91. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

595/2005 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Arte Ikastetxeen antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak onesten dituena: "Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorioa, "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa, Berariazko Dantza Eskola eta Arte Eskolak, 2005/2006 ikasturtean.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena aurkeztu du, 2005/2006 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean Arte Ikastetxeen antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak onets daitezen.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. I. eranskineko jarraibideak onestea. Aipatu jarraibide horiek "Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren antolaketa eta jarduna arautuko dituzte 2005/2006 ikasturtean.

2. II. eranskineko jarraibideak onestea. Aipatu jarraibide horiek "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren antolaketa eta jarduna arautuko dituzte 2005/2006 ikasturtean.

3. III. eranskineko jarraibideak onestea. Aipatu jarraibide horiek Berariazko Dantza Eskolaren antolaketa eta jarduna arautuko dituzte 2005/2006 ikasturtean.

4. IV. eranskineko jarraibideak onestea. Aipatu jarraibide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Arte Eskolen antolaketa eta jarduna arautuko dituzte 2005/2006 ikasturtean.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalera, Irakaskuntza Artistikoaren Bulegora eta ikastetxe ukituetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

7. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2005eko ekainaren 28an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

2005/2006 IKASTURTEAN "PABLO SARASATE" GOI MAILAKO MUSIKA KONTSERBATORIOAREN ANTOLAKETA ETA JARDUNA ARAUTZEKO JARRAIBIDEAK

I._Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorra

1._Edukia.

"Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorioak, ikasturtea hasi aurretik, Urteko Programazio Orokorra eginen du; programazio horrek hezkuntzako jarduera guztiak koordinatuko ditu, eta beren eskumenak zuzen betetzen direla eta eskola komunitateko arlo guztiek esku hartzen dutela bermatuko du.

Urteko Programazio Orokor hori prestatuko da urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezartzen dituen oinarrizko eta erdi mailako ikasketei dagokienean.

Urteko Programazio Orokorrak ondoko atal hauek izanen ditu:

A._Ikastetxearen ordutegi orokorra eta hura egiteko ezarri diren irizpide pedagogikoak.

B._Irakaskuntza jarduerak, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan arautu diren musika ikasketei dagozkienak.

C._Ikastetxeko irakasleen prestakuntza plana.

D._Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen urteko programazioa.

E._Memoria administratiboa.

F._Hezkuntza Proiektua edo ezarritakoari egin zaizkion aldaketak.

G._Curriculum proiektua edo ezarritakoari egin zaizkion aldaketak.

A._Ikastetxearen ordutegi orokorra eta hura egiteko ezarri diren irizpide pedagogikoak.

Ikastetxeko ordutegi orokorra Klaustroaren iritzia aditu ondoren Zuzendaritza Taldeak eginen du, eta bide eman beharko du ikastetxe bakoitzeko urteko programazio orokorrean aurreikusitako jarduerak aurrera eramateko. Hortaz, ikastetxeko ordutegi orokorrak honako hauek bilduko ditu gutxienez:

a) Ikastetxea eskola komunitatearentzat irekita egonen den ordutegia.

b) Ikasleen eskola orduak.

c) Ikasleek eskolakoak ez diren jarduerak egiteko izanen duten ordutegia.

d) Ekain eta iraileko jardueren behin betiko egutegiaren aurreikuspena; horretan probak eta azken ebaluazioak noiz eginen diren adieraziko da, bai eta kontsultak egiteko epea zein izanen den ere. 2006ko maiatzaren 9aren aurretik, ikastetxeek aipatu diren jarduera horien behin betiko egutegia igorriko dute Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura.

e) Irakasleen ordutegi orokorra.

f) Irakasle bakoitzaren ordutegia.

Ikastetxeko ordutegi orokorra egiteko nahitaez hartuko dira kontuan, Klaustroak adierazitakoaz gain, ondoren azaltzen diren irizpide hauek:

_Kontserbatorioaren ordutegia astelehenetik larunbatera bitartekoa izanen da, biak barne. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 22:00ak arteko saioak eginen dira. Larunbatean ordutegia 8:00etatik 14:00ak bitartekoa izanen da.

_Larunbatak ikasteko eskola egunak izanen dira Kontserbatorioan, eta Zuzendaritza Taldeak ikasleak ikasgeletan sartu eta musika tresnak erabiltzeko eta horiek zaintzeko sistema ezarriko du.

_Ikastetxeko Zuzendaritzak neurriak hartuko ditu ikastetxea oporraldietan, goizez, irekita edukitzeko.

_Irakasleek ordutegien arloan izaten ahal dituzten nahiak ezin dira inoiz izan Klaustroak ezartzen dituen irizpideen kontrakoak, edota arte ikasketen ordutegia eta araubide orokorrekoena bateratzeak ikasleei sortzen dizkien beharren kontrakoak.

B._Irakaslanak.

Irakasleen Klaustroak, departamentu didaktikoen bidez, ikastetxearen irakaskuntzako jarduerak programatuko ditu eta Zuzendaritza Taldeari igorriko dizkio, Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorrean sar ditzan.

Irakaskuntzako jardueren programazioa egiteko, ordutegiak egiterakoan erabilitako irizpideak hartuko dira kontuan eta, gutxienez, tutoretzako ekintza plana, ebaluazioak eta errekuperazio sistemak, irakasgaien arteko koordinazio proiektuak eta departamentu didaktikoen programazioak bilduko ditu.

C._Ikastetxeko irakasleen prestakuntza plana.

Kontserbatorioak ikastetxeko irakasleentzako prestakuntza plan bat sartuko du bere programazioan. Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak ikastetxeko irakasleak prestatzeko planaren proposamena aurkeztuko dio Klaustroari, eta proposamen hori Hezkuntza Departamentuak aurkezten duen prestakuntza planeko eskaintza kontuan hartuta eginen du. Atal honetan aipatzen den planean kontuan hartuko dira Curriculum Proiektua egin eta berrikusteko prozesuan ikusten diren beharrak, bai eta irakaskuntzako praktikari buruzko berriztapen eta hausnarketaren emaitza direnak ere.

D._Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen urteko programazioa.

Planteatzen diren jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak irakaskuntzako ekintzak osatu edo garatzeko izanen dira. Jarduera horiek aurrez Eskola Kontseiluak ematen dituen jarraibideei egokituko zaizkie.

E._Memoria administratiboa.

Zuzendaritza Taldeak memoria administratiboa eginen du eta bertan sartuko, besteak beste, ikastetxearen Antolamendurako Agiria.

Ikastetxearen Antolamendurako Agiria, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ikastetxeei bidaltzen dizkien inprimakiak erabiliz beteko da. Inprimaki horiek, behar bezala beterik, Zerbitzu horretara bidaliko dira, ikasturteko eskolak hasi eta urriaren 24a baino lehen.

F._Hezkuntza proiektua.

Zuzendaritza Taldeak eta Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak, irailean, jarduteko plana eginen dute eta ikastetxeko organo guztiek hori beteko dute 2005/2006 ikasturtean, era koordinatuan ezarrita dauden musika ikasketak berrikusi eta eguneratzeko; ikasketa horiek Oinarrizko eta Erdi Mailakoak dira eta urriaren 3ko 1/1990 Legeak arautzen ditu. Plan horretan, honako hauek hartuko dira kontuan:

_Erdi Mailan hasteko prozedurari buruzko erabakiak sartzea.

_Ikasturte bakoitzean eskaintzen diren espezialitateen programazio didaktikoa prestatzea/berrikustea.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ikastetxeak egin duen jarduteko planaren proposamena berrikusiko du, indarrean dagoen araudian ezarri denari egokitzen zaion egiaztatuko, ikasturtean zehar horren garapenaren jarraipena eginen eta era egokian betetzeko behar den laguntza eskainiko du.

Ikastetxearen barne egoera eta inguru sozioekonomiko eta kulturala aztertu ondoren, eta haren irakaskuntzako eta hezkuntzako ekintzaren koherentzia eta jarraipena bermatzearren, ikastetxeko hezkuntza proiektuak helburuak, lehentasunak eta jarduteko prozedurak finkatuko ditu.

Ikastetxearen hezkuntza proiektuan ondokoak biltzen dira:

a) Izaeraren gaineko oharrak.

b) Hezkuntza komunitateak ezarritako hezkuntza helburuak.

c) Ikastetxearen antolamendu orokorra.

d) Barne araubideko erregelamendua.

e) Ezarritako helburuak errazago lortzeko erakunde publiko eta pribatuekin aurreikusi diren harremanak.

G._Curriculum proiektua.

Ikastetxeek curriculum proiektuari jarraikiz emanen dituzte ikasketak, bai eta programazio didaktikoei jarraikiz ere, eta horiek otsailaren 13ko 34/1995 Foru Dekretuan araututakoa zehaztuko dute. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean musikako ikasketen erdi mailako curriculuma ezarri da eta maila horretara iristeko arau orokorrak erregulatu.

Curriculum proiektuak curriculumeko elementuei buruzko erabaki multzoa biltzen du eta, bestalde, ikasleen prestakuntzako behar profesionalei erantzun nahi die, betiere, ikastetxearen beraren egoeratik abiatuta. Gainera, irakasleen jarduketa multzoa koherentea izanen dela ziurtatu beharko da. Curriculum proiektuak hezkuntza proiektuan du oinarri.

Ikastetxearen curriculum proiektuan ondokoak biltzen dira:

A._Curriculumaren gaineko koordinazioari buruzko erabaki eta neurriak, ondotik heldu direnak:

a) Erdi mailako helburu nagusiak ikastetxearen eta ikasleen inguruabarrei egokitzea, benetan lortzeko hartu behar diren neurriak zehaztuz.

b) Metodologiari buruzko erabaki orokorrak.

c) Ikasleak ebaluatu eta mailaz igotzeko prozesuari buruzko irizpideak.

d) Erabiliko diren curriculum materialak eta baliabide didaktikoak.

e) Irakasleen irakaskuntza prozesuak eta irakaslana, bai eta Curriculum Proiektu bera ere, ebaluatzeko eta, kasua bada, berraztertzeko irizpideak.

B._Aukerako irakasgaien eskaintza.

C._Tutoretza plana ezartzea.

D._Curriculum proiektuak irakasgai bakoitzerako programazio didaktikoa ere izanen du. Horretan bilduko dira helburuak, edukiak, aplikatuko den metodologia, ebaluazioaren irizpideak eta erabiliko diren baliabide eta bitartekoak kurtsoen arabera banaturik. Programazio didaktikoak ikasgelan garatuko dituzte irakasleek Gelako Programazioen bidez.

Programazio didaktikoak, curriculum proiektuaren garapena baitira, Departamentuek prestatuko dituzte. Irakasgai bakoitzerako ondokoa hartuko da kontuan:

a) sei kurtsoetarako helburu, eduki eta irizpideen multzoa, bai eta ebaluatzeko prozedurak ere.

b) aplikatuko den metodologia didaktikoa.

c) mailaz igotzeko irizpideak.

d) kalifikatzeko irizpideak.

e) errepertorioa, erabiliko diren materialak eta baliabide didaktikoak.

f) beste departamentuekin batera jarduerak antolatzea, baldin eta horiek espezialitate edo irakasgai bat baino gehiago hartzen badute, esate baterako Ganbera musika.

g) departamentuak egin nahi dituen jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak.

Irakasleek beren departamentuetako programazio didaktikoen arabera prestatuko dute irakaslana. Irakasleren batek erabakitzen badu Gelako Programazioan aldaketaren bat egitea departamentuko baterako programazioari dagokionean, aldaketa hori eta behar den justifikazioa Departamentuko Programazio Didaktikoan sartuko dira.

Irakasleek curriculum proiektua eta programazioak egin ahala ebaluatu beharko dituzte, ikasleen hezkuntza beharrei egokitzen zaizkiela ziurtatzeko.

2._Prestatu, onetsi eta ebaluatzea.

Urteko Programazio Orokorra Zuzendaritza Taldeak eginen du, Klaustroaren eta Eskola Kontseiluaren proposamen eta erabakiak kontuan hartu ondoren.

Ikastetxeko Zuzendaritzari dagokio Urteko Programazio Orokorra era egokian egiteko jarduketa egutegia ezartzea.

Irakasleen Klaustroak eta Eskola Kontseiluak ikastetxeko Urteko Programazio Orokorrari buruzko txostena eginen dute; dena den, irakasleen Klaustroaren eskumen diren irakaskuntzako alderdiak errespetatuko dira.

Urteko Programazio Orokorraren onespena eskola denbora hasi eta gehienez 20 eguneko epean izanen da.

Programazio horren ale bat Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaliko da urriaren 31 baino lehen; beste ale bat ikastetxearen idazkaritzan jasoko da, irakasleek eta eskola kontseilukideek azter ahal dezaten.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak egiaztatuko du Urteko Programazio Orokorra egokitzen zaion Jarraibide hauetan xedatzen denari, eta zer zuzenketa egin behar diren adieraziko du, bakarren bat egin behar bada.

Urteko Programazio Orokorra ikastetxeko kide guztiek nahitaez bete beharrekoa izanen da.

Ikasturtea bukatutakoan, Eskola Kontseiluak eta Zuzendaritza Taldeak ebaluatu eginen dute Urteko Programazio Orokorra zenbateraino bete den. Ondoriorik aipagarrienak Memoria batean jasoko dira eta hura Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaliko da, uztailaren 10a baino lehen.

II._Ikasketen banaketa orduak

Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren bidez arautzen diren Oinarrizko eta Erdi Mailako musika ikasketetan ikasleak sartzea, irakasle-ikasle ratioa eta klaseen denbora ondoko arautegi honetan ezarri denari egokituko zaio:

_389/1992 Errege Dekretua, apirilaren 15ekoa, arte ikasketak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten gutxieneko beharkizunak ezartzen dituena (1992ko apirilaren 28ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala").

_34/1995 Foru Dekretua, otsailaren 13koa, martxoaren 8ko 75/1999 Foru Dekretuak aldatua, musika ikasketen Erdi Mailako curriculuma ezartzen duena, eta Nafarroako Foru Komunitatean maila horretara iristeko arau orokorrak erregulatzen dituena (1995-06-9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

_55/1995 Foru Agindua, otsailaren 22koa, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren arabera ezarritako musika ikasketen Erdi Mailara iristeko arauak ematen dituena, Nafarroako Foru Komunitateko Musika Kontserbatorio profesionaletan eta Erdi Mailako ikastetxe baimenduetan aplikatzeko (1995-03-17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

_422/1995 Foru Agindua, uztailaren 3koa, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren araberako Erdi Mailako musika ikasketen ezarpena arautzen duena, eta Nafarroako Foru Komunitatean erdi mailako musika ikasketa horiek izan behar duten curriculum garapenerako jarraibideak ematen dituena (1995-08-18ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

_217/1996 Foru Dekretua, maiatzaren 20koa, musika ikasketen Oinarrizko Mailaren curriculuma ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitaterako (1996ko uztailaren12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Musika-tresnen eta ahotsen taldeei lotuta dauden arloen antolakuntza erraztearren, lehen aipatu den arautegian eskola orduei eta ratioei buruz ezarri dena ez ezik, ondoko hauek hartuko dira kontuan:

a) Oinarrizko Maila:

_Musika-tresnen espezialitateetan (perkusioa izan ezik), astean ikasleei banaka ematen zaien eskola-ordua 30 minutuko bi saiotan banatzen ahal da lehen eta bigarren kurtsoko ikasleentzat.

_Taldeari ematen zaion eskola dagokion musika-tresnaren irakasleak emanen du eta ratioa espezialitate bakoitzaren ezaugarrien araberakoa izanen da; dena dela, ikasleak 8 izanen dira gehienez.

_12 urtetik beherako ikasleentzat lehentasuna izanen du iluntzeko 20:30a baino beranduago izanen ez den ordutegiak eta, lehen eta bigarren kurtsoen kasuan, astean bi egun baino gehiago ez dituenak.

b) Erdi Maila:

_Banakakoa ez den irakaskuntza behar duten irakasgaiak taldeko klaseetan antolatuko dira, ratio hauen arabera:

Nahitaezko irakasgaiak:

Akonpainamendua: 1/3, 3. eta 4. kurtsoan, 30 minutuko klaseetan.

Akonpainamendua: 1/4, 5. eta 6. kurtsoan, 60 minutuko klaseetan.

Analisia: 1/7, 5. eta 6. kurtsoan, 60 minutuko klaseetan.

Harmonia: 1/10 3. eta 4. kurtsoan 60 minutuko bi klasetan.

Abesbatza: 1/25, 1. eta 2. kurtsoan, 90 minutuko klaseetan.

Konposizioko oinarriak: 1/6 5. eta 6. kurtsoan 60 minutuko bi klasetan.

Musikaren Historia: 1/15, 3. eta 4. kurtsoan, 60 minutuko klaseetan.

Musikaren Historia: 1/15 5. eta 6. kurtsoan 60 minutuko bi klasetan.

Musika hizkuntza: 1/15, 1. eta 2. kurtsoan, 60 minutuko klaseetan.

Ganbera musika: 1/3, 3. eta 4. kurtsoan, 60 minutuko klaseetan.

Ganbera musika: 1/3, 5. eta 6. kurtsoan, 90 minutuko klaseetan.

Piano osagarria: 1/2, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoan, 30 minutuko klaseetan.

Aukerako irakasgaiak (5. eta 6. kurtsoan, 60 minutuko klaseetan):

Ahots, tresna eta dantza akonpainamendua: 1/2.

Abesbatza: 1/25.

Artearen Historia: 1/15.

Jazzeko hastapena: 1/3.

Antzinako musikaren lantegia: 1/3 edo 1/4, taldeen arabera.

_Kantu espezialitateko ikasleei dagokienez, kontuan hartu behar da Musika Hizkuntza irakasgaia garatzeko berariazko taldea antolatu behar dela, ikasle horien ezaugarriei egokitzen zaien programazioa egin ahal izateko.

III._Irakasleak

1._Lanaldia.

Irakasleek, oro har, Nafarroako Gobernuaren mendeko funtzionarioentzat finkatzen diren lan orduak izanen dituzte, beren irakasle lanerako egokituak. Irakasleentzat jaiegun izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen lan egutegian ere jaiegun direnak.

Ikasturtea irailaren 1ean hasi eta ekainaren 30ean bukatuko da.

Ikasturtean, irakasleek jarraibide hauetan finkatutako lanaldia eta ordutegia beteko dituzte.

Ekain-irailetako eskola gabeko lan egunetan, baimena ematen ahalko zaie irakasleei egunean ikastetxean egon beharreko bost orduko lanegun etengabea egiteko.

Ikasturtearen gainerakoan eskola gabe izaten diren lanegunetan, zilegi izanen da egun horiei dagozkien orduak, 5 ordu eguneko, ikasturtean zehar konpentsatzea; hartarako, ikastetxeko irakasle guztientzako plan komun bat eginen da. Hori guztia irakaslearen ordutegi pertsonalean azalduko da, aparteko kasuetan izan ezik, horrelakoetan ikastetxeko zuzendariak baimendu beharko baitu; proposamen arrazoituaren bidez egin beharko da beti.

Irakasleek hogeita hamar ordu emanen dituzte astean ikastetxeko jardueretan, irakastorduetan eta ordu osagarrietan banatuta. Gainerako orduak, ikastetxean egon beharrik gabekoak, irakaslana prestatzeko eta irakasleen hobekuntza profesionalerako erabiliko dira, bai eta batzorde eta epaimahaietan parte hartzeko edo antzeko jarduerak egiteko ere, baldin eta horretarako hautatzen badira.

2._Orduen banaketa.

Ikastetxean bertan eman beharreko orduak honela banatuko dira:

A._Irakastorduak.

Ikasleekin irakaslan zuzenean emandakoak jotzen dira irakastordutzat.

Irakasleek, oro har, hemezortzi irakastordu izanen dituzte. Zilegi izanen da hogei irakastordutara ailegatzea, gehienez, betiere Departamentuaren ordu banaketak hala eskatzen duenean eta beti haren barrenean. Hemezortzi ordu horietatik goitiko irakastordu bakoitza bi ordu osagarrirekin konpentsatuko da.

Irakastorduak zenbatzerakoan ondoko jarduera eta inguruabarrak hartuko dira kontuan:

a) Zuzendaritza taldea.

Ebazpen honetako eranskinaren IV. atalean (Ikastetxearen funtzionamendua) adierazitakoa aplikatuko da atal honetan.

b) Ikastetxeko Orkestraren arduraduna.

Orkestraren arduradunak bere eskola ordutegitik astero 6 ordu emanen ditu lan horietarako. Arduradun horrek, ikasturtearen hasieran, ikasturte osorako lan plana eginen du, eta hori sartuko da Urteko Programazio Orokorreko "Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen urteko programazioa" atalean. Halaber, egiten diren jardueren amaierako memoria egin beharko du eta ikasturtearen amaierako memorian sartuko.

Orkestraren arduraduna izendatzeko (espezialitateko irakasle bat), eranskin honetako III. ataleko (Irakasleak) 3. puntuan ikasleak eta taldeak hautatzeko ezarritako irizpide orokorra aplikatuko da.

Ikastetxeko orkestraren jarduerak "Orkestra" irakasgaiaren curriculumean sar daitezke, dagokion programazio didaktikoaren arabera. Hala ere, irakasgaian matrikulatuta ez dauden ikasleen parte-hartzea ere onartzen ahal da, baita ikastetxean matrikulatuta ez daudenena ere, bai eta beste ikastetxe eta entitate batzuekin lankidetza izatea ere, zehazten diren baldintzak betez.

c) 58 urtez goitiko irakasleak.

Lanaldi osoa duten 58 urtez goitiko irakasleek zilegi izanen dute, nahi badute, beren irakastorduak murriztea, gehienez ere bost ordu kenduz, nahiz horrek ez duen esan nahi astean ikastetxean egon beharreko orduak gutxituko direnik. Salbuespenez, eta ikastetxeak hala behar duenean, murrizte hori ezinezkoa denean, ukatutako murrizte ordu bakoitzak bi ordu osagarriren balioa izanen du interesatuaren ordutegi pertsonalean. Aipatu den borondatezko murrizte hori, adin hori betetzen den urte naturalean hasten den ikasturtean gauzatuko da, eta bateraezina izanen da ordutegiaren bestelako murrizteekin. Horrela, 58 urtez goitiko irakasle bat Departamentuko burua baldin bada, irakastorduetatik kendutako 5 ordu horiek Departamentuaren burutzak dituen eginkizunetarako erabiliko ditu. Adina dela kausa eskola ordutegiaren murrizketa duten 58 urtetik gorako irakasleek, 65 urte betetzearekin batera, murrizketa hori egiteko eskubidea galduko dute, baldin eta jardunean segitzea eskatzen badute; horretan salbuespen izanen dira erretiro sariaren % 100 jasotzeko behar den gabealdia ez badute.

d) Departamentuko burutza.

Departamentuko buruek beren irakastorduetako hiru ordu erabiliko dituzte gehienez, curriculum proiektuak egin eta berrikusteko; horretarako, Departamentu osorako lan plana aurkeztu beharko dute. Lanerako plan hori, Curriculum Proiektua osatzen duten Departamentuko programazio didaktikoekin batera, Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorrari batuko zaio, eta dena Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igorriko da.

Lan planak ikasturte osoan egin behar diren zereginak hartuko ditu kontuan: bai Departamentuko buruak horretarako orduetan eginen dituenak, bai eta jarduera horretarako dauden ordu osagarrietan bertako kide guztiek eginen dituztenak ere. Departamentuko buruek urte hasierako planaren jarraipena eginen dute etenik gabe eta, horretarako, astero Departamentuko kide guztiekin lan hori egiteko dauden bi orduetan egiten dituzten saio guztien aktak idatziko dituzte.

Ikasturtearen amaieran, Departamentuko buruek aurkeztu beharko dute, beren Departamentuari dagokion amaierako memoriarekin batera, ikasturtean Curriculum Proiektuari buruz egin den lanaren txostena.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak, ikasturte osoan, aurkeztu den plana betetzen den aztertuko du.

Baldin eta irakasle batek atal honetan irakastorduak murrizteko adierazi diren baldintzetako bat baino gehiago betetzen badu, 58 urtetik gorakoa izatea barne, ordutegia gehien murrizten dion baldintza/karguari dagokion eskola ordutegia izanen du.

B._Astean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Irakasle bakoitzaren ordutegi pertsonalean azaltzen diren asteko irakastorduak eta ordu osagarriak batuta hogeita bost izanen dira guztira, ikasturtean zehar eskolakoak ez diren lan egunen konpentsazioak alde batera utzita.

Astean zenbatzeko ordu osagarrietan, irakasle bakoitzari esleituriko eginkizunen arabera, ondoko hauek sartu ahalko dira:

a) Zaintza orduak:

b) Astean ordu bat Departamentuaren bileretarako.

c) Astean bi ordu, gutxienez, Curriculum Proiektuak egiteko eta, hala denean, horiek berrikusi eta eguneratzeko. Ikastetxeak beharrezko neurriak hartuko ditu jarduera horretan irakasle guztiek parte hartzeko.

d) Astean bi ordu, gutxienez, tutoretza lanak egiteko. Departamentuko buruek bi ordu horiek Departamentuko burutzako lanak eta Koordinazio Pedagogikorako Batzordearekin bilerak egiteko erabiliko dituzte.

Zaintza orduak eta aurreko b), c) eta d) ataletan aipaturiko ordu osagarrietan egin beharreko jarduerak behar den bezala egiten badira, irakasleek, bakoitzaren ordutegi pertsonalean agertu behar duten asteko 25 orduetara ailegatu arte, ondoko ordu hauek sartzen ahalko dituzte astean zenbatu beharreko ordu osagarrien artean, irakasle bakoitzari esleitutako jardueren arabera:

e) Astean ordu bat irakasleek Eskola Kontseiluan dituzten ordezkarientzat.

f) Zuzendaritza Taldeko kideen koordinazio lanetarako orduak.

g) Ikastetxeak erakundeekin batera parte hartzen duen proiektuetan irakaskuntza taldeek lan egiteko orduak.

C._Zaintza orduak.

Ikastetxea, eta zuzendaria bereziki, ikastetxearen ordezkaria den aldetik, ikasleen arduraduna da eskolako orduetan; beraz, ikastetxean une oroz behar adina irakasle izan behar da zaintza orduez egoki arduratzeko.

Ikastetxeko ordutegi orokorraren barnean, 9:00etatik 22:00etara, ordu batzuetan ikasle asko biltzen dira eta, batez ere, ikasle gazteenak; ordu horietan zaintzako irakasleak izanen dira, lehentasunez, arduradunak. Horregatik, 16:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostiralera, gutxienez ere zaintzako hiru irakasle izanen dira une oro.

Ordu guztiak behar bezala beterik baldin badaude, zuzendariak zilegi izanen du zaintzako irakasleren bati beste zeregin batzuk ematea, adibidez, liburutegikoak, koordinazio lanak, etab.

Zaintzako irakaslearen eginkizun nagusiak hauek dira:

a) Irakasleak huts egiteagatik edo beste edozein arrazoirengatik zaindaririk ez duten ikasleei kasu egitea.

b) Korridoreetan ordena zaintzea eta, oro har, ikasleek gelaz kanpo duten portaera. Horrek ez du esan nahi beste irakasleek eginkizun hori bete behar ez dutenik.

c) Beren txandan sortzen diren gorabehera guztiak ebaztea, bai eta ikastetxeko norbait mediku beharrean gertatuz gero hartarako eginbideak egitea ere, eta ikasketaburua lehenbailehen jakinaren gainean jartzea.

d) Beren txandan irakasleek duten puntualitate eta asistentziaren berri ematea idatziz, klaseei, zaintzari, liburutegiari eta bestelako jarduerei dagokienez.

Ikasketaburuak zaintza orduei buruzko parte bat prestatuko du egunero, eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren eskura egonen da beti. Gutxienez honako datuak izanen ditu:

_Irakasleen hutsegite eta atzerapenak.

_Ikastetxeko edozein egoitzatan izan diren gorabeherak.

_Gertatu diren istripuak.

_Zaintzako irakasleen sinadurak.

Zaintzetarako adierazten diren helburuak betetzen baldin badira, aurretik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak eta Eskola Kontseiluak txostena emanik, ikastetxeak zilegi izanen du zaintzetarako plan berariazko bat ezartzea.

Irakasleek zaintza lana eginen dute asteko zenbait ordutan, ikastetxearen beharren arabera. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da irakasle bakoitzaren asteko ordutegian irakastorduak eta ordu osagarriak batuta hogeita bost ordu izanen direla astean guztira, ikasturtean irakastegunak ez diren lanegunengatiko konpentsazio orduak alde batera utzita.

Irakasleren baten zaintza orduak berariazko beste jarduera batzuekin trukatzen ahal dira, baldin zaintza ordu guztiak beteta badaude eta jarduerak Klaustroak onetsi baditu.

Halaber, "Irakasleen praktikak" irakasgaiaren goi mailako ikasleen tutore diren irakasleek zilegi izanen dute beren ordutegian ordu erdi konputatzea tutoretzapeko ikasle bakoitzeko, zaintza orduen ordez, asteko ordu osagarrien atalean.

