu zehatza, gutxienez ondoko hauek bilduko dituena: proiektuaren memoria zehatza, egiten dituzten jarduerak eta, proiektuan martxan badago, Web orriaren kopia bat (paperean edo CDn).

5.2.2. "Kazetaritza-Prestakuntza" modalitatean, eskatzaileek parte-hartzaileen prestakuntzarako programa aurkeztu beharko dute ondoko atalekin:

a) Prestakuntza-jardueraren helburuak.

b) Jardueran parte hartuko dutenak. Bakoitzak bosgarren oinarriko 5.1.2 puntuan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu.

c) Parte-hartzaile bakoitzari eskaintzen zaion prestakuntzaldia, bakoitzari eskainitako hilabete kopurua zehaztuz.

d) Helburu eta jarduera espezifikoak parte-hartzaile bakoitzarendako.

5.3. Zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan eguneratuak daudela frogatzen duten agiriak. Honetaz gainera Identifikazio Fiskaleko txartela.

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak ziurtagiri hau izapidetuko du Nafarroako Gobernuko administrazioaren esku baitago. Alde interesatuak bere betekizunetan eguneratua egon beharko du.

Entitate edo pertsona eskatzaileari dagokion dokumentazioa Administrazio honen esku dagoenean, ez da beharrezkoa izanen berriro aurkeztea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 35.f artikuluarekin bat.

Kasu honetan, dokumentazio hori indarrean dagoela agertzen duen adierazpena aurkeztu beharko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Orokorreko zein organotan edo tokitan eta noiz aurkeztu zen zehaztuz.

Bide hau bakarrik erabiltzen ahalko da agirien prozedura bukatu zenetik bost urte baino gutxiago iragan direnean.

Onuradunek nahiago badute Hezkuntza Departamentuak (Unibertsi- tateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia) Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuari datu fiskalak eskatzea, espresuki eskatu beharko dute dagokion eranskina betez (4. eranskina).

Seigarrena._Akatsen zuzenketa.

Laguntza eskatzeko agiria behar den bezala beterik ez baldin badago edo aurreko oinarrietan aipatu dokumenturen bat falta baldin bada, eskaera egin duenari akatsa zuzentzeko eskatuko zaio eta, horretarako, hamar egun naturaleko epea emanen zaio, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina. Horrela egiten ez badu, eskabidea baliorik gabe geldituko da eta, besterik egin gabe, ezetsi eginen da. Horretarako behar den ebazpena emanen da.

Zazpigarrena._Balorazio Batzorde Teknikoa.

7.1. Eskabideak baloratzeko Balorazio Batzorde Teknikoa sortuko da. Honek eskabideak aztertu eta proposamena Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiari aurkeztuko dio, ebazpena eman dezan.

7.2. Balorazio Batzorde Teknikoa ondoko kideek osatuko dute:

_Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria, batzordeburua.

_Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko bi atalburu.

_Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuaren teknikari bat, idazkari arituko dena.

_Gobernuaren Eledunaren menpeko Komunikazioko Zuzendaritza Nagusiaren Hedabide Zerbitzuko teknikari bat.

7.3. Balorazio Batzorde Teknikoak, aurkeztutako programen edukia dela kausa, egoki iruditzen zaizkion aditu teknikoen aholkularitza eskatzen ahalko du.

Zortzigarrena._Laguntzen zenbatekoa.

Deialdi honetan gehienez 250.000,00 euro banatuko dira, 2005eko gastuen aurrekontuko "Hedabideetako euskarari buruzko programak" izeneko 432000 43200 4810 334100 kontusailaren kargura.

8.1. Diruz lagundutako jarduerei buruz justifikatzen diren gastuak onartutako aurrekontura iristen ez baldin badira, dirulaguntza ere aldearen proportzioan murriztuko da, ekainaren 9ko dirulaguntzei buruzko 8/1997 Foru Legeak, 21. artikuluan xedatutakoa deusetan galarazi gabe.

8.2. Dirulaguntzak atal hauetan banatuko dira:

A) Aurrekontuetako asignazioa euskarazko komunikabideetarako: 162.500,00 euro.

