91. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

I R U Ñ A

ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuaren plan partziala Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko ekainaren 21ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-EKA-21 (3/UV).

Espedienteko dokumentazioa ikusirik eta 2005eko ekainaren 7ko txosten tekniko eta juridikoari jarraituz, erabaki da:

1. Hasiera batez onestea ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuaren plan partziala.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta bertako prentsan ere iragarkia jartzea.

3. Agiria behin betikoz onetsi aitzinetik, erredakzio taldeak gehitu beharko dizkio txosten teknikoan aipatzen diren aldaketak, zehazki 1, 2, 4, 7, 13, 15, 18, 20, 30, 33, 35 eta 36. puntuei dagozkienak. Horietaz gain, txosten juridikoan heldu diren "Memoria", "Uholde arriskuen azterlana", "Azterlan ekonomiko-finantzarioa" eta "Hirigintzako araudia" atalei dagozkienak ere bai.

Iruñean, 2005eko ekainaren 24an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0515303