Ikastetxeren batean, ezarritako ordutegiarekin zaintzak behar bezala betetzeko arazorik badago, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ordu banaketa egoki den moduan aldatzeko neurriak hartuko ditu, Zuzendaritza Taldearekin batera.

D._Hilabetean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Irakasle bakoitzak ikastetxean nahitaez egin behar dituen asteko 30 orduak betetzeko, falta diren bost orduak hilean zenbatuko dira eta ondoko jardueretarako izanen dira:

a) Klaustroaren bileretara joateko.

b) Ebaluazioko eta irakaskuntza taldeko bileretara joateko.

c) Bestelako jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko.

Jarduera jakin batzuk egiteko, astean goiz bat gordeko da, eta irakasle guztiek gutxienez 4 ordu izanen dituzte klaustroaren bilerak, ebaluazio bilkurak, gurasoen bilerak eta, oro har, ikastetxearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren beste jarduera batzuk egiteko.

Ikasketaburuak, zuzendariarekin batera, hiruhilekoetan banatuta planifikatuko ditu aurreikusitako jarduerak. Adierazi diren jarduera horien programazioa hiruhilekoaren hasieran Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igorriko da.

3._Ordutegiak egitea, onestea eta argitaratzea.

Ikasketaburuak ordutegiak eginen ditu Klaustroak ezarritako irizpide pedagogikoei eta jarraibide hauetan ezarri denari jarraikiz; halaber, bermatu eginen da ikasleentzako ordutegi funtzionala, eta lehentasuna izanen dute ikastetxearen beharrek.

Iraileko matrikula egin ondoren, ikasketaburuak departamentuei jakinaraziko die irakasgai bakoitzeko ikasleen eta taldeen kopurua, matrikulazio datuen arabera.

Ordutegiak prestatzean kontuan izanen da "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ere irakasle lana egiten duten irakasleen egoera, bi ikastetxeetan dituzten ordutegiak bateragarri egitearren.

Ikastetxean ahal den guztietan, irakasleek ikasleak eta taldeak hautatuko dituzte. Beren espezialitatekoak hautatuko dituzte, halakorik dagoenean; gero, ordutegia osatuko dute, departamentuan bertan antzekoenak diren irakasgaiak hautatuz eta, departamentuko ordu guztiak beteta ere, artean osatu gabeko orduak badituzte, beste departamentu batzuetakoak eta hain antzekoak ez diren beste irakasgai batzuekin osatzen ahalko dituzte.

Departamentuko kideak ikasle eta taldeak hautatzerakoan ados jartzen ez badira, honako prozedura honi jarraituko zaio:

Atal honetan ezarritako ordenaren arabera, lehenik hautatu behar duen irakasleak beretzat lehentasunezkoa den irakasgai eta kurtsoko ikaslea edo ikasle taldea hautatuko du; ondoren, hautatzeko bigarrena den irakasleak eginen du eta, horrela, hurrenez hurren, espezialitateko eta departamentuko irakasle guztiek lehenengo txanda egin arte. Lehenengo txandaren ondotik beste batzuk eginen dira, irakasleek beren irakastorduak osatu arte edo departamentuari dagozkion irakasgai, ikasle eta talde guztiak esleitu arte.

Bilera berezi horretan izaten diren gorabehera guztien akta eginen da eta departamentuko kide guztiek sinatuko dute; ikasketaburuari aktaren kopia emanen zaio.

Aurrean adierazi diren ondoreetarako, departamentu bakoitzeko irakasleek hautatzeko duten lehentasuna ordena honen araberakoa izanen da:

1. Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa.

2. Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa.

3. Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan zerbitzu eginkizunetan diharduten funtzionarioak.

4. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan zerbitzu eginkizunetan diharduten funtzionarioak.

5. Funtzionarioak zerbitzu berezietan.

6. Administrazio edo lan araubidean dauden aldi baterako kontratudunak.

Hautatzeko lehentasuna, lehenbiziko hiru atalei dagokienez, antzinatasun handiena izateak emanen du eta, antzinatasun bera izanez gero, atal bakoitzeko lehentasuna erabakitzeko honako irizpide hauek ezarriko dira, hurrenez hurren:

_Ikastetxean antzinatasun handiena.

_Kidegoan edo Administrazioan lehenik sartu izana, eszedentzia urteak zenbatu gabe.

_Hautapen prozeduretan puntu gehien izatea.

6. ataleko lehentasuna ezarriko da irakasleek Giza Baliabideen Zerbitzuko zerrendetan duten tokiaren arabera.

Departamentuari esleitutako irakastorduak kideen ordutegien bidez bete daitezkeenak baino gehiago badira, hautaketa egin baino lehen zehaztuko da zein irakasgai eta kurtso emanen dituzten antzeko espezialitateetako irakasleek, aipatu hautaketan sar ez daitezen. Horri dagokionez, kontuan hartu behar da, irakasle espezialista batek ezin dituela behe mailako kurtsoak hartu eta goi mailakoak, berriz, espezialistak ez diren irakasleentzat utzi.

Ikasketaburuak frogatu eginen du departamentuko kide guztien irakastorduak eta derrigorrez ikastetxean egin behar dituzten gainerakoak bat datozela honako jarraibide hauetan ezarri denarekin, eta egiaztatu eginen du ikasle guztien eta ikasle talde guztien ardura hartuko den eta orduak bete gabe dituen irakaslerik ba ote dagoen.

Lan horiek guztiak egin ondoren, ikasketaburuak, irakasleen klaustroak ordutegiak egiteko ezarri dituen irizpide pedagogikoak kontuan hartuta, behin betiko ordutegiaren proposamena eginen du, departamentuek egindako irakasgaien eta mailen banaketaren arabera.

Irakasleen eskola ordutegia astean bost egunetan banatuko da, lanaldi partzialerako kontratatutako irakasleen kasuan izan ezik. Nolanahi ere, egunean 5 irakastordu gehienez.

Halaber, ikastetxeko irakasle guztiak tarte jakin batzuetan aldi berean egonen dira ikastetxean; denbora hori gutxienez lau ordukoa izanen da eta tarte horretan denek egon beharko dute bertan. Ordu horietan klaustroaren bilerak, ebaluazio bilkurak, gurasoen bilerak eta ikastetxearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren beste jarduera batzuk eginen dira.

Ordutegi orokorraren barnean, ikastetxeak ezartzen duen ordu tarte egokienean, egunean 4 ordu gutxienez astelehentik ostiralera, zuzendaritza karguren batek egon beharko du ikastetxean.

Ikasle baten baja gertatzen bada eta hori betetzen ez bada, irakasleak hutsik duen denbora nola erabili zuzendaritzak erabakiko du:

_Beste ikasle batzuen denborari gehituz: atzeratu egin diren ikasleei laguntzeko, aurreratuenak sustatzeko...

_Beste jarduera batzuk egiteko.

_Material pedagogikoa prestatzeko.

_Beste zeregin batzuetarako.

Musika-tresnen klaseetan, hala taldekoak nola bakarkakoak, baldin eta ikasle bat ez bada bertaratzen, denbora hori bertaratu diren ikasleei kasu egiteko erabiliko da, eta ezin izanen da bertaratu ez diren ikasleei dagokien denbora murriztu klaseak emateko ordu guztien multzotik.

Ikastetxearen ordutegia onesteko urriaren 31 baino lehen igorri beharko da Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura.

Ikastetxearen ordutegia Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak onetsiko du; bitartean, irakasleek ikasketaburuak egin eta zuzendariak behin-behinekoz onesten duen ordutegia bete behar dute. Horri buruz aurkezten den edozein erreklamazio, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ebatziko du.

Beti egonen da, edozeinek ikusi ahal izateko moduan, ikastetxeko eta Ikasketaburutzako iragarki oholean eta ikastetxeko kide guztiek sarbide duten beste tokiren batean, ikastetxearen egoera agertuko duen informazioa, bereziki aipatuz irakasle bakoitzaren ordutegia eta lan tokia, eta zehazki bakoitzaren ordutegian bildutako irakastorduak, tutoretzak, zaintza orduak, departamentuko bilerak eta abar. Informazio hori guztia hezkuntza komunitateko kide guztien eskura egonen da. Era berean, zuzendaritza kargu bakoitza ikastetxean zein ordutan egonen den ere adieraziko da.

"Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ere irakasle lana egin behar duten irakasleek, edo beren ordutegia han osatu behar dutenek, ebazpen honen II. eranskineko III. atalaren (Irakasleak) 3. puntuan ikastetxe horretako departamentu didaktikoetarako ezarritako hautaketa ordenean parte hartu beharko dute.

Ondoren zehazten diren kategorietakoren batean sartuta dauden funtzionarioek espezialitatea aldatzeko eskubidea erabili nahi badute edo irakasle lana goi mailan egin nahi badute, dagokien ikastetxeko edo ikastetxeetako ikasketaburuari jakinarazi beharko diote, irailaren 1a bitarte, baldin eta aukera horrek berarekin badakar irakasleak jatorrian zuen departamentu didaktikoa ez den batean aritu behar izatea, horrela aurrerantzean egokitzen zaizkien departamentuetako bileratarako deia behar bezala jaso dezaten.

_Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak, beste espezialitate batzuetakoak, atal honetako 4. puntuko 2. taulan espezialitate bakoitzerako ezarritako titulazioen jabe badira.

_Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak, atal honetako 4. puntuko 1. taulan Katedradunen Kidegoko espezialitate bakoitzerako ezarritako titulazioen jabe badira.

_Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak, beste espezialitate batzuetakoak, atal honetako 4. puntuko 2. taulan Katedradunen Kidegoko espezialitate bakoitzerako ezarritako titulazioen jabe badira.

4._Goi mailan irakasteko baldintzak.

1. taula

Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoko funtzionarioek -goi mailako titulazioaren jabe, eskuineko zutabeko espezialitateen titular-aukera izanen dute, sortzen diren beharren arabera eta ezartzen den prozedurari jarraikiz, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen Kidegoari dagozkion ezkerraldeko zutabeko espezialitateak emateko, bi zutabeen arteko loturarekin bat.

KATEDRADUNEN KIDEGOKO IRAKASLEEN KIDEGOKO

ESPEZIALITATEAK ESPEZIALITATEAK

Akordeoia Akordeoia

Harmonia eta melodia akonpai-

natua Konposizioko oinarriak

Harpa Harpa

Kantua Kantua

Klarinetea Klarinetea

Klabea Klabea

Konposizioa eta instrumentazioa Konposizioko oinarriak

Kontrabaxua Kontrabaxua

Abesbatzen eta ahots taldeen zu-

zendaritza Abesbatza

Orkestrako eta musika-tresnen

taldeko zuzendaritza Orkestra

Fagota Fagota

Moko-flauta Moko-flauta

Zehar-flauta Zehar-flauta

Folklore musikala Musikaren historia

Gitarra Gitarra

Ganbera musika Ganbera musika, antzinakoa

Musikologia Musikaren historia

Oboea Oboea

Organoa Organoa

Pedagogia musikala Musika hizkuntza

Perkusioa Perkusioa

Pianoa Pianoa

Bat-batekotasuna, musika-tresnen

tonualdaketa eta akonpaina-

mendua Konposizioko oinarriak

Saxofoia Saxofoia

Tronboia Tronboia

Tronpa Tronpa

Tronpeta Tronpeta

Tuba Tuba

Txistua Txistua

Biola Biola

Biolina Biolina

Biolontxeloa Biolontxeloa

2. taula

Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoko funtzionarioek -eskuineko zutabeko goi mailako titulazioaren jabe-aukera izanen dute, sortzen diren beharren arabera eta ezartzen den prozedurari jarraikiz, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen Kidegoari dagozkion ezkerraldeko zutabeko espezialitateak emateko, bi zutabeen arteko loturarekin bat.

KATEDRADUNEN KIDEGOKO GOI MAILAKO

ESPEZIALITATEAK TITULAZIOAK

Akordeoia Akordeoia

Harmonia eta melodia akonpai- Harmonia, kontrapuntua, konposi-

natua zioa eta instrumentazioa

Harpa Harpa

Kantua Kantua

Klarinetea Klarinetea

Klabea Klabea

Konposizioa eta instrumentazioa Harmonia, kontrapuntua, konposizioa eta instrumentazioa

Kontrabaxua Kontrabaxua

Abesbatzen eta ahots taldeen zu-

zendaritza Abesbatzen zuzendaritza

Orkestrako eta musika-tresnen

taldeko zuzendaritza Orkestrako zuzendaritza

Fagota Fagota

Moko-flauta Moko-flauta

Zehar-flauta Zehar-flauta

Folklore musikala Musikologia

Gitarra Gitarra

Ganbera musika Ganbera musika

Musikologia Musikologia

Oboea Oboea

Organoa Organoa

Pedagogia musikala Pedagogia musikala

Perkusioa Perkusioa

Pianoa Pianoa

Bat-batekotasuna, musika-tresnen Solfeoa, musikaren teoria, trans-

tonualdeketa eta akonpaina- posizioa eta akonpainamendua

mendua

Saxofoia Saxofoia

Tronboia Tronboia

Tronpa Tronpa

Tronpeta Tronpeta

Tuba Tuba

Txistua Txistua

Biola Biola

Biolina Biolina

Biolontxeloa Biolontxeloa

5._Irakasleek ordutegia betetzea eta asistentzia partea.

Zuzendaritza Taldeak irakasleak ikastetxean egoten diren kontrolatu behar du, baita ekaineko eta iraileko eskola gabeko egunetan ere. Halaber kontuan hartuko du, eta horren berri emanen Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, lan araubideko kontratudunak zein egunetan hasi diren ikastetxean.

Eskolako zuzendariak, hilabete bakoitzaren 5a baino lehen, aurreko hilabeteko asistentziari buruzko txostenak igorriko ditu Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta horretarako ikastetxera bidaliko diren ereduak erabiliko ditu.

Ikastetxean nahitaez egoteko orduei buruzko ausentzien eta atzerapenen berri emanen da ohiko ereduetan, kontuan hartuta bakoitzaren ordutegi pertsonala eta alde batera utzita ausentzia justifikatuta dagoen ala ez.

Halaber, norberaren ordutegian agertu ez arren, irakasleek egin dituzten jarduera osagarriak aipatuko dira.

Jarduera horietariko bakoitzean parte hartzen duten irakasleak eta egiten dituzten orduak adieraziko dira.

Nolanahi ere, txosten horietan ondoko arau hauek beteko dira:

_Inoiz ez da utziko hutsik "hutsegitearen arrazoia" laukia, eta hala egiten bada, justifikatu gabeko hutsegitetzat hartuko da.

_Hutsegite guzti-guztiak agertuko dira.

_"Hutsegitearen arrazoia" izeneko laukian "Norberaren arazoetarako ordaindu gabeko lizentzia" jarri ahal izateko, beharrezkoa izanen da Giza Baliabideen Zerbitzuak irakasleari baimena ematea.

Irakasleek beren lanetan gertatzen den edozein ausentzia edo atzerapenen berri emanen diote ikastetxeari, ahalik eta lasterren.

Zuzendariak, justifikazioa aurkezteko epea amaitu eta biharamunean aditzera emanen dio Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari irakasle baten edozein hutsegite nahiz atzerapen, ikasketaburuari justifikatu gabekoa iruditzen zaiona, bere lansaritik tokatzen den kenketa egiteko eta, hala behartzen bada, espedientea hasteko. Kasuko irakasleari ere emanen zaio, idatziz, horren berri.

Irakasleek hutsegitearen justifikanteak aurkeztu behar dizkiote zuzendariari, horrek eskatu gabe.

Asistentzia partearen kopia bat jendaurrean paratuko da, ikusgai, hilabete bakoitzaren 5a baino lehen. Beste kopia bat Eskola Kontseiluaren esku jarriko da.

Irakasleen hutsegiteen justifikanteak (baja agiriaren kasuan, haren kopia edo fotokopia) ikastetxeko zuzendaritzan geldituko dira Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren eskura.

Eskola emate normalaren alterazio guztiak berehala emanen zaizkio aditzera telefonoz Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, eta bai ondoren asistentzia partean jasoko ere.

IV._Ikastetxearen funtzionamendua

1._Alderdi orokorrak.

Kapitulu honetan aipatutako organo horien guztien zeregina irakaskuntzako jarduera eta jarduera osagarri guztien koherentzia bermatzea da, ikastetxearen helburuak era eraginkorrean lortzeko.

2._Gobernu organoak

Zuzendaritza Taldeak bere irakastorduetatik gehienez ere ondoko ordu kopurua erabili ahalko du karguetako eginkizunetan:

Zuzendaria: 14 h.

Zuzendariordea: 6 h.

Ikasketaburua: 13 h.

Idazkaria: 11 h.

Musika Eskoletako alboko ikasketaburua: 6 h.

3._Kontrolean eta kudeaketan parte hartzen duten organoak.

3.1. Eskola Kontseilua.

Sortzen diren lanpostu hutsak Eskola Kontseiluen urteroko deialdiaren ondorioz berrituko dira.

3.2. Irakasleen klaustroa.

Zuzendaria izanen da klaustroko burua, eta ikastetxean diharduten irakasle guztiek osatuko dute.

4_Irakaslana koordinatzeko organoak.

Irakaslana koordinatzeko organoak: koordinazio didaktikoko departamentuak, Koordinazio Pedagogikoaren Batzordea eta tutoreak. Tutore bat egonen da ikasle talde bakoitzeko.

Organo horien guztien zeregina irakaskuntzako jarduera eta jarduera osagarri guztien koherentzia bermatzea da, ikastetxearen helburuak era eraginkorrean lortzeko.

4.1. Koordinazio didaktikoko departamentuak.

A._Alderdi orokorrak.

Departamentu didaktikoak lan egiteko taldeak dira eta horien xedea irakasleak ikastetxeko bizitzan integratzea da; departamentu horien erantzukizuna da espezialitate eta irakasgaiei dagozkien ikasketak antolatu eta garatzea, bai eta dagozkien eskumenen esparruan agintzen zaizkien jarduerak egitea ere.

Irakasleek irakaskuntzaren antolakuntzan parte hartzeko duten ohiko bidea dira; halaber, kideek aldian-aldian egiten dituzten bileren bidez, hobekuntza pedagogikoan eta zientifikoan etenik gabe aurrera egiteko bitartekoak dira.

Erantzukizuna eta zuzendaritza departamentuko buruari dagozkio eta, hori ez dagoenean, ikasketaburuari.

B._Departamentu didaktikoak eratzea.

Ikastetxean departamentu didaktiko hauek izanen dira:

_Harizko musika-tresnen departamentua (hari igurtzia eta hari sakatua): harpa, kontrabaxua, gitarra, biola, biolina eta biolontxeloa.

_Haizezko musika-tresnen eta perkusiozkoen departamentua: klarinetea, fagota, moko-flauta, zehar-flauta, oboea, perkusioa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, tuba eta txistua.

_Tekladun musika-tresnen departamentua: akordeoia, klabea, organoa eta pianoa.

_Hizkuntza musikalaren eta piano osagarriaren departamentua: Hizkuntza musikala eta piano osagarria.

_Konposizioaren, musikologiaren eta musikaren teoriaren departamentua: Akonpainamendua, Analisia, Harmonia, Konposizioko oinarriak eta Musikaren historia.

_Taldearen, kantuaren eta piano-jotzaile errepertoriodunen departamentua: Kantua, Abesbatza, Kantuari aplikatutako atzerriko hizkuntzak, Ganbera musika eta Orkestra.

Ikastetxeko Zuzendaritzak aurreko zerrenda horretan ageri ez diren espezialitateak edo irakasgaiak ematen dituzten irakasleak sartuko ditu egokiena izaten ahal den departamentu didaktikoan, ikastetxearen ezaugarriak eta horiek egiten dituzten espezialitateak kontuan hartuta.

Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ere irakasle lana egin behar duten irakasleak, horren ondorioz, ikastetxe horretan dagozkien departamentuetan ere sartuko dira. Halakoetan, irakasleek bi ikastetxeetako departamentu didaktikoek deitzen dituzten bileretara joan behar dute.

C._Departamentuen eginkizunak.

Departamentu didaktikoen eginkizunak ondoko hauek dira:

1. Ikasturte bakoitzeko irakaskuntza antolatzea eta programatzea, Departamentuko irakasgai edo espezialitateen ikasketak garatuz.

2. Ikasturtea hasi aurretik, Departamentuko irakasgai edo espezialitateen programazio didaktikoa egitea, hala iraungiko diren ikasketa planetan nola ezarpen berrikoetan. Lan hori departamentuburuak koordinatuta eta haren zuzendaritzapean eginen da, Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak LOGSEk arauturiko ikasketetarako ezarri dituen irizpide orokorrei jarraikiz.

Departamentu guztiek bidezko ikasketa planetan ezarri diren programazioak bete beharko dituzte.

Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarri diren ikasketei dagokien curriculuma osatzen duten irakasgai eta espezialitate guztien programazioetan ondoko alderdi hauek azalduko dira:

_Ebaluazioaren helburuak, edukiak eta irizpideak kurtsoen arabera banatzea.

_Aplikatuko den metodologia didaktikoa.

_Ikasleen ikaskuntzaren ebaluaziorako irizpideak eta prozedurak.

_Erabiliko diren igoera irizpideak, bereziki zainduz eskatuko diren gutxienekoak eta kalifikazio irizpideak.

_Gainditu gabeko irakasgaiak dituzten ikasleentzat errekuperazio jarduerak egitea eta errekuperazio hori lortzeko neurriak hartzea.

_Errepertorioa, erabiliko diren materialak eta baliabide didaktikoak.

_Espezialitate edo irakasgai bat baino gehiago ukitzen duten beste departamentu batzuekin irakaskuntzako jarduera komunak programatzea, esaterako, Ganbera Musikaren kasuan.

_Departamentuak egin nahi dituen jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak.

Irakasgai bakoitzaren programazioaren edukia jendaurrean jarri beharko da ikasturtea hasi aurretik, eskolako komunitateko kide guztiek horren berri izan dezaten.

Departamentuburuek programazioaren jarraipena eginen dute. Jarraipenaren berri Departamentu bileretako aktetan jasoko da.

Ikastetxeko Zuzendaritzak egiaztatu eginen du programazio horiek jarraibide hauetan ezarri dena betetzen duten. Horrela ez bada, Zuzendaritzak programazio hori hartu eta kasuan kasuko Departamentuari itzuliko dio, berriz egin dezan. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak programazio horiek berrikusiko ditu eta, hala denean, Departamentu bakoitzera egin beharreko aldaketak bilduko dituen txostena igorriko du.

3. Departamentua osatzen duten espezialitate edo irakasgaien programazioen alderdi orokorrekin lotuta dauden irizpideak bateratzea, horien arteko koherentzia bermatzeko eta ebaluazioaren oinarrizko ildoak ezartzeko, irakasleen Klaustroaren irizpideei jarraikiz.

4. Behar diren probak egitea, indarrean dagoen arautegian ezarri denarekin eta ebaluazioaren oinarrizko ildoei buruz hartu diren erabakiekin bat.

5. Zuzendaritza Taldeari eta Irakasleen Klaustroari ikastetxearen hezkuntza proiektuari buruzko proposamenak aurkeztea.

6. Zuzendaritza Taldeari eta Irakasleen Klaustroari urteko programazio orokorrari buruzko proposamenak aurkeztea.

7. Koordinazio Pedagogikorako Batzordeari curriculum proiektuak egiteari buruzko proposamenak aurkeztea.

8. Koordinazio Pedagogikorako Batzordeari onartzeko probei eta mailara heltzeko probei buruzko proposamenak aurkeztea.

9. Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak antolatzea eta koordinatzea, bidezko organoek ezarri dituzten irizpideak eta Klaustroak Zuzendaritza Taldeari aurkeztu dizkion proposamenak betez eta Ikasketaburutzarekin elkarlanean arituz.

10. Beste Departamentu batzuekin batera lankidetzan aritzea baterako jarduerak antolatzen; jarduera horiek nola eskolakoak hala osagarriak izaten ahal dira eta Ikasketaburutzarekin koordinatuta eginen.

11. Ebaluazioaren prozesuaren ondorioz ikasleek egiten dituzten erreklamazioei buruzko informazioa ematea eta honako jarraibide hauetan adierazi diren kasuetan ebaztea.

12. Departamentuko irakasgai eta espezialitateen programazio didaktikoaren garapena ebaluatzea eta ebaluazio horrek aholkatzen dituen neurri zuzentzaileak aplikatzea.

13. Ikasturtearen amaieran memoria egitea eta horretan programazio didaktikoaren garapena eta lortu diren emaitzak ebaluatzea.

Ildo horretatik, ekainean departamentu didaktikoetako kideak bildu eginen dira ikasturte amaierako memoria egiteko; memoria hori ekainaren 30a baino lehen emanen zaio ikastetxeko Zuzendaritzari, eta ondoko atal hauek izanen ditu:

a) Emaitzen balorazioa:

_Kalifikazioen estatistikak, talde eta kurtsoen arabera.

_Ikasleen errendimenduaren azterketa, haren faktoreak azalduta.

b) Funtzionamenduaren balorazioa. Programazioaren garapena.

_Garatutako helburu, eduki eta jardueren balorazioa, programazioa betetzeko erabilitako metodologia eta baliabideena, eta ager litezkeen akatsen arrazoia azaldu eta zuzenketak proposatzea.

_Baldin eta programazio pertsonalizaturik badago, aurreko analisi hori errepikatu beharko da horietariko bakoitzerako, eta azterlan erkatzailea egin.

_Ikasle ofizialen zein libreen ebaluazioa egiteko erabili diren irizpide, prozedura eta jardueren balorazioa.

_Egindako jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen azalpena eta balorazioa: helburu zehatzak, talde ukituak, balorazioa, aurkitu diren zailtasunak, etab.

c) Oinarrizko eta Erdi Mailako Curriculum Proiektuak berrikusi eta eguneratzeari buruz egin den lanaren balorazioa.

Departamentu didaktiko bakoitzaren ikasturte amaierako Memoria erantsiko zaio ikastetxe bakoitzak Urteko Programazio Orokorraren betetze mailari buruz Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igorri behar duen Memoriari; eragiketa hori jarraibide hauen I. ataleko 1.E puntuan (Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorra, Memoria administratiboa) ezarri denarekin bat etorriko da.

14. Irakasleen eguneratze zientifikoa eta didaktikoa bideratuko duten prestakuntza jarduerak sustatzea.

15. Ikaskuntza prozesuan estrategia metodologikoak bideratu eta sustatuko dituzten bitartekoak eta baliabideak aukeratzea. Eginkizun horretarako, Departamentuak, besteak beste, ondoko irizpide hauek hartuko ditu kontuan: irisgarritasuna eta eraginkortasuna, motibazioa, edukien oparotasuna, errealitatearekiko erlazioa eta ikaskuntza esperientzien antolakuntza.

16. Ebaluazio eta errekuperaziorako irizpide komunak prestatzea.

Ikasleek eta gurasoek eta, hala denean, ikasleen legezko ordezkariek unean-unean 638/1995 Foru Aginduaren 14.2 artikuluan adierazi diren irakaskuntzako kalifikazio partzialak jasotzeko aukera izan dezaten, irakasleek ikasleen etenik gabeko ebaluazioa eginen dute.

Ebaluazio hori hiruhilekoa izanen da, eta idatziz jasoko da ikasleek eta, baldin eta adingabeak badira, gurasoek edo legezko ordezkariek horren berri izan dezaten. Ebaluazio hori 638/1995 Foru Aginduaren 14.2 artikuluan ezarri dena betez eginen da.

Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren arabera araututako ikasketen planeko graduaren edo irakasgaiaren bukaera osatzen duten gaietan, manuzkoa izanen da ikasleak epaimahai bidez ebaluatzea.

D._Departamentu didaktikoen bilerak.

Irakasleek beren departamentu didaktikoak deitzen dituen bileretara joan behar dute. "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ere irakasle lana egin behar duten irakasleak bi ikastetxeetan dagozkien departamentuetakoak izanen dira aldi berean.

Irailean, departamentu didaktikoek behar diren bilerak eginen dituzte hurrengo ikasturteko irakasgaien programazioak prestatzeko.

Ikastetxeko ordutegiaren barruan, eskola orduetako bat utziko da gutxienez astean, departamentu didaktikoko kide guztiak bil daitezen; ordu hori ikastetxeko eskola ordutegian egonen da, eta bai irakasle bakoitzaren ordutegi pertsonalean ere.

Bilera horietariko bat, hilean behin, programazioen garapena ebaluatzeko eta ebaluazioak aholkatzen dituen neurri zuzentzaileak ezartzeko izanen da.

Ekainean, departamentuko kideak bildu eginen dira lan plana, lorpenak eta hurrengo ikasturterako behar dituen zuzenketak aztertzeko; horri dagokion amaierako memoria eginen da eta ikastetxeko Zuzendaritzari emanen zaio ekainaren 30a baino lehen; ondoren, Zuzendaritzak Urteko Programazio Orokorrari buruzko Memorian sartuko du eta, dena, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura uztailaren 10a baino lehen igorriko.

Departamentu didaktikoen bilkura guztien akta eginen da Akta liburuan. Departamentuburuak akta horiek egin eta sinatuko ditu.

