84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Birzatiketa proiektua hasiera batez onetsirik

Galar Zendeako Udalak, 2005eko ekainaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Arlegiko UE-2 exekuzio unitatearen borondatezko birzatiketaren proiektua, M.ª Josefa Vivancok sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Getze-Galarren, 2005eko ekainaren 15ean._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0514478