84. ALDIZKARIA - 2005eko uztailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

502/2005 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren 2005-2008 aldiko Lau Urteko Jarduketarako Plan Orokorra onesten duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Hezkuntza Ikuskatzailetzaren antolaketa eta funtzionamendua arautu eta Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko sistema ezartzen duen irailaren 13ko 365/1999 Foru Dekretuak (1999-10-1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) bere 9. artikuluan zehazten du Jarduketarako Plan Orokorra Ikuskatzailetzari esleitutako eginkizunen garapena zehazteko baliabidea izanen dela. Ezartzen du, halaber, plan horrek urte bat edo batzuk iraunen duela eta eginkizun haien ondoriozko jarduketak bilduko dituela.

Hezkuntza kontseilariak apirilaren 26an emandako 83/2005 Foru Aginduaren bitartez irailaren 13ko 365/1999 Foru Dekretua garatu zen. Agindu horren 27. artikuluaren arabera, Hezkuntza Departamentuak, foru agindu baten bidez, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzurako Lau Urteko Jarduketarako Plan Orokor bat onetsi behar du. Plan hori Hezkuntza Departamentuak, zerbitzu horren zuzendaritzaren bitartez, hezkuntza-ikuskatzailetzarako lau urteko aldirako finkatzen dituen helburuak lortzeko bitartekoa da. Horixe da, hain zuzen ere, foru agindu honen xedea.

Hezkuntza Departamentuak, gure komunitateko hezkuntza sistemak aurre egin behar dituen etengabeko erronkez oharturik, ikuskatzailetza hobetu nahi du, hezkuntza ikuskatzailetzak eragina izan dezan hezkuntza ona lortzeko laguntzen duten alderdien gainean.

Hezkuntza ikuskatzailetzak egiten duen lanaren kalitatearen oinarririk handienetako bat da egunero agertzen diren behar zehatzak aurreikusi eta haiei aurrea hartzea. Horregatik, hezkuntza ikuskatzailetzaren lana antolatzeko funtsezkoa da ikuskatzailetzako eginkizunei orientazioa eta zentzua emanen dizkien epe ertaineko plangintza bat izatea.

Epe ertaineko plangintza batek bide ematen du modu koherente eta eraginkorragoan lan egiteko, ahalbidetzen baitu urteko plan zehatzen eraginak batu eta haien zentzua eta norabidea finkatzea.

Urte batzuetako plan batek ikuskatzaileek eguneroko lanean, askotan bakoitzak bere aldetik, egin behar dituzten jarduketen ikuspegi osoa eta sistematikoa ematen du. Lanaren eraginkortasuna eta koherentzia izanen dira, dudarik gabe, planteamendu horren alde onetako bi.

Orobat, urte batzuetako plangintzak hezkuntza ikuskatzailetzak hemendik urte batzuetara izan dezakeen egoeraren ikuspegia emanen duen plan estrategiko baten barruan egon behar du. Ikuspegi horrek egiten diren jarduketa guztiei zentzua eta orientazioa emanen die.

Plana ez da behar bezala antolatutako prozesu desberdin batzuen multzo bat, aitzitik, eskatzen du ildo estrategiko batzuk ezartzea hezkuntza ikuskatzailetzak egiten duen lanaren kalitatearen ikuspegiaren barrenean. Halaber, erantzukizunak zehaztu eta esleitu behar ditu, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren antolaketa berrian bildutako eginkizun eta figuren arabera.

Azpimarratu beharra dago planak Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko kideen egungo eta etorkizuneko gaitasun eta eskumenak egokitzeko egin behar den prestakuntza definitu behar duela.

Etengabeko hobekuntza sustatu nahi izanez gero, urte batzuetako plan honek barne hartuko du bere jarraipena eta ebaluazioa, hura garatzean atzematen diren akatsak zuzendu ahal izateko. Hortaz, planak errealista, zehatza, argia eta esplizitua behar du izan, hala nola ikuskatzailetzaren profesionaltasunean oinarritua. Planteamendu horrekin baizik ez da lortuko helmuga argia eta zehatza, alderdi onak eta hurrengo urteetan hobetu beharreko arloak identifikatuko dituena.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa._Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren 2005-2008 aldiko Lau Urteko Jarduketarako Plan Orokorra onestea. Hona hemen haren oinarriak:

O I N A R R I A K

1. Definizioa eta helburua.

Hezkuntza sistema etengabe aldatzen ari den errealitate konplexua da, alderdi, esparru eta sektore desberdinen parte hartzea duena. Testuinguru horretan, ikuskatzailetzak plangintza estrategiko bat behar du, ikuskatzailetza lana epe ertaineko plan batean egituratzeko. Plan hau Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren plan estrategiko gisara egituratzen da, haren indarraldirako.

Ikuskatzailetzako Lau Urteko Planak planaren indarraldian hezkuntza politikaren helburuak lortzeko Hezkuntza Departamentuak ezarritako lan-ildo eta jarduketa-irizpideak garatzen ditu.

Planak koherentzia eta kohesioa eman nahi die Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren jarduerei, eta horretarako lehentasunak finkatu eta jarduketarako jarraibide komunak ezarriko ditu, horrela bermatuko baita ikuskatzailetzaren esku hartze arrazionala, homogeneoa eta eraginkorra.

2. Prestatzeko irizpideak.

Lau Urteko Planak Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren jarduerak barne hartzen, egituratzen eta denboraren arabera sailkatzen ditu. Aurreikusten ditu ildo estrategikoak, erantzukizunen banaketa, kudeaketaren kalitatearen hobekuntza eta zerbitzuko langileen eskumenen berrikuntza eta hobekuntza. Orobat, planaren beraren ebaluazioa egiteko modua eta planean aurreikusi gabeko eskari eta premiei erantzuna emateko behar diren espazio eta denborak finkatzen ditu.

Plana prestatu eta betetzeko prozedura Lau Urteko Plana PR0503 prozesuan ezarri da.

Plan hau Urteko Jarduketarako Plan Orokorren bidez garatuko da eta, horiek bezalaxe, ikastetxeei jakinaraziko zaie aldez aurretik, behar den denborarekin.

3. Helburu nagusiak.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren 2005-2008 aldiko Lau Urteko Jarduketarako Plan Orokorraren helburu nagusiak arauek ikuskatzailetzari ematen dizkioten eginkizun eta eskurantzen esparruaren barruan kokatzen dira. Ondoko hauek dira:

1. Ikuskatzailetzak ikastetxeei, Hezkuntza Departamentuari eta hezkuntza komunitate osoari ematen dizkien zerbitzuen plangintza bermatzea.