B) Aurrekontuetako asignazioa gaztelaniazko komunikabideetarako, haien programazio barruan euskarazko eremu askiak eta osoak baldin badituzte: 86.250,00 euro.

C) Aurrekontuetako asignazioa kazetaritza prestakuntzarako: 1.250,00 euro.

8.3. Horietako atalen batean banatu gabeko diru kopururik geldituko balitz, gainerako ataletakoen artean banatuko litzateke, betiere Baloraziorako Batzorde Teknikoaren erabakiari jarraikiz ebazpenik eman ez bada.

Dirulaguntza jaso duen komunikabideren batek laguntza horren ehuneko ehuna justifikatzen ez badu, asignatutako kopurua, proportzioz, txikiagoa izanen da eta soberakina ehuneko ehuna jusitifikatu duten komunikabideen artean banatu ahalko da.

8.4. Dirulaguntzen zenbatekoa, horretarako erabili beharreko aurrekontuko kontusailen diru-mugak gainditu gabe, proiektu bakoitzari bederatzigarren oinarrian aipaturiko irizpideak aplikatuz zehaztuko da, kontusaileko zenbateko osoa bigarren oinarrian ezarritako modalitate guztien artean banatu ondoren, Balorazio Batzorde Teknikoak, jasotako eskabideak kontuan hartuz, portzentaje hauen arabera, bakoitzarendako ezarriko dituen asignazioen arabera:

a) atala. Euskarazko komunikabideak: kontusail osoaren ehuneko 65.

a.1) Aldizkako argitalpenak: a) atal osoaren % 70 arte.

a.2) Irratiak: a) atal osoaren % 40 arte.

a.3) Telebistak: a) atal osoaren % 40 arte.

a.4) On-line proiektuak: a) atal osoaren % 15 arte.

b) atala. Gaztelaniazko komunikabideak: kontusail osoaren ehuneko 35.

b.1) Eguneroko prentsa eta gehigarriak; aldizkako argitalpenak: b) atal osoaren % 80 arte.

b.2) Irratiak: b) atal osoaren % 35 arte.

b.3) Telebistak: b) atal osoaren % 35 arte.

b.4) On-line proiektuak: b) atal osoaren % 15 arte.

c) atala. Kazetaritza-prestakuntza: kontusail osoaren % 5 arte.

Eskabiderik ez bada edo atal bakoitzeko diru kopurua 2.1 eta 2.2 modalitateetako batean osotara banatzen ez bada, atal bakoitzaren gainerakoen artean banatuko da diru kopurua. 2.3 modalitatean eskabiderik ez bada edo kopuru murritza bada, gelditzen den diru kopurua 2.1 eta 2.2 modalitateetako eskabideen artean banatuko da Batzordearen irizpideei jarraikiz.

Bederatzigarrena._Eskabideak baloratzeko irizpideak eta laguntzen esleipena.

Balorazio Batzorde Teknikoak ondoren aipatzen diren irizpideak eta balorazio osoaren ehunekoa kontuan hartuz aztertuko ditu eskariak eta modalitate guztietan proportzioan esleituko ditu laguntzak.

A) Bigarren oinarriko 2.1 eta 2.2 ataletan ezarritako modalitateetarako:

9.1. Autofinantzaketarako gaitasuna (harpidetzak, salmenta, publizitatea eta bestelako dirusarrerak, gutxienez ere gastuen aurrekontuaren ehuneko 30 egin behar dutenak): % 15 arte.

9.2. Benetako defizita (Balorazio Batzordeak onarturiko gastuen eta, aurreikusiriko gainerako dirulaguntzak barne, dirusarrera guztien arteko aldea): gehienez ere ehuneko 10.

9.3. Nafarroako biztanleriaren artean duen zabalpena: % 25 arte.

9.4. Nafarroan euskararen garapenerako eskaerak duen interesa eta eragina: % 20 arte.

9.5. Edukia eta Nafarroako euskalkien erabilera: % 5 arte.

9.6. Proiektuaren edukia eta ezaugarri teknikoak. Dirulaguntza hauek jaso dituzten lehenagoko proiektuekiko berrikuntzak eta gehikuntzak: % 25 arte.

