84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MURCHANTE

Herrilurren desafektazioa hasiera batez onetsita

Murchanteko Udalak, 2005eko ekainaren 2an egin bilkura berezian, aho batez, behar besteko gehiengoarekin, hasiera batean onetsi zuen herrilurretako lurzati hauen desafektazioa: La Torre edo Martiniega alderdiko lurzatiak, 231, 232-A eta 232-B eta 233 zenbakidunak, Murchanteko 1. poligonokoak, 27.852,24 (labor. lurra, ureztalurra), 69.951,29 (labor. lurra, ureztalurra), 650,60 (larreak-zuhaitzak) eta 26.572,87 (labor. lurra, ureztalurra) metro karratuko azalerakoak, hurrenez hurren; guztira, 125.000,00 metro karratu; berariaz azaldu da lurzati guztietan azalera osoa hartu dela hemen, azkenekoan (alegia, 233 zenbakidunean) izan ezik; horrek 44.948,56 metro karratuko azalera du eta 26.572,87 metro karratu desafektatu behar dira, ez gehiago. Katastroko balioa 11.230,57, 18.531,15, 170,68 eta 6.971,37 eurokoa da, hurrenez hurren; guztira 36.723,77 eurokoa da katastroko balioa.

Helburua da jarraian 125.000 metro karraturen erabilera lagatzea, berrogei urtetarako, Helios Ingeniería Medioambiental, S.L.ri. Prezioa da 0,13 euro metro karratuko. Aipatutako tokian enpresa horrek eguzki baratzea paratuko du.

Espedientea udal bulegoetan aztertzen ahalko da hilabeteko epean, hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, bidezko juzgatzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko (11/2004 Foru Legeaz eguneratu zen hartako) 140. artikuarekin bat, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduari buruzko 280/90 Foru Dekretuko 143. artikuluari dagokionez.

Murchanten, 2005eko ekainaren 17an._Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0514687