99. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1180/2005 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, José Antonio Inchauspe Aróstegui Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Donibaneko IICA Adimen Osasunaren Zentroaren zuzendari izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko ahalmena.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. José Antonio Inchauspe Aróstegui, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Donibaneko IICA Adimen Osasunaren Zentroaren zuzendari izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anbulatorioak eta Ospitalez kanpoko Laguntza Kudeatzeko Zuzendaritzako Langileri Atalari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko ekainaren 24an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0515874