91. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

130/2005 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Garraio zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, Nieves Salsamendi Sáez, bidaiarien garraio publikoko enpresen, garraio agentzien eta jarduera lagungarri eta osagarrien ordezkari titularra, eta Jorge Larena Cabrera, haren ordezkoa, Nafarroako Garraioen Arbitraje Batzordean kargutik kendu eta Batzorde horretarako Juan Ramón Doral Brun enpresa horien ordezkari titular eta Manuel Quintanilla Martínez ordezko izendatzen dituena.

Urtarrilaren 27ko 15/1997 Foru Dekretuak aldaturiko azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren bidez eratu zen Nafarroako Garraioen Arbitraje Batzordea.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren maiatzaren 5eko 350/1992 Foru Aginduaren bitartez izendatu ziren batzordeburua, idazkaria eta batzordekideak.

Geroztik, zenbait kideren kargu uzte eta izendapenak izan dira Arbitraje Batzordean, batzuetan Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa beharrengatik eta beste batzuetan Batzordean ordezkariak dituzten organismoek eta erakundeek eskatuta.

2005eko maiatzaren 17an, Nafarroako Garraioen Enpresaburuen Elkartea-ANETek, izkribu bat igorri du, non proposatu baitu Nieves Salsamendi Sáez, bidaiarien garraio publikoko enpresen, garraio agentzien eta jarduera lagungarri eta osagarrien ordezkari titularra, eta Jorge Larena Cabrera, haren ordezkoa Nafarroako Garraioen Arbitraje Batzordean kargutik kendu eta Batzorde horretarako Juan Ramón Doral Brun enpresa horien ordezkari titular eta Manuel Quintanilla Martínez ordezko izendatzea.

Horregatik, Garraioen Arbitraje Batzordea osatzeko Foru Dekretuko 4. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko azken xedapenetariko lehenean xedaturikoaren arabera,

EBATZI DUT:

Lehena._Nieves Salsamendi Sáez, bidaiarien garraio publikoko enpresen, garraio agentzien eta jarduera lagungarri eta osagarrien ordezkari titularra, eta Jorge Larena Cabrera, haren ordezkoa, Nafarroako Garraioen Arbitraje Batzordean kargutik kentzea.

Bigarrena._Juan Ramón Doral Brun bidaiarien garraio publikoko enpresen eta garraio agentzien eta garraioen jarduera lagungarri eta osagarrien ordezkari izendatzea Nafarroako Garraioen Arbitraje Batzordean; eta Manuel Quintanilla Martínez ordezko, Nafarroako Garraioen Enpresaburuen Elkartea-ANETek proposaturik.

Hirugarrena._Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Garraioen Arbitraje Batzordeari eta interesatuei.

Laugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2005eko ekainaren 24an._Garraio zuzendari nagusia, Jesús María Odériz Echevarría.

Iragarkiaren kodea: F0515292