2. Ikuskatzailetzaren jarduketak zehaztea kontrolaren eta gainbegiratzearen arloan.

3. Ikuskatzaileek ikastetxe, irakasle eta programak ebaluatzeko egin behar dituzten jarduerak ezartzea.

4. Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistema ebaluatzeko ikuskatzailetzak egin beharreko jarduerak zehaztea.

5. Ikastetxeentzako aholkularitza jarduketak identifikatzea.

6. Hezkuntza administrazioari informazioa emateko eta Hezkuntza Departamentuko bestelako zerbitzuekin elkarlanean aritzeko jarduketak ezartzea.

7. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren ildo estrategikoak eta esku hartzeko funtsezko arloak finkatzea.

8. Planaren definizioaren, ezarpenaren eta jarduketen hobekuntzaren inguruko erantzukizunak ezartzea.

9. Planaren helburuak lortzeko bidea emanen duten kalitatearen kudeaketako sistemak finkatzea.

10. Zerbitzuko langileen ezagupenak berritu eta handitzeko jarduerak finkatzea, planean aurreikusitako zerbitzuak ematean kalitatea eta bikaintasuna lortzearren.

11. Ondorioak atera eta proposamenak egitea, egindako jarduketei buruzko txosten eta azterlanak eginez.

4. Ikuskatzailetza zerbitzuak.

Hezkuntzako ikuskatzailetzak planaren hartzaileen (ikastetxeen, Hezkuntza Departamentuko zerbitzuen, hezkuntza administrazioaren eta eskola komunitatearen) premia eta itxaropenak identifikatu ditu plan honetan, egin behar dituen jarduerak zehazteko. Planean sartutako jarduerak planaren indarraldian eman beharreko zerbitzuak dira.

5. Prozesuen araberako kudeaketa.

Ikuskatzailetza zerbitzuak prozesuen garapenaren bitartez ematen dira. Ikuskatzailetza zerbitzu bakoitza prozesu bati lotua dago. Ikuskatzailetza zebitzuak modu eraginkor batez emateko beharrezkoa da egin beharreko jardueren hurrenkera zehazten duten lan prozedura eta jarraibideak ezartzea. Prozesu bakoitzean, haren garapenean ematen den txostena identifikatzen da, eta haren edukia zehazten.

Ikuskatzailetza prozesuek jarraipen eta kontrol jarduerak dituzte, ematen ari den zerbitzuaren kalitatearen berri izan eta etengabe hobetzeko zuzenketak sartu ahal izateko.

6. Prozesuen deskribapena.

Lau Urteko Planak barne hartzen ditu plangintza prozesuak, zerbitzua emateko prozesuak eta kontrolatu eta hobetzeko prozesuak.

7. Plangintza prozesuak.

Ikuskatzailetzak ematen dituen zerbitzuen plangintza ondoko prozesu hauen bitartez egiten da: zerbitzuen zerrenda onestea, zerbitzu berriak diseinatu eta garatzea, zerbitzuak emateko plangintza, txostenak egin eta ikus-onestea eta ikastetxeekin haremanak izatea: bisita. Lau Urteko plana eta Urteko Plana ere sartzen dira.

8. Plangintza prozesuen deskribapena.

Ikuskatzailetza planifikatzeko prozesuak ondoko atal hauetan zehazten dira:

1. PR0701 Zerbitzuen zerrenda onestea.

Jarduketa edo zerbitzu nagusien multzoa da ikuskatzailetza zerbitzuen zerrenda; aurretik erabakitako kalitatearen kudeaketa sistemari jarraikiz kudeatzen dira. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendariak zerbitzuen zerrenda osatzen duten zerbitzuak identifikatu eta onesten ditu. Zerrendan beste zerbitzu bat sartu baino lehen, zuzendariak arloetako bati esleitzen dio, haren kudeaketaz ardura dadin.

Eremuko koordinatzaile arduradunak zerbitzua definitu, garatu, ezarri eta hobetzeko lanak hartzen ditu bere gain, zuzendaritzak finkatutako betebeharrekin bat.

2. PR0702 Zerbitzu berriak diseinatu eta garatzea.

Prozesu honek bide ematen du hezkuntza administrazioak eskatzen dituen jarduketa edo zerbitzu berriak diseinatu eta garatzeko, ezarritako helburuei eta eskura dauden baliabideei jarraikiz.

3. PR0703 Zerbitzuak emateko plangintza.

Prozesuak ondokoak egiteko prozedura biltzen du: egin beharreko zerbitzuak urtero finkatu, zerbitzu eta eginkizunak esleitu, denboraren arabera antolatu, eremuko plan berariazkoak egin, baliabideak eman, irizpideak homogeneizatu eta guardien egutegia egitea.

4. PR0704 Txostenak egin eta ikus-onestea.

Ikuskatzailetza zerbitzuak eman ondoren, txosten batzuk egiten dira, zerbitzuaren hartzaileen (ikastetxeen, Hezkuntza Departamentuko zerbitzuen, hezkuntza administrazioaren eta abarren) eskariak asetzeko.

Prozesu honek ikuskatzailetza txostenen egitura eta eduki formala zehazten ditu, eta zerbitzuak ematetik heldu diren txostenak aztertzen, ikuskatzailetzaren txostenen katalogoa osatzeko.

Eremuko koordinatzaileak esleiturik dituen azpiprozesuei buruzko txostenen ereduak prestatu eta haien edukia zehazteko ardura du.

5. PR0705 Ikastetxeekiko harremanak: bisita.

Prozesu honetan ikuskatzailetza zerbitzuen garapenean ikastetxeetara egiten diren bisitak planifikatu, egin eta ebaluatzen dira.

6. PR0503 Lau Urteko Plana.

Prozesu honetan Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren Lau Urteko Plana prestatu, ezarri eta haren jarraipena egiteko prozedura finkatzen da. Lau Urteko Plana zehaztu eta denboraren arabera antolatzeko, Urteko Plan Orokorrak egiten dira.

7. PR0503 Urteko Plana.

Prozesu honen helburua Urteko Jarduketarako Plan Orokorrak prestatu, burutu eta ebaluatzeko prozedura ezartzea da.

9. Zerbitzuak emateko prozesuak.

Ikuskatzailetza zerbitzua ondoko zazpi prozesuen bitartez egiten da: kontrola eta gainbegiratzea, Ikastetxe, irakasle eta programen ebaluazioa, Sistemaren ebaluazioa eta adierazleak, Ikastetxeentzako aholkuak, Hezkuntza administrazioari informazioa eta laguntza ematea, Eskolatzea eta Plantillen zehaztapena eta baliabideen aurreikuspena. Prozesu horretako bakoitzak azpiprozesu batzuk ditu, dagokion zerbitzuaren garapena errazten dutenak.

