91. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

121/2005 FORU AGINDUA, uztailaren 21ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, departamentuan aritzeko lau bekatarako dei egiten duena.

Informazio eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuak proposatu duenari jarraituz, graduatuondokoendako lau beka sortu dira, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan aritzeko.

Kontuan harturik bekadunen esku uzten diren azterketak eta lanak departamentu honentzat eta Nafarroako nekazaritzaren sektorearentzat oro har baliagarriak izan daitezkeela, baita bekadunentzat berentzat ere, horrela lan esperientzia interesgarria lortzeko aukera izanen baitute.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Beken sorrera.

Lau beka sortu dira. Graduatuondokoendako beka bat Herrilan Atalean aritzeko, graduatuondokoendako bi beka Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalean aritzeko eta graduatuondokoendako beka bat Ikuskapen Atalean aritzeko. Xede hau izanen dute:

_Herrilur Atalerako beka, herrilurren babesari buruzko azterlan eta ikerlanetarako. Nekazaritzako ingeniarien edo nekazaritzako ingeniari teknikoen titulua behar da.

_Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalerako bi beketariko bat landareen osasunari buruzko lanetarako eta bestea haztegiko hazi eta landareak kontrolatu eta ziurtatzeko. Nekazaritzako ingeniarien edo nekazaritzako ingeniari teknikoen titulua behar da.

_Ikuskapen Atalerako beka, nekazaritzako establezimenduak, abeltzaintzako lurzatiak eta abeltegiak bertan kontrolatzeko eta zuzeneko laguntzen baldintzak betetzen direla begiratzeko lanetarako. Nekazaritzako ingeniarien edo nekazaritzako ingeniari teknikoen titulua behar da.

2. Bekadunen eskura dauden agiriak.

Departamentuak bekadunaren esku utziko ditu lanak behar bezala burutzeko behar diren dokumentuak eta gainerako baliabide materialak.

3. Tutoretza.

Bekaldian burutzen diren azterketa eta lanak kasuan kasuko administrazio unitateak hautatuko duen tutoreak zuzendu eta gainbegiratuko ditu. Tutoreak egin beharreko lanak aginduko ditu, ordutegiak finkatuko eta bekadunek beren eginbeharrak betetzen dituzten begiratuko du.

4. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek gehienez ere hiru urte lehenagotik eduki beharko dute beren titulua eta Nafarroan bizi, urte bat lehenagotik gutxienez, deialdiaren egunetik hasita.

5. Eskabideak eta justifikazio-agiriak.

Deialdi honetako bekak foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko hamabost egun balioduneko epean eskatzen ahalko dira.

Dirulaguntzen eskabideak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko bulegoetan aurkeztuko dira, Iruñeko Tutera kaleko 20an, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan aipatzen den edozein baliabideren bidez (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Foru Legea).

a) Eskabidea, zein beka eskatzen den edo diren aipatzen duena.

b) Curriculum vitae, egindako ikasketak, burututako jarduerak, argitalpenak, lortutako sariak, dakizkien hizkuntzak eta aipatu nahi dituen merezimendu guztiak adierazten dituena.

c) Espediente akademikoaren ziurtagiria, maila bakoitzeko gai guztien kalifikazioekin, zein deialditan gainditu zituen espresuki aipatzen duena.

d) Aurkezturiko beste merezimenduen ziurtagiriak.

e) Lortutako titulu eta diplomen fotokopia konpultsatua.

f) Jaiotagiria edo Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

g) Familiaren bizitokia Nafarroan dela frogatzen duen ziurtagiria.

6. Ebaluazio Batzordea.

Bekadunen hautaketa ondoko hauek osatzen duten Ebaluazio Batzordeak eginen du:

a) Batzordeburua: Rubén Palacios Goñi, Landareen Ekoizpen eta Osasun Ataleko burua.

b) Kideak: María Jesús Moreno Garrido, Herrilur Ataleko burua; Ignacio Guembe Cervera, Ikuskapen Ataleko burua; Enrique Labiano Zabalza, Landareen Ekoizpen Bulegoko burua.

c) Idazkaria: Ignacio Zabalza Valencia, Administrazio Publikoko Arlo Juridikoko teknikaria, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia.

7. Balorazio baremoa.

Ebaluazio Batzordeak aurkezten diren eskabideak aztertu eta baloratuko ditu eta bekak emateko proposamena eginen du, izangaien lehentasun-ordena adieraziz. Zerrenda hori hamar eguneko epean argitaratu beharko du.

