91. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TULEBRAS

Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena eta jendaurreko aldia

Tulebrasko Udalak, 2005eko ekainaren 21eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Bikote egonkorren Tulebrasko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza, eta erregelamenduari jarraikiz jendaurrean jartzea erabaki zuen.

Horrenbestez, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek espedientea udal idazkaritzan aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, erabakia behin betikoz onetsitzat joko da, aplikatzekoak diren egungo arauekin bat.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Tulebrasen, 2005eko ekainaren 27an._Alkatea, Rafael Ayensa Pascual.

Iragarkiaren kodea: L0515236