Halaber, departamentuek, Akta Liburuaz gain, Inbentario Liburua ere eguneratua izanen dute, eta bertan material inbentariagarri guztien zerrenda azalduko da.

Departamentuan, ikasturtean zehar ikasleen ebaluazioa egiteko erabili diren proba eta dokumentuak gordeko dira; ikasturtearen bukaeran, ikasleen erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, botatzen ahalko dira.

E._Departamentu didaktikoen burutza.

Departamentu didaktikoen zeregina elkarlanean burutu beharrekoa da, eta zenbait lanetan, adibidez, probak egin eta zuzentzen, estatistikak egiten etab., departamentuko kide guztiek parte hartuko dute. Departamentu bakoitzak buru bat izanen du eta bere esku egonen da departamentuaren ardura; bera izanen da departamentuko kideen elkarlana koordinatu eta zuzenduko duena.

Departamentuko burua izendatzea ikastetxeko zuzendariari dagokio eta irailean eginen du; kargu horrek ikasturte bateko iraupena izanen du.

Zuzendariak bertako kideen artean izendatuko du burua, departamentuaren iritzia entzun ondoren. Burutza hori behin betiko destinoa ikastetxean duen batek bete behar du, baldin eta horrelakorik badago.

Departamentuburuak departamentuaren ardura du eta eginkizun hauek:

_Departamentuko lana zuzentzea.

_Bilerak antolatu, prestatu, deitu eta zuzentzea.

_Lanak kideen artean banatzea.

_Departamentuko programazioak eta ikasturte bukaerako Memoria idaztea.

_Urriaren 10a baino lehen programazioen ale bat ikastetxeko zuzendariari ematea.

_Programazioak betetzen diren begiratzea, gutxieneko eduki eta mailei dagokienez.

_Koordinazio Pedagogikorako Batzordeko kide den neurrian, curriculum proiektuen prestakuntzan parte hartzea, baldin eta ikasketa horiek antolamendu berrikoak badira.

_Departamentuak oinarrizko eta erdi mailako curriculum proiektuak prestatzerakoan egin behar duen proposamena koordinatzea.

_Departamentuan atzematen den edozein akatsen berri ikasketaburuari ematea.

_Bilera bakoitzaren akta egin eta Akta Liburuaren ardura izatea.

_Inbentario liburuaren eguneratzea bermatzea.

_Departamentuari esleitu zaizkion eremu, instalazio, material eta ekipamenduen erabilera koordinatzea eta horiek mantentzea.

_Departamentuak material eta ekipamendu zehatza eskuratzeari buruz dituen proposamenak aurkeztea.

_Ikasketaburuarekin eta kasuan kasuko departamentuekin elkarlanean aritzea, batera egin behar diren irakaskuntzako jardueren plangintzan.

_Ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak aurkezteko prozedura betetzen dela bermatzea, indarra duten arauei jarraikiz.

_Zuzendaritza Taldearekin elkarlanean aritzea beste ikastetxe edo erakunde batzuekiko harremanak sustatzen, horiekin prestakuntza jarduera osagarriak antolatzeko.

4.2. Koordinazio Pedagogikorako Batzordea.

A._Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak eratzea.

Kontserbatorioetako Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak irailean eratuko dira. Batzordekideak izanen dira Kontserbatorioko zuzendaria, ikasketaburua eta departamentuburuak.

B._Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen eskumenak.

Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak irailaren hogeita zortziko 1108/1995 Ebazpenaren laugarren puntuan agindu zaizkion eginkizun eta betebeharrak izanen ditu; ebazpen horren bidez "Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Erdi Mailako musika ikasketen plana ezarri zen (1995-10-13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), Oinarrizko Mailako berezitasunak kontuan hartuta.

4.3. Tutoreak.

A._Tutorea izendatzea.

Tutoretza eta ikasleen irakaskuntzako orientazioa eta orientazio profesionala irakaslanaren zereginak izanen dira.

Ikasle guztiak irakasle-tutore baten ardurapean egonen dira; hots, musika-tresnako irakaslea.

B._Tutorearen eginkizunak.

Tutorearen eginkizunak hauek dira:

_Ikasketaburuak koordinatuta tutoretzako ekintzen plangintzan eta orientazio akademiko eta profesionaleko jardueretan parte hartzea, eta aldian-aldian beharrezko bilerak egitea.

_Ikasketaburutzak deitzen dituen ebaluazio bileretan mahaiburu izatea bere ikasleei dagokienez.

_Ikasleek ikastetxean izan behar duten integrazioa erraztea eta bertako jardueretan parte har dezaten sustatzea.

_Ikasleen eskariak eta kezkak jakinaraztea gainerako irakasleei eta Zuzendaritza Taldeari.

_Ikasleei, 18 urtetik beherako ikasleen gurasoei edo legezko ordezkariei eta irakasleei informazioa ematea irakaskuntzako jarduerei eta eskolako errendimenduari lotuta dauden gai garrantzitsu guztiei buruz.

_Irakasleen eta gurasoen edo legezko ordezkarien arteko hezkuntzako lankidetza erraztea.

_Ikasleei orientazioa eta aholkuak ematea beren ahalbideei, hezkuntza edo lanbide arloan dituzten aukerei eta horretarako egokiena den ikasketa bideari buruz.

_Beren taldeko ikasleen etenik gabeko ebaluazioaren jarraipena egitea.

C._Tutoretza orduak.

Irakasle-tutoreak astero bi ordu bete beharko ditu gurasoei edo ikasleen legezko ordezkariei kasu egiteko eta, hala denean, ikasleak zaintzeko eta aurreko paragrafoan aipatu diren Ikasketaburutzako bileretara joateko. Tutoretzako ordu horiek irakasle bakoitzaren ordutegian azalduko dira, eta ikasturtea hasten denean jakinaraziko zaizkie gurasoei edo, hala denean, ikasleen legezko ordezkariei eta ikasleei.

Ordutegia egiten denean ahaleginak eginen dira ikasleen ordu askeak eta tutoreari esleitu zaizkion orduetariko bat bateratzeko, tutorea ikasleekin biltzeko aukera egon dadin.

V._Ikasleen eskubideak eta betebeharrak

1._Alderdi orokorrak.

Ikasleen eskubide eta betebeharrei dagokienez, abenduaren 14ko 417/1992 Foru Dekretuari (1993ko urtarrilaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta uztailaren 14ko 191/1997 Foru Dekretuari (1997ko abuztuaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) jarraituko zaie.

2._Ikasleen asistentzia.

Ikasle ofizial guztien eskubidea eta betebeharra da klaseetara joatea, eta inoiz ez da zilegi izanen borondatezko asistentzia duen sistemarik ezartzea ikaslea matrikulaturik dagoen irakasgaietan.

Zenbait egun jakinetan arrazoi batengatik edo bestearengatik ikasle gutxi egonagatik ere, ikastetxeak eta irakasleek normalki eman beharko dituzte klaseak.

Asistentziako hutsegiteak gurasoek edo ikasleen legezko ordezkariek justifikatu beharko dituzte irakasle-tutorearen aurrean, eta Ikasketaburutzak onetsi beharko du.

Inoiz juzgatzen baldin bada ikasle batek behin eta berriz eta oinarririk gabe justifikatzen dituela bere hutsegiteak, ikasketaburuak zilegi izanen du neurri zuzentzaileak hartzeko proposamena egitea Eskola Kontseiluari, justifikazioak hobeki kontrolatzearren.

18 urtez goitiko ikasleek -berek egindako justifikazioak aurkeztea hautatzen dutenek-, edozein lan harremanetan eskatzen ahal direnen pareko frogagiriak aurkeztu beharko dituzte.

Orain arte aipatutakoa kontuan harturik, Eskola Kontseiluak finkatu egin beharko du, Barne Araubiderako Erregelamenduan, nola arautu ikasleen asistentzia hutsegiteak eta horiek zer zehapen izanen duten.

3._Ikasleek kalifikazioei buruz erreklamazioak egiteko eskubidea.

Ikasleek beren errendimendu akademikoaren balorazio objektiboa izateko eskubidea dute eta, eskubide hori betetzeko, beharrezkoa da aurrez ikasleek ezagutzea ikasturtean eskatuko diren edukiak eta maila eta irakasleek erabiliko dituzten balorazio irizpideak. Hori horrela:

a) Departamentu didaktikoen programazioak adierazi diren puntu horiek azalduko ditu.

b) Ikasle guztiek, Eskola Kontseiluko ordezkarien bidez, departamentu didaktikoen programazioa ezagutzeko aukera izanen dute. Programazio horretan azalduko dira eskatu diren edukiak eta maila eta balorazio irizpideak (hortik kanpo geratuko dira erreferentzia pertsonalak dituen dokumentazioa).

Ikasle guztiek eskubidea dute beren kalifikazioan eragina izanen duen edozein azterketa zuzenduta eta kalifikatuta ikusteko.

Probak edo azterketak departamentu didaktikoaren eskuetan geratuko dira eta ikasturtea amaitu arte gordeko, erreklamazioak dauden kasuetan izan ezik, horrelakoetan bidezko prozesua amaitu arte gordeko baitira.

Proba praktikoen kasuan (musika-tresna, kantua, dantza, etab.) ebaluazio buletinak eta proba partzialen eta azken proben ebaluazioak gordeko dira; horiekin batera, bidezko kalifikazioa ekarri duten epaimahaiaren oharrak.

4._Erreklamazioak egiteko prozedura.

Ikasleei beren errendimendu akademikoaren balorazio objektiboa bermatzeko, beharrezkoa da ikasleek aurretik izatea helburuen, edukien eta ebaluazio irizpideen berri, hala nola balorazio positiboa izateko eskatutako gutxieneko emaitzena, kalifikazio irizpideena eta ikasketak ebaluatzeko ikasturtean erabiliko diren prozedurena.

Irakasle titularrak ikasleek, haien gurasoek edo legezko ordezkariek programazio didaktikoei buruz eskatzen dituzten argibideak emanen dizkie. Ebaluazioa egiteko tresnei buruzko informazioa ere emanen die eta ikasleek zilegi izanen dute egin dituzten idatzizko proba, ariketa eta lanak ikusi eta irakaslearekin batera aztertzea.

Ebaluazioa egiteko tresnak azken erabaki edo kalifikazioak hartu ondoko hiru hilabeteetan gordeko dira gutxienez.

Ikasle guztiek eskubidea dute beren kalifikazioan eragina izanen duen edozein azterketa edo proba idatzi zuzenduta eta kalifikatua ikusteko.

Ikasleek, haien gurasoek edo legezko ordezkariek zilegi izanen dute balorazio eta kalifikazioei buruzko argibideak eskatzea. Informazio hori eman ondoren ados ez badaude izandako azken kalifikazioarekin, hura berriz aztertzeko eskatzen ahalko diote idatziz ikasketaburuari, jakinarazpena egin eta bi egun balioduneko epean.

Azken kalifikazioa eta/edo agiria eskuratzekoa berraztertzen baldin bada, departamentu didaktikoek edo, kasua bada, epaimahaiek, hurrengo egun baliodunean, berraztertzeko eskakizunak ikusi eta dagozkien txostenak eginen dituzte. Txostena ikasketaburuari igorriko zaio eta horrek kopia bat bidaliko die ikasleei edo haien gurasoei.

Ikastetxeetan berraztertzeko prozesua agortzen duten ikasleek zilegi izanen dute, dela nork bere kasa, dela guraso edo tutoreen bitartez, ikastetxeko zuzendariari eskatzea erreklamazioa Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igor dezala, azken jakinarazpena egin eta bi egun balioduneko epean.

Ikastetxeko zuzendariak, gehienez ere hiru egun balioduneko epean, espedientea bidaliko du Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura. Zuzendari nagusiak ebazpena emanen du _eta horrek administrazio bideari amaiera emanen dio_ hamabost egun balioduneko epean espedientea jasotzen denetik hasita, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren txostenak kontuan izanik.

Ikaslearen alegazioaren aldeko ebazpena ematen baldin bada arestian aipatutako instantziaren batean, dagokion zuzenketa agertaraziko da ebaluazio agirietan, ikastetxeko idazkariak sinatutako eta zuzendariak ikus-onetsitako eginbidearen bitartez.

Kalifikazioen kontrako berraztertze eskaerak eta erreklamazioak jarraibide hauetan ezarritakoari lotuko zaizkio, eta, jarraibide hauetan arautu ez diren aferetarako, 1995eko abuztuaren 28ko Aginduari (1995-9-20ko E.A.O.).

VI._2005/2006 ikasturtean ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko araubidea

1._Onarpena eta matrikulazioa.

A._Ikasleen onarpena ekainaren 14ko 986/1991 Errege Dekretuan ezarri denari egokituko zaio (1991-06-25eko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), eta hor izan diren aldaketak aplikatuko zaizkio.

B._Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak arautzen dituen ikasketen Erdi Mailako kurtsoetara iristea otsailaren 22ko 55/1995 Foru Aginduan ezarri denari egokituko zaio (1995-03-17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren bidez ezarri diren ikasketen erdi mailako lehenengo kurtsora iristeko probak martxoaren 8ko 75/1999 Foru Dekretuan eta otsailaren 22ko 55/1995 Foru Aginduan ezarri denaren bidez arautuko dira (1995eko martxoaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Kantu espezialitateko lehen kurtsoan sartzeko probari dagokionez, kontuan hartu behar da espezialitate hori zuzenean hasten dela erdi mailan, eta oinarrizko mailan ez dagoela antzeko ikasketarik; beraz, hautagaien balorazioaren oinarria ez da gainerako espezialitateetakoa izanen, hots, ez zaio begiratuko aurrez izan duten prestakuntzari, baizik eta ikasketa horiek hasteko ikasleak duen gaitasunari.

C._1966ko ikasketa planean ezarri denaren arabera oinarrizko mailako ikasketak gainditu dituzten ikasleentzat, baldin eta urriaren 3ko 1/1990 Legearen bidez arautu diren erdi mailako ikasketekin jarraitu nahi badute, Kontserbatorioak ekainaren 14ko 986/1991 Errege Dekretuaren III. eranskinean ezarri diren baliokidetzak aplikatuko ditu (1991ko ekainaren 25eko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"), hau da, 2618/1966 Dekretuak arautu dituen ikasketen oinarrizko mailaren eta 1/1990 Lege Organikoak arautu dituenen arteko baliokidetzak. Baldin eta eskola postuen eskariak plazen eskaintza gainditzen badu, Kontserbatorioak ikasleen artean lehentasunak ezartzeko probak egiten ahalko ditu. Proba horiek izanen dira obra bat jotzea eta iraileko deialdian oinarrizko mailako azken kurtsoko programako estudio bat.

D._Ikastetxeak ikasleei inprimakia emanen die eta horretan azalduko da zein kurtsotan matrikulatu behar duten. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen bidez arautu diren ikasketen matrikulazioa kurtso bakoitza osatzen duten irakasgai guztietarako izanen da. Matrikulazio inprimakian, ikaslearen datu pertsonalak ez ezik, honakoa azalduko da: zein kurtsotan matrikulatu den, dagokion arautegiaren arabera zenbat irakasgai dauden guztira eta, hala denean, aurreko ikasturtean gainditu gabe utzitako irakasgaia.

E._Salbuespen gisa, eta urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 39.2. artikuluan ezarri denarekin bat, zilegi izanen da ikasturte batean baino gehiagotan matrikulatzea. Horretarako, maiatzaren 20ko 217/1996 Foru Dekretuaren 12. artikuluan ezarri dena beteko da Oinarrizko Mailari dagokionez (1996ko uztailaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), eta otsailaren 13ko 34/1995 Foru Dekretuaren 13. artikulua, berriz, musika ikasketen Erdi Mailari dagokionez (1995eko ekainaren 09ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Halako matrikula mota formalizatzeko (ikasturte batean baino gehiagotan matrikulatzea), Eskola Kontseiluak irizpide egokiak ezarriko ditu. Hori gorabehera, salbuespen horretaz baliatzen den ikaslea goreneko kurtsoko klaseetara baizik ez da joanen.

F._Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoari jarraikiz ezarritako ikasketak egiten ari diren ikasleek, gainditu gabeko irakasgaietan matrikulatzeko, ondoko beharkizun hauek bete beharko dituzte:

Gainditu gabeko irakasgai bat duen ikasleak hurrengo kurtsoan matrikulatzeko aukera izanen du. Ezin izanen da hurrengo kurtsoan matrikulatu, baldin eta aurreko kurtsoan gainditu gabe utzitako irakasgaiak bi edo gehiago badira.

2._Matrikulari uko egitea.

Ikasleek irakasgai guztien edo batzuen matrikula deuseztatzeko eska dezakete, apirilaren 30a baino lehen, baldin eta agiri bidez eta zinez frogatzen badute ondoko inguruabarretariko bat gertatzen dela:

_Eritasun fisiko nahiz psikiko luzea izatea.

_Familiako beharkizunak izatea.

Ikaslearen irakasleari entzun ondoren, ikastetxeko zuzendariak eskaera ebatzi eta matrikulari uko egiteko baimena emanen du, baldin eta aipatu arrazoi horietako bat frogatzen bada eta, hori dela medio, ezinezkoa izan bada eskatzailea eskolara normalki joatea eta etengabeko ebaluazioaren bidez haren kalifikazioa egitea.

Aipatu arrazoiak ez bezalako beste arrazoi berezi batzuk daudenean, matrikulari uko egiteko eskabidea, horrekin batera txosten bat eta, hala bada, egokia den dokumentazioa igorriko ditu zuzendariak Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusira, bidezkoa den ebazpena eman dadin.

Matrikulari uko egiteko baimena ematen den kasu guztietan, dagokion eginbidea agertaraziko da ikaslearen ikasketen espedientean eta kontuan hartuko da uko horrek baimendu den ikasturte horretarako bakarrik balio duela. Halakoetan, ikasleari ez zaizkio zenbatuko horri dagozkion deialdiak. Nolanahi ere, matrikulari uko egiten dion ikasleak, hurrengo ikasturtean, deuseztutako irakasgaian edo irakasgaietan matrikulatu behar du.

VII._Beste jarraibide batzuk

1._Irakasleen erantzukizuna.

Hezkuntza Administrazioak, indarrean dauden legeek ezartzen dutenari jarraikiz, bere gain hartuko ditu irakasle funtzionarioen kontrako auzietatik sortzen ahal diren erantzukizun zibil ordaingarriak; hori ez da eragozpen izanen bidezkoa den kasuetan atzera egiteko ekintza gauzatzeko. Irakasleek, euren jardunean letratuen laguntza behar izanez gero, defentsa egokia izan dezaten ere arduratuko da.

2._Ikastetxeko langileen jarduerak.

Urteko Programazio Orokorrean sartuta ez dagoen edozein jarduera egin ahal izateko, ikastetxeko zuzendariaren berariazko baimena beharko dute bai irakasleek, bai hezkuntza komunitateko beste edozein kidek.

3._Ikastetxeez landarako jendea sartzea.

Ikastetxean edozein mezu aditzera eman, transmititu edo banatu nahi duten pertsona guztiek ikastetxeko Zuzendaritza Taldearen baimena beharko dute. Kasu batean zein bestean baimen hori idatziz jasoko da ikastetxeko agiritegian.

Hori guztia ez da inoiz izanen legeak aitortzen dituen eskubide sindikaletarako oztopo.

4._Alkoholari eta tabakoari buruzko arauak.

Ikastetxeek giro higieniko eta osasuntsua bultzatu behar dute, hezkuntza komunitatean osasunerako on diren ohitura eta jarrerak sustatuz.

Xede honekin eta Tabako kontsumoaren prebentzioari buruzko martxoaren 4ko 6/2003 Foru Legean ezarritakoa betetzeko:

a) Ez da zilegi izanen ikastetxeetan tabakoa saltzea.

b) Ez da zilegi izanen ikastetxeetan erretzea.

Eskola Kontseiluak behar diren neurriak hartuko ditu ikastetxeetan edari alkoholdunak saltzea eta kontsumitzea galarazteko.

Baldintza horiek kontuan hartuko dira barne araubideko erregelamendua prestatzerakoan.

5._Jarraibide hauen berri ematea.

Zuzendaritza Taldeak ardura hartuko du hezkuntza komunitateko sektore guztiek jarraibide hauen edukiaren berri izan dezaten.

II. ERANSKINA

2005/2006 IKASTURTEAN "PABLO SARASATE" NAFARROAKO GOI MAILAKO MUSIKA KONTSERBATORIOAREN ANTOLAKETA ETA JARDUNA ARAUTZEKO JARRAIBIDEAK

I._Ikastetxeko urteko programazio orokorra

1._Edukia.

"Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioak, ikasturtea hasi aurretik, Urteko Programazio Orokorra eginen du; programazio horrek hezkuntzako jarduera guztiak koordinatuko ditu, eta beren eskumenak zuzen betetzen direla eta eskola komunitateko arlo guztiek esku hartzen dutela bermatuko du.

Urteko Programazio Orokor hori prestatuko da urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezartzen dituen goi mailako ikasketei dagokienean.

Urteko Programazio Orokorrak ondoko atal hauek izanen ditu:

A._Ikastetxearen ordutegi orokorra eta hura egiteko ezarri diren irizpide pedagogikoak.

B._Irakaskuntza jarduerak, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan arautu diren goi mailako musika ikasketei dagozkienak.

C._Ikastetxeko irakasleen prestakuntza plana.

D._Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen urteko programazioa.

E._Memoria administratiboa.

F._Hezkuntza proiektua.

G._Curriculum proiektua.

A._Ikastetxearen ordutegi orokorra eta hura egiteko ezarri diren irizpide pedagogikoak.

Ikastetxeko ordutegi orokorra Klaustroaren iritzia aditu ondoren Zuzendaritza Taldeak eginen du, eta bide eman beharko du ikastetxe bakoitzeko urteko programazio orokorrean aurreikusitako jarduerak aurrera eramateko. Hortaz, ikastetxeko ordutegi orokorrak honako hauek bilduko ditu gutxienez:

a) Ikastetxea eskola komunitatearentzat irekita egonen den ordutegia.

b) Ikasleen eskola orduak.

c) Ikasleek eskolakoak ez diren jarduerak egiteko izanen duten ordutegia.

d) Ekain eta iraileko jardueren behin betiko egutegiaren aurreikuspena; horretan azken probak eta ebaluazioak noiz eginen diren adieraziko da, bai eta kontsultak egiteko epea zein izanen den ere. 2006ko maiatzaren 9aren aurretik, ikastetxeek aipatu diren jarduera horien behin betiko egutegia igorriko dute Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura.

e) Irakasleen ordutegi orokorra.

f) Irakasle bakoitzaren ordutegia.

Ikastetxeko ordutegi orokorra egiteko nahitaez hartuko dira kontuan, Klaustroak adierazitakoaz gain, ondoren azaltzen diren irizpide hauek:

_Kontserbatorioaren ordutegia astelehenetik larunbatera bitartekoa izanen da, biak barne. Astelehenetik ostiralera 8:30etik 22:00ak arte. Larunbatean ordutegia 8:00etatik 14:00ak bitartekoa izanen da.

_Larunbatak ikasteko eskola egunak izanen dira Kontserbatorioan, eta Zuzendaritza Taldeak ikasleak ikasgeletan sartu eta musika tresnak erabiltzeko eta horiek zaintzeko sistema ezarriko du.

_Ikastetxeko Zuzendaritzak neurriak hartuko ditu ikastetxea oporraldietan, goizez, irekita edukitzeko.

_Irakasleek ordutegien arloan izaten ahal dituzten nahiak ezin dira inoiz izan Klaustroak ezartzen dituen irizpideen kontrakoak, edota ikasleen beharren kontrakoak.

B._Irakaslanak.

Irakasleen Klaustroak, departamentu didaktikoen bidez, ikastetxearen irakaskuntzako jarduerak programatuko ditu eta Zuzendaritza Taldeari igorriko dizkio, Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorrean sar ditzan.

Irakaskuntzako jardueren programazioa egiteko, ordutegiak egiterakoan erabilitako irizpideak hartuko dira kontuan eta, gutxienez, tutoretzako ekintza plana, ebaluazioak eta errekuperazio sistemak, irakasgaien arteko koordinazio proiektuak eta departamentu didaktikoen programazioak bilduko ditu.

C._Ikastetxeko irakasleen prestakuntza plana.

Kontserbatorioak ikastetxeko irakasleentzako prestakuntza plan bat sartuko du bere programazioan. Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak ikastetxeko irakasleak prestatzeko planaren proposamena aurkeztuko dio Klaustroari, eta proposamen hori Hezkuntza Departamentuak aurkezten duen prestakuntza planeko eskaintza kontuan hartuta eginen du. Atal honetan aipatzen den planean kontuan hartuko dira Curriculum Proiektua egin eta berrikusteko prozesuan ikusten diren beharrak, bai eta irakaskuntzako praktikari buruzko berriztapen eta hausnarketaren emaitza direnak ere.

D._Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen urteko programazioa.

Planteatzen diren jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak irakaskuntzako ekintzak osatu edo garatzeko izanen dira. Jarduera horiek aurrez Eskola Kontseiluak ematen dituen jarraibideei egokituko zaizkie.

E._Memoria administratiboa.

Zuzendaritza Taldeak memoria administratiboa eginen du eta bertan sartuko, besteak beste, ikastetxearen Antolamendurako Agiria.

Ikastetxearen Antolamendurako Agiria, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ikastetxeei bidaltzen dizkien inprimakiak erabiliz beteko da. Inprimaki horiek, behar bezala beterik, Zerbitzu horretara bidaliko dira, ikasturteko eskolak hasi eta 20 eguneko epean.

F._Hezkuntza proiektua.

Zuzendaritza Taldeak eta Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak, irailean, jarduteko plana eginen dute eta ikastetxeko organo guztiek hori beteko dute 2005/2006 ikasturtean, Musikako Goi Mailako hezkuntza eta curriculum proiektua prestatzeko eta/edo berrikusteko. Horretarako, hori dela-eta ondokoetan ezarritakoa hartuko da kontuan:

_7/2002 Foru Legea, martxoaren 27koa , LOGSEk jasotako goi mailako musika ikasketak jartzeari buruzkoa eta "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa sortzekoa.

_109/2002 Foru Agindua, apirilaren 17koa, baimena ematen diona "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioari musikako goi maila eta horri dagozkion espezialitateak ezartzeko, urriaren 3ko 1/1990 Lege Orokorraren arabera.

_423/2002 Foru Agindua, abuztuaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitatean goi mailako musika ikasketen curriculuma ezartzen duena.

_Abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Aginduaren akats zuzenketa (2003-08-29ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Plan horretan, gutxienez, ondoko hauek hartuko dira kontuan:

_Hezkuntza Departamentuak, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak aurrez azterlana eginda, baimentzen dituen Goi Mailako espezialitateak ezartzeko ikasturtean egin behar diren lanak zehaztea.

_Zeregin eta lan horiei ekiteko antolakuntzako neurriak aurreikustea.

_Jarduketa horiek denboran antolatzea eta horietariko bakoitzean erantzukizuna norena den zehaztea.

_Eskaintzen diren espezialitateen programazio didaktikoak prestatzea/berrikustea.

_Jarduketa plana ebaluatzeko irizpideak.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ikastetxeak egin duen jarduteko planaren proposamena berrikusiko du, indarrean dagoen araudian ezarri denari egokitzen zaion egiaztatuko, ikasturtean zehar horren garapenaren jarraipena eginen eta era egokian betetzeko behar den laguntza eskainiko du.

Ikastetxearen barne egoera eta inguru sozioekonomiko eta kulturala aztertu ondoren, eta haren irakaskuntzako eta hezkuntzako ekintzaren koherentzia eta jarraipena bermatzearren, ikastetxeko hezkuntza proiektuak helburuak, lehentasunak eta jarduteko prozedurak finkatuko ditu.

Ikastetxearen hezkuntza proiektuan ondokoak biltzen dira:

a) Izaeraren gaineko oharrak.

b) Hezkuntza komunitateak ezarritako hezkuntza helburuak.

c) Ikastetxearen antolamendu orokorra.

d) Barne araubideko erregelamendua.

e) Ezarritako helburuak errazago lortzeko erakunde publiko eta pribatuekin aurreikusi diren harremanak.

Ikastetxearen hezkuntza proiektua zuzendaritza taldeak prestatuko eta/edo berrikusiko du. Horretarako, kontuan izanen ditu Eskola Kontseiluak ezarritako irizpideak eta irakasleen Klaustroak egindako proposamenak. Onetsi eta gero argitara emanen da.

G._Curriculum proiektua.

Ikastetxeek curriculum proiektuari jarraikiz emanen dituzte ikasketak, bai eta programazio didaktikoei jarraikiz ere, eta horiek Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Aginduan eta horren akats zuzenketan araututakoa zehaztuko dute. Agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean musikako ikasketen goi mailako curriculuma ezarri zen.

Curriculum proiektuak curriculumeko elementuei buruzko erabaki multzoa biltzen du eta, bestalde, ikasleen prestakuntzako behar profesionalei erantzun nahi die, betiere, ikastetxearen beraren egoeratik abiatuta. Gainera, irakasleen jarduketa multzoa koherentea izanen dela ziurtatu beharko da. Curriculum proiektuak hezkuntza proiektuan du oinarri.

