84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IRAÑETA

2005eko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsirik

Irañetako Udalak, 2005eko maiatzaren 9an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2005eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea udal idazkaritzan egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak eta oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 220.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Irañetan, 2005eko ekainaren 22an._Alkate udalburua, Oscar Erice Juango.

Iragarkiaren kodea: L0515007