B) Bigarren oinarrian ezarritako 2.3 modalitaterako:

a) Prestakuntza jardueraren helburuak eta plangintza orokorra: % 35 arte.

b) Proposatutako parte-hartzaileen curriculuma, bakoitzarendako proposatzen den prestakuntzaldia eta prestakuntzarako helburu espezifikoak: % 35 arte.

c) Prestakuntza eskaintzen duen komunikabidearen ale kopurua edo emisio orduak asteko: % 30 arte.

Edozein kasutan, laguntzen xede diren modalitate guztietarako, deialditik kanpo geldituko dira puntuazio osoaren % 50 lortzen ez duten eskariak.

Hamargarrena._Ebazpena.

10.1. Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak, Balorazio Batzorde Teknikoaren proposamena aztertu ondotik, ebazpena emanen du izandako eskabideen gainean gehienez ere bi hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunetik aitzina.

10.2. Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenean hauek zehaztuko dira: eskabide bakoitzari dagokion aurrekontu onartua eta laguntza, osotara, zenbatekoa den. Laguntza ukatzen zaien eskabideen kasuan, ukoaren arrazoiak agertuko dira.

Hamaikagarrena._Justifikazioa. Aurkeztu beharreko agiriak.

11.1. Deialdi honetako onuradunek aurkeztu beharreko agiri guztiek jatorrizkoak edo notario batek edo administrazioak legeztatu, kautotu edo konpultsatutako fotokopiak izan beharko dute.

11.2. Onuradunak beharturik egonen dira, 2005eko abenduaren 9ko 14:00ak baino lehen, agiri hauek Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusian aurkeztera:

a) Ikus-entzunezko komunikabideak, diruz lagundutako denboraldian egindakoari buruzko memoria zehaztua.

b) Komunikabide idatziak, diruz lagundutako denboraldian inprimaturiko ale guztien lagin bat eta azken bost urteetan O.J.D.n aurkeztutako dokumentazioa. Instituzio hori, Estudio General de Medios delakoaren menpekoa, egun Información y Control de Publicaciones deitzen da.

c) Gastuen ziurtagiriak, bosgarren oinarrian (5.2.1.c) aipatzen den aurrekontuari jarraikiz, betiere diruz lagundutako denboraldiari buruzkoak.

d) Dirusarreren ziurtagiriak, bosgarren oinarrian aipatzen denari jarraikiz (5.2.1.d), betiere diruz lagundutako denboraldiari buruzkoak.

e) Langilerik kontratatuz gero, lansarien nominak aurkeztuz frogatuko dira gastuak. Langileen izenen zerrenda eta kotizazio buletin ofizialak ere aurkeztuko dira (TC/1, TC/2 eta TC2/1 ereduak), ondoriozko kuotak ordaintzen diren bulego diru biltzaileak behar bezala zigilatuak eta betiere diruz lagundutako denboraldiari buruzkoak.

Dokumentazioa euskarri informatikoan badago, euskarri horren kopia, langileen buruak behar bezala egiaztaturik, aurkeztu beharko da.

Kasu horretan, proiektu hauek gauzatzeko kontratatzen diren langileek EGA titulua edo horren baliokidea eduki beharko dute, haien hizkuntz gaitasuna ezaguna den kasuetan izan ezik.

Laguntzaileen ordainketa indarrean dagoen legeriari jarraikiz osaturiko fakturen bidez frogatuko da.

f) Aurkezteko datak direla-eta, abenduari dagozkion gastuen justifikazioa komunikabide onuraduneko ordezkari legalaren ziurtagiriaren bitartez eginen da. Bertan aldi horretarako aurreikusitako diru-sarrerak eta gastuak agertuko dira. Gastu horien gaineko dokumentazioa jasotakoan, egiaztatu eginen dira.

g) "Kazetaritza-Prestakuntza" modalitatean, 5.1.2. atalak aipatzen dituen onarturiko parte-hartzaile bakoitzarentzat, ondoko hauek aurkeztu beharko dira: lan kontratua, entitatearen eta parte-hartzailearen artean deialdian onarturiko aldirako gauzatua, edo, hala denean, ikasleak enpresarekin dituen harremanen estaldura, Unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza frogatzen duen agiriak, 1497/1981 eta 1845/1994 Errege Dekretuek aipatzen dutenak, justifikatua.