10. Zerbitzua emateko prozesuen deskribapena.

Ikuskatzailetza zerbitzua ondoko atal hauetan garatzen da:

1. PR0711 Kontrola eta gainbegiraketa.

Prozesu honen xedea da ikastetxeen funtzionamendua eta antolaketa erregulatzen dituzten arauen aplikazio egokia kontrolatzea, hala nola ematen diren ikasketen curriculum-antolaketa egokia gainbegiratu eta ikasleak ebaluatzeko prozesua betetzen dela zaintzea. Eginkizun horrek ondoko azpiprozesuak biltzen ditu:

_Ikasturte hasierako gainbegiraketa: matrikula, taldeak, ordutegia, taldeak eta irakasleak, titulazioak etab.

_Ikastetxeen urteko plangintza gainbegiratzea: Urteko Programazio Orokorra, Ikastetxea Antolatzeko Agiria, programazioak eta memoriak.

_Hezkuntza Sistemaren antolamenduaren eta irakaskuntzen jarraipena.

_Irakasleen hutsegite-parteak gainbegiratzea.

_Irakasleen prestakuntzarako baimenak ematea.

_Ikasleen diziplina espedienteetako erreklamazioei buruzko proposamena.

_Ikastetxeetako zuzendariak izendatzeko proposamena.

_Ikastetxeetako egutegia eta eskola ordutegia onestea.

_UCA-DC-PIP-PILE eskabideak gainbegiratzea.

_Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak.

_Agiriak egiaztatu eta ikus-onestea.

_Ikastetxe pribatu itunduen Eskola Jarduerak eta Zerbitzuak baimendu eta erregistratzea.

_Ikasleak ebaluatzeko eta mailaz igotzeko irizpideak behar bezala aplikatzen diren begiratzea.

_Ebaluazio agiriak behar bezala betetzen diren begiratzea.

_Erreklamazio eta salaketei buruzko txostenak egitea.

_Testu liburuen aldaketa baimentzeko txostena egitea.

_Zerbitzu osagarriak gainbegiratzea: jantokia eta garraioa.

_Plangintza instituzionalerako tresnak gainbegiratzea.

2. PR0712 Ikastetxe, irakasle eta programen ebaluazioa.

Prozesu honek ondoko xede hauek ditu: ikastetxeen kanpo ebaluazioa eta ematen diren irakaskuntzen jarraipena egitea, ikastetxeen hezkuntza lanaren emaitzei buruzko informazioa eta prozesuak eta ikastetxearen emaitzak hobetzeko aholkuak ematea, eta, azkenik, zuzendaritza, koordinazio eta irakaskuntza lana ebaluatzea. Prozesu honek ondoko azpiprozesu hauek ditu:

_Ikastetxeen diagnostikorako kanpo-ebaluazioa (antolamendua, funtzionamendua, emaitzak).

_Irakaskuntzaren gainbegirapena.

_Ikastetxeetako ebaluazio eta kalitate planen jarraipena.

_Ikastetxeetako kalitatea kudeatzeko sistemen jarraipena.

_Ikastetxeetako emaitza akademikoak aztertzea.

_Zuzendaritza lanaren ebaluazioa: zuzendari kategoria eskuratzea eta agintaldia berritzea.

_Koordinazio lanaren ebaluazioa: departamentuko burutza eta zikloaren koordinazioa.

_Irakaskuntza lanaren ebaluazioa: irakasleak, zerbitzu bereziak, praktiketan ari diren irakasleak, lizentzia eskuratu nahi dutenak, eta lanpostu trukeak.

_Departamentuak onetsitako programa eta proiektuen ebaluazioa eta jarraipena.

3. PR0713 Sistemaren ebaluazioa eta adierazleak.

Prozesu honek bide ematen du Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistema aldian behin ebaluatzeko, Komunitateko hezkuntza sistemaren kalitate mailen bilakaeraren berri izateko eta ikastetxeei gogoeta egin eta haien lana hobetzeko elementuak emateko. Ondoko azpiprozesu hauek garatzen dute prozesu hau:

_Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren ebaluazio orokorra.

_Ebaluazio proiektu nazionaletan eta nazioartekoetan parte hartzea.

_Nafarroako hezkuntzako adierazleen sistema.

_Berrikuntza eta esperimentazio programa eta proiektuak ebaluatzea.

4. PR0714 Ikastetxeentzako aholkuak.

Prozesu honek jarduketa zehatzak ezartzen ditu ikastetxeei arauei, antolaketari, pedagogiari eta curriculumari buruzko aholkuak eman eta ikastetxeen funtzionamendu egokirako behar den lankidetza ezartzeko. Ondoko azpiprozesuek osatzen dute prozesu hau:

_Ikastetxeak aholkatzea arauei buruz.

_Ikastetxeak aholkatzea antolamenduari eta curriculumari buruz.

_Ikastetxeetako gatazkei aurrea hartzen eta bitartekaritzan parte hartzea.

_Guraso eta ikasleak aholkatzea.

5. PR0715 Hezkuntza administrazioari informazioa eta laguntza ematea.

Prozesu honen bidez hezkuntza administrazioak sustatu edo baimendutako jardueren berri ematen zaie agintariei; bestalde, bide ematen du Hezkuntza Departamentuko bestelako zerbitzuekin elkarlanean aritzeko, komunean dituzten arloetan. Ondoko azpiprozesu hauek ditu:

_Hezkuntza administrazioak eskatzen dituen txosten eta azterlanak egitea.

_Hezkuntza itunei buruzko txostena egitea.

_Eskolatzealdia malgutzearen gaineko txostena egitea.

_Lehen Hezkuntzan berandu sartzeari buruzko txostena egitea.

_Espazioen beharrari buruzko txostena egitea.

_Zerbitzu eginkizunei buruzko txostena egitea.

_Ikasketa berriak baimentzeko txostena egitea.

_Ikastetxeak baimentzeko, irekitzeko eta ixteko txostenak egitea.

_Eskola espazioen desafektazioari buruzko txostena egitea.

_Kontraesaneko espedientea izapidatzea.

_Funtzionarioen aurkako diziplina espedienteak izapidatzea.

_Irakasleen alorreko batzorde eta epaimahaietan parte hartzea.

_Ikasleak ebaluatzeko batzorde eta epaimahaietan parte hartzea.

_Departamentuak sortutako batzorde eta lan taldeetan parte hartzea.

_Departamentuaren arau-proposamenak berrikustea.

