99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZIZUR TXIKIA

2005eko kontuak onetsirik

Zizur Txikiko Kontzejuak, 2005eko maiatzaren 24an egin bilkuran, 2004ko ekitaldiko kontuen espedientea onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea ikusgai egonen da, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Kontuen aurkako alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko dira.

Zizur Txikian, 2005eko ekainaren 15ean._Udalburua, José Joaquín San Martín Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0516714