91. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

E-4 sektoreko B.B.B.P.B.ko aldaketa (759 eta 760. lurzatiak, 34. poligonoa, 194. etxe-saila). Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko ekainaren 7an egin bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik B.B.B.P.B.ko aldaketa, E-4 sektoreko 194. etxe-sailean eragiten duena (759 eta 760. lurzatiak, 34. poligonoa), Santiago Vega Ramírez, Ignacio Zabalza Beraza, Francisco Flamarique Esquíroz eta Marino Ainzúa Esquíroz jaunek aurkeztua, 2005eko apirilaren 1ean (1119 zenbakiko erregistro sarrera).

Ikusirik espedientean eta Hirigintzako Batzordeak 2005eko apirilaren 29an eman irizpenean dauden txostenak, baita Jarraipen eta Kontrolerako Batzordeak egun berean eman irizpena, hau erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea B.B.B.P.B.ko aldaketa, E-4 sektoreko 194. etxe-sailean eragiten duena (759 eta 760. lurzatiak, 34. poligonoa), Santiago Vega Ramírez, Ignacio Zabalza Beraza, Francisco Flamarique Esquíroz eta Marino Ainzúa Esquíroz jaunek aurkeztua, baina baldintza batekin: aurkezten den espazio publikoen urbanizazio proiektuan aparkatzeko lekuen norabidea aldatuko da.

Bigarrena._B.B.B.P.B.n aldaketa egiteko agiria hilabetez jendaurrean edukitzea, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, prentsan eta iragarki oholean argitaratuta.

Hirugarrena._Erabaki hau igortzea unitatean ukitutakoei, Hirigintza Alorrera, Kontu Hartzailetzara eta Idazkaritza Orokorrera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tramite bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dizut behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2005eko ekainaren 16an._Alkate andrea, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0515206