6. PR0716 Eskolatzea.

Prozesu honetan ikastetxeen hezkuntza eskaintza eta ikasle nahiz taldeen zentsua zehaztu, ikasleen eskolatze prozesua zuzendu eta ikasleen eskolatzeari buruzko azterlanak egiten dira. Ondoko azpiprozesu hauek osatzen dute prozesu hau:

_Hezkuntza eskaintzari buruzko proposamena egin eta ikastetxeei jakinaraztea.

_Ikastetxeetako ikasleen eta taldeen errolda eta egunerapena.

_Eskolatze prozesua koordinatzea eta ikasleak ikastetxeetan onartzeko prozesua gainbegiratzea.

_Ikasleen eskolatzeari buruzko azterlanak egitea.

_Ikastetxez aldatzeko proposamena egitea, hutsegite oso larriengatik edo gorabehera bereziengatik.

7. PR0717 Plantillen zehaztapena eta baliabideen aurreikuspena.

Prozesu honen jarduketak dira plantilla organikoak eta funtzionamendukoak zehaztea eta baliabideak aurreikusteko azterlanak egitea. Ondoko azpiprozesu hauek ditu:

_Ikastetxeen plantilla organikoari buruzko proposamena zehaztea.

_Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea.

_Irakasle ibiltarien ibilbideak antolatu eta gainbegiratzea.

_Hezkuntzako giza baliabideen beharrei eta erabilerari buruzko azterlanak.

_Eskola antolamenduari buruzko azterlanak.

11. Kontrol eta hobekuntza prozesuak.

Ikuskatzailetza zerbitzua emateko prozesuen (jarduketen) kontrola eta hobekuntza adierazleak eta onarpen irizpideak barne hartzen dituzten kontrol planen bidez egiten dira.

12. Jarduketa espezializatua.

Planaren azpiprozesuak, ebazpen honen I. eranskinean ageri direnak, abiarazteko, beharrezkoa izanen da ikuskatzaileek curriculumeko espezialitateei lotutako hezkuntza sistemako arlo, irakasgai eta etapetan modu espezializatu batez jardutea.

13. Zerbitzuko zuzendaritzaren erantzukizunak.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendariak eginen du Lau Urteko plana, zerbitzuko kideei entzunaldia eman, eremuko koordinatzaileen txostena ikusi eta Eskola eta Lanbide Irakaskuntzen zuzendari nagusiak onetsi ondoren.

Zerbitzuko zuzendariak kalitate eta kudeaketako arduradunaren laguntza izanen du planak esleitzen dizkion prozesuak kudeatzeko.

14. Ikuskapen eremuen erantzukizunak.

Ikuskapen eremuetako koordinatzaileak esleituak dituzten prozesuak definitu, garatu eta hobetzeko arduradunak (jabeak) dira. Gainera, sortzen diren txostenen ereduak diseinatu eta haien edukia zehaztu behar dute. Zeregin horiek eremuetako kideen eskuetan uzten ahal dira.

Zerbitzuko ikuskatzaileek prozesuak eremuetan ezarritako prozedurei jarraikiz egiten direla zaintzeko ardura izanen dute.

15. Curriculum arloen erantzukizunak.

Curriculun arloetako kideak espezialitatearen eremuan ikuskatzailetzaren parte-hartzea behar duten azpiprozesuak betetzeaz arduratuko dira.

16. Prozesu eta eremuen matrizea.

Planaren indarraldian garatu beharreko prozesuak eta horiek kudeatu behar dituzten eremuak ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

17. Ildo estrategikoak.

Lau Urteko Planaren barruan, ildo estrategikoak dira zerbitzuaren arreta berezia beharko duten eginkizunen multzoa. Ebazpen honen II. eranskinean daude. Funtsezko arloak dira zerbitzuan garatu gabe dauden arloak, haien garrantzia dela-eta, arreta berezia eskatzen dutenak. Funtsezko arlo bakoitzarentzat helmuga estrategiko bat edo batzuk ezarri dira, denbora horretan lortu nahi diren emaitzak azaltzen dituztenak. Orobat, helmuga estrategikoetan eragin berezia duten prozesuak, emaitzen eraginkortasuna ebaluatzeko adierazleak eta haien kudeaketaren arduradunak zehaztu dira.

Ateratzen den Urteko Plan bakoitzean finkatuko dira proposatutako helburu estrategikoak lortzeko laguntza ematen duten xedeak.

18. Kalitatea kudeatzeko sistema.

Lau Urteko Planak funtsezko arlotzat hartzen du zerbitzuaren kudeaketa eta funtzionamendua etengabe hobetzeko sistema bat pixkanaka ezartzea. Horretarako, prozesuen araberako kudeaketa sistema bat ezarriko da. Horrek ekarriko du ikuskatzailetzako funtsezko prozesuak definitu, garatu eta etengabe hobetzea, Prozeduren esku-liburuan sartzeko.

Azkenik, Ikuskatzailetzaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 26ko 83/2005 Foru Aginduan ezarritakoa betetzeko, taldeek hobekuntza jardueretan parte hartzeko laguntza eman eta prozesuen kudeaketaren erantzukizunak eskuordetzeko asmoa dago, emaitzak hobetu ahal izateko.

19. Berrikuntza.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak, plan honen bitartez, berrikuntza teknologikoa hartzen du bere ildo estrategikoen artean. Horrela, teknologia zaharrak kenduko dira pixkanaka, eta komunikazioaren eta informazioaren teknologia berriak jarriko, zerbitzuak modu eraginkorrez eman ahal izateko.

20. Prestakuntza instituzionala.

Prestakuntza instituzionala funtsezko alderdia da planarentzat, ikuskatzailetzako kideen ezagupenak eta gaitasunak plana egitetik heldu diren premietara egokitzeko tresnatzat hartzen baitu. Hortaz, prestakuntza planak eginen dira, ikuskatzailetzako kideek gaur egun dituzten gaitasunak lehentasunezko ondoko ildo hauetara egokitu ditzaten:

_Zeharkako prestakuntza ildoa: arauak, informazioa eta trukeak beste autonomi erkidegoekin, Europarekin eta ikuskatzaileen lanbide elkarteekin, hizkuntzak, I.K.T. eta kalitatea.

_Prestakuntza ildo bertikala: bisitak, txostenak, ebaluazioa, zuzendaritza, koordinazio eta irakaskuntza lana, programen ebaluazioa eta gainbegirapen printzipio eta tekniken ebaluazioa.

Planaren eskakizunetatik heldu diren prestakuntza jarduerak prestakuntza instituzionaleko urteko planetan zehaztuko dira, nahitaezkoak izanen dira eta lan orduetan eginen dira.

21. Jarraipena eta ebaluazioa.

Lau Urteko Planak barne hartzen du jarraipen eta ebaluaziorako sistema bat, helburuen lorpen maila zehaztu, egin nahi diren jardueren emaitzak baloratu, lanak eta denborak aldatzeko premiak atzeman eta, hala behar izanez gero, behar diren egokitzapenak egiteko. Ebaluazioaren prozedura III. eranskinean ageri da.

