84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

URRITZA

Herrilurraren desafektazioa hasiera batean onetsirik

Urritzako Kontzejuak, 2005eko ekainaren 7an egin bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen quoruma zuela:

1._Hasiera batean onestea herrilurretako 554 metro karraturen desafektazioa, 11. poligonoko 67. lurzatian; gehiena haritza eta zuhaixka da, baita larrea ere puska tiki bat, eta helburua da enkante publikoan gero saltzea, etxebizitza bat eraikitzeko.

2._Erabaki hau jendaurrean edukitzea entitatearen oholean, hilabetez eduki ere, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean aitzinetik iragarrita, epe horretan bidezko juzgatzen diren erreklamazio eta alegazioak aurkez daitezen.

Urritzan, 2005eko ekainaren 13an._Alkatea, Blanca Subtil Areitio.

Iragarkiaren kodea: L0514389