91. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

M A R T Z I L L A

Alkatetzaren ebazpenak, zinegotzigo eskuordeen gainean Dedikazioaren eta lansarien araubideko aldaketak

Martzillako Udalak, 2005eko ekainaren 23an egin bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

1. Erabakia hartzea Alkatetzaren 2005eko 174, 175, 176 eta 177. ebazpenen jakinaren gainean egoteko, zinegotzi eskuordearen kargua betetzeko araubidearen aldaketaz eta dedikazio partzialeko bi zinegotzigo eskuorde berriren sorreraz.

2. Martzillako Udalak 2004ko maiatzaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren 2. puntua aldatzea, Alkatetzaren 2005eko 174, 175, 176 eta 177. ebazpenetan xedatutakoari jarraituz, gisa honetara:

"Alkatetzaren 2005eko ekainaren 20ko 176 eta 177. ebazpenei jarraituz, ondoko hauek beteko dituzte Martzillako Udaleko zinegotzi eskuordeen karguak, dedikazio partzialean:

_Kirol eta Gazteriako zinegotzi delegatua: Ana Abarzuza Marín andrea, 2005eko uztailaren 1etik aitzinako ondorioekin.

_Festak antolatzeko zinegotzi delegatua: Cayo Malo Amadoz jauna, 2005eko uztailaren 1etik aitzinako ondorioekin.

Zinegotzigo eskuordeendako lansari gordina urtean 2.768,40 eurokoa izanen da. Lansari hori jasotzeko, astean gutxienez 6 ordu egin beharko dira zinegotzi eskuordeen zereginetan".

3. Egindako aldaketen berri ematea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari: Amparo Mena Elorz andreak eta José Ignacio Taberna Monzón jaunak (Alkatetzaren 174/05 eta 175/05 ebazpenak) dedikazio partzialeko araubidea utzi dute eta zinegotzigo berrientzat hasi da dedikazio partzialeko araubidea.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz".

Martzillan, 2005eko ekainaren 27an._Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0515231