Planaren ebaluazioa zerbitzuko zuzendariaren zuzendaritzapean eta ikuskatzailetza eremuetako koordinatzaileen laguntzarekin egiten da.

Planean parte hartzen duten barne eta kanpo agenteek parte hartuko dute ebaluazioan.

Barne ebaluazioan, hasiera batean, emandako zerbitzuen emaitzak baloratuko dira ikuskatzailetza prozesuen matrizearen arabera (Lehena, 7., 8., 9. eta 10. oinarriak), eta, ondoren, helburu estrategikoen lorpen maila aztertuko da (Lehena, 17. oinarria).

Ikuskatzailetza eremuetako koordinatzaileek planean esleitutako azpiprozesuen jarraipena eginen dute (I. eranskina). Horrela, urteko plan bakoitzaren ebaluazioan lortutako emaitza partzialak aztertuta, Lau Urteko Planaren azkeneko emaitzak aterako dira (IV. eranskina, Azken memoria, 4.).

Planaren ildo estrategikoak eta helburuak (II. eranskina) berrikusiko dira, ezarritako adierazleei eta planak berak esleitutako erantzukizunei (IV. eranskina, Azken memoria, 5.) jarraikiz.

Planaren indarraldia bukatuta, haren kanpo ebaluazioa eginen da, planaren eraginkortasun maila zehazteko.

Azkenik, prozesua 2007-2008 ikasturtearen bukaeran amaituko da, eta orduan azken memoria eginen da, IV. eranskineko ereduari jarraikiz. Memoria egin ondoren, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzen zuzendari nagusiari igorriko zaio.

22. Aurreikusitako aldaketak.

Planean bertan aurreikusi gabeko premiei eta eskariei erantzuna emateko espazioa eta denbora ezarri dira. Dagokion urteko planean ikastaro bakoitzean agertzen diren beharrei aurre eginen zaie.

Litekeena da Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzako etapetan aurreikusi den berrantolaketa dela-eta, ikuskatzailetzak haren jarraipena egin behar izatea.

23. Indarraldia.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak plan hau hartzen du datozen lau ikasturteetako, alegia, 2005/2008 urteetako ikuskapen lanaren oinarritzat.

2007-2008 ikasturtean indarra duen plana ebaluatu eta hurrengo Lau Urteko Plana prestatuko da.

24. Lau Urteko Jarduketarako Plan Orokorra zehaztu eta garatzea Urteko Jarduketarako Plan Orokorren bidez.

Lau Urteko plan hau garatzeko Urteko Jarduketarako Plan Orokorrak prestatuko dira; horietan, hurrengo lau urteetarako ezarritako jarduketa ildoak zehaztu eta denboraren arabera antolatuko dira.

2004-2005 ikasturtean, urteko jarduketarako lehen plan orokorra diseinatu eta eginen da.

Bigarrena._Ebazpen honen eta oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hirugarrena._Ebazpen hau eta oinarriak Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igorriko dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Laugarrena._Ebazpen hau eta oinarriak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 31n._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

Prozesu eta eremuen matrizea. Lau Urteko Plana 2005/2008 Ikuskapen eremuak

PLANGINTZA ETA DISEINUA

Zerbitzuen zerrenda onestea

Zerbitzu berriak diseinatu eta garatzea

Zerbitzuak egiteko plangintza

Txostenak egin eta ikus-onestea

Ikastetxeekiko harremanak: bisita

Lau Urteko Plana

Urteko Plan Orokorra

Prestakuntza instituzionala

PR0701

PR0702

PR0703

PR0704

PR0705

PR0503

PR0504

PR0605

Zerbitzuko zuzendaria

KONTROLA ETA GAINBEGIRAPENA

PR0711

Ikasturte hasierako gainbegirapena: matrikula, taldeak, ordutegia, taldeak eta irakasleak, titulazioak etab.

Ikastetxeen urteko plangintza gainbegiratzea: Urteko Programazio Orokorra, Ikastetxea Antolatzeko Agiria, programazioak eta memoriak

Hezkuntza Sistemaren antolamenduaren eta irakaskuntzen jarraipena

Irakasleen hutsegite-parteak gainbegiratzea

Irakasleen prestakuntzarako baimenak ematea

Ikasleen diziplina espedienteetako erreklamazioei buruzko proposamena

Ikastetxeetako zuzendariak izendatzeko proposamena

Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea

UCA-DC-PIP-PIL eskabideak gainbegiratzea

Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak

Agiriak egiaztatu eta ikus-onestea

Ikastetxe pribatu itunduen eskola jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea

Ikasleak ebaluatzeko eta mailaz igotzeko irizpideak behar bezala aplikatzen diren begiratzea

Ebaluazio agiriak behar bezala betetzen diren begiratzea

Erreklamazio eta salaketei buruzko txostenak egitea

Testu liburuen aldaketa baimentzeko txostena egitea

Zerbitzu osagarriak gainbegiratzea: jantokia eta garraioa

Eskolatze-liburuak eta kalifikazioak erregistratu eta banatzea

Plangintza instituzionalerako tresnak gainbegiratzea

SB071101

SB071102

SB071103

SB071104

SB071105

SB071106

SB071107

SB071108

SB071109

SB071110

SB071111

SB071112

SB071113

SB071114

SB071115

SB071116

SB071117

SB071118

SB071119

1. eremua: Kontrola eta gainbegirapena

IKASTETXE, IRAKASLE ETA PROGRAMEN EBALUAZIOA

PR0712

Ikastetxeen diagnostikorako kanpo-ebaluazioa (antolamendua, funtzionamendua, emaitzak)

Irakaskuntzaren gainbegirapena

Ikastetxeetako ebaluazio eta kalitate planen jarraipena

Ikastetxeetako kalitatea kudeatzeko sistemen jarraipena

Ikastetxeetako emaitza akademikoak aztertzea

Zuzendaritza lanaren ebaluazioa: zuzendari kategoria eskuratzea eta agintaldia berritzea

Koordinazio lanaren ebaluazioa: departamentuko burutza eta zikloaren koordinazioa

Irakaskuntza lanaren ebaluazioa: irakasleak, zerbitzu bereziak, praktiketan ari diren irakasleak, lizentzia eskuratu nahi dutenak, eta lanpostu trukeak

