99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARAS

2004ko kontu orokorra

Arasko Udaleko osoko bilkurak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2004ko kontuen espedienteari buruzko adostasun txostena eman zuen, 2005eko uztailaren 21ean egin bilkura arruntean.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Arasen, 2005eko uztailaren 21ean._Alkatea, José Manuel Sáenz Quintero.

Iragarkiaren kodea: L0516695