91. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

359/2005 FORU AGINDUA, ekainaren 24koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, Ana Rosa Navascués Zabaleta Izapide Administratiboen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako. Izendapenak 2005eko ekainaren 27tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. atalean ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioko bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Ana Rosa Navascués Zabaleta, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Izapide Administratiboen Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak 2005eko ekainaren 27tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu honen berri interesatuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko ekainaren 24an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0515289