Departamentuak onetsitako programa eta proiektuen ebaluazioa eta jarraipena

SB071201

SB071202

SB071203

SB071204

SB071205

SB071206

SB071207

SB071208

SB071209

2. eremua: Ikastetxe, irakasle eta programen ebaluazioa

SISTEMAREN EBALUAZIOA ETA ADIERAZLEAK

PR0713

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren ebaluazio orokorra

Ebaluazio proiektu nazionaletan eta nazioartekoetan parte hartzea

Nafarroako hezkuntzako adierazleen sistema

Hezkuntzako berriztapen eta esperimentazio proiektuak ebaluatzea

SB071301

SB071302

SB071303

SB071304

3. eremua: Sistemaren ebaluazioa eta adierazleak

IKASTETXEAK AHOLKATZEA

PR0714

Ikastetxeak aholkatzea arauei buruz

Ikastetxeak aholkatzea antolamenduari eta curriculumari buruz

Ikastetxeetako gatazkei aurrea hartzen eta bitartekaritzan parte hartzea

Guraso eta ikasleak aholkatzea

SB071401

SB071402

SB071403

SB071404

4. eremua: Aholkularitza eta laguntza

HEZKUNTZA ADMINISTRAZIOARI INFORMAZIOA ETA LAGUNTZA EMATEA

PR0715

Hezkuntza administrazioak eskatzen dituen txosten eta azterlanak egitea

Hezkuntza itunei buruzko txostena egitea

Eskolatzealdia malgutzearen gaineko txostena egitea

Lehen Hezkuntzan berandu sartzeari buruzko txostena egitea

Espazioen beharrari buruzko txostena egitea

Zerbitzu eginkizunei buruzko txostena egitea

Ikasketa berriak baimentzeko txostena egitea

Ikastetxeak baimentzeko, irekitzeko eta ixteko txostenak egitea

Eskola espazioen desafektazioari buruzko txostena egitea

Kontraesaneko espedientea izapidatzea

Funtzionarioen aurkako diziplina espedienteak izapidatzea

Irakasleen alorreko batzorde eta epaimahaietan parte hartzea

Ikasleak ebaluatzeko batzorde eta epaimahaietan parte hartzea

Departamentuak sortutako batzorde eta lan taldeetan parte hartzea

Departamentuaren arau-proposamenak berrikustea

SB071501

SB071502

SB071503

SB071504

SB071505

SB071506

SB071507

SB071508

SB071509

SB071510

SB071511

SB071512

SB071513

SB071514

SB071515

4. eremua: Aholkularitza eta laguntza

ESKOLATZEA

PR0716

Hezkuntza eskaintzari buruzko proposamena egin eta ikastetxeei jakinaraztea

Ikastetxeetako ikasleen eta taldeen errolda eta egunerapena

Eskolatze prozesua koordinatzea eta ikasleak ikastetxeetan onartzeko prozesua gainbegiratzea

Ikasleen eskolatzeari buruzko azterlanak egitea

Ikastetxez aldatzeko proposamena egitea, hutsegite oso larriengatik

SB071601

SB071602

SB071603

SB071604

SB071605

4. eremua: Aholkularitza eta laguntza

PLANTILLAK ZEHAZTEA ETA BALIABIDEEN AURREIKUSPENA EGITEA

PR0717

Ikastetxeen plantilla organikoari buruzko proposamena zehaztea

Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea

Irakasle ibiltarien ibilbideak antolatu eta gainbegiratzea

Hezkuntzako giza baliabideen beharrei eta erabilerari buruzko azterlanak

Eskola antolamenduari buruzko azterlanak

SB071701

SB071702

SB071703

SB071704

SB071705

4. eremua: Aholkularitza eta laguntza

Curriculum arloak

Curriculum arloen zeregina da egiteko curriculum espezializazio bat behar duten prozesuen testuingurua definitu eta haietan parte hartzea.

_Ikastetxeen urteko plangintza gainbegiratzea: Urteko Programazio Orokorra, Ikastetxea Antolatzeko Agiria, programazioak eta memoriak

_Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak

_Ikasleak ebaluatzeko eta mailaz igotzeko irizpideak behar bezala aplikatzen diren begiratzea

_Irakaskuntzaren gainbegirapena

_Ikastetxeetako ebaluazio eta kalitate planen jarraipena

_Koordinazio lanaren ebaluazioa: departamentuko burutza eta zikloaren koordinazioa

_Irakaskuntza lanaren ebaluazioa

_Departamentuak onetsitako programa eta proiektuen ebaluazioa

_Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren ebaluazio orokorra

_Ebaluazio programa nazionaletan eta nazioartekoetan parte hartzea

_Hezkuntzako berriztapen eta esperimentazio proiektuak ebaluatzea

_Ikastetxeak aholkatzea antolamenduari eta curriculumari buruz

_Hezkuntza administrazioak eskatzen dituen txosten eta azterlanak egitea

_Ikasketa berriak baimentzeko txostena egitea

_Kontraesaneko espedientea izapidatzea

_Irakasleen alorreko batzorde eta epaimahaietan parte hartzea

_Ikasleak ebaluatzeko batzorde eta epaimahaietan parte hartzea

_Departamentuak sortutako batzorde eta lan taldeetan parte hartzea

_Bestelakoak.

SB071102

SB071110

SB071113

SB071202

SB071203

SB071207

SB071208

SB071209

SB071301

SB071302

SB071304

SB071402

SB071501

SB071507

SB071510

SB071512

SB071513

SB071514

Haur eta Lehen Hezkuntza

Hezkuntza Berezia eta Eskola Orientazioa

Giza eta Gizarte Zientziak

Zientziak

Filologia

Teknologia

Arte irakaskuntzak

II. ERANSKINA

Lau Urteko Plana. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren ildo estrategikoak 2005/2008 aldirako

Kontrola eta gainbegirapena

Azpiprozesuari jarraikiz ikasturte hasierako gainbegirapena egin eta Zuzendaritza Nagusirako txostena nahiz ikastetxeen 100eko 100arentzako txostenak epe barruan ematea.

Ikasturte hasierako gainbegirapena (SB071101).

Talde eta irakasleen ordutegiak onesteko epe barruan emandako txostenen portzentajea.

Z. N.arentzat epean emandako txostena.

Kontrola eta gainbegirapena 1. eremuko koordinatzailea.

2005-06

Azpiprozesuari jarraikiz urteko plangintzaren gainbegirapena egin eta ikastetxeen 100eko 100arentzako txostenak epe barruan ematea.

Ikastetxeen urteko plangintza gainbegiratzea (SB071102).

Ikastetxeen plangintza eta antolaketa gainbegiratzeko proiektua.

Epe barruan emandako ikastetxeen txostenen portzentajea.

Kontrola eta gainbegirapena 1. eremuko koordinatzailea.

2005-06

Ikastetxeen ebaluazioa.

