91. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2005eko ekainaren 29an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Hasiera batez onestea eraikinaren fatxadaren barne lerrokaduren aldaketari dagokion xehetasun azterlana, igogailuen instalazioarengatik, Lekoartea kaleko 1etik 17ra bitarte.

Kontuan harturik erabaki hori hartzea Gobernu Batzar honen eskumenekoa dela, izan ere Berriozarko alkatearen 2003ko uztailaren 11ko ebazpenaren bidez (uzt. 21/03) eman baitzitzaizkion eskurantzak (2003ko 109. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 27koa).

Ikusirik Francisco Barros Rodrigues jaunak, Lekoartea kaleko 1etik 17ra bitarteko atarietako jabeen elkarteen ordezkari gisa, aurkeztu duen xehetasun azterlana, eraikinen lerrokadurak, sestrak eta bolumetria aldatzeari dagokiona, igogailuen instalazioen bidez oztopo arkitektonikoak kentzeko, eta udal zerbitzu teknikoen adostasun txostena izanik, aho batez, erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea Francisco Barros Rodrigues jaunak, Lekoartea kaleko 1etik 17ra bitarteko atarietako jabeen ordezkari gisa, aurkeztu duen xehetasun azterlanaren proiektua, María Aranzazu Gallastegui Aguirre arkitektoak prestatua. Orobat, espedientea jendaurrean egotea hogei egunez, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Bigarrena._Erabaki hau Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan argitaratzea.

Hirugarrena._Xehetasun azterlanari behin betiko onespena emateko zehatz-mehatz eman beharko da agiriaren jarduketa esparrua, jabeen elkartearen erabakia (elkarteko presidenteak sinatua) aurkeztuta. Agiri hori aurkezten ez duten elkarteei dagozkien atariak ez dira sartuko jarduketa esparruan, eta azterlanaren determinazioek ez dute jabetza haietan baliorik izanen.

Berriozarren, 2005eko ekainaren 30ean._Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0515503