84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

URROTZ

Arau Subsidiarioetako aldaketa xehekatua hasiera batean onetsirik

Urrozko Udalak, 2005eko maiatzaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Arau Subsidiarioetako aldaketa xehekatua, karrerapeak, galeriak eta kanpo terrazak eraikitzeaz den bezainbatean egungo Arau Subsidiarioetan dagoen hutsunea bete nahirik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, hain zuzen ere udal bulegoetan, interesatuen eskura, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3. eta 74. artikuluetan ezarritakoa aplikatzeko.

Urrotzen, 2005eko ekainaren 14an._Alkatea, Inaxio Urroz Grajirena,

Iragarkiaren kodea: L0514437