84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Kudeaketako hirigintza hitzarmena hasiera batean onetsirik

Galar Zendeako Udalak, 2005eko ekainaren 12ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arlegiko UE-2 exekuzio unitatea kudeatzeko hirigintza hitzarmena, Udal honen eta Josefina Vivancoren artekoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Getze-Galarren, 2005eko ekainaren 15ean._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0514472