84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

544/2005 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena, kargua hutsik dagoenean edo titularrak kanpoan edo eri daudenean edo beste edozein arrazoi pertsonalengatik ezin dutenean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 41. artikuluko 3. idatz-zatian eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat, zuzendari nagusiei dagokie kasuan kasuko zuzendaritza nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzea, kargua hutsik dagoenean edo titularrak kanpoan edo eri daudenean edo beste edozein arrazoi pertsonalengatik ezin dutenean.

Hori horrela eta aipatu artikuluek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzea, kargua hutsik dagoenean edo titularrak kanpoan edo eri daudenean edo beste edozein arrazoi pertsonalengatik ezin dutenean.

a) Proiektuen Ataleko burua Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa izanen da.

b) Kontzesio Obren Ataleko burua Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa izanen da.

c) Zainketa Ataleko burua Zainketa Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa izanen da.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesatuei, Idazkaritza Nagusi Teknikoari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu honetan duen Kontu Hartzailetza Delegatuari.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, ondorioak argitaratzen den egun beretik izanen baititu.

Iruñean, 2005eko ekainaren 24an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0515243