Baldintza, epe eta agiri hauek betetzen ez badira Balorazio Batzorde Teknikoaren azterketa eginda, laguntza murriztuko edo, kasua bada, galduko da.

Hamabigarrena._Dirulaguntzen ordainketa.

12.1. Dirulaguntza eskatutako dokumentazioa eta justifikazioa aurkeztu eta Balorazio Batzorde Teknikoak balorazioa egin ondoren ordainduko da. Dirulaguntzen ordainketa aginduko duen ebazpena, dena den, 2005eko abenduaren 31 baino lehenago emanen da.

12.2. Komunikabideren bati asignatutako laguntzaren zenbatekoa murrizten bada edo bertan behera uzten bada dokumentazio osoa ez aurkezteagatik, ez justifikatzeagatik edo epeak edo deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzeagatik, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak kopuru hori gainerako onuradunen artean banatzen ahalko du, betiere ordainketa agintzen duen ebazpena eman aurretik.

Hamahirugarrena._Jardueren kontrola.

13.1. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak bidezko jotzen dituen kontrol eta egiaztapenak egiten ahalko ditu, emandako dirulaguntzak jasotzeko betebehar eta baldintzak betetzen ote diren ziurtatzearren.Ikuskarien lanari uko egiteak edo trabak paratzeak dirulaguntzaren galera ekartzen ahalko du.

13.2. Onuradunak jarduera berbererako beste autonomia erkidegoetako administrazio publikoren eta beste edozein erakunde edo entitateren, publiko zein pribaturen, bestelako dirulaguntzarik jasotzen badu, haren berri eman behar dio organo emaileari.

Hamalaugarrena.-Arau-hausteak eta zehapenak.

14.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorrari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeko 27. eta 28. artikuluetan ezarritakoari jarraituko zaio.

14.2. Zehatzeko prozedura, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu duen urtarrilaren 13ko 4 Legeak dioenari atxikiko zaio.

Hamabosgarrena._Aplika daitekeen legeria eta errekurtsoak.

15.1. Oinarri hauetan aurreikusi ez diren afera guztietan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean adierazitakoari jarraikiko zaio.

15.2. Ebazpen honen eta erantsitako oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

II. ERANSKINA

Dirulaguntza eskabidea

NAFARROAKO PRENTSA, IRRATI ETA TELEBISTETAN EUSKARA ERABILTZEKO DIRULAGUNTZETARAKO DEIALDIA

Eskatzailearen datuak.

Eskatzailearen izena:

IFZ: ......................... Helbidea:

Telefonoa: .................. Posta kodea: ........... Herria:

Faxa:

Eskatzaileak aurkeztu beharreko dokumentazioa (*).

1. Eskatzaileari edo entitateari buruzko dokumentazioa:

_Eratzeko edo eraldatzeko eskritura, Merkataritza Erregistroan behar den bezala inskribatua, enpresa pertsona juridikoa baldin bada.

_Elkartea baldin bada, hura Nafarroako Foru Komunitateko Elkarteen Erregistroan inskribatu zeneko agiria eta elkartearen estatutuak.

_Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

_Eskatzailea beste norbaiten izenean edo ordezkari gisa ari bada, horretarako emandako boterearen notario eta erregistro bidezko kreditazioa.

_Identifikazio fiskaleko txartela.

_Zerga Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan eguneratua dagoela egiaztatzen duen agiria.

_Irrati eta telebistetarako, emititzeko kontzesioa onetsia dutela egiaztatzen duen dokumentazioa.

2. Jarduerari buruzko dokumentazioa.

_2004. urteko jardunari buruzko txostena (bosgarren oinarriko 5.2.1.a atala) eta, kasua bada, 2005eko berrikuntzak.

_Euskarazko programazio edo argitalpenen ezaugarriak (II. eranskina).

_Proposatzen diren proiektu berriei buruzko txostena.

_Proiektuaren edo entitatearen dirusarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehatua (III. eranskina).