Eskaerekin batera aurkeztutako merezimenduak honako baremo honen arabera kalifikatuko dira:

a) Espediente akademikoa, karrera-bukaerako lana izan ezik: gehienez ere 5 puntu.

b) Karrera bukaerako lana: gehienez ere 2 puntu.

c) Deialdiarekin zerikusia duten beste ikasketa titulu eta prestakuntza ikastaro batzuk: gehienez ere 2 puntu.

d) Deialdiarekin zerikusia duten lanetako esperientzia: gehienez 0,5 puntu.

e) Ingelesez jakitea: gehienez ere 0,5 puntu.

8. Laguntzak ematea.

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak onartuko ditu bekak, hilabeteko epean, eta Nekazaritzako, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko iragarki oholean paratuko dira, Tutera kaleko 20an.

Epe hori ebazpenik eman gabe agortzen da, eskabidea ezetsitzat joko da.

9. Jardueren hasiera eta ukoak.

Onuradunek hamar eguneko epea izanen dute jarduerak egiten hasteko, beka eman zaiela jakinarazten zaienetik hasita. Bestela, bekari behin betikoz uko egiten diotela ulertuko da.

Emandako bekari uko eginez gero, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari jakinarazi beharko zaio.

Edozein arrazoi dela medio bekari uko eginez gero, batzordeak zehaztu duen zerrendako ordenaren arabera hurrengoa denari emanen zaio.

10. Dotazio ekonomikoa.

Beka bakoitza 10.800 eurokoa izanen da, urtebeterako. Diru hori hilabetero ordainduko da, 900 euro aldian, edo dagokion zatia, hala behar bada.

11. Bateraezintasunak.

Beka hau ezin izanen da jaso beste beka batekin batera.

12. Iraupena.

Bekek gehienez ere 12 hilabete iraunen dute, 2005eko irailaren 1etik 2006ko abuztuaren 31ra bitarte. Bekak luzatzen ahal dira, unitate administratiboek hala eskatzen badute, beste bi urtez.

13. Jarduerak.

Bekadunek deialdiko arauetan aipatzen diren unitate horien egoitzetan jardungo dute, astean gehienez ere 30 ordu.

Bekaldiaren hilabete bakoitzeko, 2,5 egun naturaleko oporraldia emanen zaie bekadunei.

14. Ez-betetzeak.

Bekadunek beren gain hartutako betebehar eta eginkizunak betetzen ez badituzte, haiek egiten ardurarik jartzen ez badute edo lanak kalitate gabekoak badira, bekak aldi bateko edo betiko galduko dituzte, kasuan kasuko unitate administratiboak proposatu eta Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak hala erabakita, eta horrekin batera dotazio ekonomikoaren zati proportzionala ere galduko dute.

15. Jabetza intelektuala.

Prestatzen diren dokumentu eta lanen jabetza intelektuala Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuarena izanen da, eta berak baizik ez du haiek zabaldu eta argitaratzeko eskubidea izanen.

16. Lan-edo administrazio-harremanik eza.

Bekadunek ez dute inolako lan-edo administrazio-harremanik edo antzeko eskubiderik bereganatuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuarekin edo haren aurrean, emandako beka dela medio bereganatutakoez aparte.

17. Gastu-baimena.

Foru agindu honetan xedaturikoa betearazteko 43.200 euroko gastua baimentzen da. Horietarik 14.400 euro 2005eko gastu aurrekontuaren kontu dira eta 28.800 euro, 2006ko gastu aurrekontuaren kontu.

Herrilur Atalerako beka, 10.800 eurokoa, honelaxe finantzatuko da: 3.600 euro 2005erako gastu aurrekontuko "Graduatuondokoak prestatzeko bekak" izeneko 720001-72100-4809-414300 kontusailetik eta 7.200 euro, 2006rako gastu aurrekontuko kontusail baliokidetik.

Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalerako eta Ikuskapen Atalerako bekak, 32.400 eurokoak, honelaxe finantzatuko dira: 10.800 euro 2005erako gastu aurrekontuko "Bekak" izeneko 710000-71200- 4809-412100 kontusailetik eta 21.600 euro, 2006rako gastu aurrekontuko kontusail baliokidetik.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Herrilur Atalari, Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalari, Ikuskapen Atalari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Afera Ekonomikoen Bulegoari, behar diren ondorioak sor ditzan.

5. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2005eko uztailaren 21ean._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0516368