84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ZUÑIGA

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Hidroeléctrica El Molino, S.L. Jarduera: zentral hidroelektrikoa zaharberritzea eta ustiatzea. Tokia: 79. fazeriako landalurren katastroko 1. poligonoa, 36. lurzatia, B) azpilurzatia. Alderdia: El Carrascal. Herria: Zuñiga.

Zuñigan, 2005eko ekainaren 15ean._Alkatea, José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Iragarkiaren kodea: L0514717