84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARAÑAIN

Behin betikoz onetsirik Barañaingo Herriko Etxean ezkontza zibilak ospatzeari buruzko ordenantza

Barañaingo Udalak, 2005eko martxoaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen, legeak eskatzen duen quoruma zuela, hasiera batean onestea Barañaingo Herriko Etxean ezkontza zibilak ospatzeari buruzko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabaki hori 2005eko 55. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 9koan, baita Barañaingo Udalaren iragarki oholean ere.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, ordenantza behin betikoz onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da aipatu agindua betez, ohartaraziz ezen honako ordenantza honen aurka -xedapen administratibo bat baita-ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107.3 artikuluari jarraikiz); hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabili ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratuz Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2005eko ekainaren 15ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiáin Ibáñez.

E R A N S K I N A

Barañaingo Herriko Etxean ezkontza zibilak ospatzeari buruzko ordenantza

Abenduaren 23ko 35/1994 Legean aurreikusitakoari jarraikiz (lege horrek kode zibila aldatzen baitu alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruz) eta bat eginik, orobat, alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidearekin, ondoko araudia ezarri da Barañaingo Herriko Etxean ezkontza zibilak arautzeko:

Lehendabizikoa._Ekitaldia Herriko Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoan ospatuko da, sarrera Barañaingo Udaletxe Plazan baitu, z.g.

Bigarrena._Zeremoniak larunbatetan ospatuko dira, 12:00etatik 13:30etara, urteko asteburu guztietan, Alkatetzak horietariko bat edo bat salbuesten ahalko badu ere, egun berean egintza edo gertakari berezirik baldin bada.

Ezkontzak ospatzen diren egunetan, gehienez ere lau zeremonia eginen dira egun bakoitzeko.

Hirugarrena._Zeremonia ospatu aurretik, ezkondu-asmokoek Udalaren egoitza erabiltzeko tasa ordaindu izanaren ziurtagiria beharko dute aurkeztu.

Ezkontzeko asmoa duen bikoteko kideetako bat Barañainen erroldaturik badago, doakoa izanen da zeremonia.

Laugarrena._Eskaera egiteko eskabide orokorretarako eredu ofiziala erabiliko da. Udal bulegoetan eskuratzen ahal da, eta bertan adierazi beharko dira zeremoniaren eguna eta ordua. Eskaera Barañaingo Udalaren sarreren erregistro orokorrean aurkeztuko da, horrela jasota geldituko baita zer egunetan egin den eskaera.

Bosgarrena._Ezkondu-asmokoek aurkeztutako eskabideak ikusirik banatuko dira datak eta orduak, ahal dela interesatuekin bat. Batek baino gehiagok aldi berean nahi izanez gero, eskabidea zer egunetan jasotzen den, harexen araberakoa izanen da lehentasuna.

Seigarrena._Ondorio guztietarako, jendeak noiznahi eskura izanen du modu irmoan esleitutako data eta orduen zerrenda.

Zazpigarrena._Alkatetzak ez du data konpromisorik onartuko, eskabidea jaso eta hamabi hilabete baino epe luzeagorako.

Zortzigarrena._Ezkontza ospakizun edo baimenak alkateak berak emanen ditu edo, bertzenaz, ezkondu asmokoek ezkontza zibila egiteko hautatu duten zinegotziak, alkateak aldez aurretik horretarako eskuordetza eginda.

Bederatzigarrena._Tabako kontsumoaren prebentzioari buruzko otsailaren 14ko 6/2003 Foru Legearekin bat eginik, ezin da Udalaren egoitzetan erre.

Hamargarrena._Kontuan harturik egintzaren garrantzia eta lekuaren adierazgarritasuna, ez da bidezkotzat hartzen arroza botatzea; orobat, begiratu beharko zaio partaideen gehieneko kopuruari, lokalaren edukieraren ariora.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Araudi hau aldatzen ahalko da, bai bere determinazio guztiei dagokienez, baita ezkontza ospatzeko esleitu edo esleitu gabeko data, ordu edo lekuei dagokienez ere, nahiz eta ahaleginak eginen diren interesatuei kalterik ez egiteko behar diren aldaketak egiteagatik, eta horretarako posible diren determinazio eta erabakiak hartuko dira.

Iragarkiaren kodea: L0514633