Curriculum proiektuak honako hauek ditu:

A._Curriculumaren gaineko koordinazioari buruzko erabaki eta neurriak, ondotik heldu direnak:

a) Goi mailako helburu nagusiak ikastetxearen eta ikasleen inguruabarrei egokitzea, benetan lortzeko hartu behar diren neurriak zehaztuz.

b) Metodologiari buruzko erabaki orokorrak.

c) Ikasleak ebaluatu eta mailaz igotzeko prozesuari buruzko irizpideak.

d) Erabiliko diren curriculum materialak eta baliabide didaktikoak.

e) Irakasleen irakaskuntza prozesuak eta irakaslana, bai eta Curriculum Proiektu bera ere, ebaluatzeko eta, kasua bada, berraztertzeko irizpideak.

B._Aukerako irakasgaien eskaintza.

C._Tutoretza plana ezartzea.

D._Curriculum proiektuak irakasgai bakoitzerako programazio didaktikoa ere izanen du. Horretan bilduko dira helburuak, edukiak, aplikatuko den metodologia, ebaluazioaren irizpideak eta erabiliko diren baliabide eta bitartekoak kurtsoen arabera banaturik. Programazio didaktikoak ikasgelan garatuko dituzte irakasleek Gelako Programazioen bidez.

E._Ikastetxeak prestatzen dituen ikerketa programak.

Koordinazio Pedagogikoaren Batzordeak curriculum proiektuaren prestakuntza koordinatuko du eta erantzukizuna izanen du, honako hauei jarraikiz: curriculum ofiziala, Hezkuntza Proiektua, Klaustroak ezarritako irizpideak eta Departamentuek egindako proposamenak. Koordinazio Pedagogikoaren Batzordeak sustatuko du irakasleen parte hartzea prestatzeko aldian.

Curriculum proiektua irakasleek ebaluatu eta onetsiko dute.

Programazio didaktikoak, curriculum proiektuaren garapena baitira, Departamentuek prestatuko dituzte. Irakasgai bakoitzerako ondokoa hartuko da kontuan:

a) lau kurtsoetarako helburu, eduki eta irizpideen multzoa, bai eta ebaluatzeko prozedurak ere.

b) aplikatuko den metodologia didaktikoa.

c) mailaz igotzeko irizpideak.

d) kalifikatzeko irizpideak.

e) errepertorioa, erabiliko diren materialak eta baliabide didaktikoak.

f) beste departamentuekin batera jarduerak antolatzea, baldin eta horiek espezialitate edo irakasgai bat baino gehiago hartzen badituzte, esate baterako Ganbera musika.

g) departamentuak egin nahi dituen jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak.

Irakasleek beren departamentuetako programazio didaktikoen arabera prestatuko dute irakaslana. Irakasleren batek erabakitzen badu Gelako Programazioan aldaketaren bat egitea departamentuko baterako programazioari dagokionean, aldaketa hori eta behar den justifikazioa Departamentuko Programazio Didaktikoan sartuko dira.

Irakasleek curriculum proiektua eta programazioak egin ahala ebaluatu beharko dituzte, ikasleen hezkuntza beharrei egokitzen zaizkiela ziurtatzeko. Era berean, Klaustroak curriculum proiektua onetsi eta argitara eman beharko du.

2._Prestatu, onetsi eta ebaluatzea.

Urteko Programazio Orokorra Zuzendaritza Taldeak eginen du, Klaustroaren eta Eskola Kontseiluaren proposamen eta erabakiak kontuan hartu ondoren.

Ikastetxeko Zuzendaritzari dagokio Urteko Programazio Orokorra era egokian egiteko jarduketa egutegia ezartzea.

Irakasleen Klaustroak Kontserbatorioetako Urteko Programazio Orokorrari buruzko txostena eginen du eta Eskola Kontseiluak onetsiko; dena den, irakasleen Klaustroaren eskumen diren irakaskuntzako alderdiak errespetatuko dira.

Urteko Programazio Orokorraren onespena eskola denbora hasi eta gehienez 20 eguneko epean izanen da.

Programazio horren ale bat Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaliko da urriaren 31 baino lehen; beste ale bat ikastetxearen idazkaritzan jasoko da, irakasleek eta eskola kontseilukideek azter ahal dezaten.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak egiaztatuko du Urteko Programazio Orokorra egokitzen zaion Jarraibide hauetan xedatzen denari, eta zer zuzenketa egin behar diren adieraziko du, bakarren bat egin behar bada.

Urteko Programazio Orokorra ikastetxeko kide guztiek nahitaez bete beharrekoa izanen da.

Ikasturtea bukatutakoan, Eskola Kontseiluak eta Zuzendaritza Taldeak ebaluatu eginen dute Urteko Programazio Orokorra zenbateraino bete den. Ondoriorik aipagarrienak Memoria batean jasoko dira eta hura Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaliko da, uztailaren 10a baino lehen.

II._Ikasketen banaketa orduak

1._Alderdi orokorrak.

Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren bidez arautzen diren Goi Mailako musika ikasketetan ikasleak sartzea, irakasle-ikasle ratioa eta klaseen denbora ondoko arautegi honetan ezarri denari egokituko zaio:

_617/1995 Errege Dekretua, apirilaren 21ekoa, Goi mailako musika ikasketen curriculumeko oinarrizko puntuak eta ikasketa horietan sartzeko hauta-probak arautzen dituena (1995-06-6ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala").

_142/2002 Foru Agindua, maiatzaren 8koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, zeinen bidez Nafarroako Foru Komunitatean goi mailako musika ikasketetan sartzeko probak arautu, eta "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan goi mailako musika ikasketetan sartzeko proben deialdia egin baitzen, 2002/2003 ikasturterako (2002-05-17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

_Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 8an emandako 142/2002 Foru Aginduaren akats zuzenketa (2003-05-14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

_Hezkuntza kontseilariaren foru agindua, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 8an eman 142/2002 Foru Agindua hein batean aldatu eta "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan goi mailako musika ikasketak egiteko sarrera proben deialdia egiten duena, 2005/2006 ikasturterako.

_Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abuztuaren 27an emandako 423/2002 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean goi mailako musika ikasketen curriculuma ezartzen duena (2002-10-11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa)..

_Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abuztuaren 27an emandako 423/2002 Foru Aginduaren akats zuzenketa (2003-08-29ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

_Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emandako Ebazpena, Foru Komunitateko goi mailako musika ikastetxeetako goi mailako musika ikasketen aukerako irakasgaiak arautu eta ezarri eta "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioarentzat onetsi diren aukerako irakasgaiak jakinarazten dituena.

2._"Irakasle praktikak" irakasgaiaren antolaketa.

"Irakasle praktikak" ondoko irizpideei jarraikiz eginen dira: Irakasgaiaren ardura duen irakasleak bere ordutegi pertsonaletik astero ordu bat hartuko du bere ardurapeko bost ikasleko talde bakoitzeko. Programa koordinatu beharko du ikasleek praktikak egin ditzaten hautatu diren musika ikastetxeekin eta ikastetxe horietan tutore lanak eginen dituzten irakasleekin. Gainera, programaren ardura duen irakasleak jarraipena egin beharko du praktikak egiten diren bitartean Ikasturtean zehar, irakasleak ordubeteko hamabost saio eginen ditu ikasle talde bakoitzarekin, praktikak prestatzeko, jarraipena egiteko eta praktikei buruzko memoria prestatzeko. Gainerako denbora ikastetxeekin koordinatzeko lanetan, praktiken jarraipenean eta ikasleei laguntzen emanen du. Azkenik, irakasle arduradunak ikasleen ebaluazioa eta kalifikazioa egin beharko ditu. Horretarako kontuan hartuko ditu praktikak egin diren ikastetxeko tutorearen balorazioa, kurtsoaren nondik-norakoak eta ikasle bakoitzak aurkeztu beharko duen memoria.

Ikasleek programari jarraitu beharko diote, irakasle arduradunarekiko saioei, esleitzen zaien ikastetxean praktikak egiteari eta memoria prestatu eta aurkezteari dagokienez. Ikasleek kurtso bakoitzeko gutxienez hogeita hamar ordu emanen dituzte esleitzen zaien ikastetxean, irakaslana nola egiten den ikusten eta hartan parte hartzen.

Praktikak musika ikastetxeetan eginen dira; ahal dela, "Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Ikastetxe horretan praktiketako ikasleen tutore aritzen diren irakasleek beren ordutegi pertsonaletik ordu erdi hartzen ahalko dute tutoretzapeko ikasle bakoitzeko, zaintza orduen ordez, astean zenbatu beharreko ordu osagarrien atalean.

III._Irakasleak

1._Lanaldia.

Irakasleek, oro har, Nafarroako Gobernuaren mendeko funtzionarioentzat finkatzen diren lan orduak izanen dituzte, beren irakasle lanerako egokituak. Irakasleentzat jaiegun izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen lan egutegian ere jaiegun direnak.

Ikasturtea irailaren 1ean hasi eta ekainaren 30ean bukatuko da.

Ikasturtean, irakasleek jarraibide hauetan finkatutako lanaldia eta ordutegia beteko dituzte.

Ekain-irailetako eskola gabeko lan egunetan, baimena ematen ahalko zaie irakasleei egunean ikastetxean egon beharreko bost orduko lanegun etengabea egiteko.

Ikasturtearen gainerakoan eskola gabe izaten diren lanegunetan, zilegi izanen da egun horiei dagozkien orduak, 5 ordu eguneko, ikasturtean zehar konpentsatzea; hartarako, ikastetxeko irakasle guztientzako plan komun bat eginen da. Hori guztia irakaslearen ordutegi pertsonalean azalduko da, aparteko kasuetan izan ezik, horrelakoetan ikastetxeko zuzendariak baimendu beharko baitu; proposamen arrazoituaren bidez egin beharko da beti.

Irakasleek hogeita hamar ordu emanen dituzte astean ikastetxeko jardueretan, irakastorduetan eta ordu osagarrietan banatuta. Gainerako orduak, ikastetxean egon beharrik gabekoak, irakaslana prestatzeko eta irakasleen hobekuntza profesionalerako erabiliko dira, bai eta batzorde eta epaimahaietan parte hartzeko edo antzeko jarduerak egiteko ere, baldin eta horretarako hautatzen badira.

2._Orduen banaketa.

Ikastetxean bertan eman beharreko orduak honela banatuko dira:

A._Irakastorduak.

Ikasleekin irakaslan zuzenean emandakoak jotzen dira irakastordutzat.

Irakasleek, oro har, hemezortzi irakastordu izanen dituzte. Zilegi izanen da hogei irakastordutara ailegatzea, gehienez, betiere Departamentuaren ordu banaketak hala eskatzen duenean eta beti haren barrenean. Hemezortzi ordu horietatik goitiko irakastordu bakoitza bi ordu osagarrirekin konpentsatuko da.

Irakastorduak zenbatzerakoan ondoko jarduera eta inguruabarrak hartuko dira kontuan:

a) Zuzendaritza taldea.

Ebazpen honetako eranskinaren IV. atalean adierazitakoa aplikatuko da atal honetan.

b) Ikastetxeko Orkestraren arduraduna.

Orkestraren arduradunak bere eskola ordutegitik astero 6 ordu emanen ditu lan horietarako. Arduradun horrek, ikasturtearen hasieran, ikasturte osorako lan plana eginen du, eta hori sartuko da Urteko Programazio Orokorreko "Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen urteko programazioa" atalean. Halaber, egiten diren jardueren amaierako memoria egin beharko du eta ikasturtearen amaierako memorian sartuko.

Orkestraren arduraduna izendatzeko (espezialitateko irakasle bat), eranskin honetako III. ataleko (Irakasleak) 3. puntuan ikasleak eta taldeak hautatzeko ezarritako irizpide orokorra aplikatuko da.

Ikastetxeko orkestraren jarduerak "Orkestra" edo "Taldea" irakasgaien curriculumean sar daitezke, dagokion programazio didaktikoaren arabera. Hala ere, irakasgaian matrikulatuta ez dauden ikasleen parte-hartzea ere onartzen ahal da, baita ikastetxean matrikulatuta ez daudenena ere, bai eta beste ikastetxe eta entitate batzuekin lankidetza izatea ere, zehazten diren baldintzak betez.

c) 58 urtez goitiko irakasleak.

Lanaldi osoa duten 58 urtez goitiko irakasleek zilegi izanen dute, nahi badute, beren irakastorduak murriztea, gehienez ere bost ordu kenduz, nahiz horrek ez duen esan nahi astean ikastetxean egon beharreko orduak gutxituko direnik. Salbuespenez, eta ikastetxeak hala behar duenean, murrizte hori ezinezkoa denean, ukatutako murrizte ordu bakoitza irakasleek urtean nahitaez egin beharreko prestakuntzako 35 orduen ordez konputatuko dira. Aipatu den borondatezko murrizte hori, adin hori betetzen den urte naturalean hasten den ikasturtean gauzatuko da, eta bateraezina izanen da ordutegiaren bestelako murrizteekin. Horrela, 58 urtez goitiko irakasle bat Departamentuko burua baldin bada, irakastorduetatik kendutako 5 ordu horiek Departamentuaren burutzak dituen eginkizunetarako erabiliko ditu. Adina dela kausa eskola ordutegiaren murrizketa duten 58 urtetik gorako irakasleek, 65 urte betetzearekin batera, murrizketa hori egiteko eskubidea galduko dute, baldin eta jardunean segitzea eskatzen badute; horretan salbuespen izanen dira erretiro sariaren % 100 jasotzeko behar den gabealdia ez badute.

d) Departamentuko burutza.

Departamentuko buruek beren irakastorduetako hiru ordu erabiliko dituzte gehienez goi mailako musika ikasketen curriculum proiektuak egin edo berrikusteko; horretarako, lan plana aurkeztu beharko dute. Lanerako plan hori, Curriculum Proiektua osatzen duten Departamentuko programazio didaktikoekin batera, Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorrari batuko zaio, eta dena Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igorriko da.

Lan planak ikasturte osoan egin behar diren zereginak hartuko ditu kontuan: bai Departamentuko buruak horretarako orduetan eginen dituenak, bai eta jarduera horretarako dauden ordu osagarrietan bertako kide guztiek eginen dituztenak ere. Departamentuko buruek urte hasierako planaren jarraipena eginen dute etenik gabe eta, horretarako, astero Departamentuko kide guztiekin lan hori egiteko dauden bi orduetan egiten dituzten saio guztien aktak idatziko dituzte.

Ikasturtearen amaieran, Departamentuko buruek aurkeztu beharko dute, beren Departamentuari dagokion amaierako memoriarekin batera, ikasturtean Curriculum Proiektuari buruz egin den lanaren txostena.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak, ikasturte osoan, aurkeztu den plana betetzen den aztertuko du.

Baldin eta irakasle batek atal honetan irakastorduak murrizteko adierazi diren baldintzetako bat baino gehiago betetzen badu, 58 urtetik gorakoa izatea barne, ordutegia gehien murrizten dion baldintza/karguari dagokion eskola ordutegia izanen du.

B._Astean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Irakasle bakoitzaren ordutegi pertsonalean azaltzen diren asteko irakastorduak eta ordu osagarriak batuta hogeita bost izanen dira guztira, ikasturtean zehar eskolakoak ez diren lan egunen konpentsazioak alde batera utzita.

Astean zenbatzeko ordu osagarrietan, irakasle bakoitzari esleituriko eginkizunen arabera, ondoko hauek sartu ahalko dira:

a) Zaintza orduak:

b) Astean ordu bat Departamentuaren bileretarako.

c) Astean bi ordu, gutxienez, Curriculum Proiektuak egiteko eta, hala denean, horiek berrikusi eta eguneratzeko. Ikastetxeak beharrezko neurriak hartuko ditu jarduera horretan irakasle guztiek parte hartzeko.

d) Astean bi ordu, gutxienez, tutoretza lanak egiteko. Departamentuko buruek bi ordu horiek Departamentuko burutzako lanak eta Koordinazio Pedagogikorako Batzordearekin bilerak egiteko erabiliko dituzte.

Zaintza orduak eta aurreko b), c) eta d) ataletan aipaturiko ordu osagarrietan egin beharreko jarduerak behar den bezala egiten badira, irakasleek, bakoitzaren ordutegi pertsonalean agertu behar duten asteko 25 orduetara ailegatu arte, ondoko ordu hauek sartzen ahalko dituzte astean zenbatu beharreko ordu osagarrien artean, irakasle bakoitzari esleitutako jardueren arabera:

e) Astean ordu bat irakasleek Eskola Kontseiluan dituzten ordezkarientzat.

f) Zuzendaritza Taldeko kideen koordinazio lanetarako orduak.

g) Ikastetxeak erakundeekin batera parte hartzen duen proiektuetan irakaskuntza taldeek lan egiteko orduak.

C._Zaintza orduak.

Kontuan harturik "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen ezaugarri bereziak, zaintza kontzeptuak esan nahi du ikastetxeak erantzukizuna duela eskola ordu guztietan irakasleek zainduko dituzten eremuak izanen direla bermatzeko, horrela ikasleak, nahi badute, eremu horietan beren ikasketetako zereginetan aritu ahal izateko. Irakaskuntzarako eremuen funtzionamendu egokia ere bermatuko da.

Ikastetxea, eta, hortaz, zuzendaria, ikasleen arduraduna da eskolako orduetan; beraz, ikastetxean une oroz behar adina irakasle izan behar da zaintza orduetan egoki kasu egiteko.

Zaintzako irakaslearen eginkizun nagusiak hauek dira:

a) Ikastetxeak zaintzarako jartzen dituen eremuetan (liburutegia, etab.) egoten diren ikasleez arduratzea.

b) Beren txandan sortzen diren gorabehera guztiak ebaztea, bai eta ikastetxeko norbait mediku beharrean gertatuz gero hartarako behar direnak egitea ere; horrez gain, ikasketaburua lehenbailehen jakinaren gainean jarri beharko du.

c) Bere zaintza txandan irakasleek duten puntualitate eta asistentziaren berri ematea.

Ikasketaburuak zaintza orduen eguneroko kontrola eginen du. Zaintza orduei buruzko txosten bat eginen du astean, eta horretan, gutxienez, honako datuak sartuko ditu:

a) Irakasleen hutsegite eta atzerapenak.

b) Ikastetxeko edozein egoitzatan izan diren gorabeherak.

c) Gertatu diren istripuak.

d) Zaintzako irakasleen sinadurak.

Irakasleek zaintza lana eginen dute asteko zenbait ordutan, ikastetxearen beharren arabera. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da irakasle bakoitzaren asteko ordutegian irakastorduak eta ordu osagarriak batuta hogeita bost ordu izanen direla astean guztira.

Arreta berezia edo zaintza modu desberdin batez egitea eskatzen duten egoeretan, ikastetxeko zuzendariak edo ikasketaburuak zilegi izanen du irakasle batzuk eskatzea zaintza ordu horiek betetzeko.

D._Hilean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Irakasle bakoitzak ikastetxean nahitaez egin behar dituen asteko 30 orduak betetzeko, falta diren bost orduak hilean zenbatuko dira eta ondoko jardueretarako izanen dira:

a) Klaustroaren bileretara joateko.

b) Ebaluazioko eta irakaskuntza taldeko bileretara joateko.

c) Bestelako jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko.

Jarduera jakin batzuk egiteko, astean ordu tarte gordeko da, eta irakasle guztiek gutxienez 4 ordu izanen dituzte klaustroaren bilerak, ebaluazio bilkurak eta, oro har, ikastetxearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren beste jarduera batzuk egiteko.

Ikasketaburuak, zuzendariarekin batera, lauhilekoetan banatuta planifikatuko ditu aurreikusitako jarduerak. Adierazi diren jarduera horien programazioa hiruhilekoaren hasieran Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igorriko da.

3._Ordutegiak egitea, onestea eta argitaratzea.

Ikasketaburuak ordutegiak eginen ditu Klaustroak ezarritako irizpide pedagogikoei eta jarraibide hauetan ezarri denari jarraikiz; halaber, bermatu eginen da ikasleentzako ordutegi funtzionala, eta lehentasuna izanen dute ikastetxearen beharrek.

Iraileko matrikula egin ondoren, ikasketaburuak departamentuei jakinaraziko die irakasgai bakoitzeko ikasleen eta taldeen kopurua, matrikulazio datuen arabera.

Ordutegiak prestatzean kontuan izanen da "Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ere irakasle lana egiten duten irakasleen egoera, bi ikastetxeetan dituzten ordutegiak bateragarri egitearren.

Irakaslana espezialitate bakoitzeko katedradunek beteko dute lehenik. Lanpostu guztiak betetzerik ez badago soilik, atal honetan deskribatutako kategoriak sartuko dira sistema horretan, beharren eta ezarritako ordenaren arabera.

Irakaslana bete behar duten katedradun, irakasle eta profesional espezialisten multzoa zehaztu ondoren, taldeak eta ikasleak hautatuko dira. Hautapen hori egiteko departamentuko kideak ados jartzen ez badira, ondoko prozedura aplikatuko da.

Atal honetan ezarritako ordenaren arabera, lehenik hautatu behar duen irakasleak beretzat lehentasunezkoa den irakasgai eta kurtsoko ikaslea edo ikasle taldea hautatuko du; ondoren, hautatzeko bigarrena den irakasleak eginen du eta, horrela, hurrenez hurren, espezialitateko eta departamentuko irakasle guztiek lehenengo txanda egin arte. Lehenengo txandaren ondotik beste batzuk eginen dira, irakasleek beren irakastorduak osatu arte edo departamentuari dagozkion irakasgai, ikasle eta talde guztiak esleitu arte.

Bilera berezi horretan izaten diren gorabehera guztien akta eginen da eta departamentuko kide guztiek sinatuko dute; ikasketaburuari aktaren kopia emanen zaio.

Aurrean adierazi diren ondoreetarako, departamentu bakoitzeko irakasleek hautatzeko duten lehentasuna ordena honen araberakoa izanen da:

1. Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak, dagokien espezialitatearen titularrak.

2. Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak, beste espezialitate batzuetakoak, atal honetako 4. puntuko 2. taulan espezialitate bakoitzerako ezarritako titulazioen jabe badira.

3. Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak, atal honetako 4. puntuko 1. taulan Katedradunen Kidegoko espezialitate bakoitzerako ezarritako titulazioen jabe badira.

4. Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak, beste espezialitate batzuetakoak, atal honetako 4. puntuko 2. taulan Katedradunen Kidegoko espezialitate bakoitzerako ezarritako titulazioen jabe badira.

5. Zerbitzu eginkizunetan diharduten Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko irakasleak.

6. Zerbitzu eginkizunetan diharduten Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

7. Funtzionarioak zerbitzu berezietan.

8. Aldi baterako irakasle kontratudunak eta profesional adituak.

Hautatzeko lehentasuna, lehenbiziko bost atalei dagokienez, antzinatasun handiena izateak emanen du eta, antzinatasun bera izanez gero, atal bakoitzeko lehentasuna erabakitzeko honako irizpide hauek ezarriko dira, hurrenez hurren:

_Ikastetxean antzinatasun handiena.

_Kidegoan edo Administrazioan lehenik sartu izana, eszedentzia urteak zenbatu gabe.

_Hautapen prozeduretan puntu gehien izatea.

8. ataleko lehentasuna ezarriko da irakasleek Giza Baliabideen Zerbitzuko zerrendetan duten tokiaren arabera.

Hori hala izanik ere, salbuespenezko kasuetan, eta plantilla prestatzeko prozesuan sortzen diren beharrei erantzuteko, Hezkuntza Departamentuak baimena ematen ahal du, egokia iruditzen bazaio, irakasgai edo espezialitate batzuk horien titular ez diren irakasleek emateko, kontuan izanik baimendutako espezialitateko irakasgaien edukiak eta horien titular ez diren irakaslearenak hurbilak diren.

Ikasketaburuak frogatu eginen du departamentuko kide guztien irakastorduak eta derrigorrez ikastetxean egin behar dituzten gainerakoak bat datozela honako jarraibide hauetan ezarri denarekin, eta egiaztatu eginen du ikasle guztien eta ikasle talde guztien ardura hartuko den eta orduak bete gabe dituen irakaslerik ba ote dagoen.

Lan horiek guztiak egin ondoren, ikasketaburuak, irakasleen klaustroak ordutegiak egiteko ezarri dituen irizpide pedagogikoak kontuan hartuta, behin betiko ordutegiaren proposamena eginen du, departamentuek egindako irakasgaien eta mailen banaketaren arabera.

Irakasleen eskola ordutegia astean bost egunetan banatuko da, lanaldi partzialerako kontratatutako irakasleen kasuan izan ezik. Nolanahi ere, egunean 5 irakastordu gehienez.

Halaber, ikastetxeko irakasle guztiak tarte jakin batzuetan aldi berean egonen dira ikastetxean; denbora hori gutxienez lau ordukoa izanen da eta tarte horretan denek egon beharko dute bertan. Ordu horietan klaustroaren bilerak, ebaluazio bilkurak, gurasoen bilerak eta ikastetxearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren beste jarduera batzuk eginen dira.

Ordutegi orokorraren barnean, ikastetxeak ezartzen duen ordu tarte egokienean, egunean 4 ordu gutxienez astelehentik ostiralera, zuzendaritza karguren batek egon beharko du ikastetxean.

Ikasle baten baja gertatzen bada eta hori betetzen ez bada, irakasleak hutsik duen denbora nola erabili zuzendaritzak erabakiko du:

_Beste ikasle batzuen denborari gehituz: atzeratu egin diren ikasleei laguntzeko, aurreratuenak sustatzeko, etab.

_Beste jarduera batzuk egiteko.

_Material pedagogikoa prestatzeko.

_Beste zeregin batzuetarako.

Musika-tresnen klaseetan, hala taldekoak nola bakarkakoak, baldin eta ikasle bat ez bada bertaratzen, denbora hori bertaratu diren ikasleei kasu egiteko erabiliko da, eta ezin izanen da bertaratu ez diren ikasleei dagokien denbora murriztu klaseak emateko ordu guztien multzotik.

Ikastetxearen ordutegia onesteko urriaren 31 baino lehen igorri beharko da Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura.

Ikastetxearen ordutegia Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak onetsiko du; bitartean, irakasleek ikasketaburuak egin eta zuzendariak behin-behinekoz onesten duen ordutegia bete behar dute. Horri buruz aurkezten den edozein erreklamazio, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ebatziko du.

Beti egonen da, edozeinek ikusi ahal izateko moduan, ikastetxeko eta Ikasketaburutzako iragarki oholean eta ikastetxeko kide guztiek sarbide duten beste tokiren batean, ikastetxearen egoera agertuko duen informazioa, bereziki aipatuz irakasle bakoitzaren ordutegia eta lan tokia, eta zehazki bakoitzaren ordutegian bildutako irakastorduak, tutoretzak, zaintza orduak, departamentuko bilerak eta abar.

Informazio hori guztia hezkuntza komunitate osoko kide guztien eskura egonen da. Era berean, zuzendaritza kargu bakoitza ikastetxean zein ordutan egonen den ere adieraziko da.

"Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ere irakasle lana egin behar duten irakasleek, edo beren ordutegia han osatu behar dutenek, ebazpen honen I. eranskineko III. atalaren (Irakasleak) 3. puntuan ikastetxe horretako departamentu didaktikoetarako ezarritako hautaketa ordenean parte hartu beharko dute.

Ondoren zehazten diren kategorietakoren batean sartuta dauden funtzionarioek espezialitatea aldatzeko eskubidea erabili nahi badute edo irakasle lana goi mailan egin nahi badute, dagokien ikastetxeko edo ikastetxeetako ikasketaburuari jakinarazi beharko diote, irailaren 1a bitarte, baldin eta aukera horrek berarekin badakar irakasleak jatorrian zuen departamentu didaktikoa ez den batean aritu behar izatea, horrela aurrerantzean egokitzen zaizkien departamentuetako bileratarako deia behar bezala jaso dezaten.

_Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak, beste espezialitate batzuetakoak, atal honetako 4. puntuko 2. taulan espezialitate bakoitzerako ezarritako titulazioen jabe badira.

_Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak, atal honetako 4. puntuko 1. taulan Katedradunen Kidegoko espezialitate bakoitzerako ezarritako titulazioen jabe badira.

_Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak, beste espezialitate batzuetakoak, atal honetako 4. puntuko 2. taulan Katedradunen Kidegoko espezialitate bakoitzerako ezarritako titulazioen jabe badira.

4._Goi mailan irakasteko baldintzak.

1. taula

Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoko funtzionarioek -goi mailako titulazioaren jabe, eskuineko zutabeko espezialitateen titular-aukera izanen dute, sortzen diren beharren arabera eta ezartzen den prozedurari jarraikiz, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen Kidegoari dagozkion ezkerraldeko zutabeko espezialitateak emateko, bi zutabeen arteko loturarekin bat.