_Argitaratutako aleak, irrati edo telebistako saioak.

_"Kazetaritza-prestakuntza"ko modalitateei buruzko dokumentazioa, bidezko bada (Bosgarren oinarriko 5.1.2 eta 5.2.2 atalak).

_Eskaria baloratzeko aurkeztu nahi den gainerako dokumentazioa.

.....................(e)n, 2005eko ..............aren ....(e)an.

Izenpea

(*) Agiriak jatorrizkoak edo notario batek edo administrazioak legeztatu, kautotu edo konpultsatutako fotokopiak izanen dira.

II. ERANSKINA

Nafarroako komunikabidearen fitxa teknikoa

Argitalpenaren izena:

Argitaratzailea:

Legezko gordailua:

NGSI zk.:

Euskarazko komunikabidea:

Gaztelaniazko komunikabidea:

Proiektu berria:

(Erantsi garapena).

Zabalkuntza mota (doan edo ordaintzekoa):

Aleen batez besteko kopurua (azken bost urteetakoa O.J.D.ren sailkapenaren araberakoa, bidezkoa bada. Instituzio hori, Estudio General de Medios delakoaren menpekoa, egun Información y Control de Publicaciones deitzen da).

Batez besteko zabalpena (azken bost urteetakoa O.J.D.ren sailkapenaren araberakoa, bidezkoa bada. Instituzio hori, Estudio General de Medios delakoaren menpekoa, egun Información y Control de Publicaciones deitzen da).

Argitalpen mota eta baldintza teknikoak.

_Prentsa idatzia: egunkaria, aldizkaria, etab.

Argitaratutako ale kopuruaren ziurtagiria:

Hedapena kreditatzen duen egiaztagiria:

Maiztasuna:

Orrialde kopurua guztira eta formatua:

Urteko orrialde kopurua:

Orrialde kopurua guztira euskaraz:

Diseinua eta argazkiak:

Kolorea:

_Irratiak:

Hedapena:

Emisio orduak astean:

Emisio orduak urtean:

Emisio orduak euskaraz astean:

Emisio orduak euskaraz urtean:

_Telebistak:

Hedapena:

Emisio orduak astean:

Emisio orduak urtean:

Emisio orduak euskaraz astean:

Emisio orduak euskaraz urtean:

III. ERANSKINA

Aurrekontua

GASTUAK:

1._Langileen soldatak (*):

2._Funtzionamendu gastuak:

3._Inbertsio gastuak:

4._Mekanikako gastuak:

5._Zabalkunde gastuak:

6._Ekoizpen gastuak:

GUZTIRA

(*) U. eta H.P.Z.N.aren dirulaguntza kontuan hartu gabe.

DIRUSARRERAK:

1._Harpidetzak (*):

2._Salmentak:

3._Publizitatea:

4._Guztira (zehaztu):

GUZTIRA

(*) Harpidetza kopurua adierazi.

Erakunde Publikoetatik jasotako dirulaguntzak

1. Nafarroako Administrazioak.

_Nafarroako Gobernua (*):

_Udalak (zehaztu):

_Beste erakunde batzuk (zehaztu):

2. Bestelako erakundeak.

_Espainiako gainerako tokiak (zehaztu):

_Europako gainerako tokiak (zehaztu):

GUZTIRA

(*) U.ren eta H.P.Z.N.ren dirulaguntza kontuan hartu gabe.

IV. ERANSKINA

Baimentzeko fitxa

Izena: ....................................................; NAN zenbakia: ................., .......................(r)en legezko ordezkariak

BAIMENA EMATEN DIOT:

Nafarroako prentsa, irrati eta telebistetan euskara erabiltzeko dirulaguntzetarako deialdiko Balorazio Batzorde Teknikoko buruari, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eska dezan zerga arloko betebehar hauen gaineko betetzeari buruzko ziurtagiria, laugarren oinarriko 4.1.9. eta 4.5.9. atalei jarraikiz: ..............

Eta hori dena jasota gera dadin, sinatu egiten dut.

................(e)n, ..........(e)ko ...........aren ............(e)an

Legezko ordezkaria

Iragarkiaren kodea: F0516182