Ikastetexeen diagnostikoa aztertu eta gaurkotzea.

Ikastetexeen diagnostikorako kanpo ebaluazioa (SB071201).

Diagnostiko gaurkotua duten ikastetxeen portzentajea.

Ikastetxe, irakasle eta programen ebaluazioa 2. eremuko koordinatzailea.

2007-08

Irakaskuntzaren gainbegiraketa egitea ikastetxeen eta programatutako irakasgaien 100eko 100ean.

Irakaskuntzaren gainbegirapena (SB071202).

Irakaskuntza gainbegiratzeko proiektua.

Gainbegiratutako ikastetxe eta programatutako irakasgaien portzentajea.

Ikastetxe, irakasle eta programen ebaluazioa 2. eremuko koordinatzailea.

2005-06

Ebaluazio eta kalitate planen jarraipena eta gainbegiraketa egitea ikastetxeen 100eko 100ean.

Ikastetxeetako ebaluazio eta kalitate planen jarraipena (SB071203).

Ikastetxeetako ebaluazio eta kalitate plan gainbegiratuen portzentajea.

Ikastetxe, irakasle eta programen ebaluazioa 2. eremuko koordinatzailea.

2004-05

Irakasleen ebaluazioa.

Ikastetexeetako zuzendarien 100eko 100 ebaluatzea (kategoria eskuratzea eta agintaldia berritzea), ezarritako azpiprozesuarekin bat.

Zuzendaritza lanaren ebaluazioa: zuzendari kategoria eskuratzea eta agintaldia berritzea (SB071206).

Ebaluatutako zuzendarien portzentajea.

Ikastetxe, irakasle eta programen ebaluazioa 2. eremuko koordinatzailea.

2004-05

Programa eta proiektuen ebaluazioa.

Lehen Hezkuntzarako (Atlante) eta Bigarren Hezkuntzarako departamentuak onetsitako proiektuak ebaluatzea.

Departamentuak onetsitako programen eta proiektuen ebaluazioa eta jarraipena (SB071209).

Lehen Hezkuntzan (Atlante) eta Bigarren Hezkuntzan epean emandako txostenak.

Ikastetxe, irakasle eta programen ebaluazioa 2. eremuko koordinatzailea.

2006-07

Sistemaren ebaluazioa.

Nafarroako Foru Komunitateko sistema ebaluatzea, proiektuari jarraikiz.

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren ebaluazio orokorra (SB071301).

Ebaluazio proiektu nazionaletan eta nazioartekoetan parte hartzea (SB071302).

Nafarroako Foru Komunitateko sistema ebaluatzeko proiektua (diseinu propioa eta laginaren tamaina).

Sistema ebaluatzeko epean emandako txostenak.

Ikastetxeak ebaluatzeko epean emandako txostenak.

Sistemaren ebaluazioa eta adierazleak 3. eremuko koordinatzailea

2005-06

Garatutako adierazleen sistema eta prozesuari jarraikiz epean emandako bi urteko txostenak.

Nafarroako hezkuntzako adierazleen sistema (SB071303).

Epean emandako bi urteko txostenak.

Sistemaren ebaluazioa eta adierazleak 3. eremuko koordinatzailea

2007-08

Hezkuntza administrazioari laguntza ematea.

Hezkuntza eskaintza prestatu eta ikastetexeei informazioa emateko prozedura aztertzea.

Hezkuntza eskaintzari buruzko proposamena egin eta ikastetxeei jakinaraztea (SB071601).

Prozedura gaurkotua.

Aholkularitza eta laguntza 4. eremuko koordinatzailea.

2004-05

Tokian tokiko Eskolatze Batzordeek eskolatze prozesuan izanen duten parte-hartzea zehaztea.

Eskolatze prozesua koordinatzea eta ikasleak ikastetxeetan onartzeko prozesua gainbegiratzea (SB071603).

Tokian tokiko Eskolatze Batzordeek eskolatzean parte hartzea.

Aholkularitza eta laguntza 4. eremuko koordinatzailea.

2004-05

Ikastetxeak bisitatzea.

Ikastetxeetara kalitate bisitak egitea, burutzen ari den prozesuan ezarritako jarraibideei eta prozedurari jarraikiz.

Ikastetxeekiko harremanak: bisita (PR0705).

Egiten ari den azpiprozesua.

Bisita barne hartu eta hori egiteko jarraibideak eta dokumentazioa dituzten azpiprozesuen portzentajea.

Zerbitzuko zuzendaria.

2006-07

Aliantza instituzionalak: bestelako ikuskatzailetzarekin eta zerbitzuekin lan egitea.

Autonomia erkidegoetako Ikuskatzailetza nagusiekiko eta Europar Batasuneko herrialdeetako Ikuskatzailetzarekiko ohiko lankidetza.

Ikuskapeneko proiektu komunak.

Bilera eta lankidetzen kopurua.

Zerbitzuko zuzendaria.

2005-06

Plangintzarako Zerbitzuko Teknologia Berrien Atalarekiko lankidetza sistematizatzea.

Ikuskatzailetzako aplikazio informatikoetarako proiektua datozen lau urteetarako.

Lankidetzen kopurua (proiektuak).

Zerbitzuko zuzendaria.

2006-07

Kudeaketaren kalitatea.

Plangintza, antolaketa eta ebaluazioa egitea ikuskapen eremuen 100eko 100ean, ezarritako prozesuarekin bat.

Zerbitzuak egiteko plangintza (PR0703).

Ereduaren arabera egindako planen eta eremuko memorien portzentajea.

Eremuetako koordinatzaileak.

2005-06

Azpiprozesuen 100eko 100 ezarritako sistemari jarraikiz zehaztuak, prozeduran sartuak eta garatuak dituen ikuskatzailetzaren zerbitzuen zerrenda.

Zerbitzuen zerrenda onestea (PR0701).

Prozesu eta azpiprozesuen diseinua eta garapena (PR0404).

Zerbitzuen zerrendako azpiprozesu zehaztu, prozeduran sartu eta garatuen portzentajea.

Eremuetako koordinatzaileak.

2007-08

Kontrol Administratibo eta Artxiboaren Bulegoan erregistratutako espedienteen 100eko 100 ezarritako prozesuari jarraikiz kudeatzea.

Espedienteak kudeatzeko prozedura.

Bulegoan erregistratuta egonik kudeatzen diren espedienteen portzentajea.

Kontrol Administratiboaren eta Artxiboaren Bulegoko burua.

2005-06

Ikuskapen Zerbitzuak zaintzen dituen agiriak artxibatu eta zaintzea ezarritako prozesuaren arabera.

Artxibatu eta zaintzea (PR0405).

