91. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.3.5. Beste batzuk

G A R E S

Borondatezko birzatiketaren proiektua, Aloa industrialdeko 10 eta 11. lurzatiei dagokiena, Inurrieta, S.L.k sustatua. Behin betiko onespena

Udal honetako Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen 2005eko ekainaren 21ean:

Alkatetzak 2005eko apirilaren 21ean emandako ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:

1._Hasiera batean onestea Borondatezko birzatiketaren proiektua, Aloa industrialdeko 10 eta 11. lurzatiei dagokiena, Inurrieta, S.L.k sustatua.

2._Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunetan, iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, nahi duenak aztertu eta egoki juzgatzen dituen alegazio edo oharrak aurkez ditzan, aipatutako epean.

3._Berariaz adieraztea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 168.c) artikuluan adierazitakoarekin bat, ezen, jendaurreko epean inork ez badu agiriaren aurkako alegaziorik aurkezten, hasierako onespen hau behin betiko bihurtuko dela.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan denez, hartutako erabakian jasotakoak aplikatuz eta legeak aitortzen dizkion eskurantzak erabiliz, Alkatetza honek hau erabaki du:

1._Behin betikoz onetsi da Borondatezko birzatiketaren proiektua, Aloa industrialdeko 10 eta 11. lurzatiei dagokiena, Inurrieta, S.L.k sustatua.

2._Erabaki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dadin.

Garesen, 2005eko ekainaren 21ean._Alkatea, Eva Erro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0515176