91. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Oihan enkantea

Batzorde honek, behar bezala baimenduta, plegu itxien bidezko enkantea eginen du, ondoko oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

2004KO PLANA

Irati mendia.

Lote bakarra._"Kakolla" alderdia. 1.865 pago, 2.620 m³ zur egiten dutenak, eta 2.072 pago, 879 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 75.301,40 euro.

Zabaleta-La Cuestión mendia.

Lote bakarra._"Urdandegizarra" alderdia. 1.125 izei, 3.319 metro kubiko zur egiten dutenak; 89 pago, 218 metro kubiko egur egiten dutenak, eta 18 pago, 15 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 77.948,10 euro.

Erremendia.

Lote bakarra._"Arpea" alderdia, ler gorri hauek osatua: 926 zuhaitz, 1.763 metro kubiko zur egiten dutenak, eta 125 zuhaitz, 66 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 81.317,70 euro.

2001EKO PLANA

Balorazio berria

Irati mendia.

Hirugarren lotea.-San Fermin alderdian, 438 pago, 463 metro kubiko zur egiten dutenak; 440 pago, 198 metro kubiko egur egiten dutenak, eta 454 izei, 1.363 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 22.930,05 euro.

2003KO PLANA

(Balorazio berria eta % 20 merkeago)

Irati mendia.

1. lotea._"Potrokoa" alderdia. 1.319 pago, 1.928 metro kubiko zur egiten dutenak; 1.416 pago, 557 metro kubiko egur egiten dutenak, eta 489 izei, 1.355 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 107.398,94 euro.

2. lotea._"Burdinzokoa" alderdia. 1.976 pago, 3.014 metro kubiko zur egiten dutenak; 1.460 pago, 503 metro kubiko egur egiten dutenak, eta 42 izei, 211 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 103.055,64 euro.

Hirugarren lotea._"Koixta" alderdia. 1.057 pago, 977 metro kubiko zur egiten dutenak; 1.660 pago, 473 metro kubiko egur egiten dutenak, eta 70 izei, 147 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 25.533,06 euro.

La Cuestión mendia.

Lote bakarra._"Ugazaki" alderdia, 1.744 pago, 2.496 m³ zur egiten dutenak eta 1.468 pago, 462 m³ egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 63.472,56 euro.

Hasierako prezioetan kendua dago % 20, horrela egin behar den loteetan.

"Kakolla" alderdiko oihan aprobetxamenduan, 2004ko Planeko lote bakarrean, bihotz gorria duten zuhaitzengatik beherapena eginen da, Baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan ezarrita dagoen bezala.

Proposamen ekonomikoak, enpresaren sailkapen agiriarekin eta % 2ko fidantza jarri izanaren gordekinarekin batean, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen idazkaritzan (Ezkaroze) aurkeztuko dira, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eguerdiko ordu bata baino lehen.

Proposamenak horren ondotik irekiko dira. Proposamenen bat aurkeztu bada azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako erakundeetariko baten erregistroan, Batzordeari adierazi beharko zaio, eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino lehenago, fax edo posta bidez adierazi ere, eta horrela eginez gero baldintzen pleguan ezartzen den datan irekiko dira.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak idazkaritzan daude ikusgai.

Ezkarozen, 2005eko uztailaren 6an._Burua, María Luisa Tanco de Carlos.

Iragarkiaren kodea: L0516264