KATEDRADUNEN KIDEGOKO IRAKASLEEN KIDEGOKO

ESPEZIALITATEAK ESPEZIALITATEAK

Akordeoia Akordeoia

Harmonia eta melodia akonpai-

natua Konposizioko oinarriak

Harpa Harpa

Kantua Kantua

Klarinetea Klarinetea

Klabea Klabea

Konposizioa eta instrumentazioa Konposizioko oinarriak

Kontrabaxua Kontrabaxua

Abesbatzen eta ahots-taldeen zu-

zendaritza Abesbatza

Orkestrako eta musika-tresnen

taldeko zuzendaritza Orkestra

Fagota Fagota

Moko-flauta Moko-flauta

Zehar-flauta Zehar-flauta

Folklore musikala Musikaren historia

Gitarra Gitarra

Ganbera musika Ganbera musika, antzinakoa

Musikologia Musikaren historia

Oboea Oboea

Organoa Organoa

Pedagogia musikala Musika hizkuntza

Perkusioa Perkusioa

Pianoa Pianoa

Bat-batekotasuna, musika-tresnen

tonualdaketa eta akonpaina-

mendua Konposizioko oinarriak

Saxofoia Saxofoia

Tronboia Tronboia

Tronpa Tronpa

Tronpeta Tronpeta

Tuba Tuba

Txistua Txistua

Biola Biola

Biolina Biolina

Biolontxeloa Biolontxeloa

2. taula

Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoko funtzionarioek _eskuineko zutabeko goi mailako titulazioaren jabe_ aukera izanen dute, sortzen diren beharren arabera eta ezartzen den prozedurari jarraikiz, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen Kidegoari dagozkion ezkerraldeko zutabeko espezialitateak emateko, bi zutabeen arteko loturarekin bat.

KATEDRADUNEN KIDEGOKO GOI MAILAKO

ESPEZIALITATEAK TITULAZIOAK

Akordeoia Akordeoia

Harmonia eta melodia Harmonia, kontrapuntua, konpo-

akonpainatua sizioa eta instrumentazioa

Harpa Harpa

Kantua Kantua

Klarinetea Klarinetea

Klabea Klabea

Konposizioa eta instrumentazioa Harmonia, kontrapuntua, konposizioa eta instrumentazioa

Kontrabaxua Kontrabaxua

Abesbatzen eta ahots-taldeen zu-

zendaritza Abesbatzen zuzendaritza

Orkestrako eta musika-tresnen

taldeko zuzendaritza Orkestraren zuzendaritza

Fagota Fagota

Moko-flauta Moko-flauta

Zehar-flauta Zehar-flauta

Folklore musikala Musikologia

Gitarra Gitarra

Ganbera musika Ganbera musika

Musikologia Musikologia

Oboea Oboea

Organoa Organoa

Pedagogia musikala Pedagogia musikala

Perkusioa Perkusioa

Pianoa Pianoa

Bat-batekotasuna, musika-tresnen Solfeoa, musikaren teoria, trans-

tonualdaketa eta akonpaina- posizioa eta akonpainamendua

mendua

Saxofoia Saxofoia

Tronboia Tronboia

Tronpa Tronpa

Tronpeta Tronpeta

Tuba Tuba

Txistua Txistua

Biola Biola

Biolina Biolina

Biolontxeloa Biolontxeloa

5._Irakasleek ordutegia betetzea eta asistentzia partea.

Zuzendaritza Taldeak irakasleak ikastetxean egoten diren kontrolatu behar du, baita ekaineko eta iraileko eskola gabeko egunetan ere. Halaber kontuan hartuko du, eta horren berri emanen Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, lan araubideko kontratudunak zein egunetan hasi diren ikastetxean.

Ikastetxeko zuzendariak, hilabete bakoitzaren 5a baino lehen, aurreko hilabeteko asistentziari buruzko txostenak igorriko ditu Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta horretarako ikastetxera bidaliko diren ereduak erabiliko ditu.

Ikastetxean nahitaez egoteko orduei buruzko ausentzien eta atzerapenen berri emanen da ohiko ereduetan, kontuan hartuta bakoitzaren ordutegi pertsonala eta alde batera utzita ausentzia justifikatuta dagoen ala ez.

Halaber, norberaren ordutegian agertu ez arren, irakasleek egin dituzten jarduera osagarriak aipatuko dira.

Jarduera horietariko bakoitzean parte hartzen duten irakasleak eta egiten dituzten orduak adieraziko dira.

Nolanahi ere, txosten horietan ondoko arau hauek beteko dira:

_Inoiz ez da utziko hutsik "hutsegitearen arrazoia" laukia, eta hala egiten bada, justifikatu gabeko hutsegitetzat hartuko da.

_Hutsegite guzti-guztiak agertuko dira.

_"Hutsegitearen arrazoia" izeneko laukian "Norberaren arazoetarako ordaindu gabeko lizentzia" jarri ahal izateko, beharrezkoa izanen da Giza Baliabideen Zerbitzuak irakasleari baimena ematea.

Irakasleek beren lanetan gertatzen den edozein ausentzia edo atzerapenen berri emanen diote ikastetxeari, ahalik eta lasterren.

Zuzendariak, justifikazioa aurkezteko epea amaitu eta biharamunean aditzera emanen dio Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari irakasle baten edozein hutsegite nahiz atzerapen, ikasketaburuari justifikatu gabekoa iruditzen zaiona, bere lansaritik tokatzen den kenketa egiteko eta, hala behartzen bada, espedientea hasteko. Kasuko irakasleari ere emanen zaio, idatziz, horren berri.

Irakasleek hutsegitearen justifikanteak aurkeztu behar dizkiote zuzendariari, horrek eskatu gabe.

Asistentzia partearen kopia bat jendaurrean paratuko da, ikusgai, hilabete bakoitzaren 5a baino lehen. Beste kopia bat Eskola Kontseiluaren esku jarriko da.

Irakasleen hutsegiteen justifikanteak (baja agiriaren kasuan, haren kopia edo fotokopia) ikastetxeko zuzendaritzan geldituko dira Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren eskura.

Eskola emate normalaren alterazio guztiak berehala emanen zaizkio aditzera telefonoz Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, eta bai ondoren asistentzia partean jasoko ere.

IV._Ikastetxearen funtzionamendua

1._Alderdi orokorrak.

Kapitulu honetan aipatutako organo horien guztien zeregina irakaskuntzako jarduera eta jarduera osagarri guztien koherentzia bermatzea da, ikastetxearen helburuak era eraginkorrean lortzeko.

2. Gobernu organoak.

Zuzendaritza Taldeak bere irakastorduetatik gehienez ere ondoko ordu kopurua erabili ahalko du karguetako eginkizunetan:

Zuzendaria: 14 h.

Zuzendariordea: 6 h.

Ikasketaburua: 13 h.

Idazkaria: 11 h.

3._Kontrolean eta kudeaketan parte hartzen duten organoak.

3.1. Eskola Kontseilua.

Sortzen diren lanpostu hutsak Eskola Kontseiluen urteroko deialdiaren ondorioz berrituko dira.

3.2. Irakasleen klaustroa.

Zuzendaria izanen da klaustroko burua, eta ikastetxean diharduten irakasle guztiek osatuko dute.

4_Irakaslana koordinatzeko organoak.

Irakaslana koordinatzeko organoak: koordinazio didaktikoko departamentuak, Koordinazio Pedagogikoaren Batzordea eta tutoreak. Tutore bat egonen da ikasle talde bakoitzeko.

Organo horien guztien zeregina irakaskuntzako jarduera eta jarduera osagarri guztien koherentzia bermatzea da, ikastetxearen helburuak era eraginkorrean lortzeko.

4.1. Koordinazio didaktikoko departamentuak.

A._Alderdi orokorrak.

Departamentu didaktikoak lan egiteko taldeak dira eta horien xedea irakasleak ikastetxeko bizitzan integratzea da; departamentu horien erantzukizuna da espezialitate eta irakasgaiei dagozkien ikasketak antolatu eta garatzea, bai eta dagozkien eskumenen esparruan agintzen zaizkien jarduerak egitea ere.

Irakasleek irakaskuntzaren antolakuntzan parte hartzeko duten ohiko bidea dira; halaber, kideek aldian-aldian egiten dituzten bileren bidez, hobekuntza pedagogikoan eta zientifikoan etenik gabe aurrera egiteko bitartekoak dira.

Erantzukizuna eta zuzendaritza departamentuko buruari dagozkio eta, hori ez dagoenean, ikasketaburuari.

B._Departamentu didaktikoak eratzea.

Ikastetxean departamentu didaktiko hauek izanen dira:

_Orkestrako harizko musika-tresnak.

_Orkestrako haizezko musika-tresnen eta perkusiozkoen departamentua.

_Jazza.

_Orkestrakoak ez beste musika-tresnak eta kantua.

_Teorikoak.

Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ere irakasle lana egin behar duten irakasleak, horren ondorioz, ikastetxe horretan dagozkien departamentuetan ere sartuko dira. Halakoetan, irakasleek bi ikastetxeetako departamentu didaktikoek deitzen dituzten bileretara joan behar dute.

C._Departamentuen eginkizunak.

Departamentu didaktikoen eginkizunak ondoko hauek dira:

1. Ikasturte bakoitzeko irakaskuntza antolatzea eta programatzea, Departamentuko irakasgai edo espezialitateen ikasketak garatuz.

2. Ikasturtea hasi aurretik, Departamentuko irakasgai edo espezialitateen programazio didaktikoa egitea, hala iraungiko diren ikasketa planetan nola ezarpen berrikoetan. Lan hori departamentuburuak koordinatuta eta haren zuzendaritzapean eginen da, Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak ezartzen dituen irizpide orokorrei jarraikiz.

Departamentu guztiek bidezko ikasketa planetan ezarri diren programazioak bete beharko dituzte.

Curriculuma osatzen duten irakasgai eta espezialitateen programazio didaktikoek ondoko alderdiak izanen dituzte:

_Ebaluazioaren helburuak, edukiak eta irizpideak kurtsoen arabera banatzea.

_Aplikatuko den metodologia didaktikoa.

_Ikasleen ikaskuntzaren ebaluaziorako irizpideak eta prozedurak.

_Erabiliko diren igoera irizpideak, bereziki zainduz eskatuko diren gutxienekoak eta kalifikazio irizpideak.

Gainditu gabeko irakasgaiak dituzten ikasleentzat errekuperazio jarduerak egitea eta errekuperazio hori lortzeko neurriak hartzea.

_Errepertorioa, erabiliko diren materialak eta baliabide didaktikoak.

_Espezialitate edo irakasgai bat baino gehiago ukitzen duten beste departamentu batzuekin irakaskuntzako jarduera komunak programatzea, esaterako, Ganbera Musikaren kasuan.

_Departamentuak egin nahi dituen jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak.

Irakasgai bakoitzaren programazioaren edukia jendaurrean jarri beharko da ikasturtea hasi aurretik, eskolako komunitateko kide guztiek horren berri izan dezaten.

Departamentuburuek programazioaren jarraipena eginen dute. Jarraipenaren berri Departamentu bileretako aktetan jasoko da.

Ikastetxeko Zuzendaritzak egiaztatu eginen du programazio horiek jarraibide hauetan ezarri dena betetzen duten. Horrela ez bada, Zuzendaritzak programazio hori hartu eta kasuan kasuko Departamentuari itzuliko dio, berriz egin dezan. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak programazio horiek berrikusiko ditu eta, hala denean, Departamentu bakoitzera egin beharreko aldaketak bilduko dituen txostena igorriko du.

3. Departamentua osatzen duten espezialitate edo irakasgaien programazioen alderdi orokorrekin lotuta dauden irizpideak bateratzea, horien arteko koherentzia bermatzeko eta ebaluazioaren oinarrizko ildoak ezartzeko, irakasleen Klaustroaren irizpideei jarraikiz.

4. Behar diren probak egitea, indarrean dagoen arautegian ezarri denarekin eta ebaluazioaren oinarrizko ildoei buruz hartu diren erabakiekin bat.

5. Zuzendaritza Taldeari eta Irakasleen Klaustroari ikastetxearen hezkuntza proiektuari buruzko proposamenak aurkeztea.

6. Zuzendaritza Taldeari eta Irakasleen Klaustroari urteko programazio orokorrari buruzko proposamenak aurkeztea.

7. Koordinazio Pedagogikorako Batzordeari curriculum proiektuak egiteari buruzko proposamenak aurkeztea.

8. Koordinazio Pedagogikorako Batzordeari onartzeko probei eta mailara heltzeko probei buruzko proposamenak aurkeztea.

9. Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak antolatzea eta koordinatzea, bidezko organoek ezarri dituzten irizpideak eta Klaustroak Zuzendaritza Taldeari aurkeztu dizkion proposamenak betez eta Ikasketaburutzarekin elkarlanean arituz.

10. Beste Departamentu batzuekin batera lankidetzan aritzea baterako jarduerak antolatzen; jarduera horiek nola eskolakoak hala osagarriak izaten ahal dira eta Ikasketaburutzarekin koordinatuta eginen.

11. Ebaluazioaren prozesuaren ondorioz ikasleek egiten dituzten erreklamazioei buruzko informazioa ematea eta honako jarraibide hauetan adierazi diren kasuetan ebaztea.

12. Departamentuko irakasgai eta espezialitateen programazio didaktikoaren garapena ebaluatzea eta ebaluazio horrek aholkatzen dituen neurri zuzentzaileak aplikatzea.

13. Ikasturtearen amaieran memoria egitea eta horretan programazio didaktikoaren garapena eta lortu diren emaitzak ebaluatzea.

Ildo horretatik, ekainean departamentu didaktikoetako kideak bildu eginen dira ikasturte amaierako memoria egiteko; memoria hori ekainaren 30a baino lehen emanen zaio ikastetxeko Zuzendaritzari, eta ondoko atal hauek izanen ditu:

a) Emaitzen balorazioa

_Kalifikazioen estatistikak, talde eta kurtsoen arabera.

_Ikasleen errendimenduaren azterketa, haren faktoreak azalduta.

b) Funtzionamenduaren balorazioa. Programazioaren garapena.

_Garatutako helburu, eduki eta jardueren balorazioa, programazioa betetzeko erabilitako metodologia eta baliabideena, eta ager litezkeen akatsen arrazoia azaldu eta zuzenketak proposatzea.

_Baldin eta programazio pertsonalizaturik badago, aurreko analisi hori errepikatu beharko da horietariko bakoitzerako, eta azterlan erkatzailea egin.

_Ikasle ofizialen zein libreen ebaluazioa egiteko erabili diren irizpide, prozedura eta jardueren balorazioa.

_Egindako jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen azalpena eta balorazioa: helburu zehatzak, talde ukituak, balorazioa, aurkitu diren zailtasunak, etab.

c) Goi Mailako Curriculum Proiektuak berrikusi eta eguneratzeari buruz egin den lanaren balorazioa.

Departamentu didaktiko bakoitzaren ikasturte amaierako Memoria erantsiko zaio ikastetxe bakoitzak Urteko Programazio Orokorraren betetze mailari buruz Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igorri behar duen Memoriari; eragiketa hori jarraibide hauen I. ataleko 1.E puntuan (Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorra, Memoria administratiboa) ezarri denarekin bat etorriko da.

14. Irakasleen eguneratze zientifikoa eta didaktikoa bideratuko duten prestakuntza jarduerak sustatzea.

15. Ikaskuntza prozesuan estrategia metodologikoak bideratu eta sustatuko dituzten bitartekoak eta baliabideak aukeratzea. Eginkizun horretarako, Departamentuak, besteak beste, ondoko irizpide hauek hartuko ditu kontuan: irisgarritasuna eta eraginkortasuna, motibazioa, edukien oparotasuna, errealitatearekiko erlazioa eta ikaskuntza esperientzien antolakuntza.

16. Ebaluazio eta errekuperaziorako irizpide komunak prestatzea.

D._Departamentu didaktikoen bilerak.

Irakasleek beren departamentu didaktikoak deitzen dituen bileretara joan behar dute. Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ere irakasle lana egin behar duten irakasleek, bi ikastetxeetan dagozkien departamentuetakoak izanen dira aldi berean.

Irailean, departamentu didaktikoek behar diren bilkurak eginen dituzte iraileko ebaluazioen emaitzak aztertu eta hurrengo ikasturteko irakasgaien programazioa egiteko.

Ikastetxeko ordutegiaren barruan, eskola orduetako bat utziko da gutxienez astean, departamentu didaktikoko kide guztiak bil daitezen; ordu hori ikastetxeko eskola ordutegian egonen da, eta bai irakasle bakoitzaren ordutegi pertsonalean ere.

Bilera horietariko bat, hilean behin, programazioen garapena ebaluatzeko eta ebaluazioak aholkatzen dituen neurri zuzentzaileak ezartzeko izanen da.

Ekainean, departamentuko kideak bildu eginen dira lan plana, lorpenak eta hurrengo ikasturterako behar dituen zuzenketak aztertzeko; horri dagokion amaierako memoria eginen da eta ikastetxeko Zuzendaritzari emanen zaio ekainaren 30a baino lehen; ondoren, Zuzendaritzak Urteko Programazio Orokorrari buruzko Memorian sartuko du eta, dena, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura uztailaren 10a baino lehen igorriko.

Departamentu didaktikoen bilkura guztien akta eginen da Akta liburuan. Departamentuburuak akta horiek egin eta sinatuko ditu.

Halaber, departamentuek, Akta Liburuaz gain, Inbentario Liburua ere eguneratua izanen dute, eta bertan material inbentariagarri guztien zerrenda azalduko da.

Departamentuan, ikasturtean zehar ikasleen ebaluazioa egiteko erabili diren proba eta dokumentuak gordeko dira; ikasturtearen bukaeran, ikasleen erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, botatzen ahalko dira.

E._Departamentu didaktikoen burutza.

Departamentu didaktikoen zeregina elkarlanean burutu beharrekoa da, eta zenbait lanetan, adibidez, probak egin eta zuzentzen, estatistikak egiten etab., departamentuko kide guztiek parte hartuko dute. Departamentu bakoitzak buru bat izanen du eta bere esku egonen da departamentuaren ardura; bera izanen da departamentuko kideen elkarlana koordinatu eta zuzenduko duena.

Departamentuko burua izendatzea ikastetxeko zuzendariari dagokio eta irailean eginen du; kargu horrek ikasturte bateko iraupena izanen du.

Departamentuko burua Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun bat izanen da. Baldin eta bat baino gehiago badago, katedran antzinatasunik handiena duena izanen da.

Katedradunik ez badago, zuzendariak bertako kideen artean izendatuko du burua, departamentuaren iritzia entzun ondoren. Burutza hori behin betiko destinoa ikastetxean duen batek bete behar du, baldin eta horrelakorik badago.

Departamentuburuak departamentuaren ardura du eta eginkizun hauek:

_Departamentuko lana zuzentzea.

_Bilerak antolatu, prestatu, deitu eta zuzentzea.

_Lanak kideen artean banatzea.

_Departamentuko programazioak eta ikasturte bukaerako Memoria idaztea.

_Urriaren 10a baino lehen programazioen ale bat ikastetxeko zuzendariari ematea.

_Programazioak betetzen diren begiratzea, gutxieneko eduki eta mailei dagokienez.

_Koordinazio Pedagogikorako Batzordeko kide den neurrian, curriculum proiektuen prestakuntzan parte hartzea, baldin eta ikasketa horiek antolamendu berrikoak badira.

_Departamentuak oinarrizko eta erdi mailako curriculum proiektuak prestatzerakoan egin behar duen proposamena koordinatzea.

_Departamentuan atzematen den edozein akatsen berri ikasketaburuari ematea.

_Bilera bakoitzaren akta egin eta Akta Liburuaren ardura izatea.

_Inbentario liburuaren eguneratzea bermatzea.

_Departamentuari esleitu zaizkion eremu, instalazio, material eta ekipamenduen erabilera koordinatzea eta horiek mantentzea.

_Departamentuak material eta ekipamendu zehatza eskuratzeari buruz dituen proposamenak aurkeztea.

_Ikasketaburuarekin eta kasuan kasuko departamentuekin elkarlanean aritzea, batera egin behar diren irakaskuntzako jardueren plangintzan.

_Ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak aurkezteko prozedura betetzen dela bermatzea, indarra duten arauei jarraikiz.

_Zuzendaritza Taldearekin elkarlanean aritzea beste ikastetxe edo erakunde batzuekiko harremanak sustatzen, horiekin prestakuntza jarduera osagarriak antolatzeko.

4.2. Koordinazio Pedagogikorako Batzordea.

A._Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak eratzea.

Kontserbatorioetako Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak irailean eratuko dira. Batzordekideak izanen dira Kontserbatorioko zuzendaria, ikasketaburua eta departamentuburuak.

B._Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen eskumenak.

Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

1. Curriculum proiektuaren prestakuntza zuzendu eta koordinatzea. Horretarako, beharrezkotzat jotzen diren bestelako neurriez gain, erabakiak hartuko dituzte departamentu didaktikoak taldean aritzera bultzatzeko, haiek egiten duten lanaren koordinazioa bermatzearren.

2. Klaustroak aurkeztutako irizpideetatik abiatuta, curriculum proiektua egiteko ildoak ezartzea. Izan ere, departamentu didaktikoek bere lana egitean kontuan hartu beharko dituzte iritzi horiek.

3. Curriculum proiektuko osagaiei buruzko erabakiak hartzea. Horretarako ikastetxeko hezkuntza proiektuan hartutako erabakiak kontuan hartuko dira.

4. Urte osorako plangintzak eta egutegiak prestatzea curriculum proiektuaren garapen lanetan erabiltzeko, hartutako erabakiak, ebaluatu ondoren, aldizka berreskuratzeko.

5. Irizpide eta printzipio akademiko, pedagogiko eta kurrikularren koordinazioa ziurtatzea, instituzioen planifikazioa maila guztietan egitearren: hezkuntza proiektua, curriculum proiektua eta curriculumaren garapena.

6. Barne ebaluazio bat egitea, non aztertuko baitira planaren garapenean gertatzen diren aurrerapenak eta oreka faltak, eta, halaber, kasua bada, horiek zuzentzeko neurriak hartzea edo haien gaineko erabakiak hartzea.

7. Urteko memoria egitea prozesuaren garapena era sistematikoan jasotzeko. Era berean prozesu hori ebaluatu beharko du bertan parte hartu dutenen ikuspuntutik abiatuta.

8. Goi Mailako curriculum proiektuko proposamena prestatu eta irakasleen klaustroan aurkeztea onetsia izan dadin.

9. Ezarritako espezialitateetarako aurkerako irakasgaien proposamenak sustatu eta koordinatzea. Horietan arrazoiak eta irakasgaiaren programazioa bilduko dira, helburuei, edukiei eta ebaluazio irizpideei buruz.

4.3. Tutoreak.

A._Tutorearen izendapena eta eginkizunak.

"Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko tutoreen izendapena eta eginkizunak goi mailako curriculuma ezartzen duen abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Aginduan eta goi mailako musika ikasketetako ebaluazio eta kalifikazio prozesuak arautzen dituen maiatzaren 22ko 379/2003 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz arautuko dira.

B._Tutoretza orduak.

Irakasle-tutoreak astero bi ordu bete beharko ditu ikasleak hartu eta haiei kasu egiteko, eta bere kargu dituen ikasleen jarduera akademikoan esku hartzen duten beste irakasle batzuekin koordinatzeko bileretarako joateko. Tutoretzako ordu horiek irakasle bakoitzaren ordutegian azalduko dira, eta ikasturtea hasten denean jakinaraziko zaizkie ikasleei.

Ordutegia egiten denean ahaleginak eginen dira ikasleen ordu askeak eta tutoreari esleitu zaizkion orduetariko bat behintzat bateratzeko, tutorea ikasleekin biltzeko aukera egon dadin.

V._Kalifikazioei buruzko erreklamazioak eta prozedura

1._Ikasleek kalifikazioei buruz erreklamazioak egiteko eskubidea.

Ikasleek beren errendimendu akademikoaren balorazio objektiboa izateko eskubidea dute eta, eskubide hori betetzeko, beharrezkoa da aurrez ikasleek ezagutzea ikasturtean eskatuko diren edukiak eta maila eta irakasleek erabiliko dituzten balorazio irizpideak. Hori horrela:

a) Departamentu didaktikoen programazioak adierazi diren puntu horiek azalduko ditu.

b) Ikasle guztiek, Eskola Kontseiluko ordezkarien bidez, departamentu didaktikoen programazioa ezagutzeko aukera izanen dute. Programazio horretan azalduko dira eskatu diren edukiak eta maila eta balorazio irizpideak (hortik kanpo geratuko dira erreferentzia pertsonalak dituen dokumentazioa).

Ikasle guztiek eskubidea dute beren kalifikazioan eragina izanen duen edozein azterketa zuzenduta eta kalifikatuta ikusteko.

Probak edo azterketak departamentu didaktikoaren eskuetan geratuko dira eta ikasturtea amaitu arte gordeko, erreklamazioak dauden kasuetan izan ezik, horrelakoetan bidezko prozesua amaitu arte gordeko baitira.

Proba praktikoen kasuan (musika-tresna, kantua, etab.) ebaluazio buletinak eta proba partzialen eta azken proben ebaluazioak gordeko dira; horiekin batera, bidezko kalifikazioa ekarri duten epaimahaiaren oharrak.

2._Erreklamazioak egiteko prozedura.

Ikasleei beren errendimendu akademikoaren balorazio objektiboa bermatzeko, beharrezkoa da ikasleek aurretik izatea helburuen, edukien eta ebaluazio irizpideen berri, hala nola balorazio positiboa izateko eskatutako gutxieneko emaitzena, kalifikazio irizpideena eta ikasketak ebaluatzeko ikasturtean erabiliko diren prozedurena.

Irakasle titularrak ikasleek, haien gurasoek edo legezko ordezkariek programazio didaktikoei buruz eskatzen dituzten argibideak emanen dizkie. Ebaluazioa egiteko tresnei buruzko informazioa ere emanen die eta ikasleek zilegi izanen dute egin dituzten idatzizko proba, ariketa eta lanak ikusi eta irakaslearekin batera aztertzea.

Ebaluazioa egiteko tresnak azken erabaki edo kalifikazioak hartu ondoko hiru hilabeteetan gordeko dira gutxienez.

Ikasle guztiek eskubidea dute beren kalifikazioan eragina izanen duen edozein azterketa edo proba idatzi zuzenduta eta kalifikatua ikusteko.

Ikasleek zilegi izanen dute balorazio eta kalifikazioei buruzko argibideak eskatzea irakasle titularrari. Informazio hori eman ondoren ados ez badaude izandako azken kalifikazioarekin, hura berriz aztertzeko eskatzen ahalko diote idatziz ikasketaburuari, jakinarazpena egin eta bi egun balioduneko epean.

Azken kalifikazioa eta/edo agiria eskuratzekoa berraztertzen baldin bada, departamentu didaktikoek edo, kasua bada, epaimahaiek, hurrengo egun baliodunean, berraztertzeko eskakizunak ikusi eta dagozkien txostenak eginen dituzte. Txostena ikasketaburuari igorriko zaio eta horrek kopia bat bidaliko die ikasleei edo haien gurasoei.

Ikastetxeetan berraztertzeko prozesua agortzen duten ikasleek zilegi izanen dute, dela nork bere kasa, dela guraso edo tutoreen bitartez, ikastetxeko zuzendariari eskatzea erreklamazioa Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igor dezala, azken jakinarazpena egin eta bi egun balioduneko epean.

Ikastetxeko zuzendariak, gehienez ere hiru egun balioduneko epean, espedientea bidaliko du Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura. Zuzendari nagusiak ebazpena emanen du -eta horrek administrazio bideari amaiera emanen dio-hamabost egun balioduneko epean espedientea jasotzen denetik hasita, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren txostenak kontuan izanik.

Ikaslearen alegazioaren aldeko ebazpena ematen baldin bada arestian aipatutako instantziaren batean, dagokion zuzenketa agertaraziko da ebaluazio agirietan, ikastetxeko idazkariak sinatutako eta zuzendariak ikus-onetsitako eginbidearen bitartez.

VI._2005/2006 ikasturtean ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko araubidea

1._Onarpena eta matrikulazioa.

Aplikatu beharrekoak dira apirilaren 15eko 177/2003 Foru Agindua, espezialitateetan hutsik dauden ikaspostuen urteko eskaintza zehazten duena, eta abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, goi mailako curriculuma ezartzen duena.

Kurtso bat baino gehiago dituzten irakasgaietan, aurreko kurtsoak gaindituta eduki beharko dira edozein kurtsotan matrikulatzeko, salbu eta 3. puntuan azaltzen den bezala matrikula luzatzen denean.

Nahitaezko gainerako irakasgaietan, ikasleek baldintza hauek bete beharko dituzte matrikula egin ahal izateko:

a) Hirugarren kurtsoko nahitaezko irakasgaietan matrikulatzeko, gaindituta eduki behar dituzte lehen kurtsoko nahitaezko irakasgai guztiak.

b) Laugarren kurtsoko nahitaezko irakasgaietan matrikulatzeko, gaindituta eduki behar dituzte bigarren kurtsoko nahitaezko irakasgai guztiak.

2._Matrikulari uko egitea.

Ikasleek irakasgai guztien edo batzuen matrikula deuseztatzeko eska dezakete, apirilaren 30a baino lehen, baldin eta agiri bidez eta zinez frogatzen badute ondoko inguruabarretariko bat gertatzen dela:

_Eritasun fisiko nahiz psikiko luzea izatea.

_Familiako beharkizunak izatea.

