91. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

806/2005 EBAZPENA, uztailaren 20koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 48.3 eta 4 artikuluan xedatutakoa betez eta Nafarroako Gobernuaren 2005eko martxoaren 21eko Erabakiaren kontra Uharteko Udalak paratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ikusirik, erabaki horren espediente osoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Salara hogei eguneko epean igortzea onesten duena. Halaber, interesaturik egon daitezkeenei, ediktu bidez, epea jartzen zaie, agertu eta aritu ahal izan daitezen, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 49. kapituluan xedatutakoarekin bat.

Nafarroako Gobernuak 2005eko martxoaren 21ean hartutako Erabakiaz, onetsi ziren Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu hutsak betetzeko prozesu berezian kargu horietarako gaikuntza lortzeko hautapen probetan erabiliko diren programak eta merezimenduen baremoak. Prozesu berezi hori Nafarroako toki araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen lehenbiziko xedapen gehigarrian aurreikusi zen.

Administrazioarekiko Auzien Salak 2005eko ekainaren 30ean egindako errekerimenduaren berri izanik, zeinean adierazten baita Uharteko Udalak 270/2005 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Nafarroako Gobernuak 2005eko martxoaren 21ean hartutako Erabakiaren aurka, bidezko da haren edukia aintzat hartzea.

Horrenbestez, Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea honako honen espediente osoaren kopia diligentziaturik eta behar bezala zenbakitua: Nafarroako Gobernuak 2005eko martxoaren 21ean hartutako Erabakia, Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu hutsak betetzeko prozesu berezian kargu horietarako gaikuntza lortzeko hautapen probetan erabiliko diren programak eta merezimenduen baremoak onesten dituena. Prozesu berezi hori Nafarroako toki araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen lehenbiziko xedapen gehigarrian aurreikusi zen.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesaturik egon daitezkeenak auzira ager daitezen eta etor daitezen, auzi horietako demandatu gisara, argitaratu eta bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluari loturik.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara.

Iruñean, 2005eko uztailaren 20an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0516369