91. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

M A R T Z I L L A

Alkatetzaren eskuordetza

176/2005 Ebazpena.

Martzillako Udaleko alkate udalburuak ondotik osorik jartzen den ebazpen hau eman zuen 2005eko ekainaren 20an:

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 43 eta 44. artikuluetan (2568/1986 E.D., azaroaren 28koa) ezarritakoari jarraituz, hain zuzen ere Alkatetzaren eskurantzen eskuordetzeari buruz, salbu eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 71. artikuluetan ezarritako eskurantzak eta aipatu lege bereko 115. artikuluan jasotako ahalmenak,

Xedatu eta dekretatu dut:

1. Ana Abárzuza Marín zinegotzia bereziki eskuordetzea Kirol eta Gazteriaren zerbitzuan aritzeko. Eskuordetze horrek bere baitan izanen ditu zerbitzuaren barne zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebaztea.

2. Eskuordetutako zinegotziari jakinaraztea ezen A.F.E.ko 115. artikuluari jarraituz Alkatetza honek informazioa jasoko duela eskuordetzen diren eginkizunen kudeaketaz eta eskuordetutako zinegotzia zuzenean Alkatetzaren menpe egonen dela.

3. Kirol eta Gazteriaren zerbitzuaren eskuordetze berezi horretarako, gutxieneko dedikazio partziala ezarriko da, osoko bilkuraren erabaki baten bitartez; 2005eko uztailaren 1etik aitzina izanen du eragina.

Martzillan, 2005eko ekainaren 27an._Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0515229