91. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I Z K O

Oihan enkantea

Kontzeju honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra._Izkoko mendietan, 9.867 larizio pinu, 1.469 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 9.548,50 euro, gehi BEZa (bederatzi mila bostehun eta berrogeita zortzi euro eta berrogeita hamar zentimo, gehi BEZa).

Proposamenak (honen bukaeran ezarritako eredu ofizialaren araberakoak) eta baldintzen pleguko hirugarren oinarrian ezarritako dokumentazioa Kontzejuaren idazkaritzan aurkeztuko dira, gutunazal itxian, hamabosgarren egun balioduneko (iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina) eguerdiko ordu bata baino lehen, eta jarraian plikak irekiko dira.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura dago, Kontzejuaren idazkaritzan.

Izkon, 2005eko uztailaren 21ean._Kontzejuko burua, Antonio Bustince Ibáñez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena ..................... helbidea (herria, karrika, zenbakia) ................ N.A.N. zk. ............. Izkoko mendietan larizio pinuz osaturiko lote bakarra saltzeko, Izkoko Kontzejuak ......(e)ko .......aren .....eko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zuen iragarkiaren berri izanik, honako diru kopuru hau eskaintzen dut:

9.867 larizu pinuko lotea, 1.469 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak; horren truke ............ (letraz eta zenbakiz) ............... euro, gehi BEZa.

Halaber, onetsitako baldintza teknikoen zein ekonomiko-administratiboen plegua onartzen dut.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0516419