91. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

A G O I T Z

Gainditu dutenen zerrenda eta kultur koordinatzailea izendatzeko proposamena

Agoizko Udalaren zerbitzuko kultur koordinatzaile izateko lanpostu finko bat betetzeko oposizio-lehiaketako epaimahaiak (deialdia 2004ko 124. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 15ean), deialdiko 9.1 oinarriarekin bat, aditzera ematen du gainditu duten izangaien zerrenda, puntuazioak dakartzana, hau dela:

1._María Soledad Martínez Caspe: 65,17 puntu.

2._Patxi Iosu Ozkoidi Iribarren: 62,83 puntu.

3._María Pilar Latienda Fernández: 56,99 puntu.

4._Ana Ibáñez Barricat: 47,59 puntu.

Horren ondorioz, epaimahaiak María Soledad Martínez Caspe andrearen aldeko izendapen proposamena egin du, Agoizko Udalaren zerbitzuko kultur koordinatzaile izateko lanpostu finkoa bete dezan, hura delako oposizio-lehiaketan puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Agoitzen, 2005eko ekainaren 23an._Epaimahaiko burua, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: L0515120