Ikaslearen irakasleari entzun ondoren, ikastetxeko zuzendariak eskaera ebatzi eta matrikulari uko egiteko baimena emanen du, baldin eta aipatu arrazoi horietako bat frogatzen bada eta, hori dela medio, ezinezkoa izan bada eskatzailea eskolara normalki joatea eta etengabeko ebaluazioaren bidez haren kalifikazioa egitea.

Aipatu arrazoiak ez bezalako beste arrazoi berezi batzuk daudenean, matrikulari uko egiteko eskabidea, horrekin batera txosten bat eta, hala bada, egokia den dokumentazioa igorriko ditu zuzendariak Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusira, bidezkoa den ebazpena eman dadin.

Matrikulari uko egiteko baimena ematen den kasu guztietan, dagokion eginbidea agertaraziko da ikaslearen ikasketen espedientean eta kontuan hartuko da uko horrek baimendu den ikasturte horretarako bakarrik balio duela. Halakoetan, ikasleari ez zaizkio zenbatuko horri dagozkion deialdiak. Nolanahi ere, matrikulari uko egiten dion ikasleak, hurrengo ikasturtean, deuseztutako irakasgaian edo irakasgaietan matrikulatu behar du.

3._Matrikula luzatzea.

Salbuespenez, ikasleek zilegi izanen dute matrikulatuta dauden irakasgai baten matrikula luzatzea hurrengo kurtsorako edo kurtsoetarako, baldintza hauek betez gero:

_Martxoan eskatu behar dute, eta irakasgaiko irakasleak bere adostasuna agertzeko sinatu duen idazkia aurkeztu behar dute eskabidearekin batera. Matrikula arruntetan bezala, matrikula hirugarren kurtsoko irakasgai baterako luzatzeko, beharrezkoa izanen da lehen kurtsoko nahitaezko irakasgai guztiak gaindituak izatea, eta laugarren kurtsoko irakasgai baterako luzatzeko, berriz, bigarren kurtsoko nahitaezko irakasgai guztiak gaindituak izatea.

_Ikasleak dena delako irakasgaian prozedura arruntaren bidez matrikulatuta egin duen kurtsoari kalifikazio positiboa eman behar zaio matrikula luzatuta egin duen kurtsoa kalifikatu aurretik.

_Ikasleei banan-banan kasu egiten zaien irakasgaietan, matrikula luzatzen bada ere, ez da bikoiztuko ikasleari esleitutako irakastaldia.

VII._Beste jarraibide batzuk

1._Irakasleen erantzukizuna.

Hezkuntza Administrazioak, indarrean dauden legeek ezartzen dutenari jarraikiz, bere gain hartuko ditu irakasle funtzionarioen kontrako auzietatik sortzen ahal diren erantzukizun zibil ordaingarriak; hori ez da eragozpen izanen bidezkoa den kasuetan atzera egiteko ekintza gauzatzeko. Irakasleek, euren jardunean letratuen laguntza behar izanez gero, defentsa egokia izan dezaten ere arduratuko da.

2._Ikastetxeko langileen jarduerak.

Urteko Programazio Orokorrean sartuta ez dagoen edozein jarduera egin ahal izateko, ikastetxeko zuzendariaren berariazko baimena beharko dute bai irakasleek, bai hezkuntza komunitateko beste edozein kidek.

3._Ikastetxeez landarako jendea sartzea.

Ikastetxean edozein mezu aditzera eman, transmititu edo banatu nahi duten pertsona guztiek ikastetxeko Zuzendaritza Taldearen baimena beharko dute. Kasu batean zein bestean baimen hori idatziz jasoko da ikastetxeko agiritegian.

Hori guztia ez da inoiz izanen legeak aitortzen dituen eskubide sindikaletarako oztopo.

4._Alkoholari eta tabakoari buruzko arauak.

Ikastetxeek giro higieniko eta osasuntsua bultzatu behar dute, hezkuntza komunitatean osasunerako on diren ohitura eta jarrerak sustatuz.

Xede honekin eta Tabako kontsumoaren prebentzioari buruzko martxoaren 4ko 6/2003 Foru Legean ezarritakoa betetzeko:

a) Ez da zilegi izanen ikastetxeetan tabakoa saltzea.

b) Ez da zilegi izanen ikastetxeetan erretzea.

Eskola Kontseiluak behar diren neurriak hartuko ditu ikastetxeetan edari alkoholdunak saltzea eta kontsumitzea galarazteko.

Baldintza horiek kontuan hartuko dira barne araubideko erregelamendua prestatzerakoan.

5._Jarraibide hauen berri ematea.

Zuzendaritza Taldeak ardura hartuko du hezkuntza komunitateko sektore guztiek jarraibide hauen edukiaren berri izan dezaten.

III. ERANSKINA

2005-2006 IKASTURTEAN BERARIAZKO DANTZA ESKOLAREN ANTOLAKETA ETA JARDUNA ARAUTZEKO JARRAIBIDEAK

I._Ikastetxeko urteko programazio orokorra

1._Edukia.

Berariazko Dantza Eskolak, ikasturtea hasi aurretik, Urteko Programazio Orokorra eginen du; programazio horrek hezkuntzako jarduera guztiak koordinatuko ditu, eta beren eskumenak zuzen betetzen direla eta eskola komunitateko arlo guztiek esku hartzen dutela bermatuko du.

Berariazko Dantza Eskolako Urteko Programazio Orokorra eginen da balio akademiko ofizialik gabeko ikasketei dagokienean.

Urteko Programazio Orokorrak ondoko atal hauek izanen ditu:

A._Ikastetxearen ordutegi orokorra eta hura egiteko ezarri diren irizpide pedagogikoak.

B._Berariazko Dantza Eskolaren Plan Pedagogikoan ageri diren ikasketei dagozkien irakaskuntza jarduerak.

C._Ikastetxeko irakasleen prestakuntza plana.

D._Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen urteko programazioa.

E._Memoria administratiboa.

A._Ikastetxearen ordutegi orokorra eta hura egiteko ezarri diren irizpide pedagogikoak.

Ikastetxeko ordutegi orokorra Klaustroaren iritzia aditu ondoren Zuzendaritza Taldeak eginen du, eta bide eman beharko du ikastetxe bakoitzeko urteko programazio orokorrean aurreikusitako jarduerak aurrera eramateko. Hortaz, ikastetxeko ordutegi orokorrak honako hauek bilduko ditu gutxienez:

a) Ikastetxea eskola komunitatearentzat irekita egonen den ordutegia.

b) Ikasleen eskola orduak.

c) Ikasleek eskolakoak ez diren jarduerak egiteko izanen duten ordutegia.

d) Ekain eta iraileko jardueren behin betiko egutegiaren aurreikuspena; horretan azken probak eta ebaluazioak noiz eginen diren adieraziko da, bai eta kontsultak egiteko epea zein izanen den ere. Maiatzaren 9aren aurretik, ikastetxeak aipatu diren jarduera horien behin betiko egutegia igorriko du Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura.

e) Irakasleen ordutegi orokorra.

f) Irakasle bakoitzaren ordutegia.

Ikastetxeko ordutegi orokorra egiteko nahitaez hartuko dira kontuan, Klaustroak adierazitakoaz gain, ondoren azaltzen diren irizpide hauek:

_Dantza Eskolako ordutegia astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, goizez eta arratsaldez, 9:30etik 14:30era arte eta 16:30etik 22:00ak arte.

_Ikastetxeko Zuzendaritzak neurriak hartuko ditu ikastetxea oporraldietan, goizez, irekita edukitzeko.

_Irakasleek ordutegien arloan izaten ahal dituzten nahiak ezin dira inoiz izan Klaustroak ezartzen dituen irizpideen kontrakoak, edota arte ikasketen ordutegia eta araubide orokorrekoena bateratzeak ikasleei sortzen dizkien beharren kontrakoak.

B._Berariazko Dantza Eskolaren Plan Pedagogikoan ageri diren irakaskuntza jarduerak.

Irakasleen Klaustroak ikastetxearen irakaskuntzako jarduerak programatuko ditu eta Zuzendaritza Taldeari igorriko dizkio, Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorrean sar ditzan.

Programazioak espezialitate bakoitzeko irakasleek eginen dituzte, Plan Pedagogikoan ezarritako ikasketen arabera, eta Zuzendaritza Taldeari igorriko zaizkio Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorrean sar ditzan.

C._Ikastetxeko irakasleen prestakuntza plana.

Berariazko Dantza Eskolak prestakuntza plana izanen du ikastetxeko irakasleentzat.

Zuzendaritza Taldea izanen da, irakasleen beharrak abiaburutzat hartuta, irakasleen Klaustroari prestakuntzako planaren proposamena aurkeztuko diona.

D._Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen urteko programazioa.

Planteatzen diren jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak irakaskuntzako ekintzak osatu edo garatzeko izanen dira. Jarduera horiek aurrez irakasleen Klaustroak ematen dituen jarraibideei egokituko zaizkie.

E._Memoria administratiboa.

Zuzendaritza Taldeak memoria administratiboa eginen du eta bertan sartuko, besteak beste, ikastetxearen Antolamendurako Agiria.

Ikastetxearen Antolamendurako Agiria, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ikastetxeari bidaltzen dizkien inprimakiak erabiliz beteko da. Inprimaki horiek, behar bezala beterik, Zerbitzu horretara bidaliko dira, ikasturteko eskolak hasi eta 20 eguneko epean.

2._Prestatu, onetsi eta ebaluatzea.

Urteko Programazio Orokorra Zuzendaritza Taldeak eginen du, Klaustroaren proposamen eta erabakiak kontuan hartu ondoren.

Ikastetxeko Zuzendaritzari dagokio Urteko Programazio Orokorra era egokian egiteko jarduketa egutegia ezartzea.

Berariazko Dantza Eskolako Urteko Programazio Orokorra irakasleen Klaustroak onetsi behar du. Urteko Programazio Orokorraren onespena eskola denbora hasi eta gehienez 20 eguneko epean izanen da.

Programazio horren ale bat Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaliko da urriaren 31 baino lehen; beste ale bat ikastetxearen idazkaritzan jasoko da, irakasleek azter ahal dezaten.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak egiaztatuko du Urteko Programazio Orokorra egokitzen zaion Jarraibide hauetan xedatzen denari, eta zer zuzenketa egin behar diren adieraziko du, bakarren bat egin behar bada.

Urteko Programazio Orokorra ikastetxeko kide guztiek nahitaez bete beharrekoa izanen da.

Ikasturtea bukatzean, Zuzendaritza Taldeak ebaluatu eginen du Urteko Programazio Orokorra zenbateraino bete den. Ondoriorik aipagarrienak Memoria batean jasoko dira eta hura Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaliko da, uztailaren 10a baino lehen.

II._Ikasketen banaketa orduak

Balio akademikorik eta profesionalik ez duten dantza ikasketak, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 39.5. artikuluan azaltzen direnak.

Berariazko Dantza Eskolak eskaintzen dituen balio akademikorik eta profesionalik gabeko ikasketei dagokienez, talde bakoitzeko ikasleen gehieneko kopurua, oinarrizko mailan, 20koa izanen da, eta eskola orduen kopurua, astero eta irakasgai guztietan, jarraian ezartzen denari egokituko zaio:

Plan Pedagogikoa

_Ikasketen ordu banaketa

.A Hastapena: 2 ordu

.B Hastapena: 2 ordu

_Oinarrizko maila - Komunak bi espezialitateetarako.

.Oinarrizko mailako 1.a

-Dantza klasikoa: 2 ordu

-Folklorea: ordu bat.

-Sormenerako mugimendua: ordu bat.

.Oinarrizko mailako 2.a

-Dantza klasikoa: 2 ordu

-Dantza espainiarra: 2 ordu

-Sormenerako mugimendua: ordu bat.

.Oinarrizko mailako 3.a

-Dantza klasikoa: 3 ordu

-Dantza espainiarra: 2 ordu

-Sormeneko dantza: ordu bat.

.Oinarrizko mailako 4.a

-Dantza klasikoa: 4 ordu

-Dantza espainiarra: 3 ordu

-Sormeneko dantza: ordu bat.

_Erdi maila - Dantza klasikoa

.1. zikloa, 1. kurtsoa, Erdi Maila

-Dantza klasikoa: 6 ordu

-Bariazioak, oin-puntak: 2 ordu

-Koreografia L.: 1,30 ordu

-D. garaikidea: 2 ordu

.1. zikloa, 2. kurtsoa, Erdi Maila

-Dantza klasikoa: 7,30 ordu

-Bariazioak, oin-puntak: 2,30 ordu

-Koreografia L.: 1,30 ordu

-D. garaikidea: 2 ordu

.2. zikloa, 1. kurtsoa, Erdi Maila

-Dantza klasikoa: 7,30 ordu

-Bariazioak, oin-puntak: 3,30 ordu

-Koreografia L.: 1,30 ordu

-D. garaikidea: 3 ordu

.2. zikloa, 2. kurtsoa, Erdi Maila

-Dantza klasikoa: 7,30 ordu

-Bariazioak, oin-puntak: 3,30 ordu

-Koreografia L.: 1,30 ordu

-D. garaikidea: 4 ordu

_Erdi maila - Dantza espainiarra

.1. zikloa, 1. kurtsoa, Erdi Maila

-Dantza klasikoa: 6 ordu

-Bolero Eskola: 2 ordu

-Dantza flamenkoa: 2 ordu

-Dantza estilizatua: ordu bat.

.1. zikloa, 2. kurtsoa, Erdi Maila

-Dantza klasikoa: 6 ordu

-Bolero Eskola: 2,30 ordu

-Dantza flamenkoa: 3 ordu

-Dantza estilizatua: 1,30 ordu

.2. zikloa, 1. kurtsoa, Erdi Maila

-Dantza klasikoa: 6 ordu

-Bolero Eskola: 2,30 ordu

-Dantza flamenkoa: 3,30 ordu

-Dantza estilizatua: 3 ordu

.2. zikloa, 2. kurtsoa, Erdi Maila

-Dantza klasikoa: 6 ordu

-Bolero Eskola: 2,30 ordu

-Dantza flamenkoa: 3,30 ordu

-Dantza estilizatua: 3 ordu

_Helduendako kurtso irekiak

Dantza klasikoa

.1. maila: 3 ordu hasierako mailan

.2. maila: 3 ordu maila aurreratuan

Dantza garaikidea

.Hasierako maila: 2 ordu

.Erdi maila: 2 ordu

.Maila aurreratua: 3 ordu

Dantza espainiarra

.Hasierako maila: 2 ordu

.Erdi maila: 2 ordu

.Maila aurreratua: 3 ordu

III._Irakasleak

1._Lanaldia.

Irakasleek, oro har, Nafarroako Gobernuaren mendeko funtzionarioentzat finkatzen diren lan orduak izanen dituzte, beren irakasle lanerako egokituak. Irakasleentzat jaiegun izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen lan egutegian ere jaiegun direnak.

Ikasturtea irailaren 1ean hasi eta ekainaren 30ean bukatuko da.

Ikasturtean, irakasleek jarraibide hauetan finkatutako lanaldia eta ordutegia beteko dituzte.

Ekain-irailetako eskola gabeko lan egunetan, baimena ematen ahalko zaie irakasleei egunean ikastetxean egon beharreko bost orduko lanegun etengabea egiteko.

Ikasturtearen gainerakoan eskola gabe izaten diren lanegunetan, zilegi izanen da egun horiei dagozkien orduak, 5 ordu eguneko, ikasturtean zehar konpentsatzea; hartarako, ikastetxeko irakasle guztientzako plan komun bat eginen da. Hori guztia irakaslearen ordutegi pertsonalean azalduko da, aparteko kasuetan izan ezik, horrelakoetan ikastetxeko zuzendariak baimendu beharko baitu; proposamen arrazoituaren bidez egin beharko da beti.

Irakasleek hogeita hamar ordu emanen dituzte astean ikastetxeko jardueretan, irakastorduetan eta ordu osagarrietan banatuta. Gainerako orduak, ikastetxean egon beharrik gabekoak, irakaslana prestatzeko eta irakasleen hobekuntza profesionalerako erabiliko dira, bai eta batzorde eta epaimahaietan parte hartzeko edo antzeko jarduerak egiteko ere, baldin eta horretarako hautatzen badira.

2._Orduen banaketa.

Ikastetxean bertan eman beharreko orduak honela banatuko dira:

A._Irakastorduak.

Ikasleekin irakaslan zuzenean emandakoak jotzen dira irakastordutzat.

Irakasleek, oro har, hemezortzi irakastordu izanen dituzte. Zilegi izanen da hogei irakastordutara ailegatzea, gehienez, betiere Departamentuaren ordu banaketak hala eskatzen duenean eta beti haren barrenean.

Irakastorduak zenbatzerakoan ondoko jarduera eta inguruabarrak hartuko dira kontuan:

a) Zuzendaritza taldea.

Zuzendaritza Taldeak bere irakastorduetatik gehienez ere ondoko ordu kopurua erabili ahalko du karguetako eginkizunetan: zuzendariak, 6-9 ordu; ikasketaburuak, 6 ordu, eta idazkariak 3 ordu.

b) 58 urtez goitiko irakasleak.

Lanaldi osoa duten 58 urtez goitiko irakasleek zilegi izanen dute, nahi badute, beren irakastorduak murriztea, gehienez ere bost ordu kenduz, nahiz horrek ez duen esan nahi astean ikastetxean egon beharreko orduak gutxituko direnik. Salbuespenez, eta ikastetxeak hala behar duenean, murrizte hori ezinezkoa denean, ukatutako murrizte ordu bakoitza irakasleek urtean nahitaez egin beharreko prestakuntzako 35 orduen ordez konputatuko dira. Aipatu den borondatezko murrizte hori, adin hori betetzen den urte naturalean hasten den ikasturtean gauzatuko da, eta bateraezina izanen da ordutegiaren bestelako murrizteekin. Adina dela kausa eskola ordutegiaren murrizketa duten 58 urtetik gorako irakasleek, 65 urte betetzearekin batera, murrizketa hori egiteko eskubidea galduko dute, baldin eta jardunean segitzea eskatzen badute; horretan salbuespen izanen dira erretiro sariaren % 100 jasotzeko behar den gabealdia ez badute.

B._Astean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Irakasle bakoitzaren ordutegi pertsonalean azaltzen diren asteko irakastorduak eta ordu osagarriak batuta hogeita bost izanen dira guztira, ikasturtean zehar eskolakoak ez diren lan egunen konpentsazioak alde batera utzita.

Astean zenbatzeko ordu osagarrietan, irakasle bakoitzari esleituriko eginkizunen arabera, ondoko hauek sartu ahalko dira:

a) Zaintza orduak:

c) Astean bi ordu, gutxienez, programazio didaktikoak egiteko eta, hala denean, horiek berrikusi eta eguneratzeko. Ikastetxeak beharrezko neurriak hartuko ditu jarduera horretan irakasle guztiek parte hartzeko.

Zaintza orduak eta ordu osagarrietan egin beharreko jarduerak behar den bezala egiten badira, irakasleek, bakoitzaren ordutegi pertsonalean agertu behar duten asteko 25 orduetara ailegatu arte, ondoko ordu hauek sartzen ahalko dituzte astean zenbatu beharreko ordu osagarrien artean, irakasle bakoitzari esleitutako jardueren arabera:

a) Bulegoko orduak, Zuzendaritza Taldeko kideen koordinazio lanetarako.

b) Ikastetxeak erakundeekin batera parte hartzen duen proiektuetan irakaskuntza taldeek lan egiteko orduak.

c) Astean bi ordu, gutxienez, tutoretza lanak egiteko.

C._Zaintza.

Ikastetxea, eta zuzendaria bereziki, ikastetxearen ordezkaria den aldetik, ikasleen arduraduna da eskolako orduetan; beraz, ikastetxean une oroz behar adina irakasle izan behar da zaintza orduez egoki arduratzeko.

Ordu guztiak behar bezala beterik baldin badaude, zuzendariak zilegi izanen du zaintzako irakasleren bati beste zeregin batzuk ematea, adibidez, liburutegikoak, koordinazio lanak, etab.

Zaintzako irakaslearen eginkizun nagusiak hauek dira:

a) Irakasleak huts egiteagatik edo beste edozein arrazoirengatik zaindaririk ez duten ikasleei kasu egitea.

b) Korridoreetan ordena zaintzea eta, oro har, ikasleek gelaz kanpo duten portaera. Horrek ez du esan nahi beste irakasleek eginkizun hori bete behar ez dutenik.

c) Beren txandan sortzen diren gorabehera guztiak ebaztea, bai eta ikastetxeko norbait mediku beharrean gertatuz gero hartarako eginbideak egitea ere, eta ikasketaburua lehenbailehen jakinaren gainean jartzea.

d) Beren txandan irakasleek duten puntualitate eta asistentziaren berri ematea idatziz, klaseei, zaintzari, liburutegiari eta bestelako jarduerei dagokienez.

Ikasketaburuak zaintza orduei buruzko parte bat prestatuko du egunero, eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren eskura egonen da beti. Gutxienez honako datuak izanen ditu:

_Irakasleen hutsegite eta atzerapenak.

_Ikastetxeko edozein egoitzatan izan diren gorabeherak.

_Gertatu diren istripuak.

_Zaintzako irakasleen sinadurak.

Zaintza orduetarako adierazten diren helburuak betetzen baldin badira, aurretik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak txostena emanik, ikastetxeak zilegi izanen du zaintzarako plan berariazko bat ezartzea.

Irakasleek zaintza lana eginen dute asteko zenbait ordutan, ikastetxearen beharren arabera. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da irakasle bakoitzaren asteko ordutegian irakastorduak eta ordu osagarriak batuta hogeita bost ordu izanen direla astean guztira, ikasturtean irakastegunak ez diren lanegunengatiko konpentsazio orduak alde batera utzita.

Irakasleren baten zaintza orduak berariazko beste jarduera batzuekin trukatzen ahal dira, baldin zaintza ordu guztiak beteta badaude eta jarduerak Klaustroak onetsi baditu.

Ikastetxeren batean, ezarritako ordutegiarekin zaintzak behar bezala betetzeko arazorik badago, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ordu banaketa egoki den moduan aldatzeko neurriak hartuko ditu, Zuzendaritza Taldearekin batera.

D._Hilean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Irakasle bakoitzak ikastetxean nahitaez egin behar dituen asteko 30 orduak betetzeko, falta diren bost orduak hilean zenbatuko dira eta ondoko jardueretarako izanen dira:

a) Klaustroaren bileretara joateko.

b) Ebaluazioko eta irakaskuntza taldeko bileretara joateko.

c) Bestelako jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko.

Jarduera jakin batzuk egiteko, astean goiz bat gordeko da, eta irakasle guztiek gutxienez 4 ordu izanen dituzte klaustroaren bilerak, ebaluazio bilkurak, gurasoen bilerak eta, oro har, ikastetxearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren beste jarduera batzuk egiteko.

Ikasketaburuak, zuzendariarekin batera, hiruhilekoetan banatuta planifikatuko ditu aurreikusitako jarduerak. Adierazi diren jarduera horien programazioa hiruhilekoaren hasieran Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igorriko da.

3._Ordutegiak egitea, onestea eta argitaratzea.

Ikasketaburuak ordutegiak eginen ditu Klaustroak ezarritako irizpide pedagogikoei eta jarraibide hauetan ezarri denari jarraikiz; halaber, bermatu eginen da ikasleentzako ordutegi funtzionala, eta lehentasuna izanen dute ikastetxearen beharrek.

Iraileko matrikula egin ondoren, ikasketaburuak Klaustroari jakinaraziko dio irakasgai bakoitzeko ikasleen eta taldeen kopurua, matrikulazio datuen arabera.

Ikastetxean ahal den guztietan, irakasleek ikasleak eta taldeak hautatuko dituzte. Beren espezialitatekoak hautatuko dituzte, halakorik dagoenean; gero, ordutegia osatuko dute, antzekoenak diren irakasgaiak hautatuz eta, antzekoena den irakasgaiarekin ordu guztiak beteta ere, artean osatu gabeko orduak badituzte, hain antzekoak ez diren beste irakasgai batzuekin osatzen ahalko dituzte.

Ikasleak eta taldeak hautatzerakoan ados jartzen ez badira, honako prozedura honi jarraituko zaio:

Atal honetan ezarritako ordenaren arabera, lehenik hautatu behar duen irakasleak beretzat lehentasunezkoa den irakasgai eta kurtsoko ikaslea edo ikasle taldea hautatuko du; ondoren, hautatzeko bigarrena den irakasleak eginen du eta, horrela, hurrenez hurren, espezialitateko irakasle guztiek lehenengo txanda egin arte. Lehenengo txandaren ondotik beste batzuk eginen dira, irakasleek beren irakastorduak osatu arte edo irakasgai, ikasle eta talde guztiak esleitu arte.

Bilera berezi horretan izaten diren gorabehera guztien akta eginen da, sinatuta, eta ikasketaburuari horren kopia emanen zaio.

Aurrean adierazi diren ondoreetarako, irakasleek hautatzeko duten lehentasuna ordena honen araberakoa izanen da:

1. Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa.

2. Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa.

3. Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan zerbitzu eginkizunetan diharduten funtzionarioak.

4. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan zerbitzu eginkizunetan diharduten funtzionarioak.

5. Funtzionarioak zerbitzu berezietan.

6. Administrazio edo lan araubidean dauden aldi baterako kontratudunak.

Hautatzeko lehentasuna, lehenbiziko hiru atalei dagokienez, antzinatasun handiena izateak emanen du eta, antzinatasun bera izanez gero, atal bakoitzeko lehentasuna erabakitzeko honako irizpide hauek ezarriko dira, hurrenez hurren:

_Ikastetxean antzinatasun handiena.

_Kidegoan edo Administrazioan lehenik sartu izana, eszedentzia urteak zenbatu gabe.

_Hautapen prozeduretan puntu gehien izatea.

6. ataleko lehentasuna ezarriko da irakasleek Giza Baliabideen Zerbitzuko zerrendetan duten tokiaren arabera.

Ikasketaburuak begiratuko du Klaustroko kide guztien irakastorduak eta derrigorrez ikastetxean egin behar dituzten gainerakoak bat datozen honako jarraibide hauetan ezarri denarekin, eta egiaztatuko du ikasle guztien eta ikasle talde guztien ardura hartuko den eta orduak bete gabe dituen irakaslerik ba ote dagoen.

Hori guztia egin ondoren, ikasketaburuak, irakasleen Klaustroak ordutegiak egiteko ezarri dituen irizpide pedagogikoak kontuan hartuta, behin betiko ordutegiaren proposamena eginen du.

Irakasleen eskola ordutegia astean bost egunetan banatuko, salbu eta denbora partzialerako kontratatu diren irakasleen kasuan eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak kontuan hartzen dituen beste egoera batzuetan. Nolanahi ere, egunean 5 irakastordu gehienez.

Halaber, ikastetxeko irakasle guztiak tarte jakin batzuetan aldi berean egonen dira ikastetxean; denbora hori gutxienez lau ordukoa izanen da eta tarte horretan denek egon beharko dute bertan.

Ordutegi orokorrean ahaleginak eginen dira ahalik eta denborarik gehienean ikastetxean zuzendaritzako karguren bat egon dadin.

Ikasle baten baja gertatzen bada eta hori betetzen ez bada, irakasleak hutsik duen denbora nola erabili zuzendaritzak erabakiko du:

_Beste ikasle batzuen denborari gehituz: atzeratu egin diren ikasleei laguntzeko, aurreratuenak sustatzeko, etab.

_Beste jarduera batzuk egiteko.

_Material pedagogikoa prestatzeko.

_Beste zeregin batzuetarako.

Ikastetxearen ordutegia onesteko urriaren 31 baino lehen igorri beharko da Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura.

Ikastetxearen ordutegia Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak onetsiko du; bitartean, irakasleek ikasketaburuak egin eta zuzendariak behin-behinekoz onesten duen ordutegia bete behar dute. Horri buruz aurkezten den edozein erreklamazio, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ebatziko du.

Beti egonen da, edozeinek ikusi ahal izateko moduan, ikastetxeko eta Ikasketaburutzako iragarki oholean eta ikastetxeko kide guztiek sarbide duten beste tokiren batean, ikastetxearen egoera agertuko duen informazioa, bereziki aipatuz irakasle bakoitzaren ordutegia eta lan tokia, eta zehazki bakoitzaren ordutegian bildutako irakastorduak, tutoretzak, zaintza orduak, departamentuko bilerak eta abar. Informazio hori guztia hezkuntza komunitateko kide guztien eskura egonen da. Era berean, zuzendaritza kargu bakoitza ikastetxean zein ordutan egonen den ere adieraziko da.

4._Irakasleek ordutegia betetzea eta asistentzia partea.

Zuzendaritza Taldeak irakasleak ikastetxean egoten diren kontrolatu behar du, baita ekaineko eta iraileko eskola gabeko egunetan ere. Halaber kontuan hartuko du, eta horren berri emanen Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, lan araubideko kontratudunak zein egunetan hasi diren ikastetxean.

Aurreko hilabeteko asistentzia parteak bidali behar dizkiote Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, hilabete bakoitzaren 5a baino lehen, ikastetxeetara bidaliko diren ereduak erabiliz.

