84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Oronozko UE -8 unitatea, Baztango Udal Planekoa, birzatitzeko proiektua behin betikoz onetsirik

Baztango Udalak, 2005eko maiatzaren 20ko osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen 24. puntuan:

1. Behin betikoz onestea Oronozko UE-8 unitatea birzatitzeko proiektua, Konpentsazio Batzordeak 2005eko apirilaren 8an behin betikoz onesteko R/E zenbakiarekin aurkeztua, Echeverría Iriarte arkitektoak prestatua eta EHAEOk 2005eko apirilaren 6an ikus-onetsia, horretarako irekitako espedientean dagoena eta Oronozko UE-8 unitateko Konpentsazio Batzordeak sustaturik.

2. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, baita ukituei ere, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoa bete dadin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2005eko ekainaren 9an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0514457