Ezarritako prozesuaren arabera artxibatutako agiriak.

Kontrol Administratiboaren eta Artxiboaren Bulegoko burua.

2006-07

Berrikuntza.

Ikuskatzaileen 100eko 90ek bisita eta txostenak Eco programaren bidez kudeatzea.

Txostenak egin eta ikus-onestea (PR0704).

Ikastetxeekiko harremanak: bisita (PR0705).

Eco programa

Eco programaren bidez bisita eta txostenak kudeatzen dituzten ikuskatzaileen portzentajea.

Zerbitzuko zuzendaria.

2006-07

Ikuskatzaileen 100eko 90ek kudeaketa akademikorako Educa programa erabiltzea.

Kudeaketa akademikorako Educa programa.

Educa erabili ohi duten ikuskatzaileen portzentajea.

I.K.T. koordinatzailea.

2006-07

Ikasturte hasierako plangintzan aurreikusitakoen artean, garatu eta ezarri diren aplikazio informatikoak.

Zerbitzuak egiteko plangintza (PR0703).

Ezarritako aplikazio informatikoen kopurua programatutakoen aldean.

I.K.T. koordinatzailea.

2004-05

Prestakuntza instituzionala.

Prestakuntzarako urteko plana ezarritakoaren arabera burutzea.

Prestakuntza instituzionala (PR0605).

Egindako prestakuntza jardueren kopurua programatutakoen aldean.

Zerbitzuko zuzendaria.

2004-05

Giza baliabideak.

Giza baliabideen hornidura egokia.

Langileak kontratatu eta hartzea (PR0601).

Ikuskatzaileen kopurua (funtzionamendurako plantilla).

Zerbitzuko zuzendaria.

2004-05

Barne komunikazioa eta informazioa.

Ikuskatzaileen asebetetzea, erantzunen 100eko 70 > 6.

Bezeroen asebetetzearen neurketa (PR0804).

Erantzunen portzentajea > 6.

Zerbitzuko zuzendaria.

2005-06

Kanpo irudia eta komunikazioa.

Argitalpen ildoa bultzatu eta dibertsifikatzea.

Kanpo komunikazioaren kudeaketa (PR0709).

Argitalpen kopurua.

Eremuetako koordinatzaileak.

2004-05

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren web orrian Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren atal bat sortu eta mantentzea.

Kanpo komunikazioaren kudeaketa (PR0709).

Zuzendaritza Nagusiaren web orrian parte hartzeko proiektua.

Epean argitaratutako argitalpen aurreikusiak.

I.K.T. koordinatzailea.

2006-07

III. ERANSKINA

2005/2008 Lau Urteko Planaren ebaluazioa

EMANDAKO ZERBITZUEN BARNE EBALUAZIOA,

AZPIPROZESUEN GARAPENAREN BIDEZKOA (PLANAREN 7., 8., 9. ETA 10. ARTIKULUAK)

Ikuskatzaileak.

Eremuek proposatutako galdetegiak, horrelakorik bada.

Ikuskatzaileek Lau Urteko Planeko jardueren betetzea baloratuko dute eremuek horretarako prestatutako galdetegien bitartez.

Ikasturte bakoitzeko hirugarren hiruhilekoa.

Eremuetako koordinatzaileak.

1._Urteko Plan Orokorreko memoria.

1. Ikasturte bakoitzean, eremuetako koordinatzaileek esleiturik dituzten zerbitzuen (jarduketen) garapena baloratu eta Urteko Plan Orokorreko memoria prestatuko dute.

Ikasturte bakoitzeko hirugarren hiruhilekoa.

2._Lau Urteko Planeko azken memoria (IV. eranskina).

2. Urteko Plan Orokorretako memorietan izandako emaitzekin, Lau Urteko Planeko azken memoriaren 4. atala osatuko da.

2007-2008 ikasturteko hirugarren hiruhilekoa.

ILDO ESTRATEGIKOEN BARNE EBALUAZIOA:

FUNTSEZKO ARLOAK ETA HELMUGA ESTRATEGIKOAK (PLANAREN 17. ARTIKULUA)

Funtsezko arloen arduradunak.

1._Lau Urteko Planeko Ildo Estrategikoen Agiria (II. eranskina).

1. Funtsezko arloen arduradunek Lau Urteko Planean ezarritako helmuga estrategikoen finkatze maila baloratuko dute ikasturte bakoitzean lortutako emaitzak aztertuz.

2005-2006 eta 2007-2008 ikasturteetako hirugarren hiruhilekoa.

2._Lau Urteko Planeko azken memoria (IV. eranskina).

2. Arduradun bakoitzak dagokion zatia eginen du azken memoriaren 5. atalean.

IV. ERANSKINA

Azken memoriaren eredua. Lau Urteko Plana 2005/2008. Aurkibidea

1._Justifikazioa.

2._Lau Urteko Planaren jarraipena eta ebaluazioa.

3._Zerbitzuen plangintza.

4._Zerbitzuak ematea: emateko prozesuak.

4.1. Kontrola eta gainbegirapena.

4.2. Ikastetxe, irakasle eta programen ebaluazioa.

4.3. Sistemaren ebaluazioa eta adierazleak.

4.4. Ikastetxeak aholkatzea.

4.5. Hezkuntza administrazioari informazioa eta laguntza ematea.

4.6. Eskolatzea.

4.7. Plantillen zehaztapena eta baliabideen aurreikuspena.

Atal bakoitzean ondoko zehaztasunak emanen dira: garatutako azpiprozesuak, agertu diren arazo eta zailtasunak, balorazio globala (azpiprozesuetan lortutako emaitzak) eta hobetzeko proposamenak.

5._Ildo estrategikoak.

5.1. Kontrola eta gainbegirapena.

5.2. Ikastetxeen ebaluazioa.

5.3. Irakasleen ebaluazioa.

5.4. Programen eta proiektuen ebaluazioa.

5.5. Sistemaren ebaluazioa.

5.6. Hezkuntza administrazioari laguntza ematea.

5.7. Bisitak ikastetxeetara.

5.8. Aliantza instituzionalak.

5.9. Kudeaketaren kalitatea.

5.10. Berrikuntza.

5.11. Prestakuntza instituzionala.

5.12. Giza baliabideak.

5.13. Barne komunikazioa eta informazioa.

5.14. Kanpo irudia eta komunikazioa.

Atal honetan ondoko hauek azalduko dira: programatutako helmuga estrategikoak, horiek lortzeko egindako lanak, agertu diren arazo eta zailtasunak, balorazio globala (helburuen lorpen maila) eta hobetzeko proposamenak.

6._Emandako zerbitzuen kanpo ebaluazioa.

Iragarkiaren kodea: F0513817