84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LODOSA

3 U.C.-6 poligonoko 264. lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Alkatetzaren ekainaren 10eko 66/2005 dekretuaren bidez, hasiera batean onetsi da "Lodosako 3. poligonoko 264. lurzatiaren xehetasun azterlana" izeneko dokumentua, Arquitectura Municipal Loperena Portillo, Arquitectos, S.L. enpresako hirigintzako aholkularitzako Carmelo Loperena Eslava eta Luis Turiel Díaz arkitektoek 2005eko ekaineko datarekin prestatua eta Lodosako Udalak sustatua; haren xedea da 3. poligonoko 264. lurzatian hiri lurzoruaren barnean dagoen U.C.-6 unitate sendotuaren barnean dagoen atalean lerrokadurak seinalatzea. Ebazpenaren berri emanen zaie ukitutako bi jabeei eta dokumentua eta espedientea jendaurrean egonen dira hogei egunean, erregelamenduak xedatzen duenez, iragarki oholean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen argitaratuta, Udalak osoko bilkuran eta bidezko bada behin betiko onespena eman baino lehen.

Lodosan, 2005eko ekainaren 10ean._Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0514195