Ikastetxean nahitaez egoteko orduei buruzko ausentzien eta atzerapenen berri emanen da ohiko ereduetan, kontuan hartuta bakoitzaren ordutegi pertsonala eta alde batera utzita ausentzia justifikatuta dagoen ala ez.

Halaber, norberaren ordutegian agertu ez arren, irakasleek egin dituzten jarduera osagarriak aipatuko dira.

Jarduera horietariko bakoitzean parte hartzen duten irakasleak eta egiten dituzten orduak adieraziko dira.

Nolanahi ere, txosten horietan ondoko arau hauek beteko dira:

_Inoiz ez da utziko hutsik "hutsegitearen arrazoia" laukia, eta hala egiten bada, justifikatu gabeko hutsegitetzat hartuko da.

_Hutsegite guzti-guztiak agertuko dira.

_"Hutsegitearen arrazoia" izeneko laukian "Norberaren arazoetarako ordaindu gabeko lizentzia" jarri ahal izateko, beharrezkoa izanen da Giza Baliabideen Zerbitzuak irakasleari baimena ematea.

Irakasleek beren lanetan gertatzen den edozein ausentzia edo atzerapenen berri emanen diote ikastetxeari, ahalik eta lasterren.

Zuzendariak, justifikazioa aurkezteko epea amaitu eta biharamunean aditzera emanen dio Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari irakasle baten edozein hutsegite nahiz atzerapen, ikasketaburuari justifikatu gabekoa iruditzen zaiona, bere lansaritik tokatzen den kenketa egiteko eta, hala behartzen bada, espedientea hasteko. Kasuko irakasleari ere emanen zaio, idatziz, horren berri.

Irakasleek hutsegitearen justifikanteak aurkeztu behar dizkiote zuzendariari, horrek eskatu gabe.

Asistentzia partearen kopia bat jendaurrean paratuko da, ikusgai, hilabete bakoitzaren 5a baino lehen.

Irakasleen hutsegiteen justifikanteak (baja agiriaren kasuan, haren kopia edo fotokopia) ikastetxeko zuzendaritzan geldituko dira Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren eskura.

Eskola emate normalaren alterazio guztiak berehala emanen zaizkio aditzera telefonoz Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, eta bai ondoren asistentzia partean jasoko ere.

IV._Ikasleen eskubide eta betebeharrak

1._Alderdi orokorrak.

Ikasleen eskubide eta betebeharrei dagokienez, abenduaren 14ko 417/1992 Foru Dekretuari eta uztailaren 14ko 191/1997 Foru Dekretuari jarraituko zaie.

2._Ikasleen asistentzia.

Ikasle ofizial guztien eskubidea eta betebeharra da klaseetara joatea, eta inoiz ez da zilegi izanen borondatezko asistentzia duen sistemarik ezartzea ikaslea matrikulaturik dagoen irakasgaietan.

Zenbait egun jakinetan arrazoi batengatik edo bestearengatik ikasle gutxi egonagatik ere, ikastetxeak eta irakasleek normalki eman beharko dituzte klaseak.

Asistentziako hutsegiteak gurasoek edo ikasleen legezko ordezkariek justifikatu beharko dituzte irakasle-tutorearen aurrean, eta ikastetxeko Zuzendaritzak onetsi beharko du.

Inoiz juzkatzen baldin bada ikasle batek behin eta berriz eta oinarririk gabe justifikatzen dituela bere hutsegiteak, Zuzendaritza Taldeak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu.

18 urtez goitiko ikasleek -berek egindako justifikazioak aurkeztea hautatzen dutenek-, edozein lan harremanetan eskatzen ahal direnen pareko frogagiriak aurkeztu beharko dituzte.

3._Ikasleek kalifikazioei buruz erreklamazioak egiteko eskubidea.

Ikasleek beren errendimendu akademikoaren balorazio objektiboa izateko eskubidea dute eta, eskubide hori betetzeko, beharrezkoa da aurrez ikasleek ezagutzea ikasturtean eskatuko diren edukiak eta maila eta irakasleek erabiliko dituzten balorazio irizpideak. Hori horrela:

Ikasle guztiek edukiak, eskatutako maila eta balorazio irizpideak biltzen dituen programazioa ikusteko aukera izanen dute (hortik kanpo geratuko dira erreferentzia pertsonalak dituen dokumentazioa). Berariazko Dantza Eskolari dagokionez, tutorea izanen da programazio hori emanen duena.

Ikasle guztiek eskubidea dute beren kalifikazioan eragina izanen duen edozein azterketa zuzenduta eta kalifikatuta ikusteko.

Probak edo azterketak irakaslearen eskuetan geratuko dira eta ikasturtea amaitu arte gordeko, erreklamazioak dauden kasuetan izan ezik, horrelakoetan bidezko prozesua amaitu arte gordeko baitira.

Proba praktikoen kasuan, ebaluazio buletinak eta proba partzialen eta azken proben ebaluazioak gordeko dira; horiekin batera, bidezko kalifikazioa ekarri duten epaimahaiaren oharrak.

4._Erreklamazioak egiteko prozedura.

Ikasleei beren errendimendu akademikoaren balorazio objektiboa bermatzeko, beharrezkoa da ikasleek aurretik izatea helburuen, edukien eta ebaluazio irizpideen berri, hala nola balorazio positiboa izateko eskatutako gutxieneko emaitzena, kalifikazio irizpideena eta ikasketak ebaluatzeko ikasturtean erabiliko diren prozedurena.

Irakasle titularrak ikasleek, haien gurasoek edo legezko ordezkariek programazio didaktikoei buruz eskatzen dituzten argibideak emanen dizkie. Ebaluazioa egiteko tresnei buruzko informazioa ere emanen die eta ikasleek zilegi izanen dute egin dituzten idatzizko proba, ariketa eta lanak ikusi eta irakaslearekin batera aztertzea.

Ebaluazioa egiteko tresnak azken erabaki edo kalifikazioak hartu ondoko hiru hilabeteetan gordeko dira gutxienez.

Ikasle guztiek eskubidea dute beren kalifikazioan eragina izanen duen edozein azterketa edo proba idatzi zuzenduta eta kalifikatua ikusteko.

Ikasleek, haien gurasoek edo legezko ordezkariek zilegi izanen dute balorazio eta kalifikazioei buruzko argibideak eskatzea. Informazio hori eman ondoren ados ez badaude izandako azken kalifikazioarekin, hura berriz aztertzeko eskatzen ahalko diote idatziz ikasketaburuari, jakinarazpena egin eta bi egun balioduneko epean.

Azken kalifikazioa eta/edo agiria eskuratzekoa berraztertzen baldin bada, epaimahaiek, hurrengo egun baliodunean, berraztertzeko eskakizunak ikusi eta dagozkien txostenak eginen dituzte. Txostena ikasketaburuari igorriko zaio eta horrek kopia bat bidaliko die ikasleei edo haien gurasoei.

Ikastetxeetan berraztertzeko prozesua agortzen duten ikasleek zilegi izanen dute, dela nork bere kasa, dela guraso edo tutoreen bitartez, ikastetxeko zuzendariari eskatzea erreklamazioa Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igor dezala, azken jakinarazpena egin eta bi eguneko epean.

Ikastetxeko zuzendariak, gehienez ere hiru eguneko epean, espedientea bidaliko du Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura. Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpena, administrazio bideari amaiera emanen diona, hamabost eguneko epean emanen da, espedientea jasotzen denetik, kontuan hartuz Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren txostenak.

Ikaslearen alegazioaren aldeko ebazpena ematen baldin bada arestian aipatutako instantziaren batean, dagokion zuzenketa agertaraziko da ebaluazio agirietan, ikastetxeko idazkariak sinatutako eta zuzendariak ikus-onetsitako eginbidearen bitartez.

Berraztertzeko eskabideei eta kalifikazioen kontrako erreklamazioei dagokienez, jarraibide hauetan xedatutakoa izanen da arau, eta jarraibideotan arautu gabeko guztian, 1995eko abuztuaren 28ko Agindua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei eskola errendimendua irizpide objektiboen arabera ebaluatzeko eskubidea bermatzeko prozedura arautzen duena (1995eko 225. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", irailaren 20koa)..

V._2005-2006 ikasturtean ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko araubidea

Ikasleak balio akademiko edo profesionalik ez duten dantza ikasketetan onartu eta matrikulatzerakoan ikastetxearen Plan Pedagogikoan ezarri dena beteko da.

VI._Beste jarraibide batzuk

1._Matrikulari uko egitea.

Dantzako ikasketak egiten dituen edozein ikaslek zilegi izanen du ikasten ari den ikastetxeko zuzendariari matrikula bertan behera uzteko eskaria egitea; apirilaren 30a baino lehen egin behar du, baldin eta agiri bidez eta zinez frogatzen badu ondoko inguruabarretariko bat gertatzen dela:

_Eritasun fisiko nahiz psikiko luzea izatea.

_Familiako beharkizunak izatea.

Ikaslearen irakasleari entzun ondoren, ikastetxeko zuzendariak eskaera ebatzi eta matrikulari uko egiteko baimena emanen du, baldin eta aipatu arrazoi horietako bat frogatzen bada eta, hori dela medio, ezinezkoa izan bada eskatzailea eskolara normalki joatea eta etengabeko ebaluazioaren bidez haren kalifikazioa egitea.

Aipatu arrazoiak ez bezalako bestelako arrazoi berezi batzuk daudenean, matrikulari uko egiteko eskabideak epe berean aurkeztuko zaizkio ikasketa espedientea duen ikastetxeko zuzendariari. Kasu horretan, zuzendariak eskabidea, horrekin batera txosten bat eta, hala bada, egokia den dokumentazioa igorriko ditu Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusira, bidezkoa den ebazpena eman dadin.

Matrikulari uko egiteko baimena ematen den kasu guztietan, dagokion eginbidea agertaraziko da ikaslearen ikasketen espedientean eta kontuan hartuko da uko horrek baimendu den ikasturte horretarako bakarrik balio duela. Kasu horretan, ikasturte hori ez da aintzat hartuko deialdien zenbaketan. Nolanahi ere, matrikulari uko egiten dion ikasleak, hurrengo ikasturtean, aurrekoan matrikulatuta egon zen kurtso berean edo, hala denean, ikasketa berberetan egin beharko du matrikula; horrela egin ezean, ikasle ofizialaren eskubide guztiak galduko ditu; dena den, horrek ez dio kenduko hurrengo urteetan aurreinskripzio prozesuetan parte hartzeko eskubidea, ofizialak ez diren gainerako ikasleen baldintza beretan.

2._Alkoholari eta tabakoari buruzko arauak.

Ikastetxeek giro higieniko eta osasuntsua bultzatu behar dute, hezkuntza komunitatean osasunerako on diren ohitura eta jarrerak sustatuz.

Xede honekin eta Tabako kontsumoaren prebentzioari buruzko martxoaren 4ko 6/2003 Foru Legean ezarritakoa betetzeko,

a) Ez da zilegi izanen ikastetxeetan tabakoa saltzea.

b) Ez da zilegi izanen ikastetxeetan erretzea.

Berariazko Dantza Eskolako Zuzendaritza Taldeak behar diren neurriak hartuko ditu ikastetxeetan edari alkoholdunak saltzea eta kontsumitzea galarazteko.

Baldintza horiek kontuan hartuko dira barne araubideko erregelamendua prestatzerakoan.

3._Irakasleen erantzukizuna.

Hezkuntza Administrazioak, indarrean dauden legeek ezartzen dutenari jarraikiz, bere gain hartuko ditu irakasle funtzionarioen kontrako auzietatik sortzen ahal diren erantzukizun zibil ordaingarriak; hori ez da eragozpen izanen bidezkoa den kasuetan atzera egiteko ekintza gauzatzeko. Irakasleek, euren jardunean letratuen laguntza behar izanez gero, defentsa egokia izan dezaten ere arduratuko da.

4._Ikastetxeez landarako jendea sartzea.

Ikastetxean edozein mezu aditzera eman, transmititu edo banatu nahi duten pertsona guztiek zuzendariaren baimen idatzia beharko dute, eta baimen hori idatziz jasoko da ikastetxeko agiritegian.

Hori guztia ez da inoiz izanen legeak aitortzen dituen eskubide sindikaletarako oztopo.

5._Ikastetxeko langileen jarduerak.

Urteko Programazio Orokorrean sartuta ez dagoen edozein jarduera egin ahal izateko, ikastetxeko zuzendariaren berariazko baimena beharko dute bai irakasleek, bai hezkuntza komunitateko beste edozein kidek.

6._Jarraibide hauen berri ematea.

Dantza Eskolako Zuzendaritza Taldeak ardura hartuko du hezkuntza komunitateko sektore guztiek jarraibide hauen edukiaren berri izan dezaten.

IV. ERANSKINA

2005-2006 IKASTURTEAN ARTE ESKOLEN ANTOLAKETA ETA JARDUNA ARAUTZEKO JARRAIBIDEAK

I._Ikastetxeko urteko programazio orokorra

1._Edukia.

Arte Eskolek, ikasturtea hasi baino lehen, Urteko Programazio Orokorra prestatuko dute eta bertan bilduko da hezkuntza komunitateko kideek ikasturte horretan ikastetxean eginen dituzten jardueren aurreikuspena. Programazio horrek hezkuntzako jarduera guztiak koordinatuko ditu, eta horien eskumenak zuzen betetzen direla eta eskola komunitateko arlo guztiek esku hartzen dutela bermatuko du.

Arte Eskolen Urteko Programazio Orokorrak alderdi hauek izan beharko ditu:

A) Ikastetxeko ordutegi orokorra.

Ikastetxeko ordutegi orokorra Zuzendaritza Taldeak eginen du, eta ondokoak zehaztuko ditu:

1. Ikastetxea zein ordu eta baldintzatan egonen den irekita. Arte Eskolak astelehenetik ostiralera bitarte egonen dira irekita, goizez eta arratsaldez, bai eta larunbat goizetan ere, hala denean. Ikastetxeko Zuzendaritzak neurriak hartuko ditu ikastetxeak oporraldietan, goizez, irekita edukitzeko.

2. Irakaskuntza jardueren ordu banaketa.

Eskola ordutegia, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, goizeko saioetan eta gutxienez ere bi arratsaldetan banatua. Horretatik kanpo daude goizeko lanaldia bakarrik ezartzeko baimena duten ikastetxeak, ikasturte bakoitzean eskola egutegia prestatzeko arauek ezartzen dutenaren arabera. Asteazken arratsaldeetan ez dute eskolarik izanen ikasleek.

Orain arte azaldu denaz gainera, eskola jardueren ordu banaketa egiterakoan kontuan hartuko da ikasturte bakoitzean eskola egutegia prestatzeko arauek ezartzen dutena, bai eta, hala denean, irakasleen klaustroak horren gainean erabakitzen duena ere, betiere ebazpen honetan ezarritakoaren kontrakoa ez bada.

3. Eskolakoak ez diren jardueren ordu banaketa egiterakoan ezin izanen da ikasleen eskola ordutegia eten.

Irakasleen Klaustroaren bilerak, ebaluazio bilkurak eta kideen artean ikastetxeko langileak ez diren pertsonak dituzten organoen bilerak, ahal dela, irakastorduetatik kanpo eginen dira, arrazoituriko salbuespenak izan ezean, horrela gobernu edo koordinazio organoen kide guztiak bertaratu ahal izateko.

4. Ekaineko eta iraileko jardueren azken egutegiaren aurreikuspena. Aurreikuspen horretan azken proba eta ebaluazioen egunak adieraziko dira, eta halaber, haien kontsulta epeak. Maiatzaren 29aren aurretik, ikastetxeek aipatu diren jarduera horien behin betiko egutegia igorriko dute Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura.

Ikastetxeen eta haien instalazioen erabilera urtarrilaren 9ko 2/1995 Foru Dekretuan aurreikusitakoari egokituko zaio. Dekretu haren bidez, maila ez-unibertsitarioko ikastetxeen eta ikasleendako egoitzen eta horiei atxikitako kirol instalazioen erabilera arautzen da (1995eko 10. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 23koa).

B) Hezkuntza proiektua.

Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak ikasturteko lan plangintza aurkeztuko du irailean, Klaustroak onets dezan. Batzordeak zehaztu eta aztertuko ditu hezkuntza praktikaren eta hezkuntza proiektuan eta curriculum proiektuan ezarritako asmoen artean dauden hutsune nabarmenenak. Hutsuneak atzeman ondoren, lan plangintza diseinatuko da ondokoak bilduko dituena: lortu nahi diren xedeak, aurreikusitako lan metodologia eta zereginak, irakasleak nola antolatu eta plana ikasturtean zehar nola banatuko den denbora aldetik.

Ikastetxeko hezkuntza proiektua aldian behin berraztertu beharra dago, egoera bereziki adierazgarri batzuk edo testuinguru berriak agertu ahala, bertan sar daitezen.

Horren ondorioz, helburu orokorrak, funtsezko balore eta jokabideak, lan ildoak, lan eta eginkizunen antolaketa berritu edo aldatu beharko dira eta zenbait neurri hartu, ikastetxeko bizikidetza egokia eta kalitate handiagoko hezkuntza sustatu ahal izateko.

C) Ikastetxeko prestakuntza plana.

Arte Eskolek, beren urteko programazioetan, ikastetxeko irakasleentzako prestakuntza plana izanen dute. Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak ikastetxeko irakasleak prestatzeko planaren proposamena aurkeztuko dio Klaustroari, eta proposamen hori Hezkuntza Departamentuak aurkezten duen prestakuntza planeko eskaintza kontuan hartuta eginen du.

Zuzendaritza taldeek irakasleek Prestakuntza Plana garatzeko jardueretan parte hartzea erraztuko dute.

D) Jarduera osagarrien urteko programazio orokorra.

Arte Eskolek, ikasturtearen hasieran, irakaskuntza lana osatu edo zabaltzeko programatuko diren jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen programazioa prestatu beharko dute. Zuzendariordea edo, hura izan ezean, ikasketaburua izanen da jarduera horien urteko programazioa eginen duena, aldez aurretik Eskola Kontseiluak emandako jarraibideak aintzat hartuta. Horretarako, klaustroak, gurasoen elkarteek eta ikasleen elkarteek egindako proposamenak bildu beharko ditu.

Jarduera Osagarrien Urteko Programazio Orokorrean sartuko dira, hala denean, baimentzen diren ikastaro monografikoak. Ikastaro horiek indarra duten arauak betez baimenduko dira, baimena jaso ondoren iragarriko, eta ikasle ofizialen klaseak bukatutakoan hasten ahalko dira, arratsaldez.

Jarduera Osagarrien eta Eskolaz Kanpokoen Programazioa egiterakoan Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa garatzen duen uztailaren 16ko 258/1998 Foru Aginduaren I. tituluko I. kapituluan ezarritakoari jarraituko zaio.

E) Memoria administratiboa.

Zuzendaritza taldeak memoria administratiboa eginen du eta horretan, beste elementu batzuen artean, Ikastetxearen Antolamendurako Agiria sartuko da. Ikastetxearen Antolamendurako Agiria, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ikastetxeei bidaltzen dizkien inprimakiak erabiliz beteko da. Inprimaki horiek, behar bezala beterik, Zerbitzu horretara bidaliko dira, ikasturteko eskolak hasi eta 20 eguneko epean.

2. Urteko programazio orokorra prestatu, onetsi eta ebaluatzea.

Ikastetxeko zuzendariari dagokio Urteko Programazio Orokorra modu egokian egitea bideratuko duen jarduketa egutegia ezartzea.

Zuzendaritza taldeak prestatuko du urteko programazio orokorra urriaren 31 baino lehen, irakasleen klaustroari dagozkion irakaskuntza kontuak errespetatuz. Programazio horren ale bat Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaliko da; beste ale bat ikastetxearen idazkaritzan jasoko da, irakasleek eta eskola kontseilukideek azter ahal dezaten.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ikertuko du Urteko Programazio Orokorra egokitzen zaion jarraibide hauetan xedatzen denari, eta zer zuzenketa egin behar diren adieraziko du, behar izanez gero.

Urteko Programazio Orokorra ikastetxeko kide guztiek nahitaez bete beharrekoa izanen da.

Ikasturtea bukatzean, klaustroak eta zuzendaritza taldeak ebaluatu eginen dute Urteko Programazio Orokorra zenbateraino bete den. Ondoriorik aipagarrienak memoria batean jasoko dira eta hura Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaliko da, uztailaren 10a baino lehen.

II._Irakasleak

1._Lanaldia.

Irakasleek, oro har, Nafarroako Gobernuaren mendeko funtzionarioentzat finkatzen diren lan orduak izanen dituzte, beren irakasle lanerako egokituak. Irakasleentzat jaiegun izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen lan egutegian ere jaiegun direnak.

Ikasturtea irailaren 1ean hasi eta ekainaren 30ean bukatuko da.

Irakasleek hogeita hamar ordu emanen dituzte astean ikastetxeko jardueretan, irakastorduetan eta ordu osagarrietan banatuta. Gainerako orduak, ikastetxean egon beharrik gabekoak, irakaslana prestatzeko eta irakasleen hobekuntza profesionalerako erabiliko dira, bai eta batzorde eta epaimahaietan parte hartzeko edo antzeko jarduerak egiteko ere, baldin eta horretarako hautatzen badira.

Ekain-irailetako eskola gabeko lan egunetan, baimena ematen ahalko zaie irakasleei egunean ikastetxean egon beharreko bost orduko lanegun etengabea egiteko.

Ikasturtearen gainerakoan eskola gabe izaten diren lanegunetan, zilegi izanen da egun horiei dagozkien orduak, 5 ordu eguneko, ikasturtean zehar konpentsatzea; hartarako, ikastetxeko irakasle guztientzako plan komun bat eginen da. Hori guztia irakaslearen ordutegi pertsonalean azalduko da, aparteko kasuetan izan ezik, horrelakoetan ikastetxeko zuzendariak baimendu beharko baitu; proposamen arrazoituaren bidez egin beharko da beti.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan ari diren irakasleek beren irakastorduak osatzen ahalko dituzte baimentzen diren ikastaro monografikoak emanez

A._Ordutegiaren banaketa.

Lanaldi osoko irakasleek 18 irakastordu izanen dituzte astean. Horien artean sartuko dira irakaskuntza lan zuzenekoak eta irakaskuntza konputukoak. Salbuespen gisa, ikastetxeko ordu banaketak eskatzen duenean eta haren barnean beti, 20 irakastordutara iristen ahalko da.

Irakasle batek 18 irakastordu baino gehiago dituenean, kontuan hartuko da, betiere, irakasle bakoitzaren ordutegi pertsonalean agertu behar duten irakastorduen eta astean zenbatu beharreko ordu osagarrien batuketa 25 ordukoa izanen dela astean, ikasturtean dauden eskola gabeko lanegunengatiko konpentsazio orduak aparte utzita. Dena den, zaintza beharrak ongi beterik daudenean, 18 ordu horietatik goitiko irakastordu bakoitza bi ordu osagarrirekin konpentsatuko da.

Irakaskuntza lan zuzeneko orduak ikasleei eskola emateko izanen dira.

Irakaskuntza konputuko ordutzat hartuko dira irakastorduen barnean egonagatik irakaskuntza lan zuzenekoak ez direnak.

Irakastorduak zenbatzerakoan ondoko jarduera eta inguruabarrak hartuko dira kontuan:

a) Zuzendaritza taldea.

Zuzendaritza taldeak bere irakastorduetatik gehienez ere ondoko ordu kopurua erabiltzen ahalko du karguetako eginkizunetan:

300 ikasle ofizial arteko eskolek 20 irakastorduko murrizketa izanen dute astean.

Eskoletan ikasle ofizialak 300dik 500era bitarte direnean, 26 irakastorduko murrizketa astean.

Eskoletan ikasle ofizialak 501etik 700era bitarte direnean, 40 irakastorduko murrizketa astean.

Ikastetxeen arteko koordinazioa errazteko, eskoletako zuzendariek ez dute eskolarik eman beharrik izanen astearte goizetan.

b) Departamentu didaktikoaren burutza.

Departamentuko buruak bere karguaren zereginetan, Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen bilerak barne eta departamentua osatzen duten kideen kopuruaren arabera, atxikiak kontatu gabe, irakastordu hauek erabiliko ditu astean:

_Kide bakarreko edo biko departamentuak, bi ordu.

_Hiru kideko edo gehiagoko departamentuak, hiru ordu.

_Hamar kidek baino gehiagok osatutako departamentuak, lau ordu.

c) Tutoretza.

Batxilergoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloak egiten dituzten ikasleen taldeetako tutoreek asteko irakastordu bat koordinazio lanetarako erabiliko dute.

d) Kanpoko jarduera profesionalen departamentuko burutza.

Kanpoko Jarduera Profesionalen Departamentuko burutza duen irakasleak bere karguko zereginetan 3 irakastordu erabiliko ditu astean, erdi eta goi mailako heziketa zikloetan matrikulatuta 300 ikasle baino gutxiago duten ikastetxeetan. Dedikazio hori asteko 6 ordura zabalduko da, baldin eta matrikulatutako ikasleak 300 edo gehiago badira, eta 9 ordura, berriz, 500 ikasle baino gehiago badira matrikulatuta daudenak.

e) Heziketa zikloko koordinatzailea.

Heziketa ziklo bateko koordinatzaileak diren irakasleek astean hiru ordu erabiliko dituzte dagozkien eginkizunak betetzeko.

f) Enpresa, estudio edo lantegietako prestakuntza praktikoko moduluaren arduraduna .

Modulu horretako tutoreak astean hiru irakastordu erabiliko ditu bere eginkizunak betetzeko.

g) 58 urtez goitiko irakasleak.

Lanaldi osoa duten 58 urtez goitiko irakasleek zilegi izanen dute, nahi badute, beren irakastorduak murriztea, gehienez ere bost ordu kenduz, nahiz horrek ez duen esan nahi astean ikastetxean egon beharreko orduak gutxituko direnik. Murrizketa lau ordukoa izanez gero, gainerakoa nahitaezko prestakuntzako urteko 35 orduen ordez kontatuko da.

58 urtez goitiko irakasle bat departamentuko burua baldin bada, irakastorduetatik kendutako 5 ordu horiek departamentuaren burutzak dituen eginkizunetarako erabiliko ditu.

Borondatezko murriztea adin hori betetzen den urte naturalean hasten den ikasturtean gauzatuko da, eta bateraezina izanen da zuzendaritza edo didaktika karguen ondoriozko edozein ordu murrizketarekin.

Adina dela kausa eskola ordutegiaren murrizketa duten 58 urtetik gorako irakasleek, 65 urte betetzearekin batera, murrizketa hori egiteko eskubidea galduko dute, baldin eta zerbitzu aktiboan segitzea eskatzen badute; horretan salbuespen izanen dira erretiro sariaren % 100 jasotzeko behar den gabealdia ez badute.

h) Teknologia berrien arduraduna.

Teknologia berrien arduraduna den irakasleak, 30 irakasle arteko Arte Eskoletan, bi irakastordu izanen ditu astean zeregin horretarako. 31 irakasletik 60ra bitarteko eskoletan, berriz, hiru irakastordu astean.

B) Astean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Irakasle bakoitzaren ordutegi pertsonalean azaltzen diren asteko irakastorduak eta ordu osagarriak batuta hogeita bost izanen dira guztira, ikasturtean zehar eskolakoak ez diren lan egunen konpentsazioak alde batera utzita.

Astean zenbatzeko ordu osagarrietan, irakasle bakoitzari esleituriko eginkizunen arabera, ondoko hauek sartu ahalko dira:

a) Zaintza orduak: irakasle bakoitzak egiazki dituen irakastorduen eta bakoitzari esleitutako zaintza orduen artean alderantzizko proportzionaltasuna izateko ahalegina eginen da.

b) Astean ordu bat Departamentuaren bileretarako.

c) Bi ordu astean instituzioen planifikazio tresnak prestatu edo berrikusteko.

d) Astean bi ordu tutoretza lanak egiteko, gurasoekin egoteko ordua barne.

Aipaturiko ordu osagarrietan egin beharreko jarduerak behar den bezala egiten badira, irakasleek beste jarduera osagarri hauek sar ditzakete astean zenbatu beharreko ordu osagarrien artean:

e) Tutoreek beste ordu bat izan dezakete tutoretza lanetarako.

f) Bulegoko orduak, Zuzendaritza Taldeko kideen koordinazio lanetarako.

g) Ordu bat astean Orientazio Departamentuko bileretarako.

h) Ordu bat astean irakasleek Eskola Kontseiluan dituzten ordezkarientzat.

i) Heziketa zikloen koordinatzaileendako orduak.

Dedikazio partzialeko irakasleen ordu osagarrien kopurua esleituak dituzten irakastorduen proportzioan ezarriko da.

2. Heziketa ziklo bateko azken kurtsoan ari diren irakasleen jarduna, hirugarren hiruhilekoan, eskola orduak gutxitzean.

Ikasleek enpresa, estudio edo lantegietako prestakuntza praktikoko modulua egiten duten bitartean irakastordu gutxiago dituzten irakasleek denbora hori emanen dute, modulu horretan sartu ez diren ikasleak atenditzeaz gainera, errekuperaziorako jarduera antolatuetan eta ikastetxean heziketa zikloak ikasten ari diren beste talde batzuei laguntza ematen, bai eta lan hobekuntzako jardueretan, ikastetxeko instalazioek behar dituzten mantentze lanetan eta Lantokiko Prestakuntzako tutorearekin lankidetzan, ikastetxeak dituen beharren arabera modulu hori egiten ari diren ikasleei jarraipena egiteko, berrikuntza proiektuak garatzeko eta atzerriko programen ondoriozko beharrak atenditzeko lanetan ere. Hori guztia, ikasketaburuak egin eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ontzat eman beharreko lan plan baten bitartez.

3. Batxilergoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tutoreen koordinazio lanak.

Uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 22.3 artikuluaren arabera, Batxilergoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasle taldeen tutoreek koordinazio eginkizunetarako astean duten irakastordua, ahal baldin bada, ikasleen jarraipena egiteko jardueretarako erabiliko da, horretan sartuz bai ikasleekin egiten diren elkarrizketak, bai dagokion irakasle taldearekin egin beharreko bilerak.

4. Asteazken arratsaldeko ordutegiari buruzko xehetasunak.

Plangintza instituzionaleko edo prestakuntzako baliabideak prestatzeko emandako denboraren erdia (hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren asteazkenak) nahitaezkoa izanen da eta lehentasuna izanen du irakasleek egin beharreko beste edozein lanen aurretik; ikastetxeko zuzendariak begiratuko du betetzen den eta berak ezarriko du lan plana; beste erdia (gainerako asteazkenak) irakasleen esku geldituko da. Horrela beteko da uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretua aldatzen duen azaroaren 4ko 229/2002 Foru Dekretuaren hirugarren artikuluan ezarritakoa, bertan ezartzen baita urtean 35 ordu eman behar direla nahitaezko prestakuntzan.

5. Zaintza orduak.

Zaintzako irakaslearen eginkizun nagusiak hauek dira:

a) Irakasleak huts egiteagatik edo beste edozein arrazoirengatik zaindaririk ez duten ikasleei kasu egitea.

Irakasleren batek aurrez baldin badaki huts eginen duela, antolaturik utziko du ikasleek zer lan egin behar duten gelan, eta ikasketaburuari emanen dio laneko plan hori.

Ikasleek ez badute inolako lan berezirik, edo hala hitzartzen badu hutsegiten duen irakasleak zaintzako irakaslearekin, zaintzako irakasleak zilegi izanen du ordu hori ikasleei bere gai propioa emateko erabiltzea, betiere ikasketaburuaren baimena baldin badu, eta gainerako ordutegia aldatzen ez bada.

b) Korridoreetan ordena zaintzea eta, oro har, ikasleek gelaz kanpo duten portaera. Horrek ez du esan nahi beste irakasleek eginkizun hori bete behar ez dutenik.

c) Beren txandan sortzen diren gorabehera guztiak ebaztea, bai eta ikastetxeko norbait mediku beharrean gertatuz gero hartarako eginbideak egitea ere, eta ikasketaburua lehenbailehen jakinaren gainean jartzea.

d) Beren txandan irakasleek duten puntualitate eta asistentziaren berri ematea idatziz, klaseei, zaintzari, liburutegiari eta bestelako jarduerei dagokienez.

e) Ikasketaburuak zaintzei buruzko parte bat prestatuko du egunero, beti Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren eskura egonen dena. Gutxienez honako datuak izanen ditu:

_Irakasleen hutsegite eta atzerapenak.

_Ikastetxeko edozein egoitzatan izan diren gorabeherak.

_Gertatu diren istripuak.

_Zaintzako irakasleen sinadurak.

Irakasleren baten zaintza orduak berariazko beste jarduera batzuekin trukatzen ahal dira, baldin zaintza ordu guztiak beteta badaude eta jarduerak Klaustroak onetsi baditu.

6. Irakasleek ordutegia betetzea eta asistentzia partea.

Zuzendaritza taldeak irakasleak ikastetxean egoten diren kontrolatu behar du, baita ekaineko eta iraileko eskola gabeko egunetan ere. Halaber kontuan hartuko du, eta horren berri emanen Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari eta Giza Baliabideen Zerbitzuari, administrazio edo lan kontratupeko aldi baterako langileak zein egunetan hasi diren ikastetxean.

Ikastetxeetako zuzendariek, aurreko hilabeteko asistentzi parteak bidali behar dizkiote Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, hilabete bakoitzaren 5a baino lehen, ikastetxeetara bidaliko diren ereduak erabiliz.

Asistentzia parteen eredu ofizialak betetzean, honakoak hartu behar dira aintzat parte horietan:

a) Inoiz ez da utziko hutsik "hutsegitearen arrazoia" laukia, eta hala egiten bada, justifikatu gabeko hutsegitetzat hartuko da.

b) Hutsegite guziek agertu behar dute, bat ere utzi gabe.

c) "Hutsegitearen arrazoia" laukian "ordainsaririk gabeko norberaren eginkizunetarako baimena" jartzeko, nahitaezkoa izanen da Giza Baliabideen Zerbitzuak hartarako lizentzia eman izana.

Zuzendariak, justifikazioa aurkezteko epea amaitu eta biharamunean aditzera emanen dio Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari irakasle baten edozein hutsegite nahiz atzerapen, ikasketaburuari justifikatu gabekoa iruditzen zaiona, bere lansaritik tokatzen den kenketa egiteko eta, hala behartzen bada, espedientea hasteko. Kasuko irakasleari ere emanen zaio, idatziz, horren berri.

Irakasleek hutsegitearen justifikanteak aurkeztu behar dizkiote zuzendariari, horrek eskatu gabe.

Asistentzia partearen kopia bat jendaurrean paratuko da, ikusgai, irakasle gelan hil bakoitzaren 5a baino lehen. Beste kopia bat eskola kontseiluaren esku jarriko da.

Irakasleen hutsegiteen justifikanteak (baja agiriaren kasuan, haren kopia edo fotokopia) ikastetxeko zuzendaritzan geldituko dira Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren eskura.

Eskola emate normalaren alterazio guztiak berehala emanen zaizkio aditzera telefonoz Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, eta bai ondoren asistentzia partean jasoko ere.

III._Irakaslana koordinatzeko organoak

Arte Eskoletan irakaskuntza koordinatzeko organo hauek egonen dira:

1. Departamentu didaktikoak.

2. Koordinazio Pedagogikorako Batzordea.

3. Tutoreak eta ikasle taldeko irakasle taldea.

4. Enpresa, estudio edo lantegietako prestakuntza praktikoaren arduraduna.

1. Departamentu didaktikoak.

1.1. Xedapen orokorrak

Arte Eskoletan, Batxilergoko Arte modalitateko ikasketen arabera, haren irakasgai komunei dagozkien departamentu didaktikoak eratzen ahalko dira, otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 41.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Halaber, Arte Plastikoetako departamentua eratzen ahalko da, Batxilergoko Arte modalitateko irakasgaiei buruzko gaiez arduratzeko.

Era berean, Lanbide Arlo bakoitzeko departamentu bat era daiteke, ikastetxean ematen diren Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloen arabera.

A._Osaera.

Departamentu didaktiko bakoitzean egonen dira departamentuari esleitu zaizkion modulu edo irakasgaien ikasketak ematen dituzten espezialitateko irakasleak; atxikita egonen dira, beste departamentu batekoak izan arren, lehenengoari dagozkioz modulu edo irakasgaiak ematen dituzten irakasleak. Baldin eta departamentu bati esleitu ez zaizkion irakasgaiak edo moduluak badaude edo horiek departamentu desberdinetako irakasleek eman baditzakete eta esleitzeko lehentasuna indarra duen araudian ezarrita ez badago, zuzendariak ikasketa horiek departamentu horietako bati esleituko dizkio eta, horretarako oinarrizko irizpide izanen da, batetik, ahalik eta koherentzia pedagogikorik handiena lortzea, eta, bestetik, ikasleek kalitatezko irakaskuntza jasotzeko eskubidea dutela kontuan hartzea; esleipen hori, ikastetxeko Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak egiten duen proposamena aintzat hartuz egin beharko da.

Departamentu didaktikoak arituko dira irakaskuntzaren koordinaziorako organo horiei buruz honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: Bigarren Hezkuntzako institutuen Erregelamendu Organikoa; uztailaren 16ko 258 /1998 Foru Agindua; eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Lanbide Hastapenerako Programak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta jarduna ikasturte bakoitzean arautuko dituzten jarraibideak onesteko Hezkuntza Departamentuak urtero argitaratzen duen Foru Aginduaren 3. eranskina.

B._Departamentuburua hautatzea eta haren eginkizunak.

Departamentu bakoitzean buru bat egonen da. Horrek departamentuaren ardura izanen du eta departamentukideen lana zuzenduko du.

Izendapena zuzendariak eginen du irailean eta ikasturte bat iraunen du.

Burutza hori Arte Plastikoetako eta Diseinuko Kidegoko katedradun batek beteko du, irakasgai komunetako eta Arte Plastikoetako departamentuetan izan ezik, horietan Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasle katedradun batek beteko baitu. Katedradun bat baino gehiago egonez gero, katedradun izaera lehenik eskuratu zuenak beteko du burutza.

Katedradunik ez badago, zuzendariak bertako kideen artean izendatuko du burua, departamentuaren iritzia entzun ondoren; lehentasuna izanen dute ikastetxe horretan behin betiko destinoa duten espezialitateko irakasleek.

Departamentuburuak, ikasketaburuaren menpean, ondoko eginkizun hauek izanen ditu:

a) Erregelamendu honek departamentuari esleitutako eginkizunen ondoriozko jarduerak zuzendu eta koordinatzea.

b) Departamentuak egiten dituen bilerak antolatu, horietarako deia egin eta buru izatea. Halaber, bilkura bakoitzean egin beharreko akta idatzi eta sinatzea, nahitaez Akta Liburuan bildu beharko dena.

c) Honako eginkizun hauetan parte hartu eta horien ardura izatea: curriculum proiektuak egiteak dakartzan lanetan, departamentuak Hezkuntza Proiektua eta Urteko Programazio Orokorra prestatzeko izan behar duen ekarpenean, departamentuak bere baitan hartzen dituen arlo, irakasgai edo moduluen programazio didaktikoa eta ikasturte amaierako Memoria idazten eta, kasuan-kasuan, zehazten diren curriculum egokitzapenak prestatzen.

d) Departamentuaren programazio didaktikoa betetzen den eta ebaluazio irizpideak behar bezala aplikatzen diren begiratzea eta lan horren koordinazioa egitea.

e) Ikasleei jakinaraztea departamentuko arlo, irakasgai eta moduluen programazio didaktikoa, bereziki helburuak, gutxieneko edukiak eta ebaluazio irizpideak.

f) Gainditu gabeko irakasgaiak edo moduluak dituzten Batxilergoko edo heziketa zikloetako ikasleentzako eta ikasle libreentzako probak eta bestelako proba bereziak antolatu, prestatu eta gainbegiratzea, Ikasketaburutzarekin koordinatuta. Egin beharreko ariketen arduradun izanen da eta ebaluatuko ditu departamentuko beste kideekin batera.

g) Departamentuari dagozkion arlo eta irakasgaiak gainditu gabe dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei eman beharreko laguntza koordinatzea.

h) Ikasleen ebaluazio prozesuan erreklamazio prozedura erabiltzeko bidea ziurtatzea, indarrean dagoen arautegiari jarraikiz.

i) Ikasleak baloratzeko balio izan duten probak eta dokumentuak gordetzea.

j) Zuzendariari, ikasketaburuari edo, kasua bada, zuzendariordeari departamentuan sor daitekeen edozein arazoren berri ematea.

k) Hobekuntza pedagogikoa bultzatzea, aldian aldiko bilerak departamentuko kideen auto-prestakuntzarako lagungarri izan daitezen. Halaber, barne nahiz kanpo prestakuntzarako jarduerak sustatzea, irakasleak didaktikoki eta zientifikoki eguneratzeko.

l) Espazio eta instalazioen antolaketa koordinatu, departamentuari dagokion material eta ekipamendu berezia erostea proposatu eta horien mantenimendua zaintzea.

m) Inbentario liburua eguneratzen dela bermatzea.

n) Departamentuaren irakaskuntza lanen eta horren proiektu eta jardunen ebaluazioa sustatzea.

ñ) Institutuko gobernu organoek edo hezkuntzako administrazioak ikastetxearen funtzionamendua eta jarduerak ebaluatzeko sustatzen dituzten ebaluazioetan laguntzea.

C._Departamentuburutza. Bestelako eginkizunak.

Departamentuburuak, Erregelamendu Organikoan, uztailaren 16ko 258/1998 Foru Aginduan eta jarraibide hauetan aipatzen diren eginkizunak bere gain hartzeaz gainera, ikasturte hasieran Urteko Lan Plana aurkeztu beharko du, departamentuak urtean zehar egin beharrekoa bilduko duena, departamentuan aztertu eta onesteko. Plan horretan, besteak beste, ikasturtearen hasieran lehentasuna emanen zaio Batxilergoko ikasketen programazio didaktikoak eta ziklo bakoitzeko moduluen programazio didaktikoa prestatzeko jarduerei.

D._Departamentuburu albokoa.

Lanbide arlo bereko ziklo bat baino gehiago ematen duten Arte Eskoletan departamentuburutza alboko bat sortuko da, zuzendaritza taldeak esleitzen dizkion eginkizunak betetzeko. Astean hiru irakastordu izanen ditu horretarako eta behar den osagarria jasoko du, betiere ondoko baldintza hauetakoren bat betetzen bada:

_Lanbide arlo bereko bost heziketa ziklo eta/edo Lanbide Hastapeneko Programa edo gehiago eskaintzea ikastetxe horietan.

_Ikastetxean lanbide arlo bereko ziklo eta/edo programetan (presentzialetan) zortzi ikastalde edo gehiago egotea.

Departamentuburu albokoa Eskolako zuzendariak izendatuko du, Erregelamendu Organikoan departamentuburuak izendatzeko ezarritako irizpideen arabera, eta Lanbide Arloko Departamentuko buruak eskuordeturiko eginkizunak bete beharko ditu.

E._Taldeak aukeratzeko hurrenkera.

Ikastetxeko zuzendariak, klaustroko bilkuran, departamentu didaktikoei jakinaraziko dizkie Batxilergoko irakasgaiei dagokien ordu kopurua, egokitu zaizkien heziketa zikloetako moduluak eta, oro har, curriculum ofizialen arabera departamentu bakoitzari dagozkion eskola orduak.

Irakasgai komunetako eta Arte Plastikoetako departamentuen kasuan, kontuan harturik Bigarren Hezkuntzako Kidegoko irakasleek Batxilergoko berezko arlo edo irakasgaiak emateko duten lehentasuna eta betebeharra, honako hurrenkera hau segitu beharko da hautatzerakoan:

1. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasle katedradunak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.

2. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleak, beren departamentuko espezialitateko titularrak, behin betiko destinoa ikastetxean.

3. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleak, behin betiko destinoa beste ikastetxe batean izan arren, irakaslanik ez izateagatik destinoko ikastetxetik aldarazi badituzte.

4. Zerbitzu eginkizunetan dauden Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleak.

5. Destinoaren zain dauden Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleak.

6. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko azken oposizio-lehiaketa gainditu dutenak.

7. Zerbitzu berezietan diharduten Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioak eta lan kontratudunak.

8. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko irakasle katedradunak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.

9. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko irakasleak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.

10. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko irakasleak, behin betiko destinoa beste ikastetxe batean izan arren, irakaslanik ez izateagatik destinoko ikastetxetik aldarazi badituzte.

11. Zerbitzu eginkizunetan dauden Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko irakasleak.

12. Destinoaren zain dauden Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko irakasleak.

13. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko azken oposizio-lehiaketa gainditu dutenak.

14. Zerbitzu berezietan diharduten Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko funtzionarioak eta lan kontratudunak.

15. Administrazio edo lan araubidean aldi baterako kontratatatuko irakasleak.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eskumenpekoak diren Batxilergoko Arteen modalitateko irakasgaiak (abenduaren 5eko 1284/2002 Errege Dekretuko VI. eranskinaren arabera), ezin izanen dituzte hautatu Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleek, baldin eta, hautatze horren ondorioz, ordutegia osatzeko aukera kentzen badiete irakaslana Batxilergoari berari dagozkion orduekin osatuko duten Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleei.

8. puntutik 15.era bitarte aipatu den hautatzeko lehentasuna aplikatuko da heziketa zikloetako moduluen eskola orduak banatzeko txandetan.

Batxilergoko Arte modalitatearen curriculumeko arte lantegietako irakaslana Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tailer Maisuen Kidegoko funtzionarioek egiten ahalko dute.

1.2. Artea Garatu eta Sustatzeko Departamentua.

Arte Eskola bakoitzean Artea Garatzeko eta Sustatzeko Departamentua eratzen ahal da; horien betebeharren artean, jarraian ezarritakoarekin bat, ikastetxeko jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak programatzea eta garatzea egonen da.

A._Eratzea.

Departamentu horren barruan bertako burua egonen da eta, eginen den jarduera zehatz bakoitzeko, ardura duten irakasle eta ikasleak.

B._Departamentuburuaren eginkizunak.

Departamentuburuak, ikasketaburuaren menpean, ondoko eginkizun hauek izanen ditu:

a) Curriculum Proiektuen prestakuntzan parte hartzea.

b) Departamentuak ikasturte osoan eginen dituen jardueren Urteko Programa prestatzea. Programa horretan gainerako departamentuen, irakasleen, ikasleen eta gurasoen proposamenak bilduko dira.

c) Ikasleei departamentuaren jarduerei buruzko informazioa ematea; ikastetxean eginen diren erakusketa eta ekintza kulturalei buruzkoa bereziki.

d) Beste departamentu batzuen, klaustroaren, ikasleen ordezkarien batzordearen eta gurasoen elkarteen laguntzarekin erakusketak eta ekintza kulturalak sustatzea, koordinatzea eta antolatzea.

e) Ikasketa bidaiak, eskolen arteko trukaketak eta, oro har, ikastetxean ikasleentzat antolatzen den edozein txango edo bidaiaren antolamendua koordinatzea.

f) Eskola Kontseiluak jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko ematen dituen baliabide ekonomikoak banatzea.

g) Arte Eskolako Liburutegiaren erabilera antolatzea.

h) Egindako jardueren ebaluazioa jasoko duen memoria egin eta Urteko Programazio Orokorraren amaierako memorian sartzea. Uztailaren 10a baino lehen Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaliko da.

1.3. Kanpoko Jarduera Profesionalen Departamentua.

Halaber, Eskola Arte guztietan Kanpoko Jarduera Profesionalen Departamentua eratzen ahalko da. Eraketa eta eskumenak Bigarren Hezkuntzako Institutuei buruzko Erregelamendu Organikoan ezarri direnak izanen dira. Uztailaren 16ko 258/1998 Foru Aginduan irakaskuntzako koordinaziorako organo horretarako ezarri dena aplikatuko zaie.

1.4. Orientazio Departamentua eta Lanerako Prestakuntza eta Orientazio Departamentua.

Orientazio Departamentua eta Tutoretza Koordinatzeko Departamentua eratzen ahalko dira, bai eta Lanerako Prestakuntza eta Orientazio Departamentua ere, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen Hezkuntzako Orientazioa arautzen duen maiatzaren 10eko 153/1999 Foru Dekretuan ezarri denari jarraikiz (azaroaren 4ko 22/2002 Foru Dekretuak aldatua).

2. Koordinazio Pedagogikorako Batzordea.

Arte Eskola bakoitzean Koordinazio Pedagogikorako Batzordea eratzen ahalko da. Batzordearen eraketa eta eskumenak Bigarren Hezkuntzako Institutuei buruzko Erregelamendu Organikoan eta uztailaren 16ko 258/1998 Foru Aginduan ezarri denaren arabera ezarriko dira.

Koordinazio Pedagogikorako Batzordea hilean behin behintzat bilduko da. Ikasturtearen hasieran, ikasturtean egien diren jarduerak programatzeko beharrezkoak diren bilerak eginen ditu.

Ikasturtea bukatutakoan, batzordeak berak ikasturtean izandako funtzionamenduari buruzko txostena prestatzeko beharrezkoak diren bilerak eginen ditu.

3. Tutoreak eta ikasle taldeko irakasle taldea.

Arte Eskola bakoitzean, arau orokorra izanen da tutore bat egotea ikasle talde bakoitzeko. Tutore horiek Bigarren Hezkuntzako Institutuei buruzko Erregelamendu Organikoan eta uztailaren 16ko 258/1998 Foru Aginduan ezarritako eginkizunak beteko dituzte.

Era berean, ikasle taldeko irakasle taldearen osaera eta jarduna Bigarren Hezkuntzako Institutuei buruzko Erregelamendu Organikoan ezarri denari egokituko zaizkio.

4. Enpresa, estudio edo lantegietako prestakuntza praktikoko moduluaren arduraduna.

Arte Eskoletan, heziketa ziklo bateko azken kurtsoan ikasten duen ikasle talde bakoitzaren tutorea izanen da enpresa, estudio edo lantegietan eginen den prestakuntza praktikoaren arduraduna, eta, hori, Bigarren Hezkuntzako Institutuei buruzko Erregelamendu Organikoan eta uztailaren 16ko 258/1998 Foru Aginduan Lantegietako Prestakuntzarako Moduluaren arduradunari buruz ezarritakoari jarraikiz.

IV._Beste jarraibide batzuk

1. Salbuespenak eta egokitzapenak, Gorputz Hezkuntzaren arloan.

Salbuetsiak daude soilik hogeita bost urtetik goitikoak edo matrikula formalizatzen duten urtean adin hori betetzen dutenak.

Hala ere, Batxilergoko Gorputz Hezkuntza egitetik salbuesteko eskaera egiten ahalko dute mugikortasun arazo larriak dituzten ikasleek, hala komeni denean ohiz kanpoko kasuetan eta behar bezala frogatuta.

Egokitzapenak egiteko eskabideak ikasleek edo, adingabeak baldin badira, beren gurasoek edo legezko ordezkariek aurkeztuko dituzte ikastetxeko zuzendaritzan, eta medikuen ziurtagiriak erantsiko zaizkie.

2. Matrikulari uko egitea.

Batxilergoko edo heziketa zikloetako edozein ikasketa egiten ari diren ikasleek zilegi izanen dute beren espediente akademikoak gordetzen dituen eskolako zuzendariari eskatzea matrikula baliogabetzeko, baldin eta agiri bidez eta era frogagarrian egiaztatzen badute ondoko gorabehera hauetakoren bat:

_Eritasun fisiko nahiz psikiko luzea izatea.

_Lanpostu bat eskuratu izana.

_Familiako beharkizunak izatea.

Eskaerak apirilaren 30a baino lehen egin beharko dira.

Ikaslearen irakasleei entzun ondoren, eskolako zuzendariak eskaera ebatzi eta matrikula baliogabetzeko baimena emanen du, baldin eta aipatu arrazoi horietako bat frogatzen bada eta, hori dela medio, ezinezkoa izan bada eskatzailea eskolara normalki joatea eta etengabeko ebaluazioaren bidez haren kalifikazioa egitea.

Aipatu arrazoiak ez bezalako beste arrazoi berezi batzuk daudenean, matrikulari uko egiteko eskabideak epe berean aurkeztuko zaizkio ikasketa espedientea duen Arte Eskolako zuzendariari. Kasu horretan, zuzendariak eskaera eta harekin batera txosten bat eta, beharrezkoa bada, dagokion dokumentazioa bidaliko ditu Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusira, egokia den ebazpena eman dadin.

Matrikulari uko egiteko baimena ematen den kasu guztietan, dagokion eginbidea agertaraziko da ikaslearen ikasketen espedientean eta kontuan hartuko da uko horrek baimendu den ikasturte horretarako bakarrik balio duela. Horrelako kasuetan, ikasturte hori ez da kontuan hartuko irakaskuntza horietan egoteko gehieneko epea kontatzean.

3. Ikasleek kalifikazioei buruz erreklamazioak egiteko eskubidea.

Ikasleei beren errendimendu akademikoaren balorazio objektiboa bermatzeko, beharrezkoa da ikasleek aurretik izatea helburuen, edukien eta ebaluazio irizpideen berri, hala nola balorazio positiboa izateko eskatutako gutxieneko emaitzena, kalifikazio irizpideena eta ikasketak ebaluatzeko ikasturtean erabiliko diren prozedurena.

Irakasle titularrak ikasleek, haien gurasoek edo legezko ordezkariek programazio didaktikoei buruz eskatzen dituzten argibideak emanen dizkie. Ebaluazioa egiteko tresnei buruzko informazioa ere emanen die eta ikasleek zilegi izanen dute egin dituzten idatzizko proba, ariketa eta lanak ikusi eta irakaslearekin batera aztertzea.

Ebaluazioa egiteko tresnak azken erabaki edo kalifikazioak hartu ondoko hiru hilabeteetan gordeko dira gutxienez.

Ikasle guztiek eskubidea dute beren kalifikazioan eragina izanen duen edozein azterketa edo proba idatzi zuzenduta eta kalifikatua ikusteko.

Ikasleek, haien gurasoek edo legezko ordezkariek zilegi izanen dute balorazio eta kalifikazioei buruzko argibideak eskatzea. Informazio hori eman ondoren ados ez badaude izandako azken kalifikazioarekin, hura berriz aztertzeko eskatzen ahalko diote idatziz ikasketaburuari, jakinarazpena egin eta bi egun balioduneko epean.

Azken kalifikazioa eta/edo agiria eskuratzekoa berraztertzen baldin bada, departamentu didaktikoek edo, kasua bada, epaimahaiek, hurrengo egun baliodunean, berraztertzeko eskakizunak ikusi eta dagozkien txostenak eginen dituzte. Txostena ikasketaburuari igorriko zaio eta horrek kopia bat bidaliko die ikasleei edo haien gurasoei.

Ikastetxeetan berraztertzeko prozesua agortzen duten ikasleek zilegi izanen dute, dela nork bere kasa, dela guraso edo tutoreen bitartez, ikastetxeko zuzendariari eskatzea erreklamazioa Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura igor dezala, azken jakinarazpena egin eta bi eguneko epean.

Ikastetxeko zuzendariak, gehienez ere hiru eguneko epean, erreklamazioaren espedientea Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusira bidaliko du. Zuzendari nagusiak ebazpena emanen du -eta horrek administrazio bideari amaiera emanen dio-hamabost egun balioduneko epean espedientea jasotzen denetik hasita, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren txostenak kontuan izanik.

Ikaslearen alegazioaren aldeko ebazpena ematen baldin bada arestian aipatutako instantziaren batean, dagokion zuzenketa agertaraziko da ebaluazio agirietan, ikastetxeko idazkariak sinatutako eta zuzendariak ikus-onetsitako eginbidearen bitartez.

Berraztertzeko eskabideei eta kalifikazioen kontrako erreklamazioei dagokienez, jarraibide hauetan xedatutakoa izanen da arau, eta jarraibideotan arautu gabeko guztian, 1995eko abuztuaren 28ko Agindua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei eskola errendimendua irizpide objektiboen arabera ebaluatzeko eskubidea bermatzeko prozedura arautzen duena (1995eko 225. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", irailaren 20koa)..

4. Alkoholari eta tabakoari buruzko arauak.

Ikastetxeek giro higieniko eta osasuntsua bultzatu behar dute, hezkuntza komunitatean osasunerako on diren ohitura eta jarrerak sustatuz.

Hori helburu, eta 6/2003 Foru Legea, otsailaren 14koa, tabako kontsumoaren prebentzioari, arnasteko airea babesteari eta tabakoaren aurrean osasuna sustatzeari buruzkoa, bete dadin:

a) Ez da zilegi izanen ikastetxeetan tabakoa saltzea.

Ikastetxeetako Eskola Kontseiluek behar diren neurriak hartuko dituzte ikastetxeetan edari alkoholdunak saltzea eta kontsumitzea galarazteko.

b) Ez da zilegi izanen ikastetxeetan erretzea.

Baldintza horiek kontuan hartuko dira barne araubideko erregelamendua prestatzerakoan.

5. Ikastetxeez landarako jendea sartzea.

Ikastetxean edozein mezu aditzera eman, transmititu edo banatu nahi duten pertsona guztiek eskola kontseiluaren baimena beharko dute, edo bestela ikastetxeko zuzendariaren baimen idatzia. Kasu batean zein bestean baimen hori idatziz jasoko da ikastetxeko agiritegian.

Hori guztia ez da inoiz izanen legeak aitortzen dituen eskubide sindikaletarako oztopo.

V._Arau osagarriak

Arte Eskoletan, jarraibide hauetan ageri ez den orotarako, honako arau hauek modu osagarrian aplikatuko dira: otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretua, Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onetsi zuena; 258/1998 Foru Agindua, Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa garatu duena; uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretua, irakasleen lanaldi eta ordutegiei buruzkoa, azaroaren 4ko 229/2002 Foru Dekretuaren bidez aldatua; eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Lanbide Hastapeneko Programak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta jarduna ikasturte bakoitzean arautuko dituzten jarraibideak onesteko Hezkuntza Departamentuak urtero argitaratzen duen Ebazpena.

Iragarkiaren kodea: F0515496