84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1015/2005 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Barne zuzendari nagusiak emana, 2005eko denboraldiko zezen ikuskizunetan arituko diren albaitariak izendatzen dituena.

Ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuaren xedapenak, Nafarroako zezen-plazetan toreatuko diren zezenen osasun eta gaitasun azterketa eginen duten albaitarien izendapenari buruzkoak, betetzearren, eta 2005eko zezenketen denboraldia hasia denez gero, bidezko da izendapen hori egitea Abeltzaintza Zerbitzuaren eta Osasun Publikoaren Institutuaren proposamenetan oinarrituta.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 38/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako albaitari hauek izendatzea, aurten Nafarroako zezen-plazetan jokatuko diren zezenen osasun eta gaitasun azterketa egin dezaten:

Aguado Lete, Alberto

Arriaga Oroquieta, Andrés

Ascunce Arratibel, Pedro

Ascunce Hernández, Rafael

Asenjo Rodríguez, Alejandro

Azábal Castillo, Carmen

Barrón Perea, Manuel

Berasain Oroz, Juan Ignacio

Blanco León, Jesús Miguel

Chavarri Ancin, Javier

Crespo Delgado, Nuria Esther

De Andrés Hualde, Jesús María

Díaz de Rada Turumbay, Pedro Andrés

Díez Sopranis, Juan Ramón

Echeverría Elcarte, Carlos

Eguiluz Saenz, Francisco Javier

Fernández de Manzanos Bastida, Julio

Fernández Salinas, César

García Ullate, Francisco Javier

Gregorio López, Yolanda

Iturralde Ros, Margarita

Jiménez Ochoa, Agurtzane

Liso Aldaz, Cristina

López Camacho, Santiago

López Galindo, Rosa

Loranca Jiménez, Rosa

Llopis Llorca, Teresa

Martínez Pérez, Miguel Angel

Mayoral Coscolín, Victoriano

Mutilva González, Fernando

Peiró López, Rafael

Pereira Alvarez, Ana Isabel

Poblador Sancho, Agustín

Rey Baztán, Jesús

Romano Basarte, María Dolores

Salvo Gracia, María Dolores

San Martín Casi, Concepción

Sanz de la Iglesia, Jesús María

Sarobe Carricas, Jesús A.

Soteras Mateo, Pilar

Vicente Ferrero, Angel Carlos

Zalba Agorreta, Inés

2. Iruñeko zezen-plazan eginen diren zezenketetan eta pikatzaileekiko nobilladetan lau albaitari arituko dira lanean; horietatik, bi Abeltzaintza Zerbitzukoak eta beste biak Osasun Publikoaren Institutukoak edo Iruñeko Udalekoak.

Nafarroako zezen-plazetan eginen diren gainerako zezen ikuskizunetan bi albaitari arituko dira elkarrekin, bata Abeltzaintza Zerbitzukoa eta bestea Osasun Publikoaren Institutukoa. Dena dela, bertan beste albaitari bat ere izanen da, Osasun Publikoaren Institutukoa, baina kontsumorako haragia jateko ona den ala ez aztertzeko baizik ez.

3. Abeltzaintza Zerbitzuari eta Osasun Publikoaren Institutuari dagokie ebazpen honetan proposatu eta izendatutako albaitarietatik zein aukeratu herri bakoitzerako.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2005eko ekainaren 29an._Barne zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F0515396