91. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko Arlo Juridikoko teknikari izateko 10 lanpostu oposizio bidez betetzekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ekainaren 7ko 1325/2004 Ebazpenaren bidez onetsia eta 2005eko 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 23an argitaratua. Izendapen proposamen osagarria.

Deialdiaren 7.1 arauan ezarritakoa betez, 2005eko 61. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 23an, epaimahaiak igorririko proposamena argitaratu zen, probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzekoa.

Eskaturiko agiriak aurkeztu ondoren, lanpostu hutsak aukeraturik, ekainaren 27ko 1616/2005 Ebazpenaren bidez, izangaiak izendatu eta lanpostuak banatu zitzaizkien.

Izendaturiko izangai bat lanpostuaz jabetu da eta bertan egiazki aritu gabe borondatezko eszedentzia onartu zaio, berak eskaturik, une horretan Nafarroako Parlamentuan ari baitzen lanean.

Aurrekoa eta lanpostuen betetzeari buruz deialdiko 9.4 arauan eta 7.4 eta 7.1 arauetan xedaturikoa kontuan hartuz, bidezko da hasierako izendapen proposamena osatzea, bertan Gurutze Ubeda Echarri sartuz, probak gainditu dituzten izangaiei buruz epaimahaiak igorririko zerrendan lehenago proposaturiko izangaien ondoren agertzeagatik.

Izendapen proposamen osagarri hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo 30 egun naturaletan, interesatuak deialdiaren 7.2 arauan eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu.

Iruñean, 2005eko uztailaren 20an._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0516414