84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

E G U E S I B A R

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik Elkanon

Eguesibarko Udaleko alkateak ebazpena eman zuen 2005eko ekainaren 8an, hasiera batean onesteko Elkano-Ibiriku-Egues aldeko AR-1 banaketa eremuko B-1 unitate morfologikoaren xehetasun azterlana (1. lurzatitik 22.eraino). Azterlan hori Miguel A. Orbaiz Lesaca jaunak sustatu du Artaichena, S.L., Construcciones Azpiroz y Saralegui, S.L. eta Promociones Anchoriz, S.L.ren izenean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Interesa duen orok espedientea azter dezake eta haren aurka alegazioak egin, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eguesen, 2005